Abuztuaren 8
data
Abuztuaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeigarren eguna da, 221.a bisurteetan. 145 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1975 - ETAk Demetrio Lesmes Martin erail zuen Hernanin.
- 1979 - ETAk Antonio Nieves Cañuelo erail zuen Bizkaian.
MunduaAldatu
- 1786 - Alpeetako punturik garaiena den Mont Blanc mendiaren lehenbiziko igoera burutu zen.
- 1929 - Graf Zeppelin aireontzi alemanak mundua inguratzeko hegaldia hasi zuen.
- 1942 - AEBetako marineek Salomon uharteetako Tulagi irla hartu zuten.
- 1967 - Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Thailandiako gobernuek Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea (ASEAN) sortu zuten.
- 1991 - Varsoviako irrati masta, inoiz eraiki den egiturarik garaiena, erori egin zen.
- 2006 - Galizia osoan zehar suteak, ezezagunek pizturiko suek 80.000 hektarea erre zituzten bi astetan, lau hildako eraginez. Poliziak 41 pertsona atxilotu zituen, ustez suteak eragiteagatik.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1986 - Stand by Me ("Nirekin Konta Ezak") filma estreinatu zen, Rod Reinerek zuzendu eta Wil Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O'Connell, Kiefer Sutherland eta Richard Dreyfuss aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2008 - Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindulariak errepide probako urre olinpikoa irabazi zuen.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1753 - José Justo Salcedo, bizkaitar itsasgizona (h. 1825).
- 1882 - Emiliano Mujika, euskal idazlea (h. 1949).
- 1884 - Louis Mardochée Lévy, lehen mundu gerran armada uzteaz akusatuta fusilatutako euskalduna (h. 1915).
- 1888 - Emiliano Eizagirre, gipuzkoar sendagilea eta ikerlaria, espainian tisiologiaren sortzailetzat hartua (h. 1967).
- 1904 - Ciriaco Errasti, euskal herritar futbolaria (h. 1984).
- 1908 - José Goñi Aizpurua, gipuzkoar kazetari tradizionalista (h. 1964).
- 1934 - Adolfo Eraso, nafar geologo, glaziologo eta hidrologoa.
- 1948 - Amaia Lasa, gipuzkoar idazlea.
- 1958 - Francis Lalanne, jordano-euskaldun jatorriko lapurtar aktore eta abeslaria.
- 1972 - Jorge Fernández Madinabeitia, euskal aktore eta telebista-aurkezlea.
- 1974 - Ruben Beloki, esku huskako nafar pilotari ohia.
- 1979 - Gorka Zubeldia, gipuzkoar aktorea.
- 1984 - Arrate Orueta, bizkaitar futbolari ohia eta medikua.
- 1988 - Oier Barrado, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1709 - Tokugawa Ietsugu, Tokugawa shogunerriko zazpigarren shoguna (h. 1716).
- 1748 - Johann Friedrich Gmelin, alemaniar naturalista, botaniko, entomologo eta malakologoa (h. 1804).
- 1790 - Ferenc Kölcsey, hungariar idazlea (h. 1838).
- 1809 - Ljudevit Gaj, kroaziar hizkuntzalari, politikari, kazetari eta idazlea (h. 1872).
- 1849 - Vera Zasulitx, errusiar mugimendu iraultzailearen beteranoetako bat eta errusiar marxismoaren hastaileetako bat (h. 1919).
- 1861 - William Bateson, ingeles biologoa (h. 1926).
- 1879 - Emiliano Zapata, Mexikoko Iraultzaren buruzagi nagusietakoa (h. 1919).
- 1900 -
- Alexis Minotis, greziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (h. 1990).
- Robert Siodmak, alemaniar-estatubatuar zinemagilea (h. 1973).
- 1901 -
- Nina Berberova, errusiar-estatubatuar idazlea (h. 1993).
- Ernest Orlando Lawrence, estatubatuar fisikaria, 1939ko Fisikako Nobel Saria (h. 1958).
- 1902 - Paul Dirac, britainiar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (h. 1984).
- 1905 - André Jolivet, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1974).
- 1918 - José Luis Ortega Monasterio, euskal jatorriko kataluniar musikagilea, habanera konpositore handienetako bat (h. 2004).
- 1919 - Dino De Laurentiis, italiar zinema ekoizlea (h. 2010).
- 1921 - Esther Williams, estatubatuar igerilari eta aktorea (h. 2013).
- 1925 - Alija Izetbegović, lehendabiziko Bosnia-Herzegovinako presidentea (h. 2003).
- 1929 -
- José Luis Borau, espainiar zinema zuzendari, ekoizle, aktore eta gidoigilea (h. 2012).
- Luis García Meza Tejada, Boliviako diktadorea (h. 2018).
- 1931 - Roger Penrose, britainiar fisikaria eta matematikaria.
- 1934 - Romà Gubern, kataluniar zinemaren ikerlea.
- 1937 -
- Jorge Cafrune, argentinar abeslari folklorikoa eta bertako herri kulturaren ikertzaile, biltzaile eta zabaltzailea (h. 1978).
- Dustin Hoffman, estatubatuar aktorea.
- 1940 - Dennis Tito, estatubatuar enpresaburu aberatsa, lehenengo espazio-turista izateagatik ezaguna.
- 1947 - Miguel Blesa, espainiar funtzionario eta finantziaria, Caja Madrideko kudeaketa kontseiluko presidentea (h. 2017).
- 1948 -
- Akira Matsunaga, japoniar futbolari ohia.
- Emilio Pérez Touriño, Galiziako Xuntako presidentea.
- Svetlana Savitskaia, sobietar kosmonauta ohia.
- 1949 - Keith Carradine, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, kantautore eta abeslaria.
- 1950 - Martine Aubry, frantziar politikari sozialdemokrata, Alderdi Sozialistako burua.
- 1951 -
- Mohamed Morsi, Egiptoko presidente ohia.
- Mamoru Oshii, japoniar anime film-zuzendari eta -idazlea.
- 1952 - Jostein Gaarder, norvegiar idazle eta filosofoa.
- 1953 - Nigel Mansell, 1 Formulako britainiar pilotu ohia.
- 1956 -
- Cecilia Roth, argentinar aktorea.
- Birgit Vanderbeke, alemaniar idazlea.
- 1958 - Akihiro Nishimura, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 - The Edge, irlandar musikaria, U2 taldeko gitarrajolea.
- 1964 -
- Giuseppe Conte, Italiako lehen ministroa.
- Elisabeta Guzganu-Tufan, errumaniar floretista.
- 1969 - Faye Wong, txinatar C-pop abeslari eta aktorea.
- 1975 - Makoto Tanaka, japoniar futbolari ohia.
- 1981 - Roger Federer, suitzar tenislaria, historiako inoizko hoberenetarikoa.
- 1982 - Enrico Franzoi, italiar txirrindulari ohia.
- 1984 - Owen Jones, ezkerreko britainiar zutabegile, idazle, iritzi emaile eta aktibista politikoa.
- 1985 - Valeria Vegas, espainiar idazlea eta dokumentalgilea.
- 1986 -
- Kateryna Bondarenko, ukrainar tenislaria.
- Kasper Hämäläinen, finlandiar futbolaria.
- 1987 - María Pina, espainiar saskibaloi-jokalaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1648 - Esteban Azkarraga, gipuzkoar militar eta funtzionarioa, Yucatángo gobernadorea.
- 1690 - Juan Bautista Zelaiaran, gipuzkoar aitoren seme eta politikaria (j. 1624).
- 1816 - Blas de Laserna, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1751).
- 2000 - Joxe Mari Korta, gipuzkoar enpresaburua eta ADEGIko presidentea, ETAk eraila (j. 1943).
- 2003 -
- Ángel Galíndez, bizkaitar ingeniari agronomoa, Bilboaldeko ur-horniduran funtsezko papera izan zuena, eta Bizkaiko Bankuko presidentea (j. 1918).
- Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea (j. 1903).
- 2013 - Koxme Lizaso, gipuzkoar bertsolaria (j. 1937).
- 2016 - Tomas Murua, gipuzkoar eskultorea (j. 1928).
- 2017 - Carlos Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (j. 1946).
MunduaAldatu
- 869 - Lotario II.a, Lotaringiako erregea.
- 1270 - Margarita Siziliakoa, Sizilia eta Alemaniako printzesa (j. 1241).
- 1295 - Ottone Visconti, italiar apaiza, Milango artzapezpikua (j. 1207).
- 1533 - Lucas van Leyden, holandar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1494).
- 1588 - Alonso Sánchez Coello, espainiar margolaria.
- 1855 - Guglielmo Pepe, italiar militarra (j. 1783).
- 1863 - Angus MacAskill, Giant MacAskill, garaiera eta indar handiko eskoziarra, bere garaian historiako erraldoi garaiena (j. 1825).
- 1888 - Jørgen Roed, Danimarkako Urre Aroko erretratu egile margolaria (j. 1808).
- 1897 -
- Jacob Burckhardt, suitzar arte eta kulturaren historialaria (j. 1818).
- Antonio Cánovas del Castillo, espainiar politikaria (j. 1828).
- 1898 - Eugène Boudin, frantziar margolaria (j. 1824).
- 1944 - Juliusz Kaden-Bandrowski, poloniar idazle eta kazetaria (j. 1885).
- 1945 - Jakov Protazanov, errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (j. 1881).
- 1947 - Anton Denikin, errusiar jenerala (j. 1872).
- 1959 -
- Luis Araquistáin, espainiar politikari sozialista (j. 1886).
- Luigi Sturzo, italiar politikaria, soziologoa eta apaiza (j. 1871).
- 1967 - Jaromír Weinberger, txekiar musikagilea (j. 1896).
- 1975 - Joaquín Arrarats, nafar kazetari eta historialaria (j. 1898).
- 1979 - Lionel Cooper, hegoafrikar matematikaria (j. 1915).
- 1981 - Thomas McElwee, irlandar errepublikarra, Behin-behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1957).
- 1988 - Félix Leclerc, Quebecdar egile abeslari, olerkari, idazle eta aktorea, Quebeceko burujabetzaren alde nabarmendua (j. 1914).
- 1991 - James Irwin, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- 1994 - Leonid Leonov, sobietar eleberrigilea (j. 1899).
- 1996 - Nevill Francis Mott, ingeles fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
- 1997 - Paul Rudolph, estatubatuar arkitektoa (j. 1918).
- 2001 - Jean Dorst, frantziar zoologoa, ornitologian espezializatua (j. 1924).
- 2004 - Fay Wray, kanadar-estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 2009 - Daniel Jarque, Reial Club Deportiu Espanyol futbol taldeko jokalaria (j. 1983).
- 2010 - Patricia Neal, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2012 - Sancho Gracia, espainiar-uruguaiar aktorea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Txomin/Txomen/Txomeka eta Maiana.