Pasquale del Pezzo

Italiar matematikaria

Pasquale del Pezzo, Caianelloko dukea eta Campodisolako markesa (1859ko maiatzaren 2a - 1936ko ekainaren 20a) matematikari italiarra izan zen.

Pasquale del Pezzo
PasqualeDelPezzo.jpg
CoA Città di Napoli.svg
Napoliko alkate

1914ko abuztuaren 1a - 1917ko maiatzaren 1a
Italiako Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaBerlin1859ko maiatzaren 2a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1936ko ekainaren 20a)
HeriotzaNapoli1936ko ekainaren 20a (77 urte)
Familia
AitaGaetano Del Pezzo
Ezkontidea(k)Anne Charlotte Leffler  (1890 -  1892ko urriaren 21a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
suediera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea

Berlinen jaio zen (non bere aita Napoliko erregearen ordezkaria zen), 1859ko maiatzaren 2an. Napolin hil zen 1936ko ekainaren 20an. Bere emaztea Anne Charlotte Leffler suediar idazlea zen, Gösta Mittag-Leffler matematikariaren arreba. (1846-1927).

Napoliko Unibertsitatean zuzenbide gradua jaso zuen 1880an eta, ondoren, 1882an matematika gradua lortu zuen. Unibertsitateko irakasle preziatu bihurtu zen, geometria proiektiboa irakatsiz, eta Unibertsitate horretan geratu zen, errektorea, fakultateko presidentea, etab. izaten.

Napoliko alkatea izan zen 1914tik 1917ra arte. 1919tik aurrera, Italiako Erresumako senataria izan zen bere heriotza arte.

Bereziki gogoratzen da Pezzoren gainazala ezagutzen dena lehen aldiz deskribatzeagatik.