Irailaren 8
data
Irailaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamaikgarren eguna da, 252.a bisurteetan. 114 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1944 - Bigarren Mundu Gerra: lehenengo V2 misila bota zuten Britainia Handian.
- 1951 - AEBek eta Japoniak elkarrekiko bake eta segurtasun akordioak sinatu zituzten.
- 1991 - Mazedoniak Jugoslaviarekiko independentzia proklamatu zuen.
- 2004 - NASAren Genesis sondak lurrarekin talka egin zuen bere jausgailuak huts egin ondoren.
- 2006 - Joan Clos Bartzelonako alkate ohiak, Jose Montilla ordezkatu zuen, Industria Ministro moduan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2015 - Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean James Joyce irlandar idazlearen Ulises eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena aurkeztu zen, Xabier Olarra itzultzaile eta idazleak egina.
MunduaAldatu
- 1995 - Last of the Dogmen ("Azken Txakurgizonak") filma estreinatu zen, Tab Murphyk zuzendu eta Tom Berenger eta Barbara Hershey aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 - To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar ("Wong Foori, Eskerrik Asko Denarengatik! Julie Newmar") filma estreinatu zen, Beeban Kidronek zuzendu eta Wesley Snipes, Patrick Swayze, John Leguizamo eta Stockard Channing aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1998 - Elizabeth ("Elisabet") filma estreinatu zen, Shekhar Kapurek zuzendu eta Cate Blanchett, Geoffrey Rush, Christopher Eccleston, Joseph Fiennes, John Gielgud, Richard Attenborough eta Kenny Doughty aktoreek antzeztu zuten.
- 2001 - "Arrazakeriaren aurkako Mundu Konferentzia" hasi zen Durban-en (Hegoafrika).
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2013 - Kontxako Bandera: Gizonezkoetan Hondarribia Arraun Elkartea irabazle izan zen, aldiz emakumezkoetan Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartea.
MunduaAldatu
- 2002 - Serbia eta Montenegroko saskibaloi selekzioak 2002ko Munduko Txapelketa irabazi zuen finalean Argentina garaituta.
- 2013 - 2020ko Udako Olinpiar Jokoak ospatzeko Japoniako Tokio hiriaren hautagaitza Istanbul eta Madrilgoari gailendu zitzaien.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1655 - Domingo Urbizu, gipuzkoar goi-funtzionarioa eta arte bildumagilea (h. 1701).
- 1746 - Jacques Barthélémy Gramont de Castéra, lapurtar politikaria, Bordeleko alkatea (h. 1816).
- 1749 - Dominique Joseph Garat, lapurtar abokatu, kazetari eta filosofoa (h. 1833).
- 1769 - Mariano Luis Urkixo, Espainiako Karlos IV.aren garaian Lehenengo Estatu-Idazkari bitartekoa (h. 1817).
- 1791 - Martin Goihetxe, euskal idazlea eta apaiza (h. 1859).
- 1873 - Luis Maria Unamuno, bizkaitar agustindar fraide eta botanikaria, onddotan aditua (h. 1943).
- 1878 -
- Kepa Enbeita, Urretxindorra, bizkaitar idazle eta bertsolaria (h. 1942).
- Nestor Zubeldia, nafar apaiz, idazle eta pentsalaria (h. 1963).
- 1921 - Jose Luis Bilbao Mentxaka, Bala Beltz, Athletic Klubeko erandioztar futbolaria (h. 2014).
- 1927 - Patxi Altuna, gipuzkoar euskalaria, idazlea eta jesulaguna (h. 2006).
- 1930 - Jose Luis Isasi Montalban, Gasteizko jaietan Zeledon izandako lehenengo pertsona (h. 2007).
- 1939 - Pello Irujo Elizalde, nafar politikari abertzalea (h. 2008).
- 1947 - Jakes Lafitte, ingeniari, idazle eta iritzi emailea, Scrable jokoaren euskarazko bertsioaren sortzailea, Tolosa Okzitanian.
- 1955 - Peio Jorajuria, lapurtar idazle eta kazetaria.
- 1958 - Jean-Michel Aphatie, zuberoar kazetaria.
- 1962 - Jean-Félix Lalanne, jordano-euskaldun jatorriko lapurtar gitarra-jole eta musikagilea, Nizan.
- 1963 - Juan Lopez de Uralde, gipuzkoar ekintzaile ekologista.
- 1969 - Txomin Larrainzar, nafar futbolari ohia.
- 1971 - Óscar Urralburu, nafar unibertsitateko irakasle eta Ahal Duguko politikaria.
- 1973 - Izarne Lizaso, gipuzkoar psikologo, ikertzaile eta EHUko irakaslea.
- 1975 - Mikel Santiago, eleberri beltzen bizkaitar idazlea.
- 1983 - Silvia Ederra, nafar eskubaloi jokalaria.
MunduaAldatu
- 1157 - Rikardo Lehoi Bihotz, Ingalaterrako erregea (1189-1199).
- 1207 - Antso II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1248).
- 1474 - Ludovico Ariosto, italiar olerkari eta antzerkigilea (h. 1533).
- 1588 - Marin Mersenne, frantziar fraide, matematikari eta filosofoa (h. 1648).
- 1593 - Toyotomi Hideyori, Toyotomi Hideyoshi jeneralaren semea.
- 1621 - Luis II.a Borboi-Condékoa, Frantziako errege-odoleko lehen printzea eta mariskal militarra (h. 1686).
- 1652 - Luisa Roldán, La Roldana, espainiar eskultore barrokoa (h. 1706).
- 1749 -
- Yolande de Polignac, Marie Antoinette erreginaren laguna eta konfidentea (h. 1793).
- Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan, Lamballeko printzesa, frantziar aristrokrata (h. 1792).
- 1767 - August Wilhelm Schlegel, von Schlegel, alemaniar idazle, itzultzaile eta pentsalaria (h. 1845).
- 1774 - Anna Katharina Emmerick, alemaniar lekaimea (h. 1824).
- 1779 - Mustafa IV.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1808).
- 1780 - Jean-Marie de Lamennais, frantziar apaiz katolikoa (h. 1860).
- 1783 - Nikolai Frederik Severin Grundtvig, daniar idazlea (h. 1872).
- 1830 - Frederic Mistral, okzitanierazko poeta, 1904ko Literaturako Nobel Saria (h. 1914).
- 1831 - Wilhelm Raabe, alemaniar eleberrigilea (h. 1910).
- 1833 - Paul Raymond, frantziar artxibozain eta historialaria (h. 1878).
- 1841 - Antonin Dvorak, txekiar musikagilea (h. 1904).
- 1851 - Maxim Kovaliewski, errusiar historialaria (h. 1916).
- 1862 - Mariano Benlliure, espainiar eskultorea (h. 1947).
- 1873 - Alfred Jarry, frantziar idazlea, absurduaren antzerkiaren aitzindaria (h. 1907).
- 1880 - Adriana Otaño, gipuzkoar bertsolaria (h. 1963).
- 1886 - Siegfried Sassoon, ingeles olerkaria, Lehen Mundu Gerrako garrantzitsuenetakoa (h. 1967).
- 1893 - Ruth Matilda Anderson, estatubatuar argazkilaria (h. 1983).
- 1901 - Hendrik Verwoerd, Hegoafrikako lehen ministroa, apartheid sistemaren sortzaile eta bultzatzailetzat hartua (h. 1966).
- 1907 - Jean Aerts, belgikar txirrindularia (h. 1992).
- 1910 - Jean-Louis Barrault, frantziar antzezle eta antzerki-zuzendaria (h. 1994).
- 1912 - Alexander Mackendrick, eskoziar-estatubatuar film zuzendaria (h. 1993).
- 1914 - Dimitrios I.a Konstantinoplakoa, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa (h. 1991).
- 1915 - Manuel Tuñón de Lara, espainiar historialaria, Espainiako historiografiaren berritzaile nagusietako bat (h. 1997).
- 1918 - Derek Harold Richard Barton, britainiar kimikaria, 1969 Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1921 - Vicente Mortes Alfonso, espainiar politikaria (h. 1991).
- 1925 - Peter Sellers, ingeles aktorea (h. 1980).
- 1926 - Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (h. 2012).
- 1929 - Kontxi Belandia Lekue, bizkaitar euskaltzalea (h. 2020).
- 1933 - Asha Bhosle, Ashaji, indiar abeslaria.
- 1934 - Peter Maxwell Davies, abangoardiako ingeles musikagilea (h. 2016).
- 1935 - William Vance, belgikar komikigilea (h. 2018).
- 1938 - Adrian Cronauer, AEBetako Aire Armadako sarjentu eta disc jockeya (h. 2018).
- 1941 - Bernie Sanders, estatubatuar politikari, irakasle eta idazlea.
- 1943 -
- Alain Bergala, frantziar zinemagile eta saiakeragilea.
- Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (h. 2019).
- 1945 - Ron "Pigpen" McKernan, estatubatuar musikari eta abeslaria, Grateful Dead taldearen sortzaileetakoa (h. 1973).
- 1950 - Pierre Wininger, frantziar komiki gidogile eta marrazkilaria (h. 2013).
- 1954 - Ruby Bridges, estatubatuar giza-eskibideen aldeko ekintzailea, zurien eskolara joaten lehen afroamerikarra.
- 1960 - Stéfano Casiraghi, italiar enpresaria (h. 1990).
- 1963 - Li Ning, txinatar gimnasta artistiko ohia.
- 1964 - Dunja Mijatović, Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa.
- 1966 - Carola Häggkvist, suediar abeslaria eta musikagilea.
- 1971 - Martin Freeman, ingeles aktorea.
- 1972 - Marcos Serrano, espainiar txirrindulari ohia.
- 1976 - Marcela Topor, errumaniar kazetaria, Carles Puigdemonten emaztea.
- 1978 - Masahiro Koga, japoniar futbolari ohia.
- 1979 -
- Péter Lékó, hungariar xake-jokalaria.
- Pink, estatubatuar abeslari, konposatzaile, dantzari, akrobata eta aktorea.
- 1981 -
- Kate Abdo, britainiar aurkezle eta kazetaria.
- Teruyuki Moniwa, japoniar futbolaria.
- Daiki Takamatsu, japoniar futbolari ohia.
- 1982 - Austin Russell, Chumlee, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- 1984 - Peter Whittingham, ingeles futbolaria (h. 2020).
- 1987 - Wiz Khalifa, estatubatuar rapper, abeslari, kantautore eta aktorea.
- 1989 - Avicii, suediar DJa (h. 2018).
- 1992 - Sakiko Ikeda, japoniar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1425 - Karlos III.a Nafarroakoa, Nafarroakoa erregea (j. 1361).
- 1767 - Francisco Javier Errazuriz, nafar merkatari eta politikaria, Txileko Santiagon (j. 1711).
- 1912 - Juana Elgezabal, bizkaitar enpresari berritzailea, Cáceresen (j. 1842).
- 1936 - Apolonia Lizarraga, nafar moja karmeldarra, Bartzelonan eraila (j. 1867).
- 1943 - Ricardo Zarikiei Ezenarro, nafar pediatra eta entomologoa, Arenys de Munten (j. 1870).
- 1962 - Blanca Vidal, bizkaitar aktorea, Uruguain, Txilen eta Argentinan lan egin zuena, Buenos Airesen (j. 1885).
- 1981 - Patricio Caicedo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Bartzelonan (j. 1899).
- 1987 - Julián Bergara, nafar futbolaria (j. 1913).
- 1994 - Juan Alonso, gipuzkoar futbolaria (j. 1927).
- 2000 - Patxi Goikolea, bizkaitar futbolaria (j. 1927).
- 2007 - José Miguel Azaola, bilbotar idazlea, Alcalá de Henaresen (j. 1917).
- 2011 - Javier Guibert, iruindar arkitektoa, Madrilen (j. 1925).
- 2016 - Vicente Martín, gipuzkoar argazkilaria (j. 1926).
MunduaAldatu
- 701 - Sergio I.a, Aita santua.
- 780 - Leon IV.a, Bizantziar enperadorea (j. 750).
- 1519 - Hōjō Sōun, japoniar samuraia (j. 1432).
- 1555 - Tomas Villanuevakoa, espainiar elizgizona.
- 1613 - Carlo Gesualdo, italiar musikagilea.
- 1627 - Juan Sánchez Cotán, espainiar margolaria (j. 1560).
- 1645 - Francisco de Quevedo, espainiar idazle, diplomatiko eta politikaria (j. 1580).
- 1780 - Jeanne-Marie Leprince de Beaumont, frantziar idazlea, Ederra eta Piztia ipuinaren bertsioari esker ezaguna (j. 1711).
- 1811 - Peter Simon Pallas, alemaniar zoologo eta botanikoa (j. 1741).
- 1882 - Joseph Liouville, frantziar matematikaria (j. 1809).
- 1888 - Annie Chapman, ustez Jack Tripa-ateratzailearen bigarren biktima.
- 1894 - Hermann von Helmholtz, alemaniar fisikari eta fisiologoa (j. 1821).
- 1895 - Adam Opel, alemaniar ingenieria eta enpresaburua, Opel enpresaren sortzailea (j. 1837).
- 1922 - Léon Bonnat, lapurtar margolari errealista (j. 1833).
- 1933 - Faisal I.a, Irakeko erregea (j. 1885).
- 1943 - Julius Fučík, txekiar kazetaria (j. 1903).
- 1947 - Victor Horta, belgikar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1861).
- 1949 - Richard Strauss, alemaniar musikari eta konposatzailea (j. 1864).
- 1952 - William F. Lamb, estatubatuar arkitektoa, Empire State Buildingen diseinatzaile nagusia (j. 1883).
- 1954 - André Derain, frantziar margolaria (j. 1880).
- 1964 - Mariano Doporto, espainiar fisikari eta meteorologoa (j. 1902).
- 1965 - Hermann Staudinger, alemaniar kimikaria, 1953ko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
- 1969 - Alexandra David-Néel, frantziar-belgikar orientalista, opera abeslaria, kazetaria, esploratzailea, anarkista, espiritualista, budista eta idazlea (h. 1969).
- 1978 -
- Leopoldo Torre Nilsson, argentinar zinemagilea (j. 1924).
- Ricardo Zamora, espainiar futbolaria (j. 1901).
- 1980 -
- Goyo Lebrero, espainiar aktorea (j. 1917).
- Willard Libby, estatubatuar kimikaria, 1960ko Kimikako Nobel Saria (j. 1908).
- 1981 - Hideki Yukawa, japoniar fisikaria, 1949ko Fisikako Nobel Saria (j. 1907).
- 1983 - Antonin Magne, frantziar txirrindularia (j. 1904).
- 1985 -
- John Franklin Enders, estatubatuar biokimikaria, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- Ana Mendieta, kubatar-estatubatuar performance-artista feminista (j. 1948).
- 1991 - Alex North, estatubatuar zinema-musikagilea (j. 1910).
- 1999 - Birgit Cullberg, suediar dantzaria eta koreografoa (j. 1908).
- 2003 - Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1902).
- 2004 -
- Manuel María, galizierazko olerkaria, Galizian izan den olerkari handienetako bat (j. 1929).
- Matías Prats Cañete, espainiar kazetaria, NO-DOren ahotsa izateagatik eta futbolean eta tauromakian egindako lanengatik ezaguna (j. 1913).
- 2017 - Don Williams, estatubatuar country egile abeslari eta gitarrista (j. 1939).
- 2018 - Chelsi Smith, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1973).
- 2019 - Camilo Sesto, espainiar abeslari eta musikagilea (j. 1946).
- 2020 - Ronald Harwood, hegoafrikar idazle, antzerkigile eta gidoilaria (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Jaione, Jaio, Jaiokunde eta Ibabe.
- San Estanislao eguna. Jaiak Eratsun eta Hondarribian (Hondarribiko Alardea), besteak beste.
- Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna.