Amaia Aroma Lejarreta

Amaia Aroma Lejarreta (Abadiño, Bizkaia, 1936ko urriaren 21a) txistularia da. Euskal Herriko kontzertu batean txistua jo zuen lehen emakumea izan zen, borroka luze baten ondoren, 1959ko Bilboko Aste Nagusian.[1][2]

Amaia Aroma Lejarreta

(2020)
Bizitza
JaiotzaAbadiño1936ko urriaren 21a (88 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxistularia

Bizitza

aldatu

Amaia Aroma Lejarreta Gerra denboran jaio zen. Aroma-Lejarreta familia Durangon bizi zen arren, ebakuazioan, Abadiñoko senitartekoen baserri batera joan ziren ihesi eta hantxe jaio zen Amaia, Bizketxe baserrian. Handik Kataluniara jo zuten eta ondoren Frantzian ibili ziren, harik eta Gerra Zibila amaitu arte.

Umetatik izan zuen musikarako zaletasuna. Solfeo eta piano ikasketak egin zituen Durangoko Santa Susana ikastetxean. Txistua jotzen ikasten hamazortzi urterekin hasi zen, sortu berria zen Garbi Alaiak dantza taldea laguntzeko asmoz. Antonio Urgoiti Itzela izan zen bere txistu irakaslea. Txistulari Elkarteko kide ere egin zen eta horrek Txistulari aldizkaria jasotzea ahalbidetu zion.

Txistu munduan murgildurik zegoenez, Bilboko Aste Nagusiko kontzertuan parte hartzeko izena ematea erabaki zuen. Txistulari Elkartetik ordea, ezezkoa jaso zuen. Emakumeek ezin zutela kontzertuan parte hartu erantzun zioten. Horren aurrean Amaiaren ahizpa Eskarnek gutun bat igorri zuen elkartera zergatia galdetuz eta desadostasuna azalduz. Tirabiraren ondoren, baimena lortu zuen eta 1959. urteko Aste Nagusian Bilboko Areatzako Kontzertuan parte hartu zuen. Euskal Herrian horrelako ekitaldi batean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.[3][4]

Txistulari ibilbidea

aldatu

Garbi Alaiak taldean hasi zen txistua jotzen. Tronperri dantza taldean hainbat urtez jo ondoren, Kriskitin dantza taldeko ikuskizun askotan ere aritu zen txistulari. Dantza taldeetako jardunaz gain, Durangaldeko Txistulari Egunetako kontzertuetan, hainbat urtez jo du txistua.[3]

Urteetan jardun du txistu irakasle. Hainbat neska-mutilek ikasi du Amaiarekin txistua jotzen.[5]

Omenaldiak

aldatu
  • 2015eko martxoaren 16an, Durangaldeko Txistulari Egunaren 60. urteurrenean omendu zuten, Durangon.[6][7]
  • 2015eko azaroaren 15ean “8.Deia Hemendik Sariak”.[8]
  • 2016ko martxoaren 8an, Emakume langileen egunean, Bilboko Indautxuko Eskolan omenaldia egin zioten bertako ikasleek lehen emakume txistularia izateagatik.[9]
  • 2017ko uztailaren 25ean, Tuterako Peña Beterrik eta Mugarik Gabeko Tuntxuneroek omenaldia egin zioten Tuterako Santa Ana jaietan.[10]
  • 2019ko martxoaren 23an domina jaso zuen Sestaoko Eusko Lorak dantza taldearen 62. urteurrenean.[11]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Hegoak» Durangon.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
  2. Aroma Barrena, Ixone. (2015). «Amaia Aroma Lejarreta» Txistulari (241) (Noiz kontsultatua: 2018-06-20).
  3. a b Berria.eus. ««Tradizioak asmatuak dira: apurtu daitezke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Amaia Aroma: 'Arenaleko kontzertuan 100 gizon, ta emakume bakarra ni'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  5. «Amaia Aroma: "Hasi nintzenean, neu nintzen emakume txistulari bakarra" | Dantzanet» www.dantzanet.net (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  6. «AMAIA AROMA OMENDUA | "Gizonen mundu honetan zeuk hasi zenuen bidaia" - Mugalari» Mugalari 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  7. (Gaztelaniaz) «"El asombro era comparable a ver hoy a una mujer desnuda"» El Correo 2015-03-15 (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  8. (Gaztelaniaz) «Durangaldea recibe sus premios hemendik sariak. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  9. «Amaia Aroma Bilbon» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  10. «Amaia Aroma txistulari durangarra omendu dute Tuteran» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  11. http://www.durangon.com/opinion/aitzindariari-domina/

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Amaia Aroma Lejarreta