Maiatzaren 25
Maiatzaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita bosgarren eguna da, 146garrena bisurteetan. 220 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2007 - Ertzaintzak Idiazabalgo Txomenane etxe okupatua utzarazi eta bi lagun atxilotu zituen.
- 2009 - Bizkaiko Erandio udalerriko udalak Erandioko Herri Autobusa autobus zerbitzua abian jarri zuen.
- 2010 - Sestaoko Txabarri auzoko etxebizitza batean egondako sutean bi pertsona hil ziren.
- 2014 - 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak: Hego Euskal Herrian, EH Bilduk 219.672 boto eta EAJak 213.393 lortuta, Europako Parlamentuan ordezkari bana eskuratu zuten. Aldiz, Ipar Euskal Herrian UMP alderdiak irabazi zuen.
MunduaAldatu
- 1938 - Espainiako Gerra Zibileko Alacanteko bonbardaketak 313 hildako eragin zituen.
- 1979 - ETAk jarritako bonba batek hiru militar eta zibil bat erail zituen Madrilen.
- 2006 - Enron enpresa estatubatuarraren bi buruzagi nagusien aurkako epaiketan, errudun jo zituzten eta 15 urteko kartzela zigorra jarri zieten.
- 2009 - Ipar Koreak froga nuklearra burutu zuen, eta nazioarte mailan iskanbila handia sortu.
- 2020 - George Floyd estatubatuarra polizia agente batek erail zuen, polizia gehiegikerien aurkako protestei hasiera emanez AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1715 - Amadigi di Gaula (euskaraz: Amadis Gaulakoa), Georg Friedrich Händelen musika duen opera estreinatu zen Londresko Her Majesty's antzokian.
- 1869 - Vienako Estatu Opera eraiki zen.
- 1966 - The Russians Are Coming, the Russians Are Coming ("Errusiarrak badatoz, Errusiarrak badatoz") filma estreinatu zen, Norma Jewisonek zuzendu eta Alan Arkin antzeztu zutelarik.
- 1969 - Midnight Cowboy ("Gauerdiko Cowboya") filma estreinatu zen, James Leo Herlihyk zuzendu, eta Jon Voight eta Dustin Hoffman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1973 - Mike Oldfield ingeles musikariak Tubular Bells ("Kanpai Tubularrak") diskoa argitaratu zuen.
- 1977 - Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filma estreinatu zen, George Lucasek zuzendu eta Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Peter Cushing eta Alec Guinness aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 - Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filma estreinatu zen, Richard Marquandek zuzendu eta Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Billy Dee Williams, Ian McDiarmid eta David Prowse aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 - Back to the Future Part III ("Etorkizunerako Itzulera III. Zatia") filma estreinatu zen, Robert Zemeckisek zuzendu eta Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Mary Steenburgen, Thomas F. Wilson eta Lea Thompson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 - Beverly Hills Cop III ("Beverly Hillseko Polizia III") filma estreinatu zen, John Landisek zuzendu eta Eddie Murphy, Judge Reinhold, Hector Elizondo, Theresa Randle eta Bronson Pinchot aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2011 - Estoniako Tallinn hiriburuan Euskal Futbol Selekzioak Estoniakoari 1-2 irabazi zion.
- 2012 - Bilboko Athletic Kluba euskal taldeak Bartzelona Futbol Kluba kataluniar taldearen aurka Madrilgo Vicente Calderón estadioa jokatutako Espainiako Futbol Errege Koparen finalan 3-0 galdu zuen.
- 2014 - Eibar Kirol Elkarteak Alavesi Ipuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
- 2017 - Futboleko Espainiako Errege Kopako finalean Bartzelona F.C. kataluniar taldeak Alaves euskal taldea 3-1eko emaitzaz garaitu zuen.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1616 - Miguel Elizalde, nafar teologoa (h. 1678).
- 1747 - Joaquín Javier Uriz, nafar abokatu eta elizgizona, Iruñeko apezpikua (h. 1829).
- 1821 - José Aranguren, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1903).
- 1841 - Felipe Arrese Beitia, euskal idazlea (h. 1906).
- 1848 - Francisco Javier González de Castejón, Vadilloko markesa, nafar abokatu eta politikaria (h. 1919).
- 1868 - Francisco Durrio, bilbotar eskultore eta zeramikagilea, Valladoliden (h. 1940).
- 1891 - Agustín Cabrera, Chatillo de Bilbao, bizkaitar toreatzaile, banderillero eta nobilleroa (h. 1949).
- 1901 - Jean Borthayre, zuberoar baritonoa (h. 1984).
- 1902 - Jesús Serrano, nafar apaiza (h. 1997).
- 1912 -
- Isidro Langara, euskal herritar futbolaria (h. 1992).
- Emilio Alonso Larrazabal, bizkaitar futbolaria (h. 1989).
- 1927 - María Josefa Uharte, nafar arte bildumagile eta filantropoa (h. 2015).
- 1942 -
- Alejandro Echevarría, Mediaset Españaren exekutibo nagusia.
- Juan Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1956 - Anjel Arrospide, gipuzkoar aizkolaria.
- 1961 - Jesús Llano, arabar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 - María Gracia Iribarren, PSNko nafar politikaria.
- 1963 - Iñaki Gastón, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1969 -
- Natxo Allende, Torbe, bizkaitar aktore, zuzendari eta porno ekoizlea, telebistako showmana, umorista, idazlea eta komikigilea.
- Joxemi Redin, nafar gitarra-jotzailea.
- 1973 - Mikel Odriozola, gipuzkoar atleta, ibilketa espezialitatean aditua.
- 1976 - Rubén Díaz de Cerio, arabar txirrindulari ohia, Logroñon.
- 1977 -
- Edurne Azuara, euskal aktorea.
- Mikel Biain, gipuzkoar politikaria.
- Natalia Rojo Solana, arabar politikaria.
- 1978 -
- Ainhoa Agirreazaldegi, gipuzkoar bertsolaria.
- Iñigo Benito, Nalda III.a, arabar pilotari ohia.
- 1986 - Oier Sanjurjo, nafar futbolaria.
- 1989 - Dorleta Zorrilla, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1991 - Erik Morán, bizkaitar futbolaria.
- 1997 - Lorea Iribar, gipuzkoar aktore eta telebista kolaboratzailea.
MunduaAldatu
- 1802 - Johann Friedrich von Brandt, alemaniar naturalista (h. 1879).
- 1803 -
- Edward Bulwer-Lytton, ingeles politikari eta idazlea (h. 1873).
- Ralph Waldo Emerson, estatubatuar idazle eta filosofoa (h. 1882).
- 1818 - Jacob Burckhardt, suitzar arte eta kulturaren historialaria (h. 1897).
- 1845 - Eugène Grasset, Belle Époqueko frantziar-suitzar kartel disenatzaile, artista eta ilustratzailea (h. 1917).
- 1849 - Louise Hammarström, Suediako lehen emakume kimikari formatu eta trebatua (h. 1917).
- 1865 - Pieter Zeeman, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (h. 1943).
- 1880 - Charlotte Berend, alemaniar margolaria eta Berlineko Sezesioko partaidea (h. 1967).
- 1888 - Harukichi Hyakutake japoniar jenerala (h. 1947).
- 1889 -
- Igor Sikorski, ukrainar-estatubatuar ingeniaria, hegazkinlaritzako aitzindaria (h. 1972).
- Xabier Borboi-Parmakoa, karlisten tronurako hautagaia (h. 1977).
- 1892 - Liam Mellows, irlandar errepublikarra (h. 1922).
- 1901 - Antônio de Alcântara Machado, brasildar literatura kritikoa eta idazlea, Brasilgo modernismoaren idazle garrantzitsuenetarikoa (h. 1935).
- 1907 - U Nu, lehendabiziko Birmaniako lehen ministroa (h. 1995).
- 1919 - Julia Conesa Conesa, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- 1922 - Enrico Berlinguer, italiar politikaria (h. 1984).
- 1925 - Rosario Castellanos, mexikar idazlea (h. 1974).
- 1926 - Max von der Grün, alemaniar idazlea (h. 2005).
- 1929 - Beverly Sills, estatubatuar sopranoa (h. 2007).
- 1932 -
- Joaquim Pedro de Andrade, brasildar zinemagilea (h. 1988).
- K. C. Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1938 - Raymond Carver, estatubatuar idazlea, errealismo zikina deritzon mugimenduari atxikia (h. 1988).
- 1939 -
- Ferdinand Bracke, belgiar txirrindulari ohia.
- Ian McKellen, ingeles aktorea.
- 1941 - Vladimir Voronin, Moldaviako presidente ohia.
- 1947 - Nathan Isgur, estatubatuar fisikaria (h. 2001).
- 1949 - Jamaica Kincaid, antiguar-estatubatuar eleberrigilea.
- 1951 - François Bayrou, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidente ohia eta Mugimendu Demokratikoa alderdiaren sortzailea.
- 1953 -
- Eve Ensler, estatubatuar antzerkigile, antzezle, feminista eta aktibista.
- Gaetano Scirea, italiar futbolaria (h. 1989).
- 1955 - Connie Sellecca, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta modeloa.
- 1956 - Kevin Lynch, INLAko kidea (h. 1981).
- 1958 - Paul Weller, britainiar kantautorea.
- 1963 - Mike Myers, kanadar zinemagile eta umorista.
- 1965 - Yahya Jammeh, Gambiako presidente ohia.
- 1969 - Anne Heche, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta ekoizlea.
- 1970 - Kaoru Kadohara, japoniar futbolari ohia.
- 1972 - Octavia Spencer, estatubatuar aktorea.
- 1975 - Aïssa Maïga, frantziar aktorea.
- 1976 -
- Cillian Murphy, irlandar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Ethan Suplee, estatubatuar aktorea.
- 1979 - Jonny Wilkinson, ingeles errugbilaria.
- 1982 - Ezekiel Kemboi, keniar atleta, 3.000 metro hesidun proban aditua.
- 1983 - Marcelinho Huertas, brasildar saskibaloi jokalaria.
- 1986 - Geraint Thomas, galestar txirrindularia.
- 1987 - Kamil Stoch, poloniar eski jauzilaria.
- 1992 - Stefi Troguet, andorratar alpinista.
- 1994 - Aly Raisman, estatubatuar gimnasta artistikoa eta modeloa.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1141 - Margarita l'Aiglekoa, Iruñeko erregina ezkontidea.
- 1555 - Enrike II.a, Nafarroako Erregea (j. 1503).
- 1707 - Tiburtzio Agirre, arabar aitoren seme eta elizgizona, Madrilen (j. 1707).
- 1952 - Celestino Sarobe, gipuzkoar baritonoa (j. 1892).
- 1988 - Ximun Erramuzpe, baxenafar idazle eta bertsolaria (j. 1914).
- 1990 - Miriam Garcia Pascual, nafar eskalatzailea, Indian (j. 1963).
- 1996 - Jon Manteca, El Cojo Manteca, 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatearra, Orihuelan (j. 1967).
MunduaAldatu
- 986 - Abd ar-Rahman as-Sufi, persiar astronomoa (j. 903).
- 1085 - Gregorio VII.a, Aita santua (j. c. 1020).
- 1261 - Alexandro IV.a, Aita santua.
- 1558 - Elixabete Brandenburgokoa, Brunswick-Göttingen-Calenbergeko dukesa ezkontidea eta dukerriko errengentea (j. 1510).
- 1681 - Pedro Calderón de la Barca, espainiar antzerkigile eta poeta nabarmena (j. 1600).
- 1693 - Madame de La Fayette, frantziar idazlea, Frantziako lehen eleberri historikoa idatzi zuena (j. 1634).
- 1786 - Petri III.a Portugalgoa, Portugalgo erregekidea (j. 1717).
- 1881 - Nutt Komodoroa, estatubatuar artista (j. 1848).
- 1899 -
- Emilio Castelar, espainiar politikari eta idazlea (j. 1832).
- Rosa Bonheur, frantziar margolari eta eskultorea, animaliak erretratatzen aditua (j. 1822).
- 1921 - Émile Combes, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1835).
- 1924 - Liubov Popova, errusiar abangoardiako artista, margolari eta diseinatzailea (j. 1889).
- 1926 - Symon Petliura, Ukrainako Herri Errepublikako 3. presidentea (j. 1879).
- 1927 - Henri Hubert, frantziar arkeologoa eta erlijio konparaketan soziologo aditua (j. 1872).
- 1932 - Anna Xabanova, errusiar emakume pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1934 - Gustav Holst, ingeles musikagilea (j. 1874).
- 1947 - Rupert Bunny, australiar margolaria (j. 1864).
- 1954 - Robert Capa, hungariar korrespontsal grafikoa, XX. mendeko korrespontsal grafiko ospetsuenetakoa (j. 1913).
- 1959 - Andrew Loomis, estatubatuar ilustratzaile, marrazkilari, idazle eta marrazkilaritza irakaslea (j. 1892).
- 1972 - Asta Nielsen, danimarkar aktorea (j. 1881).
- 1981 - Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (j. 1912).
- 1983 -
- Sydney Box, ingeles gidoigile eta ekoizlea (j. 1907).
- Idris I.a Libiakoa, Libiako erregea (j. 1889).
- 1992 - Javier Basilio, espainiar kazetaria (j. 1928).
- 1996 - Gerardo Rueda, espainiar eskultorea (j. 1926).
- 2006 - Desmond Dekker, jamaikar ska eta reggae musika abeslari eta musikagilea (j. 1941).
- 2011 - Leonora Carrington, ingeles-mexikar artista surrealista eta idazlea (j. 1917).
- 2012 - Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (j. 1919).
- 2014 - Wojciech Witold Jaruzelski, Poloniako presidentea (j. 1923).
- 2019 - Joaquín Sanz Gadea, espainiar sendagilea (j. 1930).
- 2020 -
- Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1919).
- Vadão, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Friki harrotasunaren eguna-
- Sehaska egutegiko izendegia: Geroa eta Lizar.