Ivan Pavlov
Ivan Petrovitx Pavlov (errusieraz: Ива́н Петро́вич Па́влов, Ivan Petrovich Pavlov; Riazan, 1849ko irailaren 26agreg./irailaren 14ajul. – Leningrado, 1936ko otsailaren 27a) errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa izan zen. Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1904an.
BiografiaAldatu
Ivan Pavlov Ryazanen, Errusian, jaio zen. Bere aita, Peter Dmitrievich Pavlov, herriko apaiza zen, eta bere ama, Varvara Ivanovna, etxeko andre. Txikitan, Pavlov mutiko gogotsua zen eta asko gustatzen zitzaion orduak eta orduak pasatzea lorategian edo bizikletaz ibiltzen. Betidanik buru bitxia izan zuen, eta natura eta animaliekin kontaktuan egotea gustuko zuen. Ez omen zitzaion inporta etxeko lanak egitea edota bere 11 anai-arrebak zaintzea.
Handitzen zuen heinean, apaiz bihurtu eta teologia karrera ikastea planteatu zuen, baina nerabezaroan, Pavlovek Charles Darwinen eta Ivan Sechenoven obrekin interesatzen hasi zen. Honek natur zientziak ikastera motibatu zion.
1870an San Petersburgoko unibertsitatean matrikulatu zen fisika, matematikak eta natur zientziak ikasteko. Unibertsitate urteetan zehar, bere fisiologia irakasleak eragin handia izan zuen berarengan, eta bere bizitzan hartu nahi zuen bidea hori izango zela erabaki zuen. Pavlovek beti ikasle bikain bat izan zen. 1875ean graduatu egin zen eta bere doktorego ikasketekin jarraitu zuen medikuntza kirurgikoko akademian fisiologia ikasten jarraitzeko. 1883an fisiologian doktoratu zen San Petersburgoko Unibertsitatean. 1891-1936 bitartean San Petersburgoko Medikuntza Institutuko Fisiologia departamentua zuzendu zuen. 1895etik 1925era Fisiologiako katedraren ardura izan zuen Osasun Akademia Militarrean[1].
Erreflexu ikasiaren edo erantzunaren gaia aztertu zuelako da ezaguna batez ere. Hain zuzen ere, zakur gosetu batekin egin zituen saioek eman zioten ospea. Animaliak janaria ikusi eta txirrina entzuten zuen, eta horren ondorioz, listua jariatzen zuen. Ariketa bera askotan errepikatu ondoren, zakurrak txirrina entzutean listua isurtzen zuen, baita janaririk ez zuenean ere. Hortik abiatuta giza jokaeraren eta nerbio sistemaren arteko harremanak aztertu zituen.
Fisiologiako lehenengo azterketak 1888tik 1890era arte egin zituen; odol-presioa eta bihotzaren fisiologia aztertu zituen batez ere. 1898tik 1930era arte digestio sistema (listu guruinaren jarioa) aztertu zuen, eta baldintzapeko erantzunaren eta bizkarrezurraren erantzunaren arteko harremanak finkatu zituen.
1904an Medikuntzako Nobel saria eman zioten, digestio guruinei buruz egin zituen azterketengatik.
Txakurren esperimentuaAldatu
Ivan Pavlov txakurrekin egin zituen esperimentuengatik ezaguna da. Nahiz eta gaur egun psikologia eta hezkuntzaren pertsona ospetsuenetariko bat izan, bere lehenengo asmoa ez zen ikaskuntza aztertzea, txakurren listu jariaketa baizik.
Bere esperimentuak egiten zituen bitartean, arreta deitu zion esperimentua behin eta berriz errepikatu ondoren, txakurrek adurra sortzen zutela Pavlov ikusten zutenean. Hau gertatzen zen animaliek ikasi zutelako Pavlov atetik sartzen zen bakoitzean, edozein momentutan janaria jasoko zutela.
Aurkikuntza honen ondorioz, fisiologoak esperimentu-sail bat bururatu zitzaion: kanpai bat jotzea txakurrei janaria eman baino lehen, eta horrela, listu-produkzioa neurtzea. Pavlovek ohartu zuen txakurrak entrenatuak izaten zirenean kanpai-hotsa janariarekin lotzeko, listua produzituko zutela nahiz eta janaririk ez egon. Hau da, kanpai-hotsak listua produzitzea eragiten zuela janaria aurrean izango bazuen moduan. Esperimentuak frogatu zuen txakurren erantzun fisiologikoa, listu-jariaketa, kanpai-hotsaren estimulura lotua zela.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ivan Pavlov Nobelprize.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Pavlov |