Ireki menu nagusia

Dezső Kosztolányi (Szabadka, egungo Subotica, Serbia, 1885eko martxoaren 29a - Budapest, 1936ko azaroaren 3a) hungariar idazlea, kazetaria eta itzultzailea zen.

Dezső Kosztolányi
Kosztolányi Dezső portréja (Székely Aladár, 1935) – crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Subotica Itzuli1885eko martxoaren  29a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest1936ko azaroaren  3a (51 urte)
Hobiratze lekua Fiumei Street Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Aita Árpád Kosztolányi
Ezkontidea(k) Ilona Schlesinger Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Hungariera
Jarduerak
Jarduerak poeta, literatura-kritikaria, itzultzailea, kazetaria, saiakeragilea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Nyugat Itzuli
Q16522442 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Hungarian PEN Club Itzuli
IMDb nm0467594
Signature of Kosztolányi.jpg

BizitzaAldatu

Budapesteko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hor ezagutu zituen Mihály Babits eta Gyula Juhász hungariar poetak. Budapesti Naplo egunkarian hasi zen lanean 1907an, eta urte berean eman zuen argitara bere lehen poema-bilduma. Nyugat literatura-aldizkaria, literatura hungariarra biziberritzeko eginkizuna zuena, 1908an fundatu zen, eta Kosztolányi aldizkari horretako kolaboratzaileetako bat izan zen.

Bigarren poema-bildumak, A szegény kisgyermek panaszai (1910, «Haur behartsu baten kexuak»), eman zion ospea. Harenak dira, halaber, Ogia eta ardoa (1920), Gizon goibelaren kexuak (1924) poema-bildumak; Gau sorginduak, Zoroak, Arima minduak kontakizunak; eta Nero, the Bloody Poet (1926, «Neron, poeta odoltsua»), Hegatxabala (1927) eta Anna Edes (1929) eleberriak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dezső Kosztolányi  
  Artikulu hau Hungariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.