Lola Cardona
Lola Cardona (Valentzia, 1936ko ekainaren 27a - Madril, 2006ko urtarrilak 30) espainiar aktore bat izan zen.
Lola Cardona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1936ko ekainaren 27a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2006ko urtarrilaren 30a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Mingorrubioko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Biografia
aldatuAntzerkia
aldatuEskenategi gaineko bere karrera artistikoa oraindik haurra zela hasi zuen Valentzia hirian bertan, non bere aitak El Micalet korala zuzentzen zuen. Antzerkian lan egiten jarraitu zuen Modesto Higueras eta Ángel Fernandez Montesinosen eskutik, eta La viuda valenciana eta La madriguera bezalako lanak antzeztu zituen.
1960an El gato y el canario lan arrakastatsuan parte hartu zuen, eta berehala pasa zen José Luis Alonsoren aginduetara El anzuelo de Fenisarekin (1961). Bere karreran zehar antzeztu zituen beste lanen batzuen artean honakoak daude:
- Sonata a Kreutzerw Fernando Fernán Gómezekin.
- Juana de Arco.
- El rinoceronte.
- El jardín de los cerezos.
- Otelo.
- El jardín de nuestra infancia (1955).
- El cenador (1960).
- El anzuelo de Fenisa (1961)[1]
- El milagro de Ana Sullivan (1961).
- Los caciques (1962).
- Juana de Lorena (1962).
- La difunta (1962) Miguel de Unamunorena
- Los árboles mueren de pie Alejandro Casonarena; como Marta-Isabelen papera eginez (1963)
- El jardín de los cerezos (1963), Chejovena
- El señor Adrián el primo (1966).
- El tragaluz (1967), José María Rodero eta Jesús Puenterekin.
- Tres sombreros de copa (1969).
- Otelo (1971), William Shakespearena
- La vieja señorita del paraíso (1980).
- Caimán (1981).
- El álbum familiar (1982).
- Diálogo secreto (1984).
- Hay que deshacer la casa (1986), con Amparo Rivellesekin.
- Damas, el jueves (1988), María Asquerino eta Gemma Cuervorekin batera.
- El sí de las niñas (1996), Leandro Fernández de Moratínena con dirección de Miguel Narrosen zuzendaritzapean eta Emilio Gutiérrez Caba kide zuela.
- Los verdes campos del Edén (2004), de Antonio Galarena, Antonio Mercerok zuzendua.
Telebista
aldatuTelevisión Españolan ere egonik kate honen lehen emisioetatik, bere presentzia ohikoa izan zen 1960 eta 1970eko hamarkadetan eman ziren saio dramatikoetan, Tengo un libro en las manos (1966, Cuarto de estar, 1966, Estudio 1, Teatro breve edo Novela kasu. Telebistan izan zuen azken partehartzea 1996an izan zen, Antena 3eko Yo, una mujer telesailean, Concha Velascorekin.
Zinema
aldatuZinean, telebistan edo antzerkian baino askoz gutxiago parte hartu du, antzeztu zituen pertsonaietakoren batzuk nabarmendu behar diren arren. 1961ean egin zuen debuta zinean Fernando Fernán Gómezek egin zuen Pedro Muñoz Secaren La venganza de Don Mendoren egokitzean.
Soilik beste hamaika filmetan parte hartuko zuen, horien artean, alabaina, La prima Angélica (1974), Carlos Saurarena, El Sur (1983), Victor Erizerena, La luna negra (1990), Imanol Uriberena eta ¡Átame! (1990), Pedro Almodóvarrena bezalako espainiar zineko lan nabarmengarriak egon zirelarik, azken honetan psikiatrikoko zuzendariaren papera izan zuelarik.
Sariak
aldatu- Moreno Ardanuy Saria El milagro de Ana Sullivangatik
- Miguel Mihura Saria Hay que deshacer la casagatik
- Valentziako Generalitataren Antzezlan Arteetako Saria
- Mayte Sariaren finalista El sí de las niñasgatik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ El anzuelo de Fenisa, Lope de Vegarena María Guerreron. ABC. 1961eko martxoak 4. 2011ko apirilak 12an ikusia