Teresa Gimpera
Teresa Gimpera i Flaquer, baita ere Gim, (Igualada, Bartzelona, 1936ko irailaren 21a-Bartzelona, 2024ko uztailaren 23a) aktore, enpresari eta modelo katalana izan zen.[1] Kataluniako Gauche divine gisa ezagutzen zen mugimenduko partaidea izan zen 60. eta 70. hamarkadetan.[2]
Teresa Gimpera | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Teresa Gimpera i Flaquer |
Jaiotza | Igualada, 1936ko irailaren 21a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 2024ko uztailaren 23a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Octavi Sarsanedas i Vives (en) (1956 - 1966) Craig Hill (1990 - 2014ko apirilaren 21a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, zinema aktorea eta ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuIrakasleen alaba, Igualadan jaio zen, baina gurasoak Bartzelonako San Andres barrutira joan ziren. Oriol Maspons argazkilariak ezagutu zuen, eta Germán Puigi -orduan publizista- aurkeztu zion. Harekin Gimpera lehen aldiz agertu zen zineman Vim garbiketa-produktuaren iragarki batean; garai hartan Antoni Von Kirchnerrek Vim neska bezala bataiatu zuen. Germán Puigek bere potentziala ikusi zuen eta aholkatu zuen. Ondoren, Leopoldo Pomés argazkilariaren eskutik, oraindik oso gaztea zela, modelo profesional bihurtu zen. Lortutako ospeari esker, 1960ko hamarkadaren erdialdean zineman bere debut egin zuen. Laster, Bartzelonako Eskolaren musa bihurtu zen; eskola horretan, besteak beste, Gonzalo Suárez, Vicente Aranda eta Jorge Grau aritu ziren. Hurrengo urtetan film asko egin zuen, oso zuzendari desberdinekin: Víctor Erice, Vicente Aranda, Mariano Ozores, Jesús Franco, Gonzalo Suárez, Pedro Masó, Antonio Mercero eta Pedro Lazaga. 1969an Lady Europa izendatu zuten.[3]
70eko hamarkadaren amaieratik interpretazioaren mundutik aldenduta, Bartzelonan, 1984an, modeloen eskola bat sortu zuen, Gimpera Modelos. Une horretatik aurrera, puntualki bakarrik jartzen da kameren aurrean, baina emaitza nabarmenekin: José Luis Garciren Asignatura aprobada (1987) edo Jaime Caminoren El largo invierno (1992). 20 urtekin Octavio Sansanedasekin ezkondu zen, eta hiru seme-alabaren gurasoak izan ziren: Marc, Job eta Joan (azken hau oso gazte hil zen).[4] 1990ean ezkondu zen, bigarren aldiz, Craig Hill aktore estatubatuarrarekin. Hill 2014an hil zen.[5]
Hil baino aste batzuk lehenago minbizia diagnostikatu zioten. 2024ko uztailaren 23an Bartzelonako bere etxean hil zen gaixotasun horren ondorioz.
Filmografia
aldatuLiburuak
aldatu- 1996: Claves para saber estar (Ediciones B)
- 2003: Y se nota por fuera. Cómo alcanzar una espléndida madurez (Planeta)
- 2022: Teresa Gimpera, així és la vida (Toni Vall, Columna)
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.lavanguardia.com/gente/20240723/9824841/fallece-actriz-modelo-teresa-gimpera.html
- ↑ https://www.vanitatis.elconfidencial.com/famosos/2024-07-25/teresa-gimpera-muerte-herencia-modelo-actriz-empresaria_3931028/
- ↑ https://www.nuevatribuna.es/articulo/cultura---ocio/obituario-teresa-gimpers-actriz-modelo-que-tenia-capacidad-innata-seducir/20240724182516229160.html
- ↑ https://www.abc.es/gente/fallece-actriz-musa-modelo-teresa-gimpera-anos-20240724095802-nt.html
- ↑ https://www.elperiodico.com/es/tele/20100914/piel-piel-disfrutando-479603