Carmen Hombre Ponzoa

Maistra fusilatua

Carmen Hombre Ponzoa (San Fernando, Cádiz, 1898ko abenduaren 30aJerez de la Frontera, 1936) aitormen protestanteko espainiar maistra eta sindikalista izan zen[1] Jerez de la Fronterako Udalak urtero antolatzen ditu Carmen Hombre Ponzoa Sariak hezkuntza-lanetarako.[1][2]

Carmen Hombre Ponzoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Hombre Ponzoa
JaiotzaSan Fernando1898ko abenduaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaJerez de la Frontera, 1936 (37/38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Biografia aldatu

Familiak estankoa zuen Sagasta kaleko 61. zenbakian, San Fernandon. Langileen Batasun Orokorrean afiliatua (UGT) eta maistra lanbidez, El Madroñon (Arcos de la Frontera) aritu zen lanean, 1931n Jerez de la Fronterako 5. eskola bateratuan sartu zen arte (Erretiroko parkeko ikastetxea).[3]

Presa hartu eta Belengo plazako kartzelan sartu eta 1936an fusilatu zuten, haurdunaldi aurreratuan zegoela, eta Segurtasun Zuzendaritza Nagusiaren txostenean komunista gisa agertzen da, “ikasle zituen neskatoei doktrina kaltegarria irakastea egozten zioten.[4][3] Haren senarra, Juan Máximo, Hezkuntzako Langileen Federazioko maisua ere, fusilatu egin zuten.[5]

Aintzatespenak aldatu

Carmen Hombre Ponzoak kale bat du Jerezen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Carmen Hombre - JerezSiempre, Monumentos, Historia, Callejero cultural y Guía Turística de Jerez de la Frontera» www.jerezsiempre.com.
  2. Jerez, Diario de Jeréz. Mañana se entregan los I Premios Carmen Hombre Ponzoa a la labor educativa. .
  3. a b Carmen Hombre Ponzoa Maestras Republicanas Consulta 14 de marzo de 2017
  4. «Jerez conmemora su pasado protestante» Diario de Jerez 10 de octubre de 2016.
  5. La historia del protestantismo en el Archivo Municipal de Jerez. Cristóbal Orellana. lavozdelsur.es Consulta 14 de marzo de 2017
  6. Calle Carmen Hombre Ponzoa, Jerez de la Frontera Callejero.net Consulta 14 de marzo de 2017

Kanpo estekak aldatu