Maiatzaren 28
data
Maiatzaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 149garrena bisurteetan. 217 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1995eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2006 - Bikote bat hilik agertu zen tiroz hilda Barakaldoko Basatxu gunean.
- 2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
Mundua Aldatu
- 722 - Pelaio izeneko noble batek mendira ihes egin zuen jarraitzaile talde batekin batera. Covadonga inguruan Segada bat egin zion atzetik zihoan patruila bati, eta denak hil zituen.
- 1291 - Gurutzatuek Akre galdu zuten, Jerusalemgo Erresuma Latindarraren azken gotorleku nagusia.
- 1963 - Lurrikara eta ondorengo tsunami batek 30.000 hildako eragin zituen Pakistanen
- 1978 - Abortua legeztatu zen Italian.
- 1985 - Belgikako Heysel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluetan 40 hildako.
- 1987 - Mathias Rust 18 urteko alemaniar pilotuak hegazkinez Mendebaldeko Alemaniatik abiatu eta Sobietar Batasunaren aire-segurtasun sistemak sahieztuz Moskuko Plaza Gorrian lurrartzea lortu zuen.
- 1998 - Bartolome La Rubia Muñoz "Bartolin" ezizenez ezaguturiko Alderdi Popularreko Jaengo zinegotziak ETAk bahitu zuela sinestarazi zituen komunikabideak. Ondoren bahiketa La Rubiak asmaturiko gezurra izan zela frogatu zen.
- 2006 - Alvaro Uribe aukeratu zuten berriro Kolonbiako lehendakari.
- 2008 - Nepalek errepublika aldarrikatu zuen 240 urteko monarkiari amaiera emanez.
- 2013 - Turkian protestaldiak hasi ziren, ia hiru hilabetez luzatu zirenak.
Arte eta kultura Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 2010 - Aizpea Goenaga izendatu zuten Etxepare Institutuko zuzendari.
Mundua Aldatu
Zientzia eta teknologia Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- K.a. 585 Talesek aurresan bezala, eguzki-eklipse bat gertatu zen, Aliates Ziaxaresen aurka borrokatzen zuen bitartean Halisko guduan. Talesen eklipsea gainontzeko datak kalkulatzeko puntu garrantzitsua da.
Kirolak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 2017ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Bengoetxea VI.a leitzarrak Irribarria aramarra 22-18ko emaitzaz Bizkaia pilotalekuan garaitu zuen.
Mundua Aldatu
- 2011 - Londresen, Ingalaterra, Bartzelonako futbol taldea bere laugarren Txapeldunen liga irabazten du Manchester Uniteden aurka Wembley Stadiumean.
- 2017ko Italiako Giroa: Tom Dumoulin herbeherear txirrindularia garaile.
Jaiotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1768 - Antonio Etxanobe Zaldibar, bizkaitar apaiz, artzapezpiku eta inkisidorea (h. 1854).
- 1801 - Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (h. 1874).
- 1812 - Jose Antonio Uriarte, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 1869).
- 1841 - Luis Dabán, nafar ofiziala (h. 1892).
- 1843 - Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea (h. 1911).
- 1875 - Fernando Elosu, lapurtar idazle eta mediku anarkista (h. 1941).
- 1881 - Luis Orgaz, arabar militarra (h. 1946).
- 1891 - Pierre Jauregi, baxenafar errugbilaria (h. 1931).
- 1901 - Justo Mokoroa, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (h. 1990).
- 1906 - Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (h. 1982).
- 1908 - Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea (h. 1979).
- 1920 - Jesus Atxa, Bizkaiko eta Nafarroako ikastolen sortzailea (h. 2007).
- 1922 - Agustin Gainza, Piru Gainza, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1995).
- 1930 - Ibone Belaustegigoitia, euskal kirolari ohia, tranpolin jauzietan aditua.
- 1944 - Carlos Soltxaga, nafar ekonomialaria eta politikaria.
- 1948 - Juan Luis Irazusta, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1954 - Agustín Reche, bizkaitar margolari hiperrealista, Guadixen.
- 1956 - Iñigo Sanz de Ormazabal, donostiar liburuzaina (h. 2009).
- 1958 - Juan Carlos Pérez, euskal musikaria, Itoiz taldeko abeslari eta gitarra-jole ohia.
- 1961 - María Bayo, nafar sopranoa.
- 1976 -
- Xabier Berzosa, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Aitziber Juaristi, Tzibi, bizkaitar futbolaria.
- 1983 - Mikel Martins, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 - Olatz Aldalur, traineru estropadetako gipuzkoar patroia.
- 1993 - Mikel Aristi, gipuzkoar txirrindularia.
- 1996 - Cristina Molinuevo, arabar saskibaloi jokalaria.
Mundua Aldatu
- 1369 - Muzio Sforza, Indartsua , italiar condottieroa (h. 1424).
- 1371 - Joan I.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (h. 1419).
- 1514 - Shimazu Takahisa, Shimazu klaneko hamabosgarren buruzagia (h. 1571).
- 1524 - Selim II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1574).
- 1660 - Jurgi I.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1727).
- 1686 - Luis González de Albelda y Cayro, espainiar militarra, Nafarroako erregeorde espainiarra (h. 1765).
- 1738 - Joseph Ignace Guillotin, frantziar mediku eta politikaria (h. 1814).
- 1759 - William Pitt Gaztea, ingeles politikaria (h. 1806).
- 1779 - Thomas Moore, irlandar olerkaria (h. 1852).
- 1786 - Louis McLane, estatubatuar abokatu eta politikaria (h. 1857).
- 1810 - Alexandre Calame, suitzar paisaia-margolaria (h. 1864).
- 1818 - P. G. T. Beauregard, militar konfederatua (h. 1893).
- 1840 - Hans Makart, austriar margolaria (h. 1884).
- 1853 - Carl Larsson, suediar margolaria, Arts and Crafts mugimenduaren kidea (h. 1919).
- 1858 - María Cancio, espainiar aktorea (h. 1939).
- 1859 - Fernando de Torres, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1923).
- 1866 - Franz von Bayros, austriar ilustratzaile eta marrazkilaria, dekadentismo mugimenduko partaidea (h. 1924).
- 1867 - Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (h. 1940).
- 1879 - Milutin Milanković, serbiar ingeniari zibil eta geofisikaria (h. 1958).
- 1884 - Edvard Beneš, Txekoslovakiako presidentea (h. 1948).
- 1887 - Jim Thorpe, estatubatuar kirolaria (h. 1953).
- 1889 - Richard Réti, txekiar xakelaria (h. 1929).
- 1899 - Irena Krzywicka, poloniar feminista, idazlea, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1994).
- 1900 - Park Heon-yeong, korear ekintzaile independentista eta komunista, filosofo eta politikaria.
- 1905 - Sada Abe, japoniar geisha, bere amorantea itota hil eta ondoren ernalkinak moztu zizkiona (h. 1970 ondoren).
- 1908 - Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (h. 1964).
- 1912 -
- Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (h. 1981).
- Patrick White, australiar idazlea, 1973ko Literaturako Nobel Saria (h. 1990).
- 1917 - Barry Commoner, estatubatuar biologo, ekologo eta pedagogoa (h. 2012).
- 1922 - German Lorca, brasildar argazkilaria (h. 2021).
- 1923 - György Ligeti, hungariar-austriar musikagilea (h. 2006).
- 1925 -
- Bülent Ecevit, Turkiako presidentea (h. 2006).
- Dietrich Fischer-Dieskau, alemaniar opera-abeslaria, baritonoa (h. 2012).
- 1930 - Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (h. 2019).
- 1932 - Chiquito de la Calzada, espainiar aktore, abeslari eta umorista (h. 2017).
- 1935 - Bepi De Marzi, italiar konpositore, organista, orkestra-zuzendari eta koru-zuzendaria.
- 1937 - Freddie Roman, estatubatuar umorista (h. 2022).
- 1938 - Jerry West, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1940 - Hiroshi Katayama, japoniar futbolaria.
- 1941 -
- Ivan Brzić, serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena (h. 2014).
- Diego Puerta, espainiar toreatzailea (h. 2011).
- 1942 - Stanley Prusiner, estatubatuar biokimikaria eta neurologoa, 1997ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1943 - Cecil Thiré, brasildar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2020).
- 1944 -
- Rudy Giuliani, estatubatuar abokatua eta politikaria, New Yorkeko alkate ohia.
- Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (h. 2018).
- 1945 - John Fogerty, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- 1947 - Zahi Hawass, munduko egiptologorik ospetsuenetako bat.
- 1952 -
- Mahmoud Jibril, Libiako lehen ministroa (h. 2020).
- Joan Pujol Pagés, kataluniar txirrindulari ohia.
- 1959 - Ramón d'Andrés, espainiar hizkuntzalaria, asturieraren ikasketa eta ikerketan jarduteagatik ezaguna.
- 1960 -
- Jesús Rodríguez Magro, espainiar txirrindularia (h. 2018).
- Pastora Vega, espainiar aktorea.
- 1962 - James Michael Tyler, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1966 - Fernando Elortondo, argentinar palari ohia.
- 1968 - Kylie Minogue, australiar abeslari, aktore eta diseinatzailea.
- 1971 -
- Manuel Beltrán, espainiar txirrindulari ohia.
- Isabelle Carré, frantziar aktorea.
- 1972 - Chiara Mastroianni, franko-italiar aktorea eta abeslaria.
- 1974 - Romain Duris, frantziar antzezlea.
- 1975 - Lung Chien, txinatar jatorriko hongkongdar zinema zuzendaria (j. 1916).
- 1982 - Alexa Davalos, estatubatuar aktorea.
- 1983 - Xiana Arias, galiziar poeta, entretenitzailea eta kazetaria.
- 1985 - Carey Mulligan, ingeles aktore eta abeslaria.
- 1993 - Joy Alexis Brown-Adams, guyanar saskibaloi-jokalaria.
Heriotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1462 - Luis II.a Beaumontekoa, Nafarroako kondestablea (j. 1412).
- 1667 - Jacques Bela, zuberoar legegizona (j. 1586).
- 1891 - Krispin Beobide, euskal idazlea (j. 1848).
- 1900 - Felipe Dugiols, gipuzkoar militarra (j. 1837).
- 1937 - Víctor Barguilla, Barakaldon bizi izandako errioxar bizargina eta aktorea, Palentzian fusilatua (j. 1899).
- 1938 - José Gállego Aragüés, espainiar militarra, Eusko Gudarosteko teniente koronela, Derion fusilatua (j. 1893).
- 1939 -
- Victor Pierre Dubarat, lapurtar apaiz eta historialaria, Pauen (j. 1855).
- Eduardo Sanz Escartín, nafar soziologoa eta politikaria (j. 1855).
- 1952 - Martzelino Baskaran, Sumendixa, gipuzkoar armagile eta politikaria (j. 1871).
- 1958 - Amador Palma, euskal atleta (j. 1902).
- 1979 - Miguel Intxaurrondo, euskal idazle eta apaiza (j. 1879).
- 1986 - Jon Txakartegi, Takolo, bizkaitar joalea, Idahoko euskal komunitatearen animatzailea, Mountain Homen (j. 1899).
- 2004 - Juan Artzamendi, gipuzkoar musikagilea (j. 1927).
- 2005 - Jesus Isasi, euskal txirrindularia (j. 1940).
- 2008 - Alfonso Rodríguez Aldabe, nafar diplomazialari eta intelektuala (j. 1911).
- 2012 - Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (j. 1916).
- 2018 - Iñaki Gil Diaz de Argote, arabar aizkolari eta harri-jasotzailea (j. 1963).
Mundua Aldatu
- 1357 - Alfontso IV.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1291).
- 1509 - Caterina Sforza, italiar aristokrata (j. 1463).
- 1556 - Saitō Dōsan, japoniar daimyōa (j. 1494).
- 1575 - Sofia Jogalia Poloniakoa, Jogalia dinastiako kidea, Poloniako printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1522).
- 1749 - Pierre Subleyras, frantziar margolaria (j. 1699).
- 1787 - Leopold Mozart, alemaniar konpositorea, Wolfgang Amadeus Mozarten aita (j. 1719).
- 1802 - Louis Delgrès, martinikar ofizial mulatoa, Napoleonek esklabotza berrezartzearen aurkako borroka zuzendu zuena (j. 1766).
- 1805 - Luigi Boccherini, italiar konpositore eta txelo-jotzailea (j. 1743).
- 1828 - Anne Seymour Damer, ingeles eskultorea (j. 1749).
- 1831 - Henri Grégoire, frantses apaiz katoliko, Bloisko apezpiku konstituzionala eta buruzagi iraultzailea (j. 1750).
- 1836 - Anton Reicha, txekiar-frantziar musikagilea eta teoria-egilea (j. 1770).
- 1843 - Noah Webster, estatubatuar kazetari eta lexikografoa (j. 1758).
- 1849 - Anne Brontë, ingeles eleberrigilea (j. 1820).
- 1878 - John Russell (Russelleko I. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1792).
- 1910 - Kálmán Mikszáth, hungariar eleberrigile, kazetari eta politikaria (j. 1847).
- 1912 - Paul Emile Lecoq de Boisbaudran, frantziar kimikaria (j. 1838).
- 1916 - Ivan Franko, ukrainiar poeta eta literatur-kritikaria (j. 1857).
- 1927 - Boris Kustodiev, errusiar margolaria (j. 1878).
- 1937 - Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa (j. 1870).
- 1938 - Matilde Zapata, La Región egunkariko zuzendaria, fusilatua (j. 1906).
- 1940 - Frederiko Karlos Hessekoa, alemaniar printzea, Finlandiako erregea (j. 1868).
- 1946 - Claus Schilling, Dachau kontzentrazio esparruan presoekin esperimentuak egin zituen alemaniar medikua (j. 1871).
- 1968 - Kees Van Dongen, holandar jatorriko frantziar margolaria (j. 1877).
- 1972 -
- Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea (j. 1894).
- Violette Leduc, frantziar idazlea (j. 1907).
- 1974 -
- Ángela Loij, Selknam herri amerindiarraren azken ordezkaria (j. c. 1900).
- Isabel Oyarzábal, espainiar itzultzailea, kazetaria, idazlea, aktorea eta diplomatikoa (j. 1878).
- 1979 - Consuelo de Saint Exupéry, salvadortar-frantziar idazle eta artista (j. 1901).
- 1980 - Rolf Nevanlinna, finlandiar matematikaria (j. 1895).
- 1981 -
- Mary Lou Williams, estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1910).
- Stefan Wyszyński, poloniar kardinala (j. 1901).
- 1985 - Georges Devereux, estatubatuar psikoanalista eta etnologoa (j. 1908).
- 1990 -
- Giorgio Manganelli, italiar idazlea (j. 1922).
- Taiichi Ohno, japoniar negozio gizona, Toyotismoaren aitatzat hartua (j. 1912).
- Hussein Onn, Malaysiako lehen ministroa (j. 1922).
- 1998 - Giovanni Valetti, italiar txirrindularia (j. 1913).
- 2001 - Francisco Varela, txiletar neurobiologoa eta filosofoa (j. 1946).
- 2003 -
- Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Martha Scott, estatubatuar aktorea (j. 1912).
- 2004 - Umberto Agnelli, automobilgintzako italiar enpresaria (j. 1934).
- 2007 - Jörg Immendorff, alemaniar margolari eta eskultorea (j. 1945).
- 2009 - Lenrie Peters, gambiar zirujau, eleberrigile eta olerkaria (j. 1932).
- 2010 - Gary Coleman, estatubatuar aktorea (j. 1968)
- 2014 -
- Maya Angelou, estatubatuar poeta, eleberrigilea, aktorea eta eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (j. 1928).
- Azlan Shah Perakekoa, Perakeko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1928).
- 2018 -
- María Dolores Pradera, espainiar abeslari eta aktorea (j. 1924/26).
- Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (j. 1918).
- Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (j. 1931).
- 2019 -
- Kamel Eddine Fekhar, Aljeria erdialdeko M'zab haraneko mozabita amazig berebereen buruzagia (j. 1963).
- Apolo Nsibambi, Ugandako lehen ministroa (j. 1940).
- Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (j. 1930).
- 2021 - Mark Eaton, estatubatuar saskibaloi-jokalaria (j. 1957).
- 2022 -
- Walter Abish, austriar-estatubatuar idazlea (j. 1931).
- Evaristo Carvalho, Sao Tome eta Principeko presidentea (j. 1941).
- Bo Hopkins, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Bujar Nishani, Albaniako presidentea (j. 1966).
- 2023 -
- Antonio Gala, espainiar idazlea (j. 1930).
- Harald zur Hausen, alemaniar birologoa, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak Aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Loinaz/Loinatz eta Kerman/Xerman.
- Espainiar Indar Armatueneguna