Berlin

Alemaniako hiriburua

Berlin[1] Alemaniako hiriburua eta hiririk handiena da. Gaur egun 3,4 milioi biztanle ditu,[2] Bigarren Mundu Gerran zituenak (4,5 milioi) baino gutxiago.

Berlin
Berlin
seat of government (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
AlkateaKai Wegner
Izen ofizialaBerlin
Jatorrizko izenaBerlin
Posta kodea10115–14199
Udalerri kodea11000000
Geografia
Koordenatuak52°31′N 13°23′E / 52.52°N 13.38°E / 52.52; 13.38
Map
Azalera891.12 km²
Altuera34 m
MugakideakBrandenburgo, Barnim District (en) Itzuli, Märkisch-Oderland District (en) Itzuli, Oder-Spree District (en) Itzuli, Dahme-Spreewald District (en) Itzuli, Teltow-Fläming District (en) Itzuli, Potsdam-Mittelmark District (en) Itzuli, Potsdam, Havelland District (en) Itzuli, Oberhavel District (en) Itzuli, Kleinmachnow eta Stahnsdorf
Demografia
Biztanleria3.755.251 (2022ko abenduaren 31)
77.779 (2022)
alt_left 1.912.055 (%50,9) (%49,1) 1.843.196 alt_right
alt_left 1.852.025 (%49,3) (%47,7) 1.792.801 alt_right
Dentsitatea4.214,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1244
Telefono aurrizkia030
Ordu eremuaCentral European Standard Time (GMT+1) (en) Itzuli
Hiri senidetuakKiev, Los Angeles, Paris, Madril, Istanbul, Varsovia, Mosku, Brusela, Budapest, Taxkent, Mexiko Hiria, Pekin, Jakarta, Tokio, Buenos Aires, Praga, Windhoek, Londres, Sofia, Teheran, Sevilla, Kopenhage, Brasilia, Santo Domingo, Aljer eta Rio de Janeiro
MatrikulaB eta I
Hizkuntza ofizialaaleman
berlin.de…

Europar Batasuneko hiri jendetsuenetan zazpigarrena da, eta munduko 80 hiri jendetsuenen artean dago. 1949tik 1990era bitan banatua egon zen: Ekialdeko Berlin eta Mendebaldeko Berlin.[3]

Spree eta Havel ibaien artean dago kokatua, Alemania iparraldean. Brandenburgo estatuak inguratzen du guztiz, baina 1920tik estatu federal bat da.

Toponimia aldatu

Berlin izenaren jatorria ezezaguna da. Teoria baten arabera, Elba inguruan bizi zen eslaviarrek hitz egiten zuten polabierazko berle edo berlin hitzetatik dator, hurrenez hurren «landu ezin den lurra»[4] eta «biztanlerik gabeko lurra»[5] esan nahi dutenak. Beste teoriak, berriz, berl (zingira) eta -in eslaviar lokatiboaren lotunea dela dio, «eremu zingiratsua» zela adieraziz[6]. Edonola ere, izenak ez du hiriko armarrian agertzen den hartzarekin inolako loturarik. Gaizki-ulertu hau arrunta da oso, izan ere, alemanezko Bär hitza –[ber] ahoskatzen dena– «artza» esan nahi du.

Geografia aldatu

Berlin ekialdeko Alemanian dago, Poloniako mugatik 70 kilometrotara mendebalderantz. Eremu zingiratsu batean eraikitako hiri hau Brandenburg estatuak inguraturik dago. Eremua laua da oso, izan ere, azken Izotz Aroan iparraldeko Barnim goi-ordokia eta hegoaldeko Teltow goi-ordokien artean Berlin–Varsovia urstromtal-ek (izotza urtzean sortutako ur-jarioa) eskualdean haran bat modelatu zuen. Egun Spree ibaiak zeharkatzen duen harana hain zuzen ere. Mendebaldeko muturrean dagoen Spandau barrutian Spree eta Havel ibaien arteko lotunea dago. Ibai biek inguruko aintziren urak hartzen dituzte, nagusienak Tegeler See, Großer Wannsee eta Großer Müggelsee direnak[7].

Nahiz eta haranean sortua izan, egungo Berlingo barruti batzuk Spree haranaren bi aldeko goi-ordokietara hedatu dira: Reinickendorf eta Pankow barrutien zati batzuk Barnim goi-ordokian daude eta, era berean, Charlottenburg-Wilmersdorf, Steglitz-Zehlendorf, Tempelhof-Schöneberg eta Neukölln barrutiak Teltow goi-ordokian. Spandau barrutia, berriz, Berlingo urstromtal eta Nauen ordokiaren artean dago, azkena Berlingo mendebaldean dagoena.

Hiriko lekurik altuenak Teufelsberg eta Müggelberge muinoak dira, biek 115 metroko altuera dutenak. Teufelsberg berez ez da muino bat, baizik eta Bigarren Mundu Gerrako aztarnetatik aliatuek sortutako obra-hondakin multzoa.

Klima aldatu

 
Berlingo kanpoaldeak basoz eta aintzirez beterik dago.

Köppen klima sailkapenaren arabera Berlinek klima kontinental hezea du. Hiriak klima epela du.

Udak ez dira oso beroak tenperatura beroenak 22-25 °C artekoak eta hotzenak 12-14 °C artekoak izanik. Neguak, berriz, epelak dira batez besteko tenperatura 4 °C-koa izanik. Udaberria eta udazkena normalean hotz eta epel artean dira. Berlingo eraikinek mikroklima bat sortzen dute, erdialdean inguruko herrixketan baino 1-4 °C artean izanik[8].

Urtean zehar batez besteko prezipitazioa 570 milimetrokoa da, urte osoan zehar neurrizko eurite izanda. Abendu eta martxo artean sarritan egiten du elur baina arraroa da gatzatu eta luzaroan irautea[9].

      Datu klimatikoak (Berlin)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 17.0 23.0 27.0 33.0 36.0 37.8 35.0 32.0 25.0 18.0 15.0 37.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.9 4.2 8.5 13.2 18.9 21.6 23.7 23.6 18.8 13.4 7.1 4.4 13.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.5 1.4 4.9 8.7 14.0 17.0 19.0 18.9 14.7 9.9 4.7 2.0 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −1.9 −1.5 1.3 4.2 9.0 12.3 14.3 14.1 10.6 6.4 2.2 −0.4 5.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.0 -14.0 -13.0 -4.0 -1.0 4.0 7.0 7.0 0.0 -7.0 -9.0 -17.0 -21.0
Euria (mm) 42 33 41 37 54 69 56 58 45 37 44 55 571
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.0 8.0 9.1 7.8 8.9 9.8 8.4 7.9 7.8 7.6 9.6 11.4 106.3
Eguzki orduak 46.5 73.5 120.9 159.0 220.1 222.0 217.0 210.8 156.0 111.6 51.0 37.2 1625.6
Iturria (1): Munduko Elkarte Meteorologikoa (UN)[10]
Iturria (2): HKO[11]

Historia aldatu

 
Brandeburgoko Atea

1200.a inguruan sortutako bi herri, Berlin eta Cölln, 1307an elkartu eta Berlin izeneko hiri bat sortu zuten, 7000 biztanle zituena.

 
Berlingo katedral protestantea.

1435ean Brandenburgeko hiriburu izendatu zuten, garai hartako Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatuetako bat[12].

1759an Prusia errusiarren menpe zegoen, Zazpi Urteko Gerraren ondorioz. Brandenburg Prusiako Erresumaren barnean zegoenez, Berlin Bigarren Reicheko hiriburua izan zen (1871. urtean), prusiarrek Alemania batzea lortu zutenean, Frantziaren eta Austriaren aurkako hainbat gerra irabazi ostean. Horren ondorioz, hiriak hazkunde demografiko handia izan zuen, 1871n 824.484 biztanle izatetik 1925ean 4.024.165 izatera igaro zen.

 
Komunikazio dorrea iluntzean.

Hirugarren Reicheko hiriburu izan zen eta 1939an inoizko biztanleria gehien lortu zen 4.338.756 biztanlerekin. Inoiz burutuko ez ziren hainbat obra planifikatu ziren. Bonbardaketek hiria erabat deuseztatu zuten[13] eta sobietarrek hartu zuten Bigarren Mundu Gerraren amaieran (1945ean). Lau barrutitan banatu zuten Aliatuen administraziopean: Estatu Batuaken, Sobietar Batasunaren, Erresuma Batuaaren eta Frantziaren menpeko eremuak[14].

1948an mendebaldeko hiru sektore batu egin ziren Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortuz. Sobietar Batasunaren erantzuna ekialdeko sektorea blokeatzea eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) sortzea izan zen, 1949an. Horren hiriburua Ekialdeko Berlin izendatu zen. Blokeo horrek porrot egin zuen RFAren bidez mantendu zen aireko zubiari esker[15].

1961ean AEDk harresi bat eraiki zuen hiriaren bi zatiak banatzeko eta bide batez Mendebaldeko Berlin AED guztitik bereizteko, izan ere, etengabeak ziren ekialdetik mendebalderako migrazioak. Mendebaldeko Berlingo biztanle askok hiria utzi egin zuten, bai ziurgabetasunagatik eta bai arrazoi ekonomikoengatik. Izan ere, hiriak diru-laguntza handiak bazituen ere, etsaiak kontrolatutako lurraldeez inguratutako hiriak ez baitzituen herrialdeko gainerakoek zituzten aukera berak eskaintzen[16]. Horrek azaltzen du hein batean biztanleriaren gutxitzea.

Berlingo harresia 1989ko azaroaren 9an eraitsi zen, AEDk hiriaren bi zatien arteko joan-etorri askea onartu zuenean. Ia urtebete geroago desagertu egin zen AED, AEFrekin bat eginik. Horrek Bonnetik Berlinera hiriburua aldatzea ekarri zuen[17], 1990ean. Hala, desagertutako errepublikako biztanleak Europar Batasunean sartu ziren.

Banaketa administratiboa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Berlingo barrutiak»

Berlingo Estatu Federala hamabi barrutitan (Bezirke) banatzen da, 2001eko erreforma aurreko 23 barrutietatik sortuak. Barruti bakoitzak zenbait herri (Ortsteile) ditu bere barnean, gehienetan 1920ko urriaren 1ean Berlin Handia sortu zutenean antzinako udalerriak zirenak. Berlindar askok bere herri edo barrutiekin lotura estuagoa dute hiriarekin baino. Egun Berlinek 95 herri ditu, bakoitzak bere auzoak (berlineraz Kiez) dituena.

Barrutiak gobernatzeko bakoitzak bere barruti-udala (Bezirksamt) du, bost barruti-zinegotzi (Bezirksstadträte) eta barruti-alkate (Bezirksbürgermeister) bat osatuta. Barruti-legebiltzarrak (Bezirksverordnetenversammlung) barruti-udala hautatzen du. Hala ere, Berlingo barrutiak ez dira udalerri independenteak, bere gobernua Berlingo Senatuaren agindupean dagoelako. Barruti-alkateek barrutien batzarra (Rat der Bürgermeister) osatzen dute. Honek, hiriko alkateak zuzenduta, hiriko senatua aholkatzen du.

Herriek, berriz, ez dute berezko gobernurik eta bere antzinako ordezkariak (Ortsvorsteher) zituen eskuduntza administratiboak egun barruti-alkateek dituzte.

Hona hemen egungo hamabi barrutiak:

 

(*) Ekialdeko Berlingo barrutiak ziren

Berlin hiriko erdigunearen irudi panoramikoa.

Demografia aldatu

 
Biztanleriaren bilakaera 1880 eta 2012 artean.

Alemaniako hiriburuko biztanleriaren %10a beste herrialdeetatik etorritako jendea da. Hasieran behin behineko langile moduan ailegatu arren, bertakotu eta bertan geratu ziren. Kanpotar talde nagusia turkiarrek osatzen dute[18], italiarrak, poloniarrak, errusiarrak[19], antzinako Jugoslaviako herrialdeetako herritarrak, afrikarrak[20] eta asiarrak atzetik dituztenak.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran 2.300.000 biztanle izan arren, epeka epeka hazi eta egun 3.471.756 biztanle ditu[2]. Hasieran gerra zela eta ihesitakoak itzuli ziren, gero ekialdeko berlindarrek mendebaldera ihes egin zuten eta etorkin asko hartu zituen eta bateratzea eta gero, urtero milaka biztanle berri hartu ditu.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Hizkuntzak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Berlinera»

Alemaniako hiriburua izanik, hizkuntza ofizial eta nagusia alemana da. Hala ere, hiri honetan berlinera izeneko alemanaren dialektoa mintzo da. Etorkinek bere hizkuntzak ere eraman dituzten Berlinera, hedatuenak turkiera, errusiera, arabiera, poloniera, kurduera, vietnamera, ingelesa, serbiera, kroaziera, greziera eta Asiako beste hizkuntzak izanik. Turkiera, arabiera, kurduera, serbiera eta kroaziera arruntagoak dira mendebaldeko Berlinen eta vietnamera, errusiera eta poloniera, berriz, ekialdeko Berlinen[21]

Erlijioa aldatu

Berlindarren %59ak erlijiorik ez duenez, Europako hiriburu ateo izendatua izan da[22]. %19,8a protestantea da[23][24], %9,4a katolikoa[25][26] eta %3.a beste sinesmen kristaua du. Badaude beste erlijioen sinestunak ere, nagusiena islama izanik, biztanleriaren %8,8a musulmana delako. Berlinen egun bizi diren 12.000 juduen %80a antzinako SESBetik etorriak dira[27].

Politika aldatu

 
Reichstag Alemaniako Legebiltzarra

Berlin berriro Alemania bateratu baten hiriburu bilakatzeko, 1991ko ekainean Bundestagek bozketa bat egin eta erakunde publikoak Bonnetik Berlinera eramatea erabaki zuen. Hala eta guztiz ere, gobernu federalaren egoitza eta kantzelaritza 1999ra arte antzinako hiriburuan mantendu zuten.

1990eko Alemaniaren bateratzea eta gero, Berlin eta Brandenburg estatuak bateratzeko eskaria sortu zen, Prusia izena berreskuratuz. 1996an erreferendum bat egin zuten baina Brandenburg eta Ekialdeko Berlingo biztanleek kontra bozkatu zuten[28]. Hala ere aldekoek berriro ekin eta Berlin-Brandeburg izan dadila eskatu dute[29].

1990eko hamarkadan, Berlinek krisi ekonomiko eta finantzario larria jasan zuen, alde batetik bateratzearen ondorioz eta bestetik 2001ean estatu-bankuak porrot egin zuelako. Eskandalu honen ondorioz, Klaus Wowereit sozialdemokratak Eberhard Diepgen kontserbadorea ordezkatu zuen Berlingo alkatetzan, Alemaniako Ezkerreko Alderdiari esker[30][31]. 2011ko irailaren 18an izandako azken Abgeordnetenhaus edo Berlingo legebiltzarrerako hauteskundetan honako emaitzak izan zuten[32]:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 413.124 % 28'3 48
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 340.992 % 23'4 39
90 Aliantza/Berdeak 256.940 % 17'6 30
Ezkerra (Die Linke) 170.829 % 11'6 20
Alemaniako Alderdi Pirata 129.795 % 8'9 15
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD) 31.243 % 2'1 0
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 26.916 % 1'8 0
Gainontzeko alderdiak 90.173 % 6'2 0

Ekonomia aldatu

2009an, Berlingo hiri-estatuaren BPGa %1,7a handitu zen (−%3,5a Alemaniarena), guztira 90.100 milioi €koa izanik[33]. Berlingo ekonomiaren ardatza hirugarren sektorea da, non enpresen %80ak lan egiten du. Azken hamarkadan zehar langabezia-tasa gutxitu da, errekorra 2008an izanik; 2010eko apirilean %14,2-koa zen (Alemania osokoa: %7,9a).

Sektore ekonomiko nagusienak komunikaziorako teknologiak, garraioak, hedabideak, marketin, bioteknologia, ingurumen-zerbitzuak eta ingeniaria-medikoa dira[34]. Berlin-Adlershof parke teknologikoa munduko 15 handienen artean dago eta eskualdea Europar Batasuneko hiru berriztatzaileen artean kokatu du[3].

2007ko EUROSTAT[35]
Eremua
(km²)
Biztanleria Barne Produktu Gordina
(nominala, mila milioi )
Per capita errenta
(nominala, )
  Berlin 892 3.420.000 85 24.900
  Alemania 357050 82.000,000 2.482 29.500
  Europar Batasuna 4.325.675 498.000.000 12.363 24.900

Siemensek, DAX indizean dabilen munduko multinazional nagusienetariko bat, Berlinen du bere egoitza, baita Deutsche Bahn enpresa publikoak ere[36]. Beste enpresa nagusi askok ere Berlinen lan-guneak dituzte, tartean Charité, BVG, Dussmann and the Piepenbrock Group, Daimler, BMW, Bayer Schering Pharma edo Berlin Chemie[37]

2010ean hiriak 746 hotel eta 112.400 ohe zituen. Hiriak 20,8 milioi gau-igarotze eta 9,1 milioi bezero zenbatu zituen[38], Europar Batasunako hirugarren hiririk bisitatuena izanik.

Kultura aldatu

Berlin elkarte kultural asko izateagatik ospetsua da, horietako batzuk nazioartean ere ezagunak direnak[39]. Zeitgeist Metropolisaren bizitasuna eta aniztasunak hiri nagusien artean joera sortzearen ospea eman zioten[40]. Hiriak gustu arte-bizitza bizia du eta baita 420 arte galeria inguru ere[41]. Nazioarteko artista gazte asko harantz jotzen dute Europako hiriburu kulturalaren bila[42][43][44]

Hedabideak aldatu

Berlinen hainbat nazioarteko eta eskualdeko telebista eta irrati kateen egoitza da[45]. Bertan daude RBB publikoa, MTV Europe, VIVA, N24 edo Deutsche Welle alemaniarra.

Alemaniako egunkari nagusienetariko batzuk ere Berlinen argitaratuak dira (Berliner Morgenpost, Berliner Zeitung, Der Tagesspiegel, Die Welt[46], Junge Welt, Neues Deutschland edo Die Tageszeitung). Alemanezko argitaletxe nagusiak ere, Walter de Gruyter edo Springer, hirian ere dute bere egoitza.

Herrialdeko eta Europako zinemaren hiriburutzat ere jotzen dute[47]. Studio Babelsberg eta UFA produkzio-etxe ospetsuak Berlinetik gertu daude, Potsdamen hain zuzen ere. Hirian Alemania eta Europako Zinema Akademiek bere egoitzak dituzte[48] eta urtero otsailean Berlingo Nazioarteko Zinema-jaialdia ospatzen dute[49] Potsdamer Platzeko dorreen artean. 1951n sortua, nazioarteko epaimahai batek Urrezko eta Zilarrezko Hartzaren irabazleak aukeratzen ditu.

Gaueko aisia aldatu

Fitxategi:In Berghain.jpg
Berghain nightcluba

Berlingo gaueko martxa Europa osoan ezaguna da[50] 1990eko hamarkadan, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako gazte askok hara jo zuten techno musikaz gozatzeko. 1989tik aurrera, Mitte auzoko eraikin historiko asko okupatu zituzten jai kontrakulturalak ospatzeko. Egun horietako asko oraindik martxan dabiltza, tartean Kunst Haus Tacheles, Tresor, WMF, Ufo, E-Werk, KitKatClub edo Berghain. Kreuzbergeko SO36 klubak berriz hasieran punk musikari jo zion baina egun estilo asko entzun daiteke bertan.

Urtean zehar, jaialdi asko ere antolatzen dituzten hirian: mendekostean Karneval der Kulturen izenekoa[51], Berliner Festspieleek barnean JazzFest Berlin izeneko jazzaldia du, eta abar. Uda aldean techno musika zaleek Tiergarten parkea zeharkatzen duen desfile erraldoia antolatzen dute, Love Parade izenekoa hain zuzen ere. Milioi bat pertsona baino gehiago biltzen da bertan karroza eta koloretako jantzi artean.

1920ko hamarkadatik aurrera, aditu batzuek Europako gayen hiriburua zela esan dute[52] eta egun oraindik gay-klub eta jaialdi ugari ditu.

Antzerkiak eta musika klasikoa aldatu

Berlinek 50 antzerki baino gehiago ditu. Mitte auzoan dagoen Deutsches Theater 1849an eraiki zuten eta Bigarren Mundu Gerraren amaieran izan ezik etengabe lan egin du. Eserlekuak 1.895 edukiera dute eta etapa 2,854 metro karratuko solairu bat batera, Friedrichstadt-Palast Berlin Mitte ikuskizuna jauregi handiena da Europan.

Berlinek hiru opera-areto ditu: Deutsche Oper, Staatsoper Unter den Linden edo Berlingo Opera eta Komische Oper. Berlingo Opera Unter den Lindenen dago eta 1742an ireki zutenez hiriko zaharrena da. Egungo zuzendaria Daniel Barenboim du.

Zazpi orkestra sinfoniko ere baditu, Berliner Philharmoniker nagusienetariko bat izanik[53]. Herbert von Karajan bere zuzendaria izan da[54].

Museoak aldatu

Ikus zerrenda: «Berlingo museoen zerrenda»
 
Babiloniako "Ishtar Atea" Pergamo Museoan.

Berlinek 153 museo ditu. Spree eta Kupfergraben artean dagoen Museoen uhartea UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua izan zen[55]. Jadanik 1841ean horretarako izendatua, Altes museoa, Lustgarten[56], Neues museoa, Alte Nationalgalerie, Pergamo Museoa eta Bode museoa bertan eraiki zituzten.

Uhartetik at, hainbat museo ere badaude: Gemäldegalerie, Neue Nationalgalerie, Hamburger Bahnhof, Deutsches Historisches Museum edo Bauhaus Archive nagusienak izanik.

Museo Juduak alemaniar-juduen historiak azaltzen du[57]. Antzinean Checkpoint Charlie muga zegoenean, Berlingo Harresiaz gain museo bat ere ikus daiteke.

Gastronomia aldatu

Egungo Berlingo gastronomia etorkinek egina da. Hiriak Michelin Gidan agertzen diren dozena bat jatetxe ditu[58]. Edonola ere, hiriko janari tradizionala iparraldeko Alemaniakoa da, txerrian, antzaran, arrainetan, ilarretan, babarrunetan, pepinoan eta patatetan oinarritua.

Berlingo platerik ezagunena currywurst da, 1949an asmatua[59]. Txerri-ukondoa (Pfannkuchen) eta tripakiak jatea ere ohikoa da[60].

Turkiar eta arabiar etorkinek bere sukaldeko ohiturak eraman zituzten Alemaniara eta, egun, erraza da döner kebab, falafel edo lahmacun bat topatzea[61].

Bestalde, Berliner Weisse izeneko garagardo mota Berlingo eskualdean ekoiztu ohi da, garagardo honen ezaugarri nagusia asperula orlegi edo mugurdi gorri kolorekoa izatean datza.

Kirola aldatu

Berlinen hainbat nazioarteko kirol-ekitaldi ugari antolatu dituzte[62]. Bertan 1936ko Udako Olinpiar Jokoak eta 2006ko Munduko Futbol Txapelketako finala egin dituzte[63][64] 2009ko abuztuan Olinpiar Estadioan Munduko Atletismo Txapelketa ospatu zuten[65]. Urtero Berlingo maratoia eta IAAFen Urrezko Liga ere antolatzen dituzte[66].

Alemaniako kirol ezagunen hainbat klubek Berlinen dute bere egoitza. Hona hemen nagusienetariko batzuk:

Kluba Kirola Sortua Liga Estadioa Entrenatzailea
Hertha BSC[67] Futbola 1892 Bundesliga Olinpiar Estadioa M. Babbel
1. FC Union Berlin[68] Futbola 1966 2. Bundesliga Alte Försterei U. Neuhaus
ALBA Berlin[69] Saskibaloia 1991 BBL O2 World G. Herbert
Eisbären Berlin[70] Izotz hockeya 1954 DEL O2 World D. Jackson
Füchse Berlin[71] Eskubaloia 1891 HBL Max-Schmeling-Halle D. Sigurdsson
Berlin Recycling Volleys[72] Boleibol 1911 DVL[73] Max-Schmeling-Halle M. Lebedew

Aipuak aldatu

 
Marlene Dietrich Berlin-Schönebergen jaiotako artista
  • "Berlin ist eine Stadt, verdammt dazu, ewig zu werden, niemals zu sein" ("Berlin bilakatzeko kondenatuta dagoen hiria da, inoiz ez izateko kondenatua);
    (Karl Scheffler, Berlin: Ein Stadtschicksal liburuaren egilea)[74]
  • "Ich hab noch einen Koffer in Berlin" ("Oraindik maleta bat dauka Berlinen");
    (Marlene Dietrich, 1951eko abesti batean)[75]
  • "Ich bin ein Berliner" ("Berlindar bat naiz")
    (John F. Kennedy, AEBetako presidenta, 1963an hiria bisitatu zuenean)
  • "The greatest cultural extravaganza that one could imagine" ("Batek asmatu dezakeen nabarmenkeria kulturalik handiena");
    (David Bowie britainiar abeslaria 1970eko Berlini buruz)[76]
  • "Berlin wird leben und die Mauer wird fallen" ("Berlin bizi eta harresia eroriko da");
    (Willy Brandt, antzinako alkate eta Alemaniako kantziler ohia, 1989ko azaroaren 10)[77]
  • "Berlin ist arm, aber sexy" ("Berlin txiroa da, baina sexy").
    (Klaus Wowereit alkatea, 2003an)[78]

Azpiegiturak aldatu

Hezkuntza aldatu

 
Alexander von Humboldten estatua, Humboldt Unibertsitatearen kanpoaldean.

Berlinek 878 eskola ditu, non 340.658 ume inguruk ikasten duten[3]. Hiriak, gainera, lau unibertsitate eta 27 eskola tekniko eta profesional (Hochschulen) ditu[79], non beste 135.327 ikasle dauden[80]. Horietatik ehun mila iru unibertsitate handienetan daude: Humboldt Unibertsitateak (Humboldt Universität zu Berlin) 35.000, Unibertsitate Askeak (Freie Universität Berlin) 35.000 eta Unibertsitate Teknikoak (Technische Universität Berlin) 30.000 ikasle dituzte. Txikiena den Arteen Unibertsitateak (Universität der Künste), berriz, 4.300 ikasle inguru ditu.

Hiria ikerketa zentro ospetsu batzuen egoitza ere bada, tartean Fraunhofer Elkartea edo Max Planck Elkartea. Ikerketa-gune hauetan 62.000 zientzialari baino gehiagok lan egiten dute[3]. Berlingo liburutegi publiko nagusiak Staatsbibliothek zu Berlin du izena. Bi egoitza ditu Potsdamer Platz-en eta Potsdamer Straße-n hain zuzen ere.

Garraioa aldatu

 
Berlingo geltoki nagusia.

Bi aireportu daude Berlinen[81]: Schönefeld (1930eko hamarkadan hasi zen lanean eta Alemania zatitzean AEDan geratu zen) eta Tegel, baina bien artean Frankfurt edo Municheko aireportuek baino trafiko gutxiago dute. Lehen, hirugarren aireportu bat bazuen, Berlin-Tempelhof aireportua hain zuzen ere, baina 2008ko urriaren 31n itxi zuten.

Berlingo metroa (Berliner U-Bahn) Europako metrorik erabilgarrienetariko bat da. Aldirietako trenekin (S-Bahn) batera sare zerratua osatzen du, hiri barneko ibilbideak errazten duena. Metroa kudeatzeko Berliner Verkehrsbetriebe (BVG) enpresa dago, autobusak eta tranbiak ere kudeatzen dituena[82], S-Bahn berriz Deutsche Bahnek (DB) kudeatua da.

Tren sistemari dagokionez, Berlingo geltoki nagusia (Hauptbahnhof) eraiki zuten. 1992an hasitako proiektua da, 900 milioi euroko aurrekontua zuena[83]. 1995ean hasi zuten eraikitzen eta 2006ko maiatzaren 25ean amaitu, hain zuzen, 2006ko Munduko Futbol Txapelketarako.

Sistema Geltoki/ Linea/ Sarearen luzera Bidaiari (urtean zehar) Kudeatzailea
S-Bahn 166 / 15 / 331 km. 376 milioi DB
U-Bahn 173 / 10 / 147 km. 457 milioi BVG
Tranbia 398 / 22 / 192 km. 171 milioi BVG
Autobus 2627 / 147 / 1.626 km. 407 milioi BVG
Ferry 6 linea BVG

2008an 1.000 biztanleetatik 358 kotxe bakarrik izanik (1.000/570 Alemanian), Berlin batez besteko kotxe gutxien duen Alemaniako estatu eta Europako hiriburua da[84]. Gainera, 1.000 berlindarretatik 710 bizikleta daude. Egunero 500.000 bizikletek zeharkatzen dute hiria, 2009an trafiko guztiaren %13a osatzen zuena[85]. Bizikletaz ibiltzeko aukera asko daude, izan ere, hiriak 620 kilometro inguru ditu horretarako prestatuta[86].

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Berlin ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago: [87][88]

Berlindar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. a b (Alemanez) Bevölkerungsstand in Berlin am 30. April 2011 nach Bezirken. in: Amt für Statistik Berlin-Brandenburg. 2011-4-30.
  3. a b c d (Ingelesez) (PDF) Berlin fact sheet. in: berlin.de..
  4. (Ingelesez) Charnock, Richard S.. (1859). Local Etymology: A derivative dictionary of Geographical names. 35 or..
  5. (Alemanez) von Kertbeny, C.; Kertbeny, Karoly M.. (1831). Berlin, wie es ist. , 5 or..
  6. (Alemanez) Slawische Ortsnamen. in: Onomastik.com..
  7. Google Maps. Satellite Image Berlin. .
  8. http://www.weather.com
  9. Climate figures. in: World Weather Information Service..
  10. Weather Information for Berlin. 2011ko maiatza.
  11. Climatological Normals of Berlin. in: Hong Kong Observatory..
  12. (Ingelesez) The Hohenzollern Dynasty. in: www.west.net..
  13. (Ingelesez) Clodfelter, Michael. (2002). Warfare and Armed Conflicts- A Statistical Reference to Casualty and Other Figures, 1500–2000. (2.a. argitaraldia) McFarland & Company ISBN 0786412046..
  14. (Ingelesez) Agreement to divide Berlin. in: FDR-Library..
  15. (Ingelesez) Berlin Airlift / Blockade. in: Western Allies Berlin..
  16. (Ingelesez) AEBren enbaxada Berlinen. Ostpolitik: The Quadripartite Agreement of September 3, 1971. .
  17. (Ingelesez) Berlin official website; History after 1945. in: City of Berlin..
  18. (Ingelesez) Spooner, Andrew. (2007-5-13). Berlin: Shish And Sauerkraut To Go. in: The Independent. Londres.
  19. Berlin is speaking Russians' language. The Russia Journal. (Ingelesez)
  20. {{(Alemanez)}} «Berlin wird farbiger. Die Afrikaner kommen – Nachrichten WELT am SONNTAG – WELT ONLINE» Die Welt 2001-10-28.
  21. (Alemanez) Studie – Zwei Millionen Berliner sprechen mindestens zwei Sprachen – Wirtschaft – Berliner Morgenpost – Berlin. Morgenpost.de 2010-5-18.
  22. (Ingelesez) Connolly, Kate. (2009-4-26). «Atheist Berlin to decide on religion's place in its schools» The Guardian (Londres).
  23. www.ekd.de (Alemanez)
  24. Evangelische Kirche im Rheinland, Table 1.3: Bevölkerung und Kirchenzugehörigkeit nach Bundesländern. (Alemanez)
  25. www.dbk.de[Betiko hautsitako esteka] (Alemanez)
  26. Die Deutsche Bischofskonferenz – German Catholic Church, Population and Catholics by Bundesstaat (Alemanez)
  27. Germany: Berlin Facing Challenge Of Assimilating Russian-Speaking Jews. Radio Free Europe (Ingelesez)
  28. (Gaztelaniaz) «Brandeburgo rechazó unirse a Berlín por temor a las cargas económicas» El Mundo 1996-5-6.
  29. (Alemanez) Zusammenarbeit Berlin - Brandenburg. in: http://www.berlin.de/..
  30. (Ingelesez) The Glamor Guy. 2005-5-8.
  31. (Ingelesez) Landler, Mark. (2006-9-23). «Berlin Mayor, Symbol of Openness, Has National Appeal» The New York Times.
  32. (Ingelesez) «Germany's Pirate Party Celebrates Historic Victory» Financial Times 2011-9-19.
  33. (Alemanez) «Exporteinbruch stürzt deutsche Wirtschaft in die Krise» Reuters.
  34. (Ingelesez) «Poor but sexy» The Economist.
  35. (Ingelesez) Eurostat. Regional GDP per inhabitant in the EU 27. .
  36. (Ingelesez) DB Schenker to concentrate control functions in Frankfurt am Main. .
  37. Air Berlin: Contact (Ingelesez)
  38. (Alemanez) Berlin-Tourismus 2010 mit neuem Rekord. in: Amt für Statistik..
  39. (Ingelesez) UNESCO. World Heritage Site Palaces and Parks of Potsdam and Berlin. .
  40. (Ingelesez) Hub Culture's 2009 Zeitgeist Ranking. in: Hub Culture..
  41. (Alemanez) Sprung in die Wolken. in: Zitty. 2008-7-2.
  42. (Ingelesez) Boston, Nicholas. (2006-9-6). «A New Williamsburg! Berlin's Expats Go Bezirk» The New York Observer.
  43. (Alemanez) Die Kunstszene. in: Deutschland Online..
  44. (Ingelesez) Culture of Berlin. in: Metropolis..
  45. (Ingelesez) Media Companies in Berlin and Potsdam. in: medienboard..
  46. (Alemanez) Die Welt egunkariaren webgunea
  47. (Ingelesez) Wall-to-wall culture. in: The Age. Australia 2007-11-10.
  48. European Film Academy
  49. Berlinaleren webgunea
  50. Wasacz, Walter. (2004-10-11). «Losing your mind in Berlin» Metro Times.
  51. www.karneval-berlin.de
  52. (Ingelesez) Krauss, Kenneth. (2004). The drama of fallen France: reading la comédie sans tickets. Albany: State University of New York, 11 or. ISBN 0-7914-5953-5..
  53. Is Rattle's Berlin honeymoon over?, The Guardian
  54. Wakin, Daniel J.. (2005-9-25). «Music: Berlin» The New York Times.
  55. UNESCO. World Heritage Site Museumsinsel. .
  56. A 3,000-year-old smile, Expatica.Com
  57. Berlingo Museo Judua. Exhibitions. .
  58. Berlin Minimalist Glamor New York Times
  59. (Ingelesez) Paterson, Tony. (2009-8-15). «Spicy sausage that is worthy of a shrine in Berlin» The Independent (Londres).
  60. Berlin Style Liver – Gebratene Kalbsleber auf Berliner Art, Germanic. in: Germancorner.com..
  61. German Foods: Berlin
  62. «Melbourne retains ultimate sports city title» ABC News 2008-4-1.
  63. Berlin 1936 Games of the XI Olympiad, www.olympic.org
  64. Italy conquer the world as Germany wins friends. .
  65. 12. IAAF Leichtathletik WM berlin 2009, www.berlin2009.org
  66. Berlin Marathon, www.scc-events.com
  67. Hertha BSC, www.herthabsc.de
  68. Union Berlin, www.fc-union-berlin.de
  69. ALBA Berlin, www.albaberlin.de
  70. Eisbären Berlin, www.eisbaeren.de
  71. Füchse Berlin, www.fuechse-berlin.de
  72. SCC Berlin, www.scc-berlin.de
  73. [1]
  74. (Alemanez) Scheffler, Karl. (1910). Berlin: Ein Stadtschicksal. Fannei & Walz ISBN 3927574023..
  75. Citysongs. in: The New Colonist..
  76. (Ingelesez) David Bowie's golden years in Berlin. in: Expatica..
  77. Tomforde, Anna; Farr, Michael. (1999-11-11). «Kohl: We are one nation» The Guardian (Londres).
  78. (Alemanez) «Arm, aber sexy» Focus.
  79. (Ingelesez) Metropolis of Sciences. in: Berlin Partner GmbH..
  80. (Alemanez) «Wirtschaftsstandort Berlin» Der Tagesspiegel 2010-5-11.
  81. (Alemanez) Airport BBI: Einzigartige, historische Chance für Berlin und Brandenburg. in: airportzentrale.de..
  82. Amt für Statistik Berlin-Brandenburg, Die kleine Berlin-Statistik (Alemanez)
  83. Structurae. Berlin Hauptbahnhof. .
  84. (Alemanez) «Die Hauptstadt des umweltfreundlichen Verkehrs» Berliner Zeitung 2009-8-11.
  85. (Alemanez) Platz da! – für die Radfahrer. in: ND..
  86. (Ingelesez) Bicycle Routes and Facilities Bicycle Paths. in: Senate Department of urban development..
  87. «Berlin's international city relations» Berlin Mayor's Office (Noiz kontsultatua: 2010-09-11).
  88. Miasta partnerskie Warszawy. Biuro Promocji Miasta (Noiz kontsultatua: 2010-09-11).
  89. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).

Kanpo estekak aldatu