Francisco Franco

Espainiako jenerala eta diktadorea

Francisco Franco Bahamonde (Ferrol, Coruña, 1892ko abenduaren 4aMadril, 1975eko azaroaren 20a) espainiar militar eta diktadorea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte, frankismo deritzon aldian.

Francisco Franco
Franco0001.PNG
COA Spain 1945 1977.svg
estatuburu

1939ko apirilaren 1a - 1975eko azaroaren 20a
Manuel Azaña - Juan Carlos I.a
Elizbarrutia: COA Spain 1945 1977.svg
Espainiako Gobernuko presidente

1939ko otsailaren 5a - 1973ko ekainaren 9a
Juan Negrín - Luis Carrero Blanco
Coat of Arms of the General Staff of the Spanish Army.svg
Armadako Estatu Nagusiko burua

1935 - 1936ko otsailaren 23a
Carlos Masquelet Lacaci (en) Itzuli - José Sánchez-Ocaña Beltrán (en) Itzuli
Coat of Arms of the Spanish Army General Military Academy.svg
zuzendari

1927 - 1931
Bizitza
Izen osoa Francisco Paulino Hermenegildo Teódulo Franco Bahamonde
Jaiotza Ferrol1892ko abenduaren 4a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua El Pardoko Errege Jauregia
Meirásko jauregia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril1975eko azaroaren 20a (82 urte)
Hobiratze lekua Gurutze Santuaren basilika pontifikala
Mingorrubioko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Nicolás Franco Salgado-Araújo
Ama María del Pilar Bahamonde y Pardo de Andrade
Ezkontidea(k) Carmen Polo  (1923ko urriaren 16a -  1975eko azaroaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Toledo Infantry Academy (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala, spanish legionary (en) Itzuli, gudaria eta politikaria
Altuera 1,63 metro
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Indar Armatuak
Gradua Máximo general (en) Itzuli
jeneral
Parte hartutako gatazkak Rifeko gerra
Asturiasko Iraultza
Espainiako Gerra Zibila
Ifniko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Falange Española
IMDb nm0290542
Francisco Franco Signature.svg

Francoren jarraitzaileei frankista deritze.

Bizitza

Haurtzaroan, Francisco gaizki tratatzen zuen bere aitak. Izan ere, maritxu eta Paquita deitzen zion. Helduaroan, Francisco Franco gizon hotza izan zen izaeraz. Alaba bat sortu eta gero, ez zuen bizitza sexual aktiborik izan.[1] Gonzalo Queipo de Llano jeneral frankistak, berriz, Paca la Culona deitzen zion bizkarretik —inoiz ez aurpegira—, Francok egiten zizkion mespretxuen mendekutzat.[2][3][4]

1907an Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen. Hiru urte geroago, teniente zela, Marokoko gerrara joan zen. Rifeko Gerran (1912) nabarmendu zen. Abd el-Krimek Marokoko gerra berriro piztu zuenean, Espainiar Legioako Tertzioko Lehen Banderaren buru zela, ekintza nagusietan hartu zuen parte: Xauen hartzea, Melillaren defentsa, Gurugu hartzea eta Dar-Drius berriro eskuratzea (1921-1922), eta talde beraren buru zela Al-Hoceimako lehorreratzean eta Afrikako gerraren amaian (1923-1925).

Miguel Primo de Riverak Zaragozako Akademia Militarreko zuzendari izendatu zuen (1928-1931). Garai hartan jadanik Europako jeneral gazteena zen. 1931n Errepublika eratu berriak Balear Uharteetako Komandantzia militarrera bidali zuen. Gerrako ministroaren aginduz, 1934an, Asturiasko iraultza sozialista zapaldu zuen. Hurrengo urtean, Estatu Nagusi Zentraleko buruzagitza hartu zuen, eta Gerrako Kontseilu Goreneko lehendakaritza bere esku gelditu zen. Herri Fronteak gaina hartu zuenean (1936ko otsailaren 16a), Kanarietako Komandantzia militarrera bidali zuten. Hala ere, harreman oso estuak gorde zituen marxismoaren garapena eragotzi nahi zuten gainerako buruzagiekin.

 
Manifestazioa Salamancan, indar frankistek Gijon okupatu zutela ospatzeko.

Afrikako osteak gobernu errepublikanoaren kontra altxatu zirenean (1936ko uztailaren 17a), hegazkinez Marokora heldu eta haiekin batu zen. Espainiako Itsas Armadak gobernu demokratikoari leial jarraitzen zuenez, ezin zuten Iberiar penintsulara igaro, eta estatu kolpe faxista porrot egitear izan zen, penintsulan matxinatu faxistek ez baitzuten indar militar handirik. Francok, ordea, laguntza eskatu zien Adolf Hitler eta Benito Mussolini diktadore faxistei, eta haiek hegazkinak bidali zizkioten. Halaxe, penintsulara igaro zen Francoren armada. Han, konkistaturiko herri bakoitzean, ezkertiarra zen edo ezkertiartzat salatutako herritar oro hilarazi zuen Francok, bere helburua Espainia «garbitzea» baitzen.

 
Mairu Guardia, Francisco Francoren guardia pertsonala 1936tik 1956 arte.

Bere tropek laster egiten zutenez aurrera eta Toledoko alkazarra hartu zutenez, ospe handia lortu zuen Francok, eta 1936ko irailaren 28an gobernuburu eta generalísimo izendatu zuten gainerako jeneral matxinatuek. Gero berak bere burua estatuburu izendatu zuen, bai eta Caudillo ere. Hitlerren eta Mussoliniren laguntzaz, matxinatu faxistek gerra irabaziko zuten 1939ko ekainaren 5ean; nahiz eta militarki faxisten indarrak gobernu militarrarenak baino askoz ahaltsuago izan, badirudi Francok nahita luzatu zuela gerra, edozein oposizio zanpatzearren. Txikituta utzi zuen estatu osoa.[5]

 
Franco, Heinrich Himmlerrekin batera, 1940an.
 
Franco, Eibarren (Gipuzkoa) hitzaldia ematen, 1949an.
 
Francoren hilobia, Valle de los Caídosen, 2005. urtean.

Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean eta ondorengo urteetan, Espainiako erregimen berriaren kontrako blokeoa izan zen beste estatu gehienen aldetik, mundu gerra hura galdu zuten Alemaniako eta Italiako erregimen faxistekin izandako lankidetza zela kausa. Erregimen totalitarioen gisara antolatu zuen Espainia. Gorteak eratu zituen, Espainolen Forua ezarri, eta erreferendum-legea eman zuen. Era askotako gobernuak antolatu zituen, frankismoaren oinarrizko joerak aldatu gabe izan arren, une bakoitzeko gorabeheren arabera (militarrenak, teknokratenak...). Atzerriko harremanei dagokienez, Espainia beste herrialdeetatik independente gorde nahi izan zuen autarkiaren ideiari jarraituz; Hitlerrekiko negoziazioetan huts egin ondoren, Bigarren Mundu Gerran ez sartzea erabaki zuen, baina Dibisio Urdina bidali zuen Nazien alde eta Sobietar Batasunaren aurka borrokatzera.

1950eko hamarkadan Estatu Batuekin eta NBErekin negoziazioak hasi zituen, eta poliki-poliki beste herrialde batzuekin ere harremanetan sartu zen, ekonomiak hala eskatzen baitzuen. Baina Espainiaren ortodoxia bereziaren ideiari eutsi zion betiere. Alderdi politiko bakarra onartu zuen beti, bera alderdi horren buru zela: Falange Española Tradicionalista y Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista (FET y JONS).

1966an Estatuaren Lege Organiko berria eman zuen. Bere ondorengo izateko Joan Karlos Borboikoa izendatu zuen bere ondoren Espainiako estatuburu eta errege izateko. 1973an gobernuburu-kargua Carrero Blanco almirantearen esku utzi zuen. 1973ean, ordea, ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta era horretara Francoren ondorengo erregimenaren jarraipena zalantzan jarri zen. Franco 1975aren azaroan hil zen; lehentxeago, ETAko bi kide eta FRAPeko hiru hiltzera kondenatu eta hilarazi zituen. Franco hil eta berehala hasi zen erregimen-aldaketa, lehendik ere prestatzen hasia baitzegoen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Guzmán, Cecilia. «'Generalísimo' para sus adeptos, “paquita” y “marica” para su padre» El Plural . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.
  2. (Gaztelaniaz) Preston, Paul. (2008-04-19). «Franco y sus generales» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
  3. (Gaztelaniaz) Eyre, Pilar. (2013-11-08). «El Franco más íntimo y desconocido» El Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.
  4. (Gaztelaniaz) Eyre, Pilar. (1951). Franco confidencial : una historia de ambición de poder, intrigas de palacio e intimidades reservadas. (1. argitaraldia) ISBN 978-84-233-4741-4 PMC 868637338 . Noiz kontsultatua: 2020-05-28.
  5. Franco, la verdadera historia, BBC, 1992.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Franco  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Francisco Franco