Etiopiar egutegia (amhareraz: የኢትዮጵያ ዘመን አቆጣጠር yä'Ityoṗṗya zämän aḳoṭaṭär), edo Ge'ez egutegia Etiopiako egutegi nagusia da eta baita Eritreako kristauek erabiltzen dutena. Koptoen egutegian oinarritua, urtea abuztuaren 29an edo 30ean hasten dute.

Gregoriotar egutegia ez bezala, 30 eguneko hamabi hilabeteez gain sei egun tartekatuta ditu, hamahirugarren hilabetea osatzen dutenak.

Hilabeteak aldatu

Ge'ezez, amhareraz
eta tigrinyeraz
Koptoz Gregoriotar
hasiera
Seigarren egun
tartekatua
Mäskäräm (መስከረም) Tut (Thout) irailaren 11 irailaren 12
Ṭəqəmt(i) (ጥቅምት) Babah (Paopi) urriaren 11 urriaren 12
Ḫədar (ኅዳር) Hatur (Hathor) azaroaren 10 azaroaren 11
Taḫśaś ( ታኅሣሥ) Kiyahk (Koiak) abenduaren 10 abenduaren 11
Ṭərr(i) (ጥር) Tubah (Tobi) urtarrilaren 9 urtarrilaren 10
Yäkatit (Tn. Läkatit) (የካቲት) Amshir (Meshir) otsailaren 8 otsailaren 9
Mägabit (መጋቢት) Baramhat (Paremhat) martxoaren 10 martxoaren 10
Miyazya (ሚያዝያ) Baramundah (Paremoude) apirilaren 9 apirilaren 9
Gənbot (ግንቦት) Bashans (Pashons) maiatzaren 9 maiatzaren 9
Säne (ሰኔ) Ba'unah (Paoni) ekainaren 8 ekainaren 8
Ḥamle (ሐምሌ) Abib (Epip) uztailaren 8 uztailaren 8
Nähase (ነሐሴ) Misra (Mesori) abuztuaren 7 abuztuaren 7
Ṗagʷəmen/Ṗagume (ጳጐሜን/ጳጉሜ) Nasi (Pi Kogi Enavot) irailaren 6 irailaren 6

Oharra: Kontuan izan data hauek 1900eko martxotik 2100eko otsailera arte baino ez dutela balio.

Kanpo estekak aldatu