Jose Zabala Arana

idazle espainiarra

Jose Zabala Arana (Nabarniz, 1894San Vicente de la Barquera inguruan, Kantabria, 1936) bizkaitar idazlea izan zen.

Jose Zabala Arana
Bizitza
JaiotzaNabarniz, 1894
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaKantabria, 1936 (41/42 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta erlijiosoa
Izengoitia(k)Txipi eta Nabarriztarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKlaretar

Biografia aldatu

Ama Birjinaren Bihotzeko Seme Misiolarien kongregazioan sartu zen oso gazte zela. Donostian egon zen hamaika urtez, eta beste hiruz Valladoliden. 1934an, San Vicente de la Barquerako (Kantabria) ikastetxeko nagusi izendatu zuten. Espainiako Gerra Zibila piztu zelarik, Bilbora alde egin zuen, bizitza arriskuan zuelako. Hala ere, bere kideak bakarrik utzi nahi ez, eta atzera, Kantabriara itzultzeko trenera igo, eta bidean desagertu zen. Ez zen berriz agertu.

Euskal adizkerari eta euskarari buruzko lan bereziak argitaratu zituen Euskera, RIEV, Euzkerea eta Ekin agerkarietan. Obra nagusiak: La conjugación en el Euskera Bizkaino (1919), Edesti Deuna. Ume ikaslariyentzat (1921), Euzko lutelesti txikia (1922), Daneurtiztia (1922), Zenbakiztiya (1922), Aste Gurena euzkeraz ta lateraz (1924), Euzkerazko Zenbakera (1928), Gramática Vasca (1930) eta Josutxo. Umientzako otoi-idaztiñua (1931). Aita Clareten deboziozko liburua euskaratu zuen, 1935ean: Donokirako bide zuzena. Zabala Aranaren hizkera neologismoz betea da, irakurgaitz bihurtzeraino betea ere.

Erreferentziak aldatu