Ana Bereziartua

politikari gipuzkoarra

Sabina Ana Maria Bereziartua Arriaran (Pasaia, 1936ko ekainaren 28a - Donostia, 2023ko azaroaren 20a) gipuzkoar politikaria izan zen.[1]

Ana Bereziartua

Eusko Legebiltzarkidea

1989ko uztailaren 10a - 1990eko irailaren 3a
Gotzon Olarte Lasa
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko irailaren 21a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
Bizitza
JaiotzaPasaia1936ko ekainaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko azaroaren 20a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta gizarte-langilea
KidetzaAmnesty International
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna
Hamaikabat

Jose Kruz Bereziartua Jauregi pilotariaren eta Gabriela Arriaran Etxabururen alaba izan zen, eta gizarte-laguntzailea, merkataritza-peritua eta helduen hezitzailea izan zen.

Politikan, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea izan zen, eta 1980an lehen Eusko Legebiltzarreko kide hautatu zituzten lau emakumeetako bat izan zen. 1984an berriz hautatu zuten.

Eusko Alkartasunaren sortzaileetakoa izan zen, eta berriz ere eserleku bat izan zuen Legebiltzarrean 1989tik 1990era.

2005ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilaritzako kide izendatu zuten, lau urterako.

2009an Eusko Alkartasunetik alde egin eta Hamaikabaten sartu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Surio, Alberto. (2023-11-23). «Fallece Ana Bereziartua, una pionera de la política vasca» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).

Kanpo estekak aldatu