Víctor Pradera
Juan Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 6a) euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen.[1]
Víctor Pradera | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iruñea, 1873ko apirilaren 19a | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Heriotza | Donostia, 1936ko irailaren 6a (63 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: fusilamendua | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak |
ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak |
gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | historialaria, politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Lan nabarmenak | Fernando el Católico y los falsarios de la historia | ||||
Kidetza |
Acción Española (en) ![]() | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa |
Elkarte Tradizionalista Alderdi Katoliko Tradizionalista Alderdi Sozial Popularra |
1899an, Tolosako barrutia (Gipuzkoa) ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia (Nafarroa Garaia) ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, honekin batera karlismoa utzi eta Alderdi Katoliko Tradizionalistan sartu zen. Gero Alderdi Sozial Popularrean eta Elkarte Tradizionalistan ere ibili zen.
Euskalduna zen;[2] hala ere, Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka gogor borrokatu zen. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz. Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako sutsua, bere idazkietan eta jarduera politikoan hura suntsitzearen alde lan egin zuen.
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen. Abuztu hasieran atxilotu zuten, eta Ondarretako espetxean giltzapetu. 1936ko irail hasieran fusilatu zuten, baita semea ere.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Víctor Pradera Larumbe» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- ↑ Orzaiz, Ion, Senar, Joxerra. (2016). Nafarroa, orain ala inoiz ez. , 41 or. ISBN 978-84-9027-661-7..
Ikus, gaineraAldatu
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |