Enolasca Vela Salvador

Etxeandrea Espainiako Gerra Zibilean Nafarroan fusilatua

Enolasca Vela Salvador (Cortes, Nafarroa Garaia, 1904 - Ibidem, 1936ko irailaren 9a) etxekoandrea, 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2]

Enolasca Vela Salvador
Bizitza
JaiotzaCortes, 1904
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaCortes1936ko irailaren 9a (31/32 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

Bizitza

aldatu

Enolasca Vela Nafarroa Garaiko Cortes herrian jaio zen eta bertan bizi zen Julian Garcia Urzaiz cortestar nekazariarekin ezkonduta.[3] Ez zeukaten seme-alabarik. Enolascaren gurasoak Magallóngoak ziren jatorriz, baina Buñuelen teileria zeukaten.[1]

Heriotza

aldatu

Gerra Zibila piztu zenean 32 urte zituen eta errepresioa jasan zuten, bai senarrak bai berak. Jasotako datuen arabera Enolasca kazkamotz utzi zuten. Jipoiak eta tratu txarrak jasan ondoren, fusilatu egin zuten 1936an Cortes eta Ribaforada arteko Zaragozarako bidean, Cortesen bizi zen Misericordia Abab Alcegarekin batera. Senarra ere fusilatu egin zuten. Corteskoek fusilatu zituzten. Cortestik Buñuelera eraman zituzten lurperatzera senar-emazteak Enolascaren gurasoek, baina gero Cortesera itzuli zituzten.[1]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2015eko martxoaren 21ean, Cortesko Udalak 1936ko kolpe militarraren ondoren fusilatu zituzten 39 zinegotzi eta bizilagunak omentzeko eta aintzatesteko ekitaldia egin zuen.[4]
  • 2015eko maiatzaren 29an Nafarroako Parlamentuak Memoria Historikoaren Legearen esparruan Erreparazio eta Errekonozimendu Pertsonaleko 60 ziurtagiri emateko egin zuen ekitaldian, Enolasca Vela Salvador-en izena azaltzen zen.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  2. «Lista de personas fusiladas por el franquismo: V» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  3. VELA SALVADOR, Enolasca – Parque de la Memoria. 2013-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  4. «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  5. «El Parlamento entrega esta tarde 60 certificados de reparación en el marco de la Ley de Memoria Histórica | Parlamento de Navarra» parlamentodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).

Kanpo estekak

aldatu