Kongoko Errepublika

Kongo Errepublika[1] (frantsesez: République du Congo; kitubaz: Repubilika ya Kôngo; lingalaz: Repubilika ya Kongó), batzuetan Kongo edo Kongo-Brazzaville deitua, erdialdeko Afrikako estatu burujabea da. Iparraldean, Kamerun eta Afrika Erdiko Errepublikarekin du muga; ekialdean eta hegoaldean, Kongoko Errepublika Demokratikoarekin; hego-mendebaldean, Angola (Kabinda probintzia) eta Ozeano Atlantikoarekin; eta mendebaldean, Gabonekin. 342.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] eta 5,8 milioi biztanle zituen 2022an.[3] Hiriburua Brazzaville da.

Kongoko Errepublika
République du Congo
Ereserkia: La Congolaise (en) Itzuli
Goiburua: Unité, Travail, Progrès
("Batasuna, Lana, Aurrerapena")
Flag of the Republic of the Congo.svg
flag of the Republic of the Congo (en) Itzuli
Coat of arms of the Republic of the Congo.svg
coat of arms of the Republic of the Congo (en) Itzuli
Republic of the Congo (orthographic projection).svg
Congo Republique carte.png
Geografia
HiriburuaBrazzaville
4°16′10″S 15°16′17″E
Azalera342.000 km²
Punturik altuenaMont Nabemba (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa (0 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakAngola, Kamerun, Afrika Erdiko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Gabon
Administrazioa
Kongoko Errepublikako presidenteaDenis Sassou-Nguesso
Kongoko Errepublikako lehen ministroaClément Mouamba
LegebiltzarraParliament of the Republic of the Congo (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata-logo-en.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria5.260.750 (2017)
Green Arrow Up.svg813.118 (2013)
Dentsitatea15,38 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagizonezko: 21
emakumezko: 18
Emankortasun-tasa4,869 (2014)
Bizi-itxaropena64,625 (2016)
Giza garapen indizea0,571 (2021)
Ekonomia
BPG nominala8.722.553.000,8353 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg889.044.121,86866 (2016)
BPG per capita1.654 US$ (2017)
Red Arrow Down.svg−108 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa28.693.518.627 nazioarteko dolar (2017)
Red Arrow Down.svg−365.607.352 (2016)
BPG per capita EAPn5.454,264 nazioarteko dolar (2017)
Red Arrow Down.svg−214,901 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala−2,7 % (2016)
Erreserbak379.984.138 US$ (2017)
Red Arrow Down.svg−334.367.738 (2016)
Inflazioa0,8 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1960
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+242
ISO 3166-1 alpha-2CG
ISO 3166-1 alpha-3COG
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.cg
gouvernement.cg

GeografiaAldatu

MugakAldatu

Kongoko Errepublika Saharaz hegoaldeko Afrikaren erdi-mendebaldean dago, ekuatoreak zeharkatua, 4°N eta 5°S latitudeen eta 11° eta 19°E longitudeen artean. Iparraldean Afrika Erdiko Errepublika du, ipar-mendebaldean Kamerun, mendebaldean Gabon, hego-mendebaldean Angolako Kabinda probintzia eta Ozeano Atlantikoa, eta ekialdean eta hegoaldean Kongoko Errepublika Demokratikoa.

ErliebeaAldatu

Herrialdea hiru eskualde nagusitan banaturik dago:

  • kostaldeko ordokia, 65 kilometro zabal eta 160 kilometro luze, Gabon eta Kabindaren artean;
  • erdialdeko goi ordokia, Mayombe mendilerroak (800 metro garai gehienez) bereizia itsasertzetik;
  • Kongo ibaiaren arroa ipar-ekialdean. 155.000 kilometro koadroko lautada da, Kongoren ibai adar ugarik ebakitzen dutena. Oihana da, eta oso jende gutxi bizi da bertan.

Mendirik garaiena, Nabemba (1.020 metro), ipar-ekialdean dago.

HidrografiaAldatu

Kongo da ibai nagusia. Adar askoren urak biltzen ditu; aipagarriak dira, besteak beste, Ubangi eta Sangha. Brazzavilleren ondoan Pool Malebo aintzira eratzen du. Kostaldean Kouilou-Niari ibaia dago.

KlimaAldatu

Klima beroa eta hezea da, ekuatoriala iparraldean eta tropikala hegoaldean.

HistoriaAldatu

Pigmeoak izan ziren lehenbiziko biztanleak. Ondoren bantu herriak iritsi ziren, erresuma batzuk eratu zituztenak Kongo ibaiaren arroan, hala nola Loango, Kongo eta Anziku. 1484an, Diogo Cão portugaldar esploratzailea Kongo ibaiaren bokalera heldu zen.[4] Laster hasi ziren bantu erresumen eta europarren arteko merkataritza harremanak, bereziki esklaboen salerosketa. XIX. mendean, europar kolonizazio zuzena hasi zenean, bantu erresumen boterea gainbeheran zegoen.[5]

Pierre de Brazzak batekeen buruzagiekin 1880an sinaturiko itunari esker, frantsesen Kongo ibaiaren iparraldea eskuratu zuten,[4] eta Kongo-Brazzaville Ekuatore Afrika Frantsesaren zati bat bilakatu zen.[6] 1960an, independentzia lortu zuen, Frantziar Kongoko Errepublika izenarekin. 1970 eta 1991 bitartean, Kongoko Herri Errepublika izena harturik, alderdi bakarreko estatu marxista-leninista izan zen. 1979an, Denis Sassou-Nguesso bilakatu zen presidente.

Berlingo harresia erortzeak eta Sobietar Batasunean perestroika indarrean jartzeak aldaketa sozial eta politiko handiak eragin zituzten, eta hala, 1990eko abenduan, alderdi aniztasuna onartu zen Kongoko Errepublikan. 1991ko uztailean, André Milongok lehen ministro kargua hartu zuen, presidentetzarako hauteskundeak egin bitartean. Erabaki horrek liskar gogorrak eragin zituen kaleetan, eta trantsizio gobernu bat eratu zen, indar armatuak bilduta.

Presidentetzarako hauteskundeak, 1992ko abuztuan, Pascal Lissoubak irabazi zituen. Hautatu zutenez geroztik etnia batzuen alde eta beste batzuen aurka egiteaz eta oposizio politikoa zigortzeaz akusatu zuten behin eta berriro. Parlamenturako hauteskundeetan, 1993ko maiatzean, gobernuaren aldekoek 64 aulki eskuratu zituzten, eta oposizioak 49. Orduan ere iruzur egitea leporatu zioten gobernuari, eta berriro liskar gogorrak izan ziren militarren eta manifestazioetan parte hartu zuten pertsonen artean: sei lagun hil ziren. Lissoubak erretiroa hartutako militar bat izendatu zuen lehen ministro, Joachim Yhombi-Opango, eta izendapen hori zela-eta, oposizioak gobernu paraleloa eratu zuen, Bernard Kolelasen gidaritzapean. Uztailean eta abenduan 80 pertsona inguru hil ziren istilu gogorretan.

1994ko urtarrilean, gudarosteak artilleria eta guzti erabili zuen oposizioko talde armatuen erasoei aurre egiteko. Orduan 100 pertsona baino gehiago hil ziren. Martxoaren erdialdean, oposizioak eta gobernuak su-etena hitzartu zuten. Uztailean Bernard Kolélas hautatu zuten Brazzavilleko alkate, eta horri esker egoera baretzen hasi zen. 1995ean zehar gobernuaren aurkako miliziak armaz gabetzeko eta behin betiko bakea lortzeko ahaleginak egin ziren. 1997ko ekainean, ordea, berriro piztu zen borroka, gobernua Denis Sassou-Nguesso eta honen aldekoak armaz gabetzen ahalegindu zenean. Azaroan, gerra zibileko lau hilabeteren ondoren, oposizioko indarrek mendean hartu zuten Lissouba lehendakaria, Angolako gudarostearen laguntzaz. Denis Sassou-Nguessok gobernu berria antolatu zuen Brazzavillen, eta presidentetzarako hauteskundeak deitzeko prest agertu zen.

2002an, Nguessoren konstituzio berria onartu zen; haren arabera, legebiltzarrak ezin zuen presidentea agintetik bota. Urte hartan, hauteskundeak egin ziren, eta Nguessok irabazi zituen, botoen % 89,4 eskuraturik, datu ofizialen arabera. Antzekoak izan ziren 2007ko Legebiltzarrerako bozetako eta 2008ko udal hauteskundeetako emaitzak ere. Biak ala biak estatuburuaren taldeak, Kongoko Langileen Alderdiak, alde handiarekin irabazi zituen.[7] 2009ko eta 2016ko Presidentetzarako bozetan ere Nguesso gailendu zen; oposizioak ez zituen emaitzak onartu.[8]

Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

2015ean onartutako konstituzioaren arabera, errepublika presidentzialista da. Presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Presidentziarako hauteskundeak 5 urtetik behin egiten dira. Parlamentuak bi ganbera ditu: Senatua (72 kide) eta Nazio Biltzarra (151 kide).[6] Denis Sassou-Nguesso presidentea 1997an iritsi zen agintera, zati batean bederen Elf enpresak finantzatu zuen gerra zibil baten ondoren.[9] Harrezkero, hauteskunde guztietan nagusitu zen; oposizioak iruzur egitea egotzi zion.[7]

Banaketa administratiboaAldatu

Kongoko Errepublika 12 departamendutan (départements) banaturik dago; departamenduak barrutitan azpibanaturik daude.

DemografiaAldatu

BiztanleriaAldatu

 
Emakume gazteak joskintza eskolan.

5,8 milioi biztanle zituen 2022an.[3] Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 41,5; 15-24 urte bitartekoak, % 17,1; 25-54 urte bitartekoak, % 33,5; 55-64 urte bitartekoak, % 4,6; eta 65 urtetik gorakoak, % 3,2. Bizi itxaropena 61,7 urtekoa da: 60,2 urtekoa gizonezkoena eta 63,2 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak). Biztanleen % 68,7 hirietan bizi dira.[6]

Banaketa etnikoaAldatu

Biztanleen % 90 bantuak dira, lau multzo etnikotan banatuak. Kongo da talde nagusia; biztanleen % 40,5 dira, eta hiriburuan eta hiriburu inguruan bizi dira. Herrialdearen erdialdean tekeak bizi dira (% 16,9), eta iparralderago, sanghak (% 5,6) eta mbochiak (% 13,1).[6]

HizkuntzakAldatu

Estatuko hizkuntza ofiziala frantsesa da, bertako hizkuntzekin batera erabiltzen dena; lingala, monokutuba eta kikongoa dira zabalduenak.

ErlijioaAldatu

Katolizismoa (% 33,1), mendekostismoa (% 22,3) protestantismoa (% 19,9) eta animismoa dira sinesmen zabalduenak.[6][10]

Hiri nagusiakAldatu

EkonomiaAldatu

 
Esportaziorako zura Pointe-Noireko kaian.

Baliabide naturaletan oso aberatsa da Kongo, baina ekonomia atzeratua du eta garatze bidean dago. Nekazaritza da biztanleen bizibide nagusia: arroza, artoa eta manioka lantzen dituzte oinarrizko elikagai gisa, eta olio palmondoa, tabakoa, azukre kanabera, kakaoa, kakahuetea eta kafea, berriz, kanpora esportatzeko. Oihana ere oso aberatsa da, eta zur erreserba handiak eskaintzen ditu (ebanoa, okumea, eta abar). Abeltzaintzak, berriz, ez du pisu handirik, ezta arrantzak ere, nazioaren ekonomian.

Industria gehiena, beraz, zurgintzara bideratua dago. Zerratokiez gainera, ehunak egiteko fabrikak, nekazaritzako produktuak eraldatzeko lantegiak eta ontziolak daude. Dena dela, meatzaritza da Kongoko ekonomia jarduera nagusia: gas naturala, beruna, burdina, uranioa, diamanteak eta potasio gatzak ustiatzen dira, eta batez ere petrolioa, bai barnealdean bai itsasaldean. Kongo da Afrika beltzeko bosgarren petrolio ekoizle handiena. Beraz, herrialdeak zura eta petrolioa esportatzen ditu, nekazaritzako gaiez gainera, eta batez ere elikagaiak inportatzen ditu, barne kontsumorako, nekazaritzak ez baititu oinarrizko beharrak asetzen.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
  2. a b Republic of the Congo. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-3-24).
  3. a b Republic of the Congo Population 2022 (Live). worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2022-3-24).
  4. a b Olson, James S.; Shadle, Robert. (1991). Historical Dictionary of European Imperialism. Greenwood Publishing Group, 225 or. ISBN 0-313-26257-8..
  5. Boxer, C. R.. (1969). The Portuguese Seaborne Empire, 1415–1825. A. A. Knopf ISBN 0090979400..
  6. a b c d e Republic of the Congo. The World Factbook, Central Intelligence Agency, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2022-3-25).
  7. a b Ventas, Leire. Nguesso ziur da Kongoko Errepublikako bozak lehen itzulian irabaziko dituela. Berria, 2009ko uztailak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-25).
  8. Elion, Christian. Congo's Sassou Nguesso wins re-election, opposition vows protests. reuters.com (Noiz kontsultatua: 2022-3-25).
  9. Medard, Jean-Francois. Oil and War: The Case of Elf in Congo and Angola. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-3-26).
  10. Estilo liburua: Kongo. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-27).

Kanpo estekakAldatu