Martxoaren 22
data
Martxoaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita batgarren eguna da, 82.a bisurteetan. 284 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1984 - Pasaiako segada: Espainiako Polizia Nazionalak Komando Autonomo Antikapitalisten 4 kide (Dionisio Aizpurua, Rafael Delas, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura) hil zituen Pasaiako badian.
- 2006 - ETAk su-eten iraunkorra abiatzeko asmoa azaldu zuen.
- 2010 - Ezkerrak Sarkozy garaitu zuen Frantziako eskualde hauteskundeetan.
MunduaAldatu
- 238 - Afrika probintziako gobernariak bere burua enperadore izendatu zuen, Gordiano I.aren izenpean.
- 1873 - Puerto Ricon, esklabotza deuseztatzeko legeari zigorra ezarri zioten.
- 1945 - Arabiar Liga sortu zen.
- 2014 - Atzeraldi Handiaren ondorioz Espainiako gobernuak burututako politika ekonomiko eta murrizketa sozialen aurka egin ziren Duintasunaren aldeko Martxak bukatu ziren Madrilen.
- 2016 - Bruselako atentatuak: Estatu Islamikoaren atentatuak Bruselako aireportuan eta Bruselako metroan bi lehekertek 35 hildako eta 340 zauritu eragin zituen.
- 2017 - Westminsterreko atentatua: Londres hirian ibilgailu batez, labankadaz eta tiroz egindako atentatuan 4 pertsona hil eta 29 zauritu ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2007 - 15. Korrikari hasiera eman zitzaion Karrantzan, apirilaren 1ean Iruñean amaitu zelarik. Madril, Bartzelona, Mar del Plata (Argentina) eta Pekingo euskaldunek ere Korrikak antolatu zituzten.
MunduaAldatu
- 1953 - I Confess ("Aitortzen Dut") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Montgomery Clift, Anne Baxter, Karl Malden, Brian Aherne eta O. E. Hasse aktoreek antzeztu zuten.
- 1972 - Fist of Fury ("Haserrearen Ukabila") arte martzial filma estreinatu zen, Lo Weik zuzendu eta Bruce Lee eta Nora Miao aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2002 - Ali G Indahouse ("Ali G Etxen") filma estreinatu zen, Mark Mylodek zuzendu eta Sacha Baron Cohen, Michael Gambon, Charles Dance, Kellie Bright eta Martin Freeman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2007 - Die Fälscher ("Iruzurgileak") filma estreinatu zen, Stefan Ruzowitzkyk zuzendu eta Karl Markovics, August Diehl eta Devid Striesow aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1895 - Auguste eta Louis Lumiere anaiek filma aurkeztu zuten lehendabizikoz.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1763 - Joaquín María Barroeta, gipuzkoar politikaria (h. 1837).
- 1817 - Ramón Ortiz de Zárate, euskal idazlea (h. 1883).
- 1847 - Vicenta María López Vicuña, nafar lekaimea (h. 1890).
- 1892 - Joaquín Zuazagoitia, bizkaitar kazetari eta politikaria eta Bilboko alkatea, Madrilen (h. 1971).
- 1904 - Bienvenido Zilbeti Urkia, 109 urte eta 22 egun bizi izandako nafarra (h. 2013).
- 1907 - Pablo Elgezabal, Kirru, guraso euskaldundun kubatar pilotaria (h. 2003).
- 1920 - Luis Villasante, gernikar apaiz frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina (h. 2000).
- 1937 - Antonio Bilbao Monasterio, bizkaitar euskalari eta euskal idazlea.
- 1941 - Paulo Iztueta, euskal idazle emankorra eta filologoa.
- 1947 - Juan Mari Beltran, gipuzkoar musikari eta musikologoa.
- 1950 - Jon Enbeita, bizkaitar bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria.
- 1956 - Gabi de la Maza, euskal kantugintzako Karaoketekaren ekoizlea.
- 1958 - Alazne Rivero, bizkaitar marrazkilari eta komikigilea (h. 2002).
- 1960 - Julian Gorospe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1961 - Jabier Kaltzakorta, euskal idazlea, euskal herri-literaturako aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
- 1968 - Domingo Ramírez, euskal matematikaria eta EHU-UPVko irakaslea.
- 1969 - Alber Vázquez, gaztelaniazko gipuzkoar nobelagilea, poeta, blogaria, kazetaria eta editorea.
- 1971 - Jesús Dulce, bizkaitar futbolari ohia.
- 1974 -
- Isabel González, leondar-bizkaitar kazetaria, liburuzaina, elikadura burujabetzarako aktibista, feminista eta politikaria, Leónen.
- Javi González, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 - Maider López Sáenz, gipuzkoar artista eta sortzailea.
- 1976 - Iker Garai, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1982 - Hasier Larretxea, nafar idazle eta poeta.
- 1990 - Javier Eraso, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 875 - Gilen I.a Akitaniakoa, Auverniako konde (886–918) eta Akitaniako dukea (h. 918).
- 1394 - Ulugh Beg, timuridoen dinastiako gobernaria, baita astronomo eta matematikaria (h. 1449).
- 1459 - Maximiliano I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1519).
- 1554 - Catherine de Parthenay, frantziar noble eta matematikaria, bere garaiko matematikaririk nabarmenenetakoa (h. 1631).
- 1599 - Antoon van Dyck, flandriar margolari eta grabatzaile barrokoa (h. 1641).
- 1609 - Joan II.a Kasimiro Poloniakoa, Polonia-Lituaniako Mankomunitateko erregea (h. 1672).
- 1728 - Anton Raphael Mengs, alemaniar margolaria, neoklasiko pinturaren aitzindaria (h. 1779).
- 1785 - Adam Sedgwick, britainiar geologoa, geologia modernoaren sortzaileetako bat (h. 1873).
- 1788 - Pierre Joseph Pelletier, frantziar farmazialari eta kimikaria (h. 1842).
- 1797 - Gilen I.a Alemaniakoa, Prusiako erregea eta Alemaniako enperadorea (h. 1888).
- 1799 - Friedrich Wilhelm Argelander, alemaniar astronomoa (h. 1875).
- 1816 - John Frederick Kensett, estatubatuar Hudson Ibaiaren Eskolako paisaien-margolaria (h. 1872).
- 1833 - Manuel Ruiz Zorrilla, espainiar politikaria (h. 1895).
- 1842 - Mykola Lysenko, ukrainar musikagile, piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta etnomusikologoa (h. 1912).
- 1857 - Paul Doumer, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1932).
- 1868 - Robert Andrews Millikan, estatubatuar fisikaria, 1923ko Fisikako Nobel Saria (h. 1953).
- 1869 - Emilio Aguinaldo, Filipinetako askatasunaren heroia (h. 1964).
- 1873 - Julieta Lanteri, italo-argentinar medikua, politikaria eta feminista (h. 1932).
- 1887 - Chico Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 1961).
- 1891 -
- Pere Bosch, kataluniar arkeologo, etnologo eta historialaria, euskaldunei buruzko lan ugari egina (h. 1974).
- Roland-Manuel, frantziar musikagilea eta musikografoa (h. 1966).
- Boris Romanov, errusiar dantzaria eta koreografoa (h. 1957).
- 1905 - Grigori Kozintsev, ukrainar-sobietar zinemagilea (h. 1973).
- 1908 - Louis L'Amour, estatubatuar idazlea (h. 1988).
- 1909 - Gabrielle Roy, kanadar idazlea (h. 1983).
- 1912 - Karl Malden, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1913 - Sabiha Gökçen, turkiar militar eta hegazkinlaria, munduko lehenengo emakume borroka-hegazkinlaria (h. 2001).
- 1918 - Edward Van Dijck, belgikar txirrindularia (h. 1977).
- 1919 - Isidora Aguirre, txiletar idazlea (h. 2011).
- 1920 - Katsuko Saruhashi, japoniar geokimikaria (h. 2007).
- 1921 - Nino Manfredi, italiar aktorea (h. 2004).
- 1923 - Marcel Marceau, frantziar mimoa, egungo mimoaren eta pantomimaren berritzaile eta bultzatzaile nagusia (h. 2007).
- 1927 - Antonio Isasi-Isasmendi, espainiar zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea (h. 2017).
- 1929 - Yayoi Kusama, japoniar artista garaikidea.
- 1930 - Stephen Sondheim, estatubatuar musikagilea, XX. mendeko musikalaren egile garrantzitsuenetako bat (h. 2021).
- 1931 -
- Burton Richter, estatubatuar fisikaria, 1976ko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- Carlos Ferrer Salat, espainiar enpresaburu eta kirolaria (h. 1998).
- William Shatner, kanadar aktorea.
- 1933 -
- Abolhassan Banisadr, Irango lehenbiziko presidentea (h. 2021).
- Michel Hidalgo, frantziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1934 - Marian Grześczak, poloniar poeta, idazle eta kritiko literarioa (h. 2010).
- 1937 - Angelo Badalamenti, estatubatuar abestien eta soinu-banden musikagilea (h. 2022).
- 1940 - Haing S. Ngor, kanbodiar-estatubatuar medikua eta aktorea (h. 1996).
- 1941 - Bruno Ganz, suitzar antzezlea (h. 2019).
- 1942 -
- Antonio Basagoiti García-Tuñón, euskal jatorriko espainiar enpresari eta bankaria.
- Dick Pound, kanadar igerilari ohi eta abokatua, dopinaren aurkako borrokaren bultzatzaile nagusietako bat izateagatik ezaguna.
- 1947 - Érik Orsenna, frantziar idazlea.
- 1948 - Andrew Lloyd Webber, britainiar musikagilea.
- 1949 -
- Fanny Ardant, frantziar aktorea.
- John Benjamin Toshack, galestar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1950 - Goran Bregović, bosniar musikaria.
- 1951 - Sigrid Nunez, estatubatuar idazlea.
- 1955 -
- Lena Olin, suediar aktorea.
- Valdis Zatlers, Letoniako 7. presidentea.
- 1959 - Matthew Modine, estatubatuar aktorea.
- 1963 - Martín Vizcarra, Peruko presidentea.
- 1965 - Rick Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- 1967 - Mario Cipollini, italiar txirrindulari ohia, esprinter gisa nabarmendua.
- 1968 - Kazuya Maekawa, japoniar futbolari ohia.
- 1969 - Meghan Chavalier, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohi, abeslari eta idazle transexuala.
- 1970 - Leontien van Moorsel, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1974 - Geo Meneses, mexikar folk eta pop abeslaria.
- 1975 -
- Laure Calamy, frantziar aktorea.
- Anne Dudek, estatubatuar aktorea.
- 1976 - Reese Witherspoon, estatubatuar aktorea.
- 1977 - Owusu Benson, ghanar futbolari ohia.
- 1979 - Zeltia Montes Muñoz, espainiar musikagilea, filmetako soinu-bandetan espezializatua.
- 1982 - Constance Wu, estatubatuar aktorea.
- 1985 - Jakob Fuglsang, danimarkar txirrindularia.
- 1987 -
- Alice David, frantziar aktorea.
- Jairo Mora, costarricar ekintzaile ekologista (h. 2013).
- 1994 - Aliaksandra Sasnovih, bielorrusiar tenislaria.
- 1996 - Ludvig Håkanson, suediar saskibaloi jokalaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1918 - Aureliano Valle, bizkaitar musikagilea, abesbatzen zuzendaria eta organista (j. 1846).
- 1936 - Gurutz Saratsola, Lotsati , euskal idazlea (j. 1915).
- 1960 - Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria, Parisen (j. 1904).
- 1964 - Esteban Ezkurra, Nafarroako erreketeen komandantea eta politikaria (j. 1888).
- 1970 - Vicente Moriones, nafar anarkista (j. 1913).
- 1987 - Leocadio Muro, nafar margolari, dekoradore eta kartelgilea (j. 1897).
- 1996 - Antonio María Oriol, bizkaitar finantzari eta politikaria, Madrilen (j. 1913).
- 2009 - Rafael Bartolozzi, nafar eskultore eta margolaria, Tarragonan (j. 1943).
- 2011 - Txutxi Aranguren, bizkaitar futbol jokalari eta entrenatzaile ohia (j. 1944).
- 2018 - Unai Perez de Arenaza, gipuzkoar mendizalea eta mendi gidaria.
- 2020 -
- Luzia Goñi, nafar bertsolaria (j. 1928).
- José María Loizaga Viguri, bizkaitar enpresaburua, Ciudad Realen (j. 1936).
MunduaAldatu
- 880 - Karloman Bavariakoa, Ekialdeko Frantziako erregea.
- 1471 - Jurgi Poděbradykoa, Bohemiako erregea (j. 1420).
- 1687 - Jean-Baptiste Lully, italiar musikagilea (j. 1632).
- 1767 - Johann Peter Süssmilch, alemaniar apaiza (j. 1707).
- 1832 - Johann Wolfgang von Goethe, alemaniar idazlea (j. 1749).
- 1841 - Tokugawa Ienari, Tokugawa shogunerriko hamaikagarren shoguna (j. 1773).
- 1852 - Auguste de Marmont, frantziar mariskala (j. 1774).
- 1896 - Thomas Hughes, ingeles legegizon, epaile, politikari eta egilea (j. 1822).
- 1922 - Louis Antoine Ranvier, frantziar histologoa (j. 1835).
- 1924 -
- Louis Delluc, frantziar idazlea eta zinemagilea (j. 1890).
- Robert Nivelle, frantziar artilleria ofiziala, Boxerren matxinadan eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuena (j. 1856).
- 1942 - María Collazo, uruguaiar hezitzaile eta kazetaria, feminista, sindikalista eta anarkista (j. 1884).
- 1945 - Branca de Gonta Colaço, portugaldar idazle eta errezitatzailea (j. 1880).
- 1946 - Clemens August Graf von Galen, alemaniar kardinala (j. 1878).
- 1950 - Emmanuel Mounier, frantziar filosofo, teologo, irakasle eta saiakeragilea, pertsonalismoaren inspiratzailea (j. 1905).
- 1962 - Fidel Dávila, espainiar militarra (j. 1878).
- 1994 - Walter Lantz, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1899).
- 1995 - Robert Beauchamp, estatubatuar margolaria (j. 1923).
- 1998 - Shoichi Nishimura, japoniar futbolaria (j. 1911).
- 2001 -
- Sabiha Gökçen, turkiar militar eta hegazkinlaria, munduko lehenengo emakume borroka-hegazkinlaria (j. 1913).
- William Hanna, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1910).
- 2003 - Terry Lloyd, britainiar kazetaria (j.1952).
- 2004 -
- Janet Akyüz Mattei, turkiar-estatubatuar astronomoa (j. 1943).
- Ahmed Yassin, Hamaseko sortzaileetako bat.
- 2005 - Kenzo Tange, japoniar arkitekto eta hirigilea (j. 1913).
- 2008 - Cachao, kubatar musikari eta musikagilea (j. 1918).
- 2010 -
- James W. Black, eskoziar sendagile eta farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1924).
- Valentina Tolkunova, errusiar-sobietar abeslaria (j. 1946).
- 2013 - Bebo Valdés, kubatar musikari eta piano-jotzailea (j. 1918).
- 2017 - Tomás Milián, kubatar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1933).
- 2018 - René Houseman, argentinar futbolaria (j. 1953).
- 2019 - Scott Walker, britainiar kantautorea (j. 1943).
- 2020 -
- Alberto Arbasino, italiar legegizona eta idazlea (j. 1930).
- Germà Colón, valentziar filologo eta lexikologoa (j. 1928).
- Julie Felix, estatubatuar-ingeles folk abeslaria (j. 1938).
- Benito Joanet, kataluniar futbol-atezaina eta entrenatzailea (j. 1935).
- Carmen de Mairena, kataluniar emakumezko abeslari eta artista transexuala (j. 1933).
- 2023 - Vera T. Sós, hungariar matematikaria, zenbakien teorian eta konbinatorian espezializatua (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Uraren Nazioarteko Eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Dogartzi/Dogartze eta Mikelats.