Otsailaren 19
data
Otsailaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamargarren eguna da. 315 egun falta dira urtea amaitzeko, 316 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1981 - ETAk Uruguaiko kontsula bahitu zuen Bartzelonan, eta Austria eta El Salvadorrekoak Bilbon.
- 1985 - Iberiaren 610 hegaldiaren istripua: Madriletik Bilbora zioan Boeing 727 bat Oiz mendian erori zen, 148 hildako utziz.
- 1999 - Euskalduna jauregia inauguratu zuten.
- 2006 - Iruñeako laku baten aurkitutako hegazti hilak, Hegazti gripearen beldurra ekarri zuen Euskal Herrira. Geroago gaixotasun honekin zerikusirik ez zuela frogatu zen.
- 2008 - 6 gazte atxilotu zituzten Gasteizen ustez kale borrokarekin zerikusirik zutelakoan.
MunduaAldatu
- 1959 - Erresuma Batuak Zipreren independentzia bermatu zuen. Zipre 1960ko abuztuaren 16an independizatu zen.
- 2008 - Fidel Castrok uko egin zion Kubako presidente izateari.
- 2010 - 41 pertsona hil ziren Marokoko Meknes herrian meskita bat behera erortzean.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1853 - El dominó azul, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Francisco Camprodónen libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro del Circon.
MunduaAldatu
- 1999 - 8mm filma estreinatu zen, Joel Schumacherek zuzendu eta Nicolas Cage, Joaquin Phoenix, James Gandolfini, Peter Stormare, Anthony Heald eta Chris Bauer aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1986 - SESBk Mir espazio-estazioa orbitan jarri zuen.
- 2010 - IUPACek Kopernizio izena eman zion 112. elementu kimikoari.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2023 - Winter Series 2022/2023 finala: Diego Beaskoetxea gernikarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak eskuratu zuen txapela, Xabier Barandika eta Unai Lekerikari irabazi ostean.
MunduaAldatu
- 1910 - Ingalaterrako Manchester hirian Old Trafford estadioa inauguratu zen, Manchester United taldearen futbol zelaia.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1762 - Jean-Pierre Basterretxe, lapurtar politikaria (h. 1827).
- 1843 - Alvaro Sodupe, arabar militar eta kazetari karlista (h. 1889).
- 1885 - Gabino Garriga, bizkaitar idazlea (h. 1969).
- 1892 - René Labat, lapurtar atleta (h. 1970).
- 1905 - Ximon Ibarra, Zubikoa, nafar bertsolaria (h. 1979).
- 1907 - Pedro Lozano Sotés, nafar artista (h. 1985).
- 1913 - Maria Dolores Goya Mendiola, gipuzkoar irakaslea (h. 1986).
- 1923 - Julita Berrojalbiz, bizkaitar irakasle eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea izandakoa (h. 1998).
- 1924 - Amale Arzelus, gipuzkoar euskaltzalea eta irrati esataria (h. 2015).
- 1933 - Mixel Itzaina, baxenafar idazlea.
- 1936 - Paloma O'Shea, O'Sheako markesa, bizkaitar filantropo eta mezenasa.
- 1937 - Jean Pierre Curutchet, baxenafar idazlea.
- 1950 - Joseba Zubia, bizkaitar politikaria.
- 1958 - Laurent Pardo, lapurtar errugbilari ohia.
- 1959 - Iñigo Barandiaran Benito, gipuzkoar funtzionario eta politikaria.
- 1962 -
- Juan Miguel Alonso, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Felix Espilla, bizkaitar zesta-puntako jokalari ohia.
- 1978 - Unai Alba, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1979 - Luis Prieto, bizkaitar futbolari ohia.
- 1980 - Iraia Okina, bizkaitar ilustratzailea.
- 1985 - Sébastien Rouet, lapurtar errugbilaria.
- 1987 -
- Jagoba Beobide, gipuzkoar futbolaria.
- Beñat Etxebarria, bizkaitar futbolaria.
- 1992 - Kerman Lejarraga, bizkaitar boxeolaria.
- 1998 - Jon Urkiza, bizkaitar futbolaria.
- 2002 - Egoitz Arana, gipuzkoar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1473 - Nikolas Koperniko, prusiar astronomoa, astronomia modernoaren aita (h. 1543).
- 1525 - Carolus Clusius, flandriar botanikaria (h. 1609).
- 1624 - Antonio Bellucci, italiar margolaria (h. 1726).
- 1717 - David Garrick, ingeles antzezle, antzerkigile eta antzerki-ekoizlea (h. 1779).
- 1743 - Luigi Boccherini, italiar konpositore eta txelo-jotzailea (h. 1805).
- 1770 - Francisco Amorós, Soteloko markesa, espainiar pedagogo eta militarra (h. 1848).
- 1791 - Concepción Argüello, Nikolai Rezanov ekin izan zuen maitasunezko historia tragikoaren ondorioz ezaguna (h. 1857).
- 1799 - Ferdinand Reich, alemaniar kimikaria (h. 1882).
- 1804 - Karl von Rokitansky, austriar sendagilea (h. 1878).
- 1812 - Zygmunt Krasinski, poloniar idazlea (h. 1859).
- 1817 - Gilen III.a Herbehereetakoa, Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia (h. 1890).
- 1821 - August Schleicher, alemaniar hizkuntzalaria (h. 1868).
- 1833 - Élie Ducommun, suitzar kazetaria, 1902ko Bakearen Nobel Sariduna (h. 1906).
- 1841 - Felip Pedrell, espainiar musikagilea eta musikalaria (h. 1922).
- 1858 - Gabino Ezeiza, argentinar musikaria eta paialaria (h. 1916).
- 1859 - Svante Arrhenius, suediar kimikaria, 1903ko Kimikako Nobel Sariduna (h. 1927).
- 1863 - Augusto Bernardino Leguía y Salcedo, Peruko presidentea eta diktadorea (h. 1932).
- 1864 - Ferdinand Zecca, frantziar zinemagilea eta produktorea (h. 1947).
- 1865 - Sven Hedin, suediar esploratzaile, geografo, topografo, argazkilari, bidaia-liburuen idazle eta ilustratzailea (h. 1952).
- 1866 - Mary Anderson, estatubatuar etxebizitza sustatzaile, mahastizain eta baserritarra, haizetako-garbigailuaren sortzailea (h. 1953).
- 1868 - Edward S. Curtis, estatubatuar argazkilari eta etnografoa (h. 1952).
- 1869 - Hovhannes Tumanyan, armeniar olerkari, idazle, itzultzaile eta ekintzailea (h. 1923).
- 1876 - Constantin Brâncuși, Frantzian lan egin zuen errumaniar eskultorea (h. 1957).
- 1877 - Gabriele Münter, espresionismoaren alemaniar margolaria, argazkilaria eta Bigarren Mundu Gerran Der Blaue Reiter mugimenduko pinturen salbatzailea (h. 1962).
- 1878 - Kristofer Uppdal, norvegiar idazlea (h. 1961).
- 1880 - Álvaro Obregón, mexikar militar eta politikaria (h. 1928).
- 1882 - Jenny Hempel, daniar botanikoa, landareen fisiologian aitzindaria (h. 1975).
- 1884 - John King Davis, australiar esploratzaile eta nabigatzailea (h. 1967).
- 1888 - José Eustasio Rivera, kolonbiar poeta eta eleberrigilea (h. 1928).
- 1896 - André Breton, frantziar idazle eta poeta, surrealismoaren sortzaile nagusia (h. 1966).
- 1899 -
- Lucio Fontana, argentinar-italiar margolari eta eskultorea (h. 1968).
- Josep Tarradellas, Kataluniako Generalitateko 125. Presidentea (h. 1988).
- 1904 - Muiris Ó Súilleabháin, Blasket uharteetako bere umearo eta gaztaroko oroitzapenengatik ospetsua (h. 1950).
- 1911 - Merle Oberon, indiar-britainiar aktorea (h. 1979).
- 1912 -
- Anton Buttigieg, Maltako 2. presidentea (h. 1983).
- Adolf Rudnicki, poloniar idazlea (h. 1990).
- 1914 - Xosé María Díaz Castro, galiziar idazle eta itzultzailea (h. 1990).
- 1917 - Carson McCullers, estatubatuar idazlea (h. 1967).
- 1920 - Jaan Kross, estoniar idazlea (h. 2007).
- 1924 -
- David Bronstein, ukrainiar xake-jokalari eta idazlea (h. 2006).
- Lee Marvin, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- 1930 - John Frankenheimer, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 2002).
- 1934 - Pierre Barouh, frantziar idazle, musikagile eta abeslaria (h. 2016).
- 1937 - Rupiah Banda, Zambiako 4. presidentea (h. 2022).
- 1939 -
- Vladimir Atlantov, errusiar opera-abeslaria, tenorra.
- Alfredo Bryce Echenique, peruar idazlea.
- 1940 -
- Saparmurat Nijazov, Turkmenistango diktadorea (h. 2006).
- Smokey Robinson, estatubatuar musikaria eta abeslaria, rockaren historiako musika-jotzaile eta musikagile nagusietakoa .
- 1941 -
- Carlos Roqué Alsina, argentinar piano-jotzaile eta musikagilea.
- David Gross, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
- 1943 - Timothy Hunt, ingeles biokimikaria, 2001eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1946 - Luis Puenzo, argentinar zinema zuzendari, ekoizle eta antzerkigilea.
- 1948 -
- María Teresa Miras Portugal, espainiar zientzialaria, Madrilgo Konplutenseko biokimika eta biologia Molekularreko irakasle emeritua (h. 2021).
- Tony Iommy, britainiar gitarrajolea eta musikagilea, Black Sabbath taldeko kidea, heavy metal musikan gitarra-jotzaile garrantsienetakotzat joa.
- 1950 -
- Juice Leskinen, finlandiar kantautore, olerkari eta konpositorea (h. 2006).
- Roser Ros i Vilanova, kataluniar pedagogo, idazle, narratzaile, poeta eta dramaturgoa.
- 1951 - Laurence Le Vert, terrorismoaren aurkan espezializatutako frantziar epailea.
- 1952 -
- Amy Tan, estatubatuar idazlea.
- Danilo Türk, Esloveniako presidentea.
- 1953 -
- Cristina Fernández, Argentinako presidentea.
- Massimo Troisi, italiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria (h. 1994).
- Victoria Vera, espainiar aktorea.
- 1954 - Sócrates, brasildar futbolari eta sendagilea (h. 2011).
- 1955 -
- Soledad Cazorla, Emakumeen aurkako Indarkeriaren salako lehen emakume fiskala (h. 2015).
- Jeff Daniels, estatubatuar aktore, antzerkigile eta bikoiztailea.
- Siri Hustvedt, estatubatuar nobelagile, saiogile eta poeta feminista.
- 1956 - Roderick MacKinnon, estatubatuar biokimikaria eta unibertsitate-irakaslea, 2003ko Kimikako Nobel Saria.
- 1957 - Ray Winstone, ingeles aktorea.
- 1958 - Helen Fielding, ingeles idazlea.
- 1962 -
- Emídio Brasileiro, brasildar idazlea.
- Hana Mandlíková, txekiar tenislari ohia.
- 1963 - Slobodan Dubajić, serbiar futbolari ohia.
- 1964 - Jennifer Doudna, estatubatuar biokimikaria, 2020ko Kimikako Nobel Saria.
- 1966 - Bego Alabazan, bizkaitar ipuin-kontalaria.
- 1967 - Benicio Del Toro, puertorikoar-estatubatuar aktorea.
- 1969 - Violet Bonham Carter, britainiar politikaria eta egunkari idazlea (j. 1887).
- 1971 - Gil Shaham, israeldar jatorriko estatubatuar biolin-jotzailea.
- 1973 - Paulien De Groote, belgikar politikaria (h. 2018).
- 1975 - Daniel Adair, kanadar bateria-jotzailea, Nickelback taldeko kidea.
- 1977 - Dani Martín, espainiar abeslari eta aktorea.
- 1979 - Mariana Ochoa, mexikar abeslari eta aktorea.
- 1982 - Cristian Garma, kantabriar traineru estropadetako patroia.
- 1983 -
- Daigo Kobayashi, japoniar futbolaria.
- Mika Nakashima, japoniar abeslari eta aktorea.
- 1985 - Milovan Raković, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1986 - Marta Vieira da Silva, brasildar-suediar futbolaria, inoizko emakume futbolari onenetakoa.
- 1989 - Georgios Bogris, greziar saskibaloi jokalaria.
- 1993 - Victoria Justice, estatubatuar aktore, modelo, abeslari eta kantugilea.
- 2000 - Hana Takahashi, japoniar futbolaria.
- 2004 - Millie Bobby Brown, espainian jaiotako britainiar aktorea.
- 2013 - Kim Ju-ae, Ipar Koreako Kim dinastiako kidea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1740 - Pedro Bernardo Villarreal, euskal ingeniari eta intelektuala (j. 1669).
- 1880 - Miguel Sanz Lafuente, nafar teologo eta apaiza, Oñatiko Unibertsitateko erretorea, Madrilen (j. 1804).
- 1975 - Inazio Larrañaga, gipuzkoar idazlea (j. 1892).
- 1981 - Juan Thalamas Labandibar, gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa (j. 1906).
- 1999 - Pedro Méndez, gipuzkoar igerilari olinpikoa, Madrilen (j. 1904).
- 2006 - Isidoro Urra, euskal herritar futbolaria (j. 1916).
- 2010 - Antonio Loperena, euskal herritar margolari eta eskultorea (j. 1922).
- 2013 - Ramona Pikabea Mitxelena, gipuzkoar trikitilaria, baserritarra eta garaiko bular-tiratzailea (j. 1917).
- 2019 - Alan Roy King, britainiar hizkuntzalaria, itzultzailea, euskalaria eta euskaltzain urgazlea (j. 1954).
MunduaAldatu
- 197 - Klodio Albino, Erromatar enperadorea (j. c. 150).
- 1133 - Irene Dukas, bizantziar enperatriza (j. 1066).
- 1505 - Matilde Hessekoa, Henrike III.a Hesee Garaikoaren eta Ana Katzenelnbogenekoaren alaba (j. 1473).
- 1553 - Erasmus Reinhold, alemaniar astronomo eta matematikaria (j. 1511).
- 1584 - Ana Medici, italiar noblea (j. 1569).
- 1622 - Frans Pourbus Gaztea, flandriar margolaria (j. 1569).
- 1657 - Evert van Alest, izadi hilen holandar margolaria (j. 1602).
- 1709 - Tokugawa Tsunayoshi, Tokugawa shogunerriko bosgarren shoguna (j. 1646).
- 1794 - Étienne-Charles de Loménie de Brienne, frantziar kardinal eta estadista (j. 1727).
- 1806 - Elizabeth Carter, ingeles idazle, klasizista, itzultzaile eta olerkaria (j. 1717).
- 1837 - Georg Büchner, alemaniar antzerkigile, olerkari, itzultzaile eta iraultzailea (j. 1813).
- 1847 - José Joaquín de Olmedo, Ekuadorko presidentea (j. 1780).
- 1865 - Francisco Bilbao, txiletar idazle eta filosofoa (j. 1823).
- 1870 - Nathaniel de Rothschild, ingeles enpresaburua, bankaria eta enologoa, Château Mouton Rothschild ezarri zuena (j. 1812).
- 1878 - Charles-François Daubigny, frantziar margolari eta marrazkigilea (j. 1817).
- 1887 - Multatuli, herbeheretar idazlea (j. 1820).
- 1894 -
- Francisco Asenjo Barbieri, espainiar konpositore eta musikologoa (j. 1823).
- Anna Ella Carroll, estatubatuar panfletista, politikari teoriko konstituzionala (j. 1815).
- 1897 - Karl Weierstrass, alemaniar matematikaria (j. 1815).
- 1913 - Dolores Aleu Riera, kataluniar medikua, Medikuntzan lizentziatutako Espainiako lehen emakumea (j. 1857).
- 1916 - Ernst Mach, austriar filosofo eta fisikaria (j. 1838).
- 1924 - Edmond Picard, belgikar idazle, mezenas eta legelaria (j. 1836).
- 1927 - Georg Brandes, daniar filosofo, literatura-kritikari eta kazetaria (j. 1842).
- 1929 - Joseph Boussinesq, frantziar matematikari eta fisikaria, fluidoen mekanikan aditua (j. 1842).
- 1937 - Horacio Quiroga, uruguaitar idazlea (j. 1878).
- 1938 - Edmund Landau, alemaniar matematikaria (j. 1877).
- 1940 - Antonia Torre Yela, Hamalaugarren arrosa, Gazteria Sozialista Bateratuetako (JSU) langilea, fusilatua (h. 1940).
- 1951 - André Gide, frantziar idazlea, 1947ko Literaturako Nobel Saria (j. 1869).
- 1952 - Knut Hamsun, norvegiar idazlea, 1920ko Literaturako Nobel Saria (j. 1859).
- 1957 - Maurice Garin, txirrindularia, lehendabiziko Frantziako Tourraren irabazlea (j. 1871).
- 1963 - Benny Moré, kubatar musikaria (j. 1919).
- 1975 - Luigi Dallapiccola, italiar musikagilea, dodekafonismoaren aitzindaria Italian (j. 1904).
- 1980 - Bon Scott, eskoziar hard rock abeslaria, letrista, gaitajolea eta baterijolea, AC/DC taldeko kidea (j. 1946).
- 1986 - André Leroi-Gourhan, frantziar etnologo, arkeologo eta historialaria (j. 1911).
- 1988 -
- René Char, frantziar poeta, nazien aurkako erresistentzian parte hartze aktiboa izan zuena (j. 1907).
- André Frédéric Cournand, frantziar-estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- 1990 - Michael Powell, ingeles antzezlea eta zinemagilea (j. 1905).
- 1997 - Deng Xiaoping, Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabarmena (j. 1904).
- 2000 - Friedensreich Hundertwasser, austriar margolari eta artista grafikoa (j. 1928).
- 2001 -
- Stanley Kramer, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1913).
- Charles Trenet, frantziar abeslaria, musikagilea eta poeta (j. 1913).
- 2002 - Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (j. 1951).
- 2011 - Florinda Chico, espainiar aktorea (j. 1926).
- 2012 - Renato Dulbecco, italiar-estatubatuar sendagile eta mikrobiologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1914).
- 2013 - Robert Richardson, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria (j. 1937).
- 2016 -
- Umberto Eco, italiar idazlea, hizkuntzalaria eta filosofoa (j. 1932).
- Harper Lee, estatubatuar idazlea (j. 1926).
- 2017 - Igor Xafarevitx, errusiar matematikaria (j. 1923).
- 2019 - Karl Lagerfeld, alemaniar jostuna (j. 1933).
- 2020 -
- Jean Daniel, frantziar idazlea eta kazetaria, Le Nouvel Observateur astekariaren sortzaileetako bat (j. 1920).
- Fernando Morán, espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa (j. 1926).
- 2021 - Arturo Di Modica, italiar eskultorea (j. 1941).
- 2022 -
- Gary Brooker, ingeles musikari, abeslari eta piano-jotzailea, Procol Harum taldeko sortzailea (j. 1945).
- Kakuichi Mimura, japoniar futbolaria (j. 1931).
- 2023 - Richard Belzer, estatubatuar aktorea (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Gabi eta Gartxot/Gartzea/Gartze/Gartzene/Gartzi/Gartziñe.