1997
urtea
1997. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa |
Urteak | 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1997 MCMXCVII |
Ab urbe condita | 2750 |
Armeniar egutegia | 1446 ԹՎ ՌՆԽԶ |
Bahá'í egutegia | 153 – 154 |
Bengaliar egutegia | 1404 |
Berber egutegia | 2947 |
Egutegi budista | 2541 |
Myanmarko egutegia | 1359 |
Bizantziar egutegia | 7505 – 7506 |
Koptoen egutegia | 1713 – 1714 |
Etiopiar egutegia | 1989 – 1990 |
Hebrear egutegia | 5757 – 5758 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2053 – 2054 |
Shaka Samvat | 1919 – 1920 |
Kali Yuga | 5098 – 5099 |
Iraniar egutegia | 1375 – 1376 |
Islamiar egutegia | 1417 – 1418 |
Korear egutegia | 4330 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2540 |
Unix denbora | 852076800 – 883612799 |
Holozeniar egutegia | 11997 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Martxoaren 21a - Metro Bilbaoren bigarren linea eraikitzeko lanak hasi ziren.
- Martxoaren 31 - Uharte Arakilgo tren istripua: Uharte Arakilen izandako tren-istripu batean 18 pertsona hil ziren.
- Ekainaren 3a - Lionel Jospin Frantziako lehen ministro bilakatu zen.
- Ekainaren 23a - Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
- Uztailaren 1a - Arrasaten, Goardia Zibilak Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa askatu zuen, ETAk bertan bahituta 532 egun eduki eta gero.
- Uztailaren 5a - Santutxu, Basarrate eta Boluetako Metro Bilbaoren geltokiak zabaldu ziren.
- Uztailaren 12a - ETA-k Miguel Angel Blanco erailtzen du, egun bi bahituta eduki ondoren.
- Abenduaren 5a - Bonberenea etxea eraikita, Tolosako San Esteban auzoan.
Arte eta kulturaAldatu
- "Zea Mays" euskal musika talde ospetsua sortu zuten.
- Martxoaren 14tik martxoaren 23ra 10. Korrika ospatu zen, Oñati eta Bilbo artean.
- Apirilaren 13a - 1997ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Xabier Silveirak bere lehen txapela jantzi zuen.
- Urriaren 18a - Guggenheim museoa inauguratu zen Bilbon.
- Abenduaren 14a - 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Andoni Egañak irabazi zuen, bere bigarren txapela lortuz.
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Uztailaren 4an - "Mars Pathfinder" izeneko espaziontzia lurreratu zen Martitzen.
KirolakAldatu
- Urtarrilaren 2a - Miguel Indurain txirrindulariak bizikleta utzi zuen profesional moduan.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Maddi Aalla, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 1a - Iñigo Baque Atxotegi, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 2a - Gorka Garai, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 3a - José María Basterra Otxoa, bizkaitar belar hockey jokalaria.
- Urtarrilaren 4a - Risako Oga, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 7a - Brais Méndez, galiziar futbolaria.
- Urtarrilaren 7a - Kauldi Odriozola, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 8a - Jack Andraka, estatubatuar asmatzaile eta minbiziaren ikertzailea.
- Urtarrilaren 8a - Julen Arellano, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a - Uxue del Río, gipuzkoar artista, irudigile eta diseinatzaile grafikoa.
- Urtarrilaren 9a - Alicia Faubel, espainiar modelo eta aktorea.
- Urtarrilaren 10a - Aimi Kunitake, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a - Egan Bernal, kolonbiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 13a - José Manuel García Maurin, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 15a - Maitane Etxeberria, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 15a - Valentina Zenere, argentinar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- Urtarrilaren 25a - Endika Irigoien, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 29a - Yui Hasegawa, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 29a - Antonio Salado, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 30a - Unai Nuñez Gestoso, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 30a - Xiker Ozerinjauregi, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 31 - Hina Sugita, japoniar futbolaria.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 2a - Sadiq Umar, nigeriar futbolaria.
- Otsailaren 5a - Marcy Avila, venezuelar aktorea, musikaria, musika ekoizlea, efektu bisualen artista eta LGBT eskubideen aldeko ekintzailea.
- Otsailaren 6a - Alexander Petxarroman, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 7a - Eugeni Alzibar, gipuzkoar youtuberra.
- Otsailaren 10a - Chloë Grace Moretz, estatubatuar modelo eta aktorea.
- Otsailaren 14a - Jokin Aranburu, gizpukoar txirrindularia.
- Otsailaren 16a - Álvaro Mateo, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 17a - Estibalitz Alvarez, gipuzkoar sofbol jokalaria.
- Otsailaren 18a - Beñat Leiza, gizpukoar futbolaria.
- Otsailaren 23a - Iñigo Martinez, nafar esku huskako pilotaria.
- Otsailaren 23a - Isabella Springmühl Tejada, guatemaldar moda diseinatzailea, Londresko Moda Astean parte hartu duen lehen Down sindromedun diseinatzailea.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Becky G, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 3a - Camila Cabello, kubatar abeslari eta abesti-idazlea.
- Martxoaren 7a - Bad Gyal, kataluniar abeslaria.
- Martxoaren 9a - Niamh Wilson, kanadar aktorea.
- Martxoaren 10a - Ana Carrasco, espainiar motoziklismo-pilotua.
- Martxoaren 10a - Nahikari García, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 13a - Iñigo Cordoba, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 13a - Amaia Erbina, gipuzkoar errugbilaria.
- Martxoaren 14a - Simone Biles, estatubatuar gimnasta artistikoa, historiako hoberenetakoa.
- Martxoaren 14a - Alfred García, kataluniar abeslari eta konpositorea.
- Martxoaren 17a - Katie Ledecky, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
- Martxoaren 18a - Ciara Bravo, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 18a - Alazne Etxebarria Urizar, bizkaitar atleta.
- Martxoaren 18a - Rieko Ioane, zeelandaberritar errugbilaria.
- Martxoaren 19a - Katarina Zec, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 21a - Josu Andrés, arabar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 21a - Tini Stoessel, argentinar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- Martxoaren 27a - Joanes Bakaikoa, nafar pilotaria.
- Martxoaren 27a - Lisa, thailandiar rap-kantari, modelo, abeslari eta dantzaria.
- Martxoaren 28a - Cristian Sanz Díaz, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 30a - Igor Zubeldia, gipuzkoar futbolaria.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Kike Barja, nafar futbolaria.
- Apirilaren 9a - Baptiste Etxeberria, lapurtar futbolaria.
- Apirilaren 12a - Olatz Arrizabalaga, bizkaitar pilotaria.
- Apirilaren 15a - Maisie Williams, ingeles aktorea.
- Apirilaren 18a - Agurtzane Egiluz, arabar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- Apirilaren 20a - Alexander Zverev, errusiar jatorriko alemaniar tenislaria.
- Apirilaren 21a - Mikel Oiarzabal, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 23a - Nagore Fernandez, EHUko ikertzaile eta literatura kritikari bizkaitarra.
- Apirilaren 23a - Jorge Pineda, bizkaitar arraunlari paralinpikoa.
- Apirilaren 24a - Lydia Ko, hegokorear-zeelandaberritar golflaria.
- Apirilaren 24a - David Martinez Canovas, TheGrefg, espainiar youtuberra.
- Apirilaren 26a - Pedro Martínez Portero, valentziar tenis-jokalaria.
- Apirilaren 28a - Amaia Aberasturi, bizkaitar aktorea.
- Apirilaren 28a - Olivia Nova, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 4a - Iker Ballarin, arabar txirrindularia.
- Maiatzaren 4a - Asier Parra Cuezva, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 8a - Tomeu Rigo, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 9a - Elena Olabe, bizkaitar poeta.
- Maiatzaren 10a - Hikaru Kitagawa, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 10a - Javier Martínez Tabernero, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 12a - Frenkie de Jong, herbehereetar futbolaria.
- Maiatzaren 12a - Víctor López Ibáñez, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 13a - Laura Hernández Selva, espainiar eskubaloi jokalaria.
- Maiatzaren 13a - Unai Laso, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 15a - Ousmane Dembélé, frantziar futbolaria.
- Maiatzaren 16a - Gaizka Campos, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 17a - Oier Sarriegi, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 19a - Xabier López-Arostegi, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 20a - Iñigo Arzuaga, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 21a - Miho Nonaka, japoniar boulder eskalatzailea.
- Maiatzaren 23a - Cassandre Beaugrand, frantziar triatoilaria.
- Maiatzaren 24a - Julen Martija, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 25a - Lorea Iribar, gipuzkoar aktore eta telebista kolaboratzailea.
- Maiatzaren 25a - Maider Legarreta, bizkaitar kantari eta musikaria.
- Maiatzaren 26a - Shunta Tanaka, japoniar futbolaria.
EkainaAldatu
- Ekainaren 10a - Aitana Etxeberria, gipuzkoar abeslari, aktore eta antzezlea eta Twin Melody bikoteko kidea.
- Ekainaren 10a - Paula Etxeberria, gipuzkoar abeslari, aktore eta antzezlea eta Twin Melody bikoteko kidea.
- Ekainaren 11 - Unai Simón, arabar futbolaria.
- Ekainaren 15a - Iker Vicente, nafar aizkolaria.
- Ekainaren 16a - Ander El Haddadi, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 16a - Miren Lazkano, gipuzkoar piraguista, eslalom modalitatean aditua.
- Ekainaren 16a - Camila Morrone, argentinar-estatubatuar aktore eta modeloa.
- Ekainaren 17a - Sofia Pozdniakova, errusiar eskrimalaria.
- Ekainaren 18a - Iñaki Álvarez Goñi, nafar futbolaria.
- Ekainaren 21a - Rebecca Black, estatubatuar YouTuber eta abeslaria.
- Ekainaren 25a - Beñat Garro, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 26a - Xeber Alkain, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 26a - Jacob Elordi, australiar aktorea.
UztailaAldatu
- Uztailaren 3a - Enara López, bizkaitar txirrindularia.
- Uztailaren 3a - Narumi Miura, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 7a - Ander Gebara, arabar futbolaria.
- Uztailaren 8a - Alain Ribeiro, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 9a - Tatjana Schoenmaker, hegoafrikar igerilaria, bular-igeriketan aditua.
- Uztailaren 9a - Zourdine Thior, senegaldar-gipuzkoar futbolaria.
- Uztailaren 12a - Ander Bidorreta, nafar futbolaria.
- Uztailaren 12a - Malala Yousafzai, pakistandar ikaslea, aktibista eta blogaria, 2014ko Bakearen Nobel Saria.
- Uztailaren 18a - Jon Ander Peña, Peña II.a, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
- Uztailaren 21a - Rikako Kobayashi, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 22a - Jone Ibañez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 26a - Jaime Dios, nafar futbolaria.
- Uztailaren 28a - Olatz Ruiz de Gordejuela, gipuzkoar biolin-jotzailea.
- Uztailaren 31 - Eriz Cerezo, bizkaitar aktorea, ekoizlea, komunikatzailea eta kazetaria.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Sergio Higuita, kolonbiar txirrindularia.
- Abuztuaren 2a - Ke Jie, txinatar Go jokalaria.
- Abuztuaren 2a - Nerea Perez, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- Abuztuaren 10a - Kylie Jenner, estatubatuar enpresaburua, diseinatzailea eta modeloa.
- Abuztuaren 16a - Aihen Muñoz, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 19a - Florian Wellbrock, alemaniar igerilaria.
- Abuztuaren 22a - Lautaro Martínez, argentinar futbolaria.
- Abuztuaren 22a - Ferran Rull, kataluniar aktorea.
- Abuztuaren 25a - Bryana Salaz, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 25a - Alex Valiño, aragoitar futbolaria.
- Abuztuaren 27a - Ander Errandonea, nafar esku huskako pilotaria.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Jungkook, korear abeslari, dantzari eta modeloa.
- Irailaren 3a - Javi Areso, nafar futbolaria.
- Irailaren 7a - Dean-Charles Chapman, ingeles aktorea.
- Irailaren 10a - Jon Agirre Egaña, gipuzkoar txirrindularia.
- Irailaren 11 - Andrea Monrocle, bizkaitar artista plastikoa.
- Irailaren 18a - Ibrahima Dieng, Euskal Herrian hezitako senegaldar futbolaria.
- Irailaren 19a - Halima Aden, somaliar-estatubatuar modeloa.
- Irailaren 21a - Ane Cengotitabengoa, espainiar boleibol-jokalaria.
- Irailaren 23a - Antxon Jaso, nafar futbolaria.
- Irailaren 24a - Garoa Martinez, bizkaitar haltera.
- Irailaren 26a - Unai Cuadrado, arabar txirrindularia.
- Irailaren 29a - Oier Etxebarria, bizkaitar pilotaria.
- Irailaren 29a - Javier Zabala, errioxar pilotaria.
- Irailaren 30a - Max Verstappen, belgikar-herbeheretar 1 Formula auto-gidaria.
- Irailaren 30a - Asier Villalibre, bizkaitar futbolaria.
UrriaAldatu
- Urriaren 3a - Ann Makosinsk, kanadar asmatzailea.
- Urriaren 6a - Theo Hernández, frantziar futbolaria.
- Urriaren 6a - Sara Olaizola, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 7a - Nicole Maines, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 8a - Bella Thorne, estatubatuar aktorea, abeslaria, zinema zuzendaria eta idazlea.
- Urriaren 14a - Odei Jainaga, gipuzkoar atleta, xabalina jaurtiketan aditua.
- Urriaren 16a - Naomi Osaka, japoniar tenislaria.
- Urriaren 26a - Irati Osa, gipuzkoar piraguista, piraguismo maratoian aditua.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 11 - Oier Luengo, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 15a - Paula Badosa, estatubatuar-kataluniar tenislaria.
- Azaroaren 15a - Teresa Paneque, txiletar-espainiar astronomoa, idazlea eta dibulgatzaile zientifikoa.
- Azaroaren 28a - Urko Berrade, nafar txirrindularia.
- Azaroaren 30a - Ekhi Bravo, gipuzkoar futbolaria.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 2a - Afra Saraçoğlu, turkiar aktorea.
- Abenduaren 4a - Jaime Busto, bizkaitar trial-motoziklista.
- Abenduaren 9a - Yaser Hamed, bizkaitar futbolaria, Palestinako selekzioarekin jokatzen duena.
- Abenduaren 9a - Diego López Fuentes, nafar txirrindularia.
- Abenduaren 10a - Bea Beltrán, madrildar gipuzkoar.
- Abenduaren 13a - Iñigo Sukia, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 15a - Leire Iribarne, euskal musikaria, pianojolea eta abeslaria, Diabolo Kiwi taldeko partaidea (h. 2022).
- Abenduaren 16a - Beñat Garmendia, gipuzkoar pilotaria.
- Abenduaren 16a - Zara Larsson, suediar abestigile eta abeslaria.
- Abenduaren 17a - Gaizka Larrazabal, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 20a - Naia Leonet, gipuzkoar txirrindularia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Aitor Servier, lapurtar bertsolaria.
- Albina Stardust, Eneko Garcia Jaurena drag artista eta aktibista trabestiak gorpuztutako pertsonaia.
- Amaia Izar Leatxe, nafar modeloa.
- Ane Zuazubiskar, gipuzkoar kazetaria eta bertsolaria.
- Elena Muñoz Perez, arabar farmazialaria eta ikertzailea.
- Germán Alcarazu, bizkaitar aktorea.
- Jon Liberal, nafar matematikaria.
- Julen Murga, bizkaitar akordeoi-jole eta kimikaria.
- Maddalen Lopez, nafar bertsolaria.
- Maddi Astigarraga, gipuzkoar ilustratzaile zientifikoa.
- Maddi Soroa, musika arloko pedagogo nafarra.
- Mikel Lopetegi, Urra, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Peru Abarrategi, arabar bertsolaria.
- Sara Azurza, gipuzkoar abeslaria.
- Txilly, gipuzkoar rap musikaria.
- XSakara, bizkaitar rap abeslaria.
- Yaiza Romero, bizkaitar kirolaria, urpeko arrantzan aditua.
- Crystal Bayat, afganiar gizarte-ekintzaile eta giza eskubideen defendatzailea.
- Marvia Malik, pakistandar emakumezko kazetari, telebista aurkezle eta modelo transgeneroa.
- Tenzin Mariko, tibetar emakumezko modelo transgeneroa, Tibeteko lehen pertsona transgeneroa izateagatik ezaguna.
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Pablo Beldarrain, militar bizkaitarra, Eusko Gudarosteko komandantea (j. 1909).
- Urtarrilaren 2a - Joan Coromines, kataluniar filologoa (j. 1905).
- Urtarrilaren 3a - Constanza Martínez Prieto, espainiar errepublikanoa (j. 1917).
- Urtarrilaren 5a - André Franquin, belgikar komikilaria (j. 1924).
- Urtarrilaren 6a - Teiichi Matsumaru, japoniar futbolaria (j. 1909).
- Urtarrilaren 8a - Melvin Calvin, estatubatuar kimikaria, 1961eko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- Urtarrilaren 10a - Alexander Robertus Todd, eskoziar biokimikaria, 1957ko Kimikako Nobel Saria (j. 1907).
- Urtarrilaren 12a - Jean-Edern Hallier, frantziar idazlea (j. 1936).
- Urtarrilaren 12a - Charles Brenton Huggins, kanadar-estatubatuar medikua, 1966ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1901).
- Urtarrilaren 14a - Paul-Marie Duval, frantziar arkeologoa, Galiako historian eta arkeologian aditua (j. 1912).
- Urtarrilaren 15a - Francesc de Cabo, kataluniar politikari eta iraultzailea (j. 1910).
- Urtarrilaren 17a - Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (j. 1906).
- Urtarrilaren 24a - Suzy Vernon, frantziar aktorea (j. 1901).
- Urtarrilaren 25a - Manuel Tuñón de Lara, espainiar historialaria, Espainiako historiografiaren berritzaile nagusietako bat (j. 1915).
- Urtarrilaren 27a - Daniel Txopitea, euskal herritar margolaria eta eskultorea (j. 1950).
- Urtarrilaren 29a - Osvaldo Soriano, argentinar idazle eta kazetaria (j. 1943).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 3a - Bohumil Hrabal, txekiar idazlea (j. 1914).
- Otsailaren 3a - Esteban Sánchez, espainiar piano-jotzailea (j. 1934).
- Otsailaren 5a - René Huyghe, frantziar arte-historialaria (j. 1906).
- Otsailaren 7a - Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa (j. 1917).
- Otsailaren 9a - Fritz Grasshoff, alemaniar idazlea (j. 1913).
- Otsailaren 16a - Chien-Shiung Wu, txinatar-estatubatuar fisikaria, fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean aditua (j. 1911).
- Otsailaren 17a - Henry-Jacques Le Même, frantziar arkitektoa (j. 1897).
- Otsailaren 17a - Darcy Ribeiro, brasildar antropologo, hezle eta politikaria (j. 1922).
- Otsailaren 17a - Amha Selassie, Etiopiako enperadorea (j. 1914).
- Otsailaren 19a - Deng Xiaoping, Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabarmena (j. 1904).
- Otsailaren 22a - Juan Carlos Jones, euskal atleta, distantzia motzetan aditua (j. 1947).
- Otsailaren 25a - Andrei Siniavski, errusiar idazlea (j. 1925).
- Otsailaren 26a - Mercedes Kareaga, gipuzkoar gizarte ekintzailea eta Emakume Abertzale Batzako kidea (j. 1908).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Vicente Parra, espainiar antzezlea (j. 1931).
- Martxoaren 6a - Jesus Abrego, Abrego I.a, Arroizko magoa, nafar erremontelaria (j. 1910).
- Martxoaren 6a - Michael Manley, Jamaikako lehen ministroa (j. 1924).
- Martxoaren 7a - Edward Mills Purcell, estatubatuar fisikaria, 1952ko Fisikako Nobel Saria (j. 1912).
- Martxoaren 9a - Jean-Dominique Bauby, frantziar kazetari eta idazlea, gatibutasun sindromepean komunikatzeko bide bat lortu zuena (j. 1952).
- Martxoaren 9a - María Elvira Lacaci, galiziar poeta, Espainiako Adonáis Olerki Saria irabazi zuen lehen emakumea.
- Martxoaren 9a - The Notorious B.I.G., estatubatuar hip hop abeslaria (j. 1972).
- Martxoaren 11 - Lars Ahlin, suediar idazlea (j. 1915).
- Martxoaren 12a - Manuel Oñatibia, gipuzkoar idazlea (j. 1916).
- Martxoaren 14a - Jurek Becker, poloniar-alemaniar idazlea (j. 1937).
- Martxoaren 14a - Fred Zinnemann, austriar zinema zuzendaria (j. 1907).
- Martxoaren 15a - Victor Vasarely, hungariar-frantziar margolaria (j. 1906).
- Martxoaren 19a - Eugène Guillevic, bretainiar poeta (j. 1907).
- Martxoaren 19a - Willem de Kooning, estatubatuar margolaria eta eskultorea (j. 1904).
- Martxoaren 20a - Marino Marini, italiar abeslaria (j. 1924).
- Martxoaren 20a - Victor Sawdon Pritchett, britainiar idazlea (j. 1900).
- Martxoaren 21a - Marc Légasse, Euskal Herriko idazle eta historialari anarko-abertzalea (j. 1918).
- Martxoaren 27a - Josu Zabala Salegi, Basajaun, iruindar ETAkidea, bihotzean tiro bat zuela hilik aurkitua (j. 1976).
- Martxoaren 30a - Georges Jeanclos, frantziar eskultorea (j. 1933).
- Martxoaren 30a - Julián San Valero Aparisi, espainiar antropologoa eta arkeologoa (j. 1913).
- Martxoaren 31 - Friedrich Hund, alemaniar fisikaria (j. 1896).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 3a - Luis Sánchez Agesta, espainiar legelaria, historialaria eta politikaria (j. 1914).
- Apirilaren 5a - Allen Ginsberg, estatubatuar poeta, idazlea, irakaslea, ikonoklasta eta mugimendu alternatiboen partaide ospetsu eta puskatzailea (j. 1926).
- Apirilaren 6a - Stephan Hermlin, alemaniar idazlea (j. 1915).
- Apirilaren 7a - Jean Clareboudt, frantziar eskultore eta diseinatzailea (j. 1944).
- Apirilaren 8a - Laura Nyro, estatubatuar egile abeslari, musikari eta piano-jotzailea (j. 1947).
- Apirilaren 11 - José Agüero, bizkaitar toreatzailea (j. 1913).
- Apirilaren 12a - George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- Apirilaren 14a - Anastasio Albisu, euskal idazlea (j. 1915).
- Apirilaren 16a - Roland Topor, frantziar diseinatzailea eta frantsesezko idazlea (j. 1938).
- Apirilaren 17a - Chaim Herzog, Israelgo presidentea (j. 1918).
- Apirilaren 20a - Jean Louis, frantziar jantzi-disenatzailea (j. 1907).
- Apirilaren 21a - Diosdado Macapagal, Filipinetako 9. presidentea (j. 1910).
- Apirilaren 21a - Andrés Rodríguez Pedotti, Paraguaiko presidentea (j. 1923).
- Apirilaren 22a - Jean Carlu, frantziar diseinugilea (j. 1900).
- Apirilaren 23a - Dorothy Hill, australiar geologo eta paleontologoa (j. 1907).
- Apirilaren 27a - Dulce María Loynaz, kubatar idazlea (j. 1902).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Manuel Viegas, portugaldar antropologo eta folklorista (j. 1912).
- Maiatzaren 2a - John Carew Eccles, australiar neurologoa, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- Maiatzaren 2a - Paulo Freire, brasildar pedagogoa, heziketa munduko teorian eragin handia izan zuena (j. 1921).
- Maiatzaren 3a - Bittori Etxeberria, nafar abertzalea, Francoren kontrako euskal erresistentziaren Informazio-Zerbitzuan funtsezko emakumea (j. 1908).
- Maiatzaren 3a - Narciso Yepes, espainiar gitarra-jotzailea (j. 1927).
- Maiatzaren 4a - Serafin Areta, Areta I, nafar futbolaria (j. 1930).
- Maiatzaren 9a - Marco Ferreri, italiar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (j. 1928).
- Maiatzaren 10a - Jacinto Quincoces, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1905).
- Maiatzaren 13a - Laurie Lee, ingeles poeta (j. 1914).
- Maiatzaren 15a - Gastón Baquero, kubatar olerkari eta kritikaria (j. 1914).
- Maiatzaren 16a - Giuseppe de Santis, italiar zinema-zuzendari eta idazlea (j. 1917).
- Maiatzaren 22a - Alfred Hershey, estatubatuar bakteriologo eta genetista, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1908).
- Maiatzaren 24a - M. Aram, indiar hezitzaile eta abokatua (j. 1927).
- Maiatzaren 27a - Luis María Otiñano, arabar futbolaria (j. 1943).
- Maiatzaren 29a - Jeff Buckley, estatubatuar abeslari eta musikagilea, garai guztietako ahotsik ederrenetakotzat hartua (j. 1966).
- Maiatzaren 31 - Bernard Lavielle, frantsesezko baxenafar idazlea (j. 1912).
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - Nikolai Tikhonov, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko lehen ministroa (j. 1905).
- Ekainaren 4a - Ronnie Lane, ingeles musikaria (j. 1946).
- Ekainaren 7a - Stanley Schachter, estatubatuar psikologoa, emozioen jatorri bikoitzaren teoriagatik ezaguna (j. 1922).
- Ekainaren 8a - Amos Tutuola, nigeriar idazlea (j. 1920).
- Ekainaren 12a - Bulat Xalvovitx Okudzhava, errusiar idazle eta kantaria (j. 1924).
- Ekainaren 13a - Francisco Zelaia, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- Ekainaren 15a - Edmond Leburton, Belgikako 42. lehen ministroa (j. 1915).
- Ekainaren 17a - Isabel Ríos, galiziar sindikalista eta gerrillaria (j. 1907).
- Ekainaren 24 - Dina Bilbao, euskal triatleta aitzindaria, Karibe itsasoan desagertua (j. 1960).
- Ekainaren 25a - Jacques-Yves Cousteau, frantziar itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlaria (j. 1910).
- Ekainaren 26a - Israel Kamakawiwo'ole, hawaiiar musikaria (j. 1959).
- Ekainaren 30a - Alcira Soust Scaffo, uruguaitar idazlea, poeta eta maistra (j. 1924).
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Robert Mitchum, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Uztailaren 2a - James Stewart, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Uztailaren 12a - François Furet, frantziar historialaria (j. 1927).
- Uztailaren 13a - Pedro Anasagasti, euskal idazlea eta apaiza (j. 1920).
- Uztailaren 13a - Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia, ETAk bahitu eta eraila (j. 1968).
- Uztailaren 13a - Alexandra Danilova, errusiar ballet dantzaria (j. 1903).
- Uztailaren 14a - Jesús Serrano, nafar apaiza (j. 1902).
- Uztailaren 15a - Gianni Versace, italiar diseinatzailea, XX. mendeko bukaerako modaren munduko diseinatzaile handienetako bat (j. 1946).
- Uztailaren 16a - Dora Maar, frantziar argazkilari, margolari eta olerkaria (j. 1907).
- Uztailaren 18a - James Goldsmith, britainiar-frantziar finantza-gizona (j. 1933).
- Uztailaren 18a - Eugene Shoemaker, estatubatuar astronomoa eta geologoa, planetologia zientziaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- Uztailaren 20a - Drummond Matthews, britainiar geologoa (j. 1931).
- Uztailaren 23a - Walter Behrendt, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1914).
- Uztailaren 25a - Ben Hogan, estatubatuar golf-jokalaria, golfaren historiako jokalari onenetakoa (j. 1912).
- Uztailaren 26a - Maria Dolores Agirre, euskal idazlea (j. 1903).
- Uztailaren 26a - Kunihiko Kodaira, japoniar matematikaria (j. 1915).
- Uztailaren 26a - Jaime Miláns del Bosch, espainiar militarra, 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuen buruzagietako bat (j. 1915).
- Uztailaren 26a - Aníbal Sánchez Reulet, argentinar filosofoa (j. 1910).
- Uztailaren 27a - André Giraud, frantziar politikaria (j. 1925).
- Uztailaren 30a - Bảo Đại, Vietnamgo azken enperadorea (j. 1913).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Sviatoslav Richter, ukrainar pianista (j. 1915).
- Abuztuaren 2a - William Burroughs, estatubatuar eleberrigilea, saiakeragilea eta gizarte kritikaria, Beat belaunaldiko kidea (j. 1914).
- Abuztuaren 2a - Fela Kuti, nigeriar abeslaria, saxofoi- eta piano-jotzailea (j. 1938).
- Abuztuaren 4a - Jeanne Calment, dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia, 122 urte eta 164 egunekin (j. 1875).
- Abuztuaren 8a - Paul Rudolph, estatubatuar arkitektoa (j. 1918).
- Abuztuaren 10a - Malú Gatica, txiletar aktorea, Txileko aktore ezagunenetako bat hainbat hamarkadatan (j. 1922).
- Abuztuaren 12a - Luther Allison, estatubatuar blues musikaria, Ameriketako blues gitarra jotzaile handienetakoa (j. 1939).
- Abuztuaren 16a - Mariano Estornes Lasa, euskal idazlea (j. 1909).
- Abuztuaren 16a - Nusrat Fateh Ali Khan, jatorri sufiko pakistandar kantaria (j. 1948).
- Abuztuaren 20a - Dionys Mascolo, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1916).
- Abuztuaren 23a - John Kendrew, ingeles biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Abuztuaren 24a - Piero Camporesi, italiar idazlea (j. 1926).
- Abuztuaren 24a - Tete Montoliu, kataluniar jazz piano-jolea (j. 1933).
- Abuztuaren 28a - Pilar Sansinenea, gipuzkoar maistra eta Emakume Abertzale Batzaren kidea (j. 1905).
- Abuztuaren 31 - Diana Galeskoa, Lady Di, Galesko printzesa (j. 1961).
IrailaAldatu
- Irailaren 2a - Victor Emil Frankl, austriar psikoanalista, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea (j. 1905).
- Irailaren 4a - Hans Jurgen Eysenck, alemaniar jatorriko britainiar psikologoa (j. 1916).
- Irailaren 4a - Aldo Rossi, italiar teoriko, margolari eta arkitekto postmodernoa (j. 1931).
- Irailaren 5a - Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1912).
- Irailaren 5a - Teresa Kalkutakoa, albaniar misiolaria, Karitateko Misiolarien kongregazioaren sortzailea eta 1979ko Bakearen Nobel Saria (j. 1910).
- Irailaren 6a - Salvador Artigas, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1913).
- Irailaren 7a - Mobutu Sese Seko, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente eta diktadorea (j. 1930).
- Irailaren 9a - Burgess Meredith, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta idazlea (j. 1907).
- Irailaren 10a - Mikela Gastesi, nafar irakasle eta euskaltzalea, Iruñean lehedabiziko ikastolaren sorkuntzan eta zuzendaritzan parte hartu zuena (j. 1929).
- Irailaren 13a - Roger Frey, frantziar politikaria (j. 1913).
- Irailaren 22a - Manabu Mabe, japoniar-brasildar margolaria (j. 1924).
- Irailaren 29a - Roy Lichtenstein, estatubatuar margolaria (j. 1923).
UrriaAldatu
- Urriaren 5a - Mary Jayne Gold, naziengandiko iheslarien estatubatuar laguntzailea (j. 1909).
- Urriaren 12a - John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (j. 1943).
- Urriaren 13a - Adil Çarçani, albaniar politikaria (j. 1922).
- ][Urriaren 14]]a - Harold Robbins, estatubatuar eleberrigilea (j. 1916).
- Urriaren 16a - James A. Michener, estatubatuar idazlea (j. 1907).
- Urriaren 18a - Roberto Goizueta, euskal jatorriko kubatar-estatubatuar enpresaburua, The Coca-Cola Companyko zuzendaria (j. 1931).
- Urriaren 19a - Pilar Miró, espainiar zinema zuzendaria (j. 1940).
- Urriaren 20a - Manuel Turrillas, nafar musikagilea eta konposatzailea (j. 1905).
- Urriaren 20a - Henry Vestine, estatubatuar gitarra-jotzailea, Canned Heat taldeko kidea (j. 1944).
- Urriaren 22a - Manuel Rodríguez, galiziar txirrindularia (j. 1926).
- Urriaren 29a - Paul Guth, frantziar idazle eta kazetaria (j. 1910).
- Urriaren 29a - Anton Szandor LaVey, estatubatuar idazlea, musikaria, okultista eta Satanen Elizaren sortzailea (j. 1930).
- Urriaren 30a - Samuel Fuller, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1912).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 5a - Isaiah Berlin, britainiar filosofoa (j. 1909).
- Azaroaren 7a - Eladia Balerdi, Irura IV, gipuzkoar erraketista (j. 1942).
- Azaroaren 9a - Carl Gustav Hempel, zientziaren filosofo estatubatuarra (j. 1905).
- Azaroaren 9a - Helenio Herrera, argentinar futbol-jokalari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Azaroaren 9a - Muriel Mussells Seyfert, estatubatuar astronomoa (j. 1909).
- Azaroaren 12a - Carlos Surinach, kataluniar jatorriko estatubatuar musikaria (j. 1915).
- Azaroaren 14a - Alba de Céspedes, italiar idazlea (j. 1911).
- Azaroaren 16a - Georges Marchais, frantziar politikaria (j. 1920).
- Azaroaren 22a - Michael Hutchence, INXS australiar musika taldeko abeslari eta konposatzailea (j. 1960).
- Azaroaren 24a - Barbara, frantziar kantugile eta abeslaria (j. 1930).
- Azaroaren 25a - Hastings Banda, Malawiko lehenengo presidentea eta diktadorea (j. c. 1898).
- Azaroaren 26a - Marguerite Henry, estatubatuar idazlea (j. 1902).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Stéphane Grappelli, jazzeko biolin-jotzaile frantziarra (j. 1908).
- Abenduaren 7a - Félix Candela, espainiar-mexikar arkitekto eta ingeniaria, egitura paraboloide hiperbolikoak sortzeagatik ezaguna (j. 1910).
- Abenduaren 11 - José Luis Caso, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1933).
- Abenduaren 13a - David Rousset, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (j. 1912).
- Abenduaren 13a - Claude Roy, frantziar idazle, kazetari eta kritikaria (j. 1915).
- Abenduaren 14a - Stubby Kaye, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1918).
- Abenduaren 17a - Ana Orantes, genero-indarkeriaren granadar biktima (j. 1937).
- Abenduaren 19a - Masaru Ibuka, japoniar industrialaria eta Sonyren sortzaileetako bat (j. 1908).
- Abenduaren 20a - Denise Levertov, estatubatuar olerkari eta idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 21a - Blai Bonet, mallorcar poeta ete eleberrigilea (j. 1926).
- Abenduaren 21a - Antunes da Silva, portugaldar kontakizun-idazle eta olerkigilea (j. 1921).
- Abenduaren 24a - Jose Maria Azpiroz Zabaleta, nafar euskaltzalea, euskaltzaina, itzultzailea eta apaiza (j. 1917).
- Abenduaren 24a - Toshirō Mifune, japoniar aktorea (j. 1920).
- Abenduaren 25a - Giorgio Strehler, italiar antzerki eta zinema-zuzendaria (j. 1921).
- Abenduaren 26a - Cornelius Castoriadis, frantziar filosofoa eta psikoanalista (j. 1922).
- Abenduaren 28a - Heikki A. Alikoski, finlandiar astronomoa (j. 1912).
- Abenduaren 28a - Henry Barraud, frantziar musikagilea (j. 1911).
- Abenduaren 28a - Iris Marga, argentinar aktore eta vedettea (j. 1901).
- Abenduaren 30a - Karlos Santamaria, gipuzkoar matematikaria, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzailea, irakaslea, politikaria eta idazlea (j. 1909).
- Abenduaren 31 - Pablo Barcos, bizkaitar futbolaria (j. 1913).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Martxoa - Faustina Carril Arozena, gipuzkoar andereñoa, Euskal Herriko aurrenetako andereñoa (j. 1912).
- Bartolo Aierbe, gipuzkoar bertso-jartzailea eta idazlea (j. 1906).
- Mauricio Flores Kaperotxipi, gipuzkoar margolaria eta idazlea (j. 1901).
- Modesto Maiz, Okelar, gipuzkoar herri-bertsolaria (j. 1925).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Steven Chu, Claude Cohen-Tannoudji, William D. Phillips
- Kimika: Paul D. Boyer, John E. Walker, Jens C. Skou
- Literatura: Dario Fo
- Medikuntza: Stanley B. Prusiner
- Ekonomia: Robert Carhart Merton, Myron Scholes
- Bakea: Pertsonen kontrako Minak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina eta Jody Williams