1919
urte
1919. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1919 MCMXIX |
Ab urbe condita | 2672 |
Armeniar egutegia | 1368 ԹՎ ՌՅԿԸ |
Bahá'í egutegia | 75 – 76 |
Bengaliar egutegia | 1326 |
Berber egutegia | 2869 |
Egutegi budista | 2463 |
Myanmarko egutegia | 1281 |
Bizantziar egutegia | 7427 – 7428 |
Koptoen egutegia | 1635 – 1636 |
Etiopiar egutegia | 1911 – 1912 |
Hebrear egutegia | 5679 – 5680 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1975 – 1976 |
Shaka Samvat | 1841 – 1842 |
Kali Yuga | 5020 – 5021 |
Iraniar egutegia | 1297 – 1298 |
Islamiar egutegia | 1337 – 1338 |
Japoniar egutegia | Taishō 8 (大正8年) |
Korear egutegia | 4252 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2462 |
Holozeniar egutegia | 11919 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Urtarrilaren 5a - Altxamendu Espartakista Alemanian.
- Urtarrilaren 16a - Ameriketako Estatu Batuetan alkohola debekatzen zuen Lege Lehorra indarrean jarri zen.
- Urtarrilaren 21a - Irlandako hautetsiak Dublinen elkartu eta Dáil Éireann legebiltzarra sortu zuten. Honek Irlandar Errepublika aldarrikatu zuen.
- Martxoaren 23a - Benito Mussolinik Partito Nazionale Fascistaren (PNF) aurrekaria zena, Fasci di combattimento taldea, sortu zuen Milanen.
- Apirilaren 13a - Amritsarreko sarraskia
- Maiatzaren 8a - Herbehereetan emakumeek boto eskubidea lortu zuten.
- Maiatzaren 31 - PYSBE arrantza-enpresa sortu zen Pasaian.
- Ekainaren 28a - Versaillesko Ituna sinatu zuten Erdialdeko Potentziek eta Aliatuek, Lehen Mundu Gerra amaituz.
- Uztailaren 11a – Herbehereetako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
Arte eta kulturaAldatu
- Euskaltzaindia sortu zuten, Euskal Pizkundea ekimenaren barnean, tartean L.L. Bonaparte, A. Kanpion edo R.M. Azkue zeudela, besteak beste.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Sara Berenguer, kataluniar feminista libertario eta anarkosindikalista (h. 2010).
- Urtarrilaren 1a - Rocky Graziano, estatubatuar boxeolaria (h. 1990).
- Urtarrilaren 1a - Jerome David Salinger, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Urtarrilaren 5a - Luis Laorga, espainiar arkitektoa (h. 1990).
- Urtarrilaren 5a - Jacques Laurent, frantziar idazlea (h. 2000).
- Urtarrilaren 6a - Dona Tututa, caboverdetar piano-jotzailea (h. 2014).
- Urtarrilaren 7a - Julián Gállego, espainiar arte-kritikari eta historialaria (h. 2006).
- Urtarrilaren 11 - Pedro Berrondo, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 2002).
- Urtarrilaren 13a - Robert Stack, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Urtarrilaren 14a - Giulio Andreotti, Italiako lehen ministroa (h. 2013).
- Urtarrilaren 15a - Maurice Herzog, frantziar alpinista eta politikaria, Louis Lachenalekin batera zortzimilako bat (Annapurna) igo zuen aurreneko gizakia (h. 2012).
- Urtarrilaren 17a - Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (h. 2012).
- Urtarrilaren 18a - Salbatore Mitxelena, euskal olerkaria (h. 1965).
- Urtarrilaren 19a - Joan Brossa, kataluniar olerkaria eta dramagilea (h. 1998).
- Urtarrilaren 21a - Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria (h. 2005).
- Urtarrilaren 24a - Juan Eduardo Zúñiga, espainiar idazlea, eslavista, lusista, literatura-kritikaria eta itzultzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 25a - Norman Newell, britainiar musika ekoizlea (h. 2004).
- Urtarrilaren 26a - Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2020).
- Urtarrilaren 29a - Marina Ginestà, Bigarren Errepublikako eta Espainiako Gerra Zibileko militante komunista (h. 2014).
- Urtarrilaren 31 - Jackie Robinson, Beisbol Liga Handian sartu zen lehen beisbol jokalari beltza (h. 1972).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 5a - Red Buttons, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Otsailaren 5a - Tim Holt, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Otsailaren 5a - Andreas Papandreu, Greziako lehen ministroa (h. 1996).
- Otsailaren 7a - Desmond Doss, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea (h. 2006).
- Otsailaren 18a - Jack Palance, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Otsailaren 20a - Matilde Elena López, salvadortar idazlea, poeta, saiokeragilea eta dramagilea (h. 2010).
- Otsailaren 22a - Felix Aranzabal, Angiozarko Itsua, gipuzkoar soinujolea (h. 2006).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Ángel Calvo, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (h. 1990).
- Martxoaren 1a - Reg Sprigg, australiar geologo eta kontserbazionista, Ediacara aztarnategia aurkitzeagatik ezaguna (h. 1994).
- Martxoaren 2a - Jennifer Jones, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Martxoaren 3a - Peter Abrahams, hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria (h. 2017).
- Martxoaren 12a - Miguel Gila, espainiar umorista eta komiki marrazkilaria (h. 2001).
- Martxoaren 17a - Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta piano jotzailea (h. 1965).
- Martxoaren 17a - Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (h. 2020).
- Martxoaren 18a - Elizabeth Anscombe, britainiar filosofo eta teologoa (h. 2001).
- Martxoaren 18a - Jose Emilio Esparza Viela, nafar abokatua eta funtzionarioa (h. 1970).
- Martxoaren 19a - Cornelis Berkhouwer, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 1992).
- Martxoaren 22a - Isidora Aguirre, txiletar idazlea (h. 2011).
- Martxoaren 24a - Lawrence Ferlinghetti, estatubatuar poeta eta argitaratzailea (h. 2021).
- Martxoaren 25a - Jose Maria Agirre Salaberria, bizkaitar milizianoa, Mauthausengo kontzentrazio esparrutik bizirik atera zelako ezaguna (h. 2009).
- Martxoaren 28a - Alain Bosquet, ukrainar jatorriko frantziar idazlea (h. 1998).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Joseph Murray, estatubatuar sendagilea, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2012).
- Apirilaren 6a - Caren Marsh Doll, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- Apirilaren 7a - Roger Lemelin, frantsesezko kanadar nobelagilea (h. 1992).
- Apirilaren 7a - Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (h. 2012).
- Apirilaren 8a - Ian Smith, Rhodesiako (gaur egun Zambia eta Zimbabwe) lehen ministroa (h. 2007).
- Apirilaren 9a - Joxepa Arregi, Jesus Mari Zabarte ETAko presoaren ama, preso eta iheslarien amaren irudi eta sinboloa eta Etxerat elkarteko presidentea (h. 2010).
- Apirilaren 10a - Cécile Rol-Tanguy, Frantziako Erresistentziako kidea, 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuena (h. 2020).
- Apirilaren 11 - Raymond Carr, ingeles historialaria, Espainiako, Latinoamerikako eta Suediako historian aditua (h. 2015).
- Apirilaren 11 - José Luis Pinillos, bizkaitar psikologoa (h. 2013).
- Apirilaren 15a - Emyr Humphreys, galestar eleberrigilea (h. 2020).
- Apirilaren 16a - Merce Cunningham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 2009).
- Apirilaren 16a - Nilla Pizzi, italiar abeslaria (h. 2011).
- Apirilaren 16a - Pedro Ramírez Vázquez, mexikar arkitektoa (h. 2013).
- Apirilaren 17a - Osvaldo Dorticós, Fidel Castroren Iraultzaren gidaria eta Kubako presidentea (h. 1983).
- Apirilaren 17a - Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (h. 2012).
- Apirilaren 19a - Santiago Brouard, bizkaitar medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea (1984an GALek eraila).
- Apirilaren 21a - Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (h. 2008).
- Apirilaren 22a - Donald J. Cram, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (h. 2001).
- Apirilaren 23a - Epifanio Fernández, gipuzkoar futbolaria (h. 1977).
- Apirilaren 24a - Glafkos Kliridis, Zipreko presidentea (h. 2013).
- Apirilaren 24a - César Manrique, kanariar artista (h. 1992).
- Apirilaren 26a - Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (h. 2012).
- Apirilaren 28a - Franco Rossi, italiar zinemagilea (h. 2000).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Mohammed Karim Lamrami, Marokoko lehen ministroa (h. 2018).
- Maiatzaren 3a - Traute Lafrenz, alemaniar medikua eta nazismoaren aurkako erresistentziaren borrokalaria, bizirik geratzen zen Arrosa Zuria taldeko azken kidea (h. 2023).
- Maiatzaren 3a - Pete Seeger, estatubatuar kantaria eta musikagilea, folk musikako aitzindaria (h. 2014).
- Maiatzaren 5a - Gilles Andriamahazo, Madagaskargo presidentea (h. 1989).
- Maiatzaren 5a - Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (h. 1999).
- Maiatzaren 6a - Alejandro Finisterre, galiziar asmatzailea eta editorea, futbolinaren asmatzailea (h. 2007).
- Maiatzaren 7a - Joe Mitty, Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea (h. 2007).
- Maiatzaren 7a - Eva Perón, Evita, argentinar aktore eta politikaria, peronismoko eragile nagusia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1952).
- Maiatzaren 7a - Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (h. 2012).
- Maiatzaren 10a - Daniel Bell, estatubatuar kazetari eta soziologoa (h. 2011).
- Maiatzaren 15a - Eugenia Charles, Dominikako lehen ministroa (h. 2005).
- Maiatzaren 16a - Ramón Margalef, kataluniar ekologoa (h. 2004).
- Maiatzaren 17a - Jose Maria Kerexeta, gipuzkoar futbolaria (h. 1989).
- Maiatzaren 18a - Margot Fonteyn, ingeles ballet dantzaria (h. 1991).
- Maiatzaren 20a - Edmundo Flores, mexikar ingeniaria eta idazlea (h. 2003).
- Maiatzaren 22a - Paul Vanden Boeynants, Belgikako lehen ministroa (h. 2001).
- Maiatzaren 24a - Paul Rambié, lapurtar margolaria (h. 2020)..
- Maiatzaren 25a - Julia Conesa Conesa, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Maiatzaren 27a - Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (h. 2017).
- Maiatzaren 29a - Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras, espainiar museo zuzendaria eta kontserbadorea (h. 1990).
EkainaAldatu
- Ekainaren 6a - Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (h. 2018).
- Ekainaren 8a - Abdirashid Ali Shermarke, Somaliako 2. presidentea (h. 1969).
- Ekainaren 10a - Antonio Gezuraga Besangitz, bizkaitar-estatubatuar ingeniaria, AEBtako Itsas Armadan eta NASAn aritutakoa (h. 1992).
- Ekainaren 12a - Ahmed Abdallah, Komoreetako lehenbiziko presidentea (h. 1989).
- Ekainaren 21a - Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (h. 2003).
- Ekainaren 21a - Paolo Soleri, italiar arkitektoa (h. 2013).
- Ekainaren 23a - Mohamed Boudiaf, Aljeriako presidentea (h. 1992).
- Ekainaren 27a - Manuel Ballester, kataluniar kimikaria (h. 2005).
UztailaAldatu
- Uztailaren 2a - Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (h. 2012).
- Uztailaren 6a - Oswaldo Guayasamín, ekuadortar pintore eta eskultorea (h. 1999).
- Uztailaren 6a - Antonio Márquez Salas, venezuelar ipuingilea (h. 2002).
- Uztailaren 8a - Walter Scheel, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 2016).
- Uztailaren 14a - Lino Ventura, italiar aktorea (h. 1987).
- Uztailaren 15a - Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (h. 1999).
- Uztailaren 16a - Choi Kyu-hah, Hego Koreako presidentea (h. 2006).
- Uztailaren 18a - Ignacio Larrauri, eusko-filipinar futbolaria (h. 2001).
- Uztailaren 20a - Edmund Hillary, zeelandar mendizalea, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista (h. 2008).
- Uztailaren 23a - Héctor Germán Oesterheld, argentinar komiki gidoigilea (1977an desagertua).
- Uztailaren 24a - Ferdinand Kübler, suitzar txirrindularia (h. 2016).
- Uztailaren 26a - James Lovelock, britainiar zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista, Gaia hipotesiaren sortzailea (h. 2022).
- Uztailaren 31 - Primo Levi, italiar idazlea (h. 1987).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 4a - Michel Déon, frantziar idazlea (h. 2016).
- Abuztuaren 8a - Dino De Laurentiis, italiar zinema ekoizlea (h. 2010).
- Abuztuaren 8a - Hau Pei-tsun, Taiwango lehen ministroa (h. 2020).
- Abuztuaren 9a - Joop den Uyl, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1987).
- Abuztuaren 9a - Emilio Vedova, italiar margolaria (h. 2006).
- Abuztuaren 9a - Leona Woods, lehen erreaktore nuklearra eta lehen bonba atomikoa eraikitzen lagundu zuen estatubatuar fisikaria (h. 1986).
- Abuztuaren 12a - Margaret Burbidge, britainiar astronomoa (h. 2020).
- Abuztuaren 20a - Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (h. 2009).
- Abuztuaren 20a - Andoni Ituarte, bizkaitar txirrindularia.
- Abuztuaren 24a - Benny Moré, kubatar musikaria (h. 1963).
- Abuztuaren 25a - Gerardo Bujanda, gipuzkoar politikari jeltzalea, Eusko Gudarosteko Saseta bataoiloiko azken beteranoa (h. 2019).
- Abuztuaren 26a - Robert Cornevin, frantziar historialaria (h. 1988).
- Abuztuaren 28a - Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Abuztuaren 29a - Rudy Hirigoien, Lapurdin jaiotako abeslari lirikoa (h. 2000).
IrailaAldatu
- Irailaren 2a - Marge Champion, estatubatuar dantzari eta aktorea (h. 2020).
- Irailaren 3a - Pedro Alconero, bizkaitar futbolaria (h. 1963).
- Irailaren 11 - Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat (h. 2004).
- Irailaren 13a - Mary Midgley, ingeles filosofoa, etikan aditua (h. 2018).
- Irailaren 15a - Fausto Coppi, Il Campionissimo, italiar txirrindularia, historiako ezagunenetako bat (h. 1960).
- Irailaren 15a - Radmila Trifunović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (h. 1943).
- Irailaren 17a - Horst Krüger, alemaniar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 19a - Juan Barjola, espainiar margolaria (h. 2004).
- Irailaren 21a - Mario Bunge, argentinar fisikari eta zientziaren filosofoa, errealismoa aldezteagatik eta pseudozientzien aurkako jarreragatik ezaguna (h. 2020).
- Irailaren 23a - Magdaléna Štrompachová, Hungarian jaiotako eslovakiar margolari eta zaharberritzailea (h. 1988).
- Irailaren 26a - Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (h. 2012).
- Irailaren 29a - Vladimír Vašíček, txekiar margolaria, pintura moderno eta pintura abstraktuan aitzindari bere herrialdean (h. 2003).
UrriaAldatu
- Urriaren 3a - James M. Buchanan, estatubatuar ekonomialaria, 1986ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- Urriaren 5a - Donald Pleasence, ingeles aktorea (h. 1995).
- Urriaren 6a - Mohamed Siyad Barre, Somaliako diktadorea (h. 1995).
- Urriaren 6a - Jesús Gallego Rodríguez, Gaztelan jaiotako donostiar margolaria eta irakaslea (h. 2003).
- Urriaren 7a - Henriette Avram, estatubatuar informatikari, programatzaile eta liburuzaina (h. 2006).
- Urriaren 7a - Zelman Cowen, Australiako Gobernadore Orokorra (h. 2011).
- Urriaren 7a - Georges Duby, frantziar historialaria, Erdi Aroari aditua (h. 1996).
- Urriaren 8a - Kiichi Miyazawa, Japoniarko lehen ministroa (h. 2007).
- Urriaren 8a - Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 2012).
- Urriaren 9a - Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (h. 1998).
- Urriaren 10a - William Kruskal, estatubatuar estatistikaria (h. 2005).
- Urriaren 11 - Art Blakey, estatubatuar jazz bateria-jole eta musikaria (h. 1990).
- Urriaren 13a - Mary Carrillo, espainiar aktorea eta Hurtado ahizpen ama (h. 2009).
- Urriaren 13a - Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (h. 1942).
- Urriaren 15a - Bertha Moss, argentinar aktorea (h. 2008).
- Urriaren 17a - Joseph Laduche, lapurtar pilotaria (h. 1987).
- Urriaren 17a - Zhao Ziyang, Txinako gobernuburua (h. 2005).
- Urriaren 18a - Pierre Trudeau, Kanadako lehen ministroa (h. 2000).
- Urriaren 22a - Doris Lessing, britainiar idazlea, 2007ko Literaturako Nobel Saria (h. 2013).
- Urriaren 25a - Antonio Altsua, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1998).
- Urriaren 26a - Rota Onorio, kiribatiar politikaria (h. 2004).
- Urriaren 26a - Muhammad Reza Shah Pahlavi, Irango shah (h. 1980).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Hermann Bondi, austriar jatorriko britainiar matematikari eta kosmologoa, egoera geldikorraren teoriaren garatzaileetako bat (h. 2005).
- Azaroaren 2a - Jorge de Sena, portugaldar poeta, kritikari, saiakeragile, nobelagile, antzerkigile, itzultzaile eta unibertsitateko irakaslea (h. 1978).
- Azaroaren 4a - Martin Balsam, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- Azaroaren 4a - Jacques Descheemaeker, frantziar legegizon eta historialaria (h. 2012).
- Azaroaren 4a - Rafael Escudero, bizkaitar futbolaria (h. 1953).
- Azaroaren 5a - Félix Gaillard, Frantziako lehen ministroa (h. 1970).
- Azaroaren 6a - Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko portugalgo olerkaririk handienetakoa (h. 2004).
- Azaroaren 6a - Marcos Gándara, Ekuadorko militar eta estatuburu ohia.
- Azaroaren 10a - Mikhail Kalaxnikov, kalibre txikiko armen errusiar diseinatzailea, AK-47 eraso-fusilaren diseinatzailea izateagatik ospetsua (h. 2013).
- Azaroaren 10a - Moïse Tshombe, Katangako (gaur egun Kongoko eskualdea) lehen ministroa (h. 1969).
- Azaroaren 11 - Castor Narvarte, gipuzkoar filosofo, unibertsitate-irakasle, idazle eta ideia demokratikoen defendatzailea (h. 2011).
- Azaroaren 12a - Jean Dauger, lapurtar errugbilaria (h. 1999).
- Azaroaren 16a - Victoriana Aizpuru, Vichori, Pitxirri, gipuzkoar erraketista.
- Azaroaren 19a - Gillo Pontecorvo, italiar zinema zuzendaria (h. 2006).
- Azaroaren 20a - Polentzi Gezala, lezoar txistularia, Europa osoan zehar eman zituen kontzertuak (h. 2008).
- Azaroaren 23a - Claudio Santoro, brasildar musikagilea (h. 1989).
- Azaroaren 24a - Vera Atseva, mazedoniar politikari komunista eta jugoslaviar partisanoen kidea (h. 2006).
- Azaroaren 23a - Peter Frederick Strawson, ingeles filosofoa (h. 2006).
- Azaroaren 25a - Valentí Huch, kataluniar atleta, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua (h. 2018).
- Azaroaren 26a - Frederik Pohl, estatubatuar zientzia-fikzioko generoko idazle eta argitaratzailea (h. 2013).
- Azaroaren 27a - Alberto Girri, argentinar olerkari, itzultzaile eta kontalaria (h. 1991).
- Azaroaren 30a - Justi Arenaza, Vasquita I, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 4a - Inder Kumar Gujral, Indiako lehen ministroa (h. 2012).
- Abenduaren 5a - Dalmacio Langarika, bizkaitar txirrindularia (h. 1985).
- Abenduaren 8a - Mieczysław Weinberg, poloniar jatorriko errusiar musikagilea (h. 1996).
- Abenduaren 9a - William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (h. 2011).
- Abenduaren 15a - José Antonio Sáenz de Santamaría, espainiar militarra, Gerra Zibilean bando kolpista matxinatuaren alde borrokatu zena (h. 2003).
- Abenduaren 16a - Michel Etxeberri, frantsesezko lapurtar aktorea (h. 1999).
- Abenduaren 17a - Es'kia Mphahlele, hegoafrikar idazlea (h. 2008).
- Abenduaren 18a - Josu Oregi, gipuzkoar euskalaria (h. 1995).
- Abenduaren 19a - Pepita Carpeña, espainiar feminista eta anarkosindikalista, frankismoan erbesteratua (h. 2005).
- Abenduaren 21a - Leda Valladares, argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa (h. 2012).
- Abenduaren 23a - Peggy Fortnum, britaniar ilustratzailea (h. 2016).
- Abenduaren 24a - Pierre Soulages, frantziar margolaria (h. 2022).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (h. 2012).
- Maria Luisa Agirre, Doktora, tolosar mediku pediatra, medikuntzan doktoradutza egin zuen lehen emakumezko gipuzkoarra (h. 2013).
- Maritxu Lasuen, gipuzkoar erraketista.
- Pilar Gartziandia, Espainiako Gerra Zibileko tolosar emakume errepresaliatua (h. 2019).
- Sotero Lizarazu, euskal txirrindularia (h. 2016).
- Carmen Barrero Aguado, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Elena Gil Olaya, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Dionisia Manzanero Salas, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Job Lec'hvien, bretainierazko idazlea (h. 2015).
- Joseph Serchuk, judu partisanoen unitate bateko komandantea Holokaustoaren garaian (h. 1993).
- María Eugenia Casinelli de García Irureta Goyena, giza eskubideen aldeko argentinar aktibista, Maiatzeko Plazako Amonen Elkartearen hamabi sortzaileetako bat (h. 1995).
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 4a - Georg von Hertling, Alemaniako kantzilerra (j. 1843).
- Urtarrilaren 6a - Theodore Roosevelt, AEBetako 26. presidentea (j. 1858).
- Urtarrilaren 8a - Peter Altenberg, austriar idazlea (h. 1859).
- Urtarrilaren 9a - Antonio Arruti, gipuzkoar idazlea (j. 1882).
- Urtarrilaren 15a - Karl Liebknecht, alemaniar sozialista, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (j. 1871).
- Urtarrilaren 15a - Rosa Luxemburg, alemaniar iraultzaile eta teorilaria (j. 1870).
- Urtarrilaren 22a - Carl Larsson, suediar margolaria, Arts and Crafts mugimenduaren kidea (j. 1853).
- Urtarrilaren 24a - Ismail Qemali, lehenbiziko Albaniako presidente eta lehen ministroa (j. 1844).
- Urtarrilaren 27a - Endre Ady, hungariar olerkari eta kazetaria (j. 1877).
- Urtarrilaren 29a - Aram Manukian, armeniar iraultzailea (j. 1879).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 3a - Pedro Jose Elizegi, Pello Errota, euskal bertsolaria (j. 1840).
- Otsailaren 3a - Edward Charles Pickering, estatubatuar astronomoa (j. 1846).
- Otsailaren 4a - Fermín Calbetón, donostiar politikari liberala (j. 1853).
- Otsailaren 5a - Vasili Rozanov, errusiar filosofoa, kritikaria eta idazlea (j. 1856).
- Otsailaren 5a - William Michael Rossetti, ingeles literatura-kritikaria eta argitaratzailea (j. 1829).
- Otsailaren 17a - Wilfrid Laurier, Kanadako lehen ministroa (j. 1841).
- Otsailaren 18a - Ōyama Sutematsu, Unibertsitate ikasketak egin zituen lehenengo japoniar emakumea (j. 1860).
- Otsailaren 21a - Kurt Eisner, alemaniar politikaria (j. 1867).
- Otsailaren 21a - Mary Edwards Walker, estatubatuar feminista, abolitzailea, ustezko espioia, gerrako gatibua eta zirujaua (j. 1832).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 6a - Wenceslao Orbea, gipuzkoar politikari eta abokatua.
- Martxoaren 13a - Aquilino Amuategi, gipuzkoar politikari sozialista (j. 1877).
- Martxoaren 16a - Jakov Sverdlov, errusiar militante boltxebikea (j. 1885).
- Martxoaren 25a - Wilhelm Lehmbruck, alemaniar eskultorea (j. 1881).
- Martxoaren 28a - Jose Maria Ezpeleta Samaniego, nafar aristokrata (j. 1846).
- Martxoaren 28a - Leon Olalkiaga, gipuzkoar albaitaria (j. 1859).
- Martxoaren 31 - Dolors Monserdà, kataluniar idazlea, poeta, ipuin kontalaria, antzerkigilea, saiogilea eta artikugilea (j. 1845).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 4a - William Crookes, ingeles kimikari eta fisikaria (j. 1832).
- Apirilaren 10a - Emiliano Zapata, Mexikoko Iraultzaren buruzagi nagusietakoa (j. 1879).
- Apirilaren 12a - Chichana Patiño, galiziar hegazkinlaria , hegazkin bat gidatu zuen lehen emakume galiziarra eta agian Europa osokoa (j. 1890).
- Apirilaren 13a - Juan Bautista Elustiza, gipuzkoar apaiz , organista eta musikologoa (j. 1885).
- Apirilaren 16a - Anders Nicolai Kiær, norvegiar estatistikaria (j. 1838).
- Apirilaren 18a - Joaquín Rucoba, espainiar arkitektoa (j. 1844).
- Apirilaren 27a - Antonia Bandres, gipuzkoar moja jesuitina (j. 1898).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 5a - Piarres Ibarrart, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1838).
- Maiatzaren 5a - Hermilio Oloritz, nafar idazle, historialari eta politikaria (j. 1854).
- Maiatzaren 6a - L. Frank Baum, estatubatuar idazlea (j. 1856).
- Maiatzaren 8a - Vera Zasulitx, errusiar mugimendu iraultzailearen beteranoetako bat eta errusiar marxismoaren hastaileetako bat (j. 1849).
- Maiatzaren 19a - Georges Lafenestre, frantziar arte kritikaria, historialaria eta poeta (j. 1837).
- Maiatzaren 21a - Victor Segalen, frantziar itsas armadako mediku, eleberrigile, olerkari, etnografo, sinologo, esploratzaile eta arkeologoa (j. 1878).
- Maiatzaren 24a - Amado Nervo, mexikar idazle modernista (j. 1870).
- Maiatzaren 25a - Madam C. J. Walker, asmatzailea, enpresaburu eta filantropoa, Estatu Batuetan aberats bihurtu zen lehen emakume afroamerikarra (j. 1867).
EkainaAldatu
- Ekainaren 20a - Tivadar Csontváry Kosztka, hungariar margolaria (j. 1853).
- Ekainaren 30a - John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia, britainiar fisikaria (j. 1842).
UztailaAldatu
- Uztailaren 10a - Hugo Riemann, alemaniar musikologoa (j. 1849).
- Uztailaren 15a - Hermann Emil Fischer, alemaniar kimikaria, 1902ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- Uztailaren 21a - Gustaf Magnus Retzius, suediar anatomia-ikerlaria, neurologia modernoaren sortzaileetako bat (j. 1842).
- Uztailaren 26a - Edward Poynter, ingeles margolari figuratiboa (j. 1836).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 9a - Emiliano Arriaga, bizkaitar musikagilea eta gaztelaniazko idazlea (j. 1844).
- Abuztuaren 9a - Ralph Albert Blakelock, estatubatuar margolaria (j. 1847).
- Abuztuaren 9a - Ernst Haeckel, alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filosoa (j. 1834).
- Abuztuaren 9a - Ruggiero Leoncavallo, italiar musikagilea eta libreto-egilea (j. 1857).
- Abuztuaren 11 - Andrew Carnegie, eskoziar jatorriko estatubatuar industria-gizon eta filantropoa (j. 1835).
- Abuztuaren 11 - Alfonso Maria Zabala, euskal idazlea (j. 1847).
- Abuztuaren 24a - Juan Antonio Escurra, Paraguaiko presidentea (j. 1859).
- Abuztuaren 26a - Ángela Molinuevo y Longuebau, karitate zerbitzuen bultzatzaile arabarra (j. 1845).
- Abuztuaren 27a - Louis Botha, lehendabiziko Hegoafrikako lehen ministroa (j. 1862).
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Tora Larsson, suediar tranpolin jauzilaria (j. 1891).
- Irailaren 9a - Henri Lutz, lapurtar musikagilea, sinfonietan aditua (j. 1864).
- Irailaren 12a - Leonid Andreiev, errusiar idazlea (j. 1871).
- Irailaren 19a - Biktoriano Iraola, gipuzkoar idazlea eta inprimatzailea (j. 1841).
- Irailaren 27a - Adelina Patti, italiar sopranoa (j. 1843).
UrriaAldatu
- Urriaren 7a - Alfred Deakin, Australiako bigarren lehen ministroa (j. 1856).
- Urriaren 13a - Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 3a - Ignacio Darío Irigoyen, Buenos Airesko probintziako gobernadorea (j. 1854).
- Azaroaren 14a - John Aitken, eskoziar meteorologo, fisikari eta itsas ingeniaria, hodei fisikaren eta aerosol zientziaren sortzaileetako bat (j. 1839).
- Azaroaren 15a - Alfred Werner, suitzar kimikaria, 1913ko Kimikako Nobel Saria (j. 1866).
- Azaroaren 16a - Pierre Forsans, frantziar politikaria, Biarrizko alkatea (j. 1853).
- Azaroaren 19a - Florencio Constantino, bizkaitar tenorra (j. 1869).
- Azaroaren 23a - Henry Gantt, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua (j. 1861).
- Azaroaren 25a - Francisco Javier González de Castejón, Vadilloko markesa, nafar abokatu eta politikaria (j. 1848).
- Azaroaren 25a - Lavinia Warren, nanismoa pairatu zuen emakumezko estatubatuar feria-aktorea (j. 1841/42).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Pedro Soraluze, euskal historialari, kazetari eta iragarkigilea.
- Abenduaren 3a - Pierre-Auguste Renoir, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
- Abenduaren 5a - Elia Millosevich, italiar astronomoa (j. 1848).
- Abenduaren 13a - Woldemar Voigt, alemaniar fisikaria (j. 1850).
- Abenduaren 18a - Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (j. 1863).
- Abenduaren 21a - Louis Diémer, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1843).
- Abenduaren 27a - Theo de Meester, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1851).
- Abenduaren 28a - Johannes Robert Rydberg, suediar fisikaria (j. 1854).
- Abenduaren 29a - William Osler, kanadar medikua (j. 1849).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Nicanor Zurikaldai, bizkaitar olerkaria (j. 1845).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Johannes Stark
- Kimika: eman gabe
- Literatura: Carl Friedrich Georg Spitteler
- Medikuntza: Jules Bordet
- Bakea: Woodrow Wilson