1903
urte
1903. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa |
Urteak | 1900 • 1901 • 1902 • 1903 • 1904 • 1905 • 1906 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1903 MCMIII |
Ab urbe condita | 2656 |
Armeniar egutegia | 1352 ԹՎ ՌՅԾԲ |
Bahá'í egutegia | 59 – 60 |
Bengaliar egutegia | 1310 |
Berber egutegia | 2853 |
Egutegi budista | 2447 |
Myanmarko egutegia | 1265 |
Bizantziar egutegia | 7411 – 7412 |
Koptoen egutegia | 1619 – 1620 |
Etiopiar egutegia | 1895 – 1896 |
Hebrear egutegia | 5663 – 5664 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1959 – 1960 |
Shaka Samvat | 1825 – 1826 |
Kali Yuga | 5004 – 5005 |
Iraniar egutegia | 1281 – 1282 |
Islamiar egutegia | 1320 – 1321 |
Japoniar egutegia | Meiji 36 (明治36年) |
Korear egutegia | 4236 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2446 |
Holozeniar egutegia | 11903 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Martxoaren 22a - Kubak Guantanamoko basea alokatu zien Estatu Batuei.
- Urriaren 3a - Argentina: Cipolletti hiria sortu zuten, Rio Negroko probintzian.
- Azaroaren 3a - Panama Kolonbiatik independizatu zen.
- Azaroaren 18a - Panamako kanala: Estatu Batuen soberania izatera pasatu zen.
- Abenduaren 17a - Errusia: Mentxebike eta boltxebikeen banaketa.
- Abenduaren 21a - Holandako gobernuak langileak lan istripuetaz babesteko lege bat argitaratzen du.
- Abenduaren 21a - Tomás Meabek Euskadiko Ezkerraren Gazteak sortu zuen Euskadin.
Arte eta kulturaAldatu
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Abuztuaren 28a - Harley-Davidson Motor Company sortu zen.
- Abenduaren 17a - Kitty Hawk, Ipar Carolinan (AEB) Orville Wrightek autopropultsatutako hegazkin baten lehen hegaldi kontrolatua egin zuen, bere anaia Wilburekin batera.
- Estatu Batuak - Henry Fordek Ford Motor Company auto fabrika sortu zuen.
KirolakAldatu
- Apirilaren 8a - Athleticek Real Madrili 3-2 irabazi eta Futboleko Espainiako Errege Koparen lehen finala irabazi zuen.
- Uztailaren 1a - Frantziako Tourraren lehendabiziko edizioa hasi zen Parisen.
- Uztailaren 19 - Maurice Garin italiar-frantziar txirrindularia Frantziako Tourraren lehendabiziko garailea izan zen.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 2a - Kane Tanaka, 119 urte eta 107 egun bizi izandako japoniarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (h. 2022).
- Urtarrilaren 4a - Georg Elser, Suabiako nekazari eta arotza, Adolf Hitler hiltzen saiatzeagatik ezaguna (h. 1945).
- Urtarrilaren 6a - Maurice Abravanel, estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1993).
- Urtarrilaren 10a - Barbara Hepworth, ingeles eskultorea (h. 1975).
- Urtarrilaren 10a - Enrique Txabarri, euskal belar hockey jokalaria (h. 1993).
- Urtarrilaren 11 - Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (h. 1988).
- Urtarrilaren 21a - Igor Kurtxatov, sobietar fisikari nuklearra, "sobietar bonba atomikoaren aita" (h. 1960).
- Urtarrilaren 26a - Carmen Portinho, ingeniari zibila, hirigile eta feminista, Brasilgo emakumeen eskubideen aldeko borrokan aitzindaria (h. 2001).
- Urtarrilaren 27a - John Carew Eccles, australiar neurologoa, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1997).
- Urtarrilaren 28a - Kathleen Lonsdale, irlandar-britainiar kimikaria, kristalografian aditua eta Royal Societyko lehenengo emakume kidea (h. 1971).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Maryse Choisy, lapurtar kazetari eta saiakeragilea (h. 1979).
- Otsailaren 6a - Claudio Arrau, txiletar piano-jotzailea (h. 1991).
- Otsailaren 7a - Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea (h. 2003).
- Otsailaren 8a - Greta Keller, austriar abeslari eta aktorea (h. 1977).
- Otsailaren 8a - Tunku Abdul Rahman, Malaysiako aurreneko lehen ministroa (h. 1990).
- Otsailaren 10a - Matthias Sindelar, austriar futbolaria (h. 1939).
- Otsailaren 11 - Antonio Machín, kubatar abeslaria (h. 1977).
- Otsailaren 12a - Genara Fernández García, espainiar maistra (h. 1936).
- Otsailaren 12a - Philippe Lamour, frantziar abokatua (h. 1992).
- Otsailaren 12a - Jose Legarreta, euskal herritar futbolaria (h. 1957).
- Otsailaren 12a - Ignacio Olague, euskal idazle, historialari eta paleontologoa (h. 1974).
- Otsailaren 13a - Georges Simenon, belgikar idazlea (h. 1989).
- Otsailaren 18a - Nikolai Podgorni, sobietar estatu-gizona (h. 1983).
- Otsailaren 18a - Etienne Salaberri, So egilea, euskal apaiz, idazle eta kazetaria (h. 1981).
- Otsailaren 21a - Anais Nin, frantziar-estatubatuar idazlea (h. 1977).
- Otsailaren 21a - Raymond Queneau, frantziar idazlea (h. 1976).
- Otsailaren 22a - Morley Callaghan, ingelesezko kanadar idazlea (h. 1990).
- Otsailaren 23a - Julius Fučík, txekiar kazetaria (h. 1943).
- Otsailaren 24a - Irène Némirovsky, judutar idazle ukrainarra (h. 1942).
- Otsailaren 26a - Giulio Natta, italiar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (h. 1979).
- Otsailaren 28a - Vincente Minnelli, estatubatuar zinemagilea (h. 1986).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Angelita Bilbao Bilbao, bizkaitar ekintzaile politiko abertzalea (h. 1990).
- Martxoaren 3a - Rabbe Enckell, finlandiar nobelagile eta poeta (h. 1974).
- Martxoaren 5a - Maria Etxabe Aldai, gipuzkoar idazle, politikari eta kultur eragilea (h. 1993).
- Martxoaren 6a - Kōjun enperatriza, Japoniako enperatriz ezkontidea (h. 2000).
- Martxoaren 9a - José María García Lahiguera, nafar elizgizona, Madril-Alcaláko apezpikua eta Valentziako artzapezpikua izandakoa (h. 1989).
- Martxoaren 10a - Crescente Olariaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1981).
- Martxoaren 14a - Jean-Baptiste Etxeberri, baxenafar apaiza eta euskal idazlea (h. 1993).
- Martxoaren 14a - Mustafa Barzani, Mullah Mustafa, buruzagi kurdua (h. 1979).
- Martxoaren 16a - Henri Lhote, frantziar etnologo eta esploratzailea (h. 1991).
- Martxoaren 18a - Galeazzo Ciano, italiar buruzagi faxista (h. 1944).
- Martxoaren 23a - Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (h. 1965).
- Martxoaren 23a - Frank Sargeson, zeelandaberritar idazlea (h. 1982).
- Martxoaren 24a - Adolf Butenandt, alemaniar biokimikoa, 1939ko Kimikako Nobel Saria (h. 1995).
- Martxoaren 26a - Antonio Arrue, euskal idazlea (h. 1976).
- Martxoaren 27a - Antonio Arraiz, venezuelar idazlea (h. 1962).
- Martxoaren 28a - Rudolf Serkin, bohemiar jatorriko estatubatuar piano-jotzailea (h. 1991).
- Martxoaren 29a - Elvira Azkarate Etxebarria, 110 urte eta 206 egun bizi izandako bizkaitarra (h. 2013).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 2a - Virgínia Amposta Amposta, kataluniar sindikalista eta maistra (h. 1939).
- Apirilaren 2a - Marcelino Galatas, eusko-filipinar futbolaria (h. 1994).
- Apirilaren 3a - Lili Kraus, hungariar pianista (h. 1986).
- Apirilaren 4a - José María Acuña López, galiziar eskultorea (h. 1991).
- Apirilaren 6a - Harold Eugene Edgerton, estatubatuar ingeniaria (h. 1990).
- Apirilaren 9a - Ward Bond, estatubatuar aktorea (h. 1960).
- Apirilaren 9a - Gregory Goodwin Pincus, estatubatuar biokimikaria eta sendagilea (h. 1967).
- Apirilaren 12a - Jan Tinbergen, herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1994).
- Apirilaren 14a - Mercedes Prendes, asturiar aktorea (h. 1981).
- Apirilaren 17a - Nikolai Nabokov, estatubatuar musikagilea (h. 1978).
- Apirilaren 23a - Joaquín Casalduero, espainiar literatura kritikari eta saiakera idazlea (h. 1990).
- Apirilaren 24a - José Antonio Primo de Rivera, espainiar politikaria, Falange Española alderdiaren sortzailea (h. 1936).
- Apirilaren 25a - Andrei Nikolaievitx Kolmogorov, errusiar matematikaria (h. 1987).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 2a - Benjamin Spock, estatubatuar pediatra (h. 1998).
- Maiatzaren 3a - Bing Crosby, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1977).
- Maiatzaren 8a - Marino Aierra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua (h. 1988).
- Maiatzaren 8a - Manuel Anatol, euskal herritar futbolaria (h. 1990).
- Maiatzaren 8a - Fernandel, frantziar aktorea (h. 1971).
- Maiatzaren 9a - Anna O. Shepard, estatubatuar arkeologoa (h. 1973).
- Maiatzaren 15a - Maria Reiche, alemaniar matematiko eta arkeologoa, Peruko Nazcako lerroei buruzko bere ikerlanagatik ospetsua (h. 1998).
- Maiatzaren 21a - Pedro Eugenio Aramburu, euskal jatorriko politikaria, Argentinako presidentea (h. 1970).
- Maiatzaren 21a - Alfred Roth, suitzar arkitektoa (h. 1998).
- Maiatzaren 22a - Yves Rocard, frantziar fisikaria (h. 1992).
- Maiatzaren 29a - Bob Hope, estatubatuar aktorea (h. 2003).
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - Tomás Aragüés Bayarte, Euskal Herrian bizi izandako aragoitar musika irakasle, zuzendari eta konpositorea (h. 1956).
- Ekainaren 1a - Niní Marshall, argentinar aktore, gidoilari eta komediantea (h. 1996).
- Ekainaren 2a - Max Aub, valentziar idazlea (h. 1972).
- Ekainaren 4a - Evgeni Mravinski, errusiar orkestra-zuzendaria (h. 1988).
- Ekainaren 6a - Aram Khatxaturian, armeniar musikagilea eta pedagogoa (h. 1978).
- Ekainaren 8a - Maria Dolores Agirre, euskal idazlea (h. 1997).
- Ekainaren 8a - Marguerite Yourcenar, frantziar eleberrigilea (h. 1987).
- Ekainaren 11 - Felix Izagirre, Izagirre I, bizkaitar esku-huskako eta palazko pilotaria (h. 1975).
- Ekainaren 14a - Alonzo Church, estatubatuar logikari eta matematikaria (h. 1995).
- Ekainaren 17a - Ruth Graves Wakefield, estatubatuar chefa (h. 1977).
- Ekainaren 18a - Raymond Radiguet, frantziar idazlea (h. 1923).
- Ekainaren 19a - Lou Gehrig, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 1941).
- Ekainaren 21a - Jose Maria Yermo, euskal kirolaria (h. 1960).
- Ekainaren 25a - George Orwell, britainiar idazlea (h. 1950).
- Ekainaren 25a - Anne Revere, estatubatuar aktorea (h. 1990).
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Amy Johnson, britainiar abiazioaren pilotu aitzindaria, Britainia Handitik Australiara bakarrik hegan egin zuen lehen emakumezkoa (h. 1941).
- Uztailaren 2a - Alec Douglas-Home, Erresuma batuko lehen ministroa (h. 1995).
- Uztailaren 2a - Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1991).
- Uztailaren 6a - Hugo Theorell, suediar zientzialaria, 1955eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1982).
- Uztailaren 7a - Steven Runciman, ingeles historialaria (h. 2000).
- Uztailaren 10a - John Wyndham, ingeles zientzia fikziozko idazlea (h. 1969).
- Uztailaren 10a - Domingo Zaldua, euskal herritar futbolaria (h. 1986).
- Uztailaren 11 - Rudolf Abel, Sobietar Batasuneko espioia (h. 1971).
- Uztailaren 13a - Kenneth Clark, britainiar artearen historialaria (h. 1983).
- Uztailaren 14a - Carlos Prío Socarrás, Kubako presidentea (h. 1977).
- Uztailaren 17a - Helena Cortesina, dantzaria, kupletista,aktorea eta Espainiako lehen emakume zinema-zuzendarietako bat (h. 1984).
- Uztailaren 20a - Jesús Larraza, euskal herritar futbolaria (h. 1926).
- Uztailaren 22a - Johannes de Klerk, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 1979).
- Uztailaren 27a - Michail Stasinopoulos, Greziako presidentea (h. 2002).
- Uztailaren 28a - Silvina Ocampo, gaztelaniazko eta frantsesezko argentinar idazlea (h. 1993).
- Uztailaren 31 - Juan Bautista Kortajarena, Batista Ondartza, gipuzkoar bertsolaria (h. 1992).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 3a - Habib Bourguiba, Tunisiako aurreneko presidentea (h. 2000).
- Abuztuaren 3a - Fahri Korutürk, Turkiako presidentea (h. 1987).
- Abuztuaren 5a - Rensis Likert, estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua, Likert eskalaren sortzailea (h. 1981).
- Abuztuaren 6a - Juan de Ajuriagerra, EAJko politikaria Espainiako Gerra Zibilean eta frankismoan (h. 1978).
- Abuztuaren 7a - Ralph Bunche, estatubatuar diplomazialaria, 1950eko Bakearen Nobel Saria (h. 1971).
- Abuztuaren 7a - Louis Leakey, britainiar antropologoa (h. 1972).
- Abuztuaren 9a - Santiago Aznar, euskal herritar politikari sozialista (h. 1979).
- Abuztuaren 10a - Julia Álvarez Resano, euskal irakasle, kazetari eta politikaria (h. 1948).
- Abuztuaren 11 - Ánxel Fole, galiziar idazlea (h. 1986).
- Abuztuaren 14a - Ramón Díaz Sánchez, venezuelar idazlea (h. 1968).
- Abuztuaren 19a - James Gould Cozzens, estatubatuar eleberrigilea (h. 1978).
- Abuztuaren 24a - Graham Sutherland, britainiar pintorea eta grabatzailea (h. 1980).
- Abuztuaren 26a - Caroline Miller, estatubatuar eleberrigilea (h. 1992).
- Abuztuaren 27a - Anka Butorac, kroaziar eta jugoslaviar politikari komunista, Jugoslaviar partisanoen kidea (h. 1942).
- Abuztuaren 28a - Bruno Bettelheim, austriar-estatubatuar psikiatra (h. 1990).
IrailaAldatu
- Irailaren 6a - Alfredo Espinosa, euskal herritar politikari errepublikarra eta medikua (h. 1937).
- Irailaren 7a - Jorge Urrutia, txiletar musikagilea eta irakaslea (h. 1981).
- Irailaren 10a - Georges De Rham, suitzar matematikaria (h. 1990).
- Irailaren 10a - Benita Galeana, mexikar idazlea, sufragista, sindikalista eta aktibista (h. 1995).
- Irailaren 11 - Theodor Adorno, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa (h. 1969).
- Irailaren 13a - Claudette Colbert, frantziar-estatubatuar aktorea (h. 1996).
- Irailaren 15a - Roy Acuff, estatubatuar abeslari, biolin-jotzaile eta abesti-idazlea (h. 1992).
- Irailaren 17a - Olavi Paavolainen, finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria (h. 1964).
- Irailaren 20a - Gertrud Arndt, alemaniar argazkilari eta ehulea, Bauhauseko emakume esanguratsuenetariko bat (h. 2000).
- Irailaren 20a - Alexandre Deulofeu, kataluniar politikaria eta historiaren filosofoa (h. 1978).
- Irailaren 25a - Mark Rothko, errusiar-estatubatuar margolaria (h. 1970).
- Irailaren 28a - Jesús de Monasterio, espainiar biolin-jotzaile eta musikagilea (j. 1836).
- Irailaren 29a - Migel Zubiaga Imaz, gipuzkoar idazlea.
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Vladimir Horowitz, errusiar-estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1989).
- Urriaren 4a - John Vincent Atanasoff, estatubatuar fisikaria, ENIAC lehen ordenagailu elektroniko digitalaren gurasoetako bat (h. 1995).
- Urriaren 4a - Ernst Kaltenbrunner, austriar abokatu eta politikaria, Alemania Naziko goi-mailako ofiziala (h. 1946).
- Urriaren 5a - Luis Bernaola, bizkaitar jesuita eta ekonomialaria (h. 1981).
- Urriaren 6a - Ernest Thomas Sinton Walton, irlandar fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- Urriaren 13a - Takiji Kobayashi, literatura proletarioaren japoniar idazlea (h. 1933).
- Urriaren 15a - Manuel Sagartzazu, gipuzkoar futbolaria (h. 1990).
- Urriaren 17a - Andrés Espinosa, bizkaitar alpinista eta abenturazalea (h. 1985).
- Urriaren 17a - Nathanael West, estatubatuar idazle eta gidoigilea (h. 1940).
- Urriaren 22a - George Wells Beadle, estatubatuar biologoa, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1989).
- Urriaren 23a - Julio Franco, gipuzkoar margolaria (h. 1980).
- Urriaren 24a - Charlotte Perriand, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1999).
- Urriaren 28a - Evelyn Waugh, britainiar idazle eta kazetaria (h. 1966).
- Urriaren 29a - Mieczyslaw Jastrun, poloniar poeta (h. 1983).
- Urriaren 29a - Arturo Tabera, espainiar kardinala, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (h. 1975).
- Urriaren 31 - Bertrand de Jouvenel, frantziar idazle eta politikaria (h. 1987).
- Urriaren 31 - María Teresa León, 27ko belaunaldiko espainiar idazlea (h. 1988).
- Urriaren 31 - Joan Violet Robinson, ingeles ekonomialaria (h. 1983).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Jean Tardieu, frantziar poeta eta antzerkigilea (h. 1995).
- Azaroaren 1a - Jose Maria Uzelai, bizkaitar margolaria (h. 1979).
- Azaroaren 3a - Walker Evans, estatubatuar argazkilaria (h. 1975).
- Azaroaren 7a - Ana de Gonta Colaço, portugaldar eskultore eta artista plastikoa (h. 1954).
- Azaroaren 7a - Konrad Lorenz, austriar naturalista, etologiaren sortzailetariko bat eta 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1989).
- Azaroaren 7a - Diego Ordóñez, euskal atleta (h. 1990).
- Azaroaren 9a - Josefina Pla, espainiar idazle eta irakaslea (h. 1999).
- Azaroaren 13a - Pedro Navascues, nafar historialari eta idazlea (h. 1927).
- Azaroaren 17a - Nicolaas Diederichs, Hego Afrikako presidentea (h. 1978).
- Azaroaren 17a - Sebastian Zapirain, gipuzkoar buruzagi eta militante komunista, PCEko militante historikoa (h. 1996).
- Azaroaren 20a - Alexandra Danilova, errusiar ballet dantzaria (h. 1997).
- Azaroaren 20a - José Ignacio Lasa Esnaola, gipuzkoar idazle eta ikerlaria (h. 1993).
- Azaroaren 21a - Arturo Peña, euskal atleta (h. 1969).
- Azaroaren 22a - Santiago Arriaga, Frai Santiago de Jesús, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- Azaroaren 27a - Lars Onsager, estatubatuar kimikaria, 1968ko Kimikako Nobel Saria (h. 1976).
- Azaroaren 28a - Jacinto Argaia, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko apezpikua izandakoa (h. 1993).
- Azaroaren 29a - Pilar Prieto Rubio, 111 urte eta 59 egun bizi izandako Euskal Herritarra (h. 2015).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 4a - Cornell Woolrich, estatubatuar idazlea (h. 1968)
- Abenduaren 5a - Pedro Ipiña, Morenito de Sestao, bizkaitar toreatzailea (h. 1985).
- Abenduaren 5a - Cyril Jackson, hegoafrikar astronomoa (h. 1988).
- Abenduaren 5a - Crispín Martínez, nafar artista (h. 1957).
- Abenduaren 5a - Cecil Frank Powell, ingeles fisikaria, 1950eko Fisikako Nobel Saria (h. 1969).
- Abenduaren 8a - Zelma Watson George, afro-amerikar opera-abeslari, musikologo eta diplomatikoa (h. 1994).
- Abenduaren 12a - Yasujiro Ozu, japoniar zinemagilea (h. 1963).
- Abenduaren 13a - Ella Baker, Ameriketako Estatu Batuetako Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduko ekintzaile afroamerikarra (h. 1986).
- Abenduaren 15a - Antonio Iturmendi, euskal herritar politikari karlista (h. 1976).
- Abenduaren 16a - Misao Tamai, japoniar futbolaria (h. 1978).
- Abenduaren 17a - Erskine Caldwell, estatubatuar eleberrigilea (h. 1987).
- Abenduaren 19a - François Perroux, frantziar ekonomialaria eta idazlea (h. 1987).
- Abenduaren 19a - George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1996).
- Abenduaren 22a - Haldan Keffer Hartline, estatubatuar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1983).
- Abenduaren 27a - Bogdan Suchodolski, poloniar filosofoa (h. 1992).
- Abenduaren 28a - John von Neumann, estatubatuar matematikaria (h. 1957).
- Abenduaren 29a - Candido Portinari, brasildar margolari espresionista (h. 1962).
- Abenduaren 30a - Jack Pithey, Rhodesiako presidentea (h. 1984).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Benantzio Bernaola Intxaurbe, Karakol, bizkaitar trikitilaria (h. 1978).
- Eulogio Gorostiaga, bizkaitar idazlea eta apaiza (h. 1932).
- Jesus Solaun, euskal herritar politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1979).
- Joakin Egia, Bilboko portuko kapitaina (h. 1956).
- Luis Tolosa, donostiar arkitekto autodidakta, arkitektura arrazionalista estiloko eraikin askoren egile ezkutua (h. 1956).
- Mauro Azkona, euskal zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 1982).
- Migel Zubiaga Imaz, gipuzkoar idazlea.
- Rafael Gómez, gipuzkoar politikaria (h. 1977).
- Daniel O. Fagunwa, nigeriar buruzagi, irakasle eta idazle joruba (h. 1963).
- Leoncia Gómez Galán, etxeko langilea eta Cáceresko El Periódico Extremadurako azken vocera delakoa (h. 1986).
- Vicenç Riera Llorca, kataluniar idazlea (h. 1991).
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - George Gabriel Stokes, irlandar matematikaria eta fisikaria (j. 1819).
- Otsailaren 7a - James Glaisher, ingeles meteorologialari, aeronauta eta astronomoa (j. 1809).
- Otsailaren 22a - Hugo Wolf, esloveniar-austriar musikagilea eta musika-kritikaria (j. 1860).
- Otsailaren 28a - Cosme Etxebarrieta, bizkaitar enpresaburu eta politikari errepublikanoa (j. 1842).
- Otsailaren 28a - Laureano Figuerola, espainiar ekonomilari eta politikaria (j. [[1816
- Otsailaren 28a - Emily Warren Roebling, estatubatuar ingeniaria, Brooklyneko zubiaren amaieran egin zituen ekarpenengatik ezaguna (j. 1843).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 3a - František Ladislav Rieger, txekiar ekonomialari eta politikari abertzalea (j. 1818).
- Martxoaren 5a - Gaston Paris, frantziar jakituna (j. 1839).
- Martxoaren 13a - José Aranguren, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1821).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 28 - Josiah Willard Gibbs, estatubatuar fisikarian, termodinamikaren oinarrien finkatzaileetako bat (j. 1839).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 9a - Paul Gauguin, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1848).
- Maiatzaren 20a - Marcial Valladares Nuñez, galiziar idazlea (j. 1821).
EkainaAldatu
- Ekainaren 11 - Alexandro I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (j. 1876).
- Ekainaren 11 - Draga Mašin, Serbiako erregina ezkontidea (j. 1864).
- Ekainaren 22a - Antonio de Pirala, espainiar historialaria (j. 1824).
UztailaAldatu
- Uztailaren 3a - Harriet Rebecca Lane, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1830).
- Uztailaren 11 - William Ernest Henley, ingeles olerkaria (j. 1849).
- Uztailaren 17a - James Abbott McNeill Whistler, estatubatuar pintorea eta grabatzailea (j. 1834).
- Uztailaren 20a - Leon XIII.a, Aita Santua (j. 1810).
- Uztailaren 25a - Prosper Henry, frantziar optikari eta astronomoa (j. 1849).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Calamity Jane, Estatu Batuetako Mendebalde Urrunaren konkista urteetako pertsonaia (j. 1852).
- Abuztuaren 17a - Hans Gude, norvegiar margolaria (j. 1825).
- Abuztuaren 21a - Charles-Alexandre Fay, baxenafar militar eta kartografoa (j. 1827).
- Abuztuaren 22a - Robert Cecil-Gascoyne (Salisburyko III. markesa), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1830).
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Charles Renouvier, frantziar filosofoa (j. 1815).
UrriaAldatu
- Urriaren 4a - Otto Weininger, austriar filosofoa (j. 1880).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Theodor Mommsen, alemaniar idazlea, 1902ko Literaturako Nobel Saria (j. 1817).
- Azaroaren 7a - Marie Joséphine Nicolas, frantziar margolaria (j. 1846).
- Azaroaren 13a - Camille Pissarro, frantziar margolaria (j. 1830).
- Azaroaren 25a - Sabin Arana, EAJren sortzailea (j. 1865).
- Azaroaren 25a - Jean Dominique Julien Sallaberri, euskal legegizona eta idazlea (j. 1837).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 3a - Migel Irigarai Gorria, nafar abokatu eta politikari karlista (j. 1850).
- Abenduaren 7a - Ramón Fernandez Garaialde, gaztelerazko poeta eta Donostiako alkatea (j. 1814).
- Abenduaren 8a - Herbert Spencer, britainiar filosofoa (j. 1820).
- Abenduaren 9a - Sebastián Herrero, espainiar kardinala, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1822).
- Abenduaren 26a - Giuseppe Zanardelli, Italiako lehen ministroa (j. 1826).
- Abenduaren 28a - George Gissing, ingeles idazlea (j. 1857).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Dionisio Antonio Ibarluzea, nafar pedagogoa eta historialaria (j. 1831).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Antoine Henri Becquerel, Pierre Curie, Marie Curie
- Kimika: Svante August Arrhenius
- Literatura: Bjørnstjerne Martinus Bjørnson
- Medikuntza: Niels Ryberg Finsen
- Bakea: William Randal Cremer