Apirilaren 28
data
Apirilaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamazortzigarren eguna da, 119garrena bisurteetan. 247 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1366 - Gernikako hiribilduaren sorrera.
- 1977 - ETAk Antonio Galan Aceituno guardia zibileko sargentua hil zuen Tolosan.
- 1979 - ETAk Pedro Ruiz Rodriguez udaltzaina hil zuen Durangon.
- 1980 - ETAk Rufino Muñoz Alcalde goardia zibila hil zuen Oiartzunen.
- 2009 - Txerri gripearen lehenengo kasua baieztatu zuten Euskal Herrian.
- 2014 - Akitania-Euskadi euroeskualdea: Iñigo Urkulluk Alain Rousset presidente karguan ordezkatu zuen.
MunduaAldatu
- 1981 - Galiziak bere autonomia-estatutua onartu zuen eta martxan jarri zuen.
- 2001 - Dennis Tito, lehenengo espazio-turista, espaziora abiatu zen.
- 2010 - Gaztelania, euskara, galiziera, katalana eta valentziera Espainiako Senatuan erabiltzeko proposamena aurrera atera zen.
- 2011 - Marokoko Marrakex hirian egindako atentatuan hamasei pertsona hil ziren, hildako gehienak turista atzerritarrak zirelarik.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1865 - Emakume afrikarra (frantsesez: L'Africaine), Giacomo Meyerbeerren musika eta Eugène Scriberen libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opera antzokian.
- 1970 - Elliot Silverstein estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Richard Harris irlandar aktoreak antzeztutako A Man Called Horse filma estreinatu zen.
- 1971 - Woody Allen estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorearen Bananas filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2009 - Kickstarter, proiektu sortzaile eta berriak finantzatzeko erabiltzen den mikromezenasgo plataforma abian jarri zen.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1773 - Bernard Dubourdieu, lapurtar itsasgizona eta Frantziako Itsas Armadako kapitaina (h. 1811).
- 1788 - Marcelino Oraa, nafar militar eta politikaria (h. 1851).
- 1873 - Prudentzio Abarrategi, Besamotza, bizkaitar bertsopaper saltzailea.
- 1883 - Prudentzio Gerekiz, Prudencio de la Cruz, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1936).
- 1914 - Juan Agustin Zumalabe, euskal olerkaria eta itzultzailea (h. 1981).
- 1921 - Julio Catania, euskal opera abeslaria (h. 2002).
- 1934 - Javier Pradera, gipuzkoar abokatu eta kazetaria (h. 2011).
- 1953 - Margarita Uria, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea.
- 1957 -
- Pedro Azpiazu, EAJko bizkaitar politikaria.
- Léopold Eyharts, Europar Agentzia Espazialeko (ESA) lapurtar astronauta, lehen euskal astronauta.
- 1960 - Joserra Fachado, gipuzkoar aktorea eta pailazoa.
- 1968 - Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (h. 2008).
- 1970 - José Ramón Cuspinera, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- 1971 - Igor Leturia, gipuzkoar informatikaria eta ikertzailea.
- 1973 - Jabi Luaces, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1975 - Barby Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea, Beraskoainen (h. 2021).
- 1978 - Maria Eizagirre, gipuzkoar kazetaria.
- 1979 - Maider Esparza, nafar gimnasta ohia.
- 1982 - Pablo González Yagüe, bizkaitar-errusiar kazetaria eta politologoa, Moskun.
- 1984 - Joseba Olagarai, nafar telebista-aurkezlea.
- 1986 - Hedoi Etxarte, euskal idazlea eta biolin-jotzailea.
- 1990 - Jone Uria, bizkaitar bertsolaria.
- 1997 - Amaia Aberasturi, bizkaitar aktorea.
MunduaAldatu
- 1402 - Nezahualcóyotl, Texcocoko erregea (h. 1472).
- 1442 - Eduardo IV.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1483)
- 1758 - James Monroe, Ameriketako Estatu Batuetako 5. Presidentea (h. 1831).
- 1761 - Prudencio de Guadalfajara, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1855).
- 1838 - Tobias Asser, herbeheretar legelaria, 1911ko Bakearen Nobel Saria (h. 1913).
- 1854 - Hertha Ayrton, britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea (h. 1923).
- 1868 - Émile Bernard, frantziar margolari postimpresionista eta idazlea (h. 1941).
- 1874 - Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (h. 1936).
- 1878 - Lionel Barrymore, estatubatuar antzerki, zinema eta irrati aktorea (h. 1954).
- 1883 - Alfredo Baeschlin, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta idazlea (h. 1964).
- 1889 - António de Oliveira Salazar, Portugalgo lehen ministro eta diktadorea (h. 1970).
- 1900 -
- Jan Hendrik Oort, frisiar astronomoa (h. 1992).
- Maurice Thorez, frantziar politikaria (h. 1964).
- 1902 - Alexandre Kojève, errusiar jatorriko frantziar filosofoa (h. 1968).
- 1906 -
- Anthony Accardo, estatubatuar mafiosoa (h. 1992).
- Kurt Gödel, austria-hungariar matematikari, logiko eta filosofoa, historiako logikari garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1978).
- 1908 - Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua (h. 1974).
- 1916 - Ferruccio Lamborghini, italiar industria gizona, Lamborghini automobil-enpresaren sortzailea (h. 1993).
- 1917 - Valentín García Yebra, espainiar itzultzaile eta idazlea (h. 2010).
- 1918 - Eli Eduardo de Gortari, mexikar filosofo eta politikaria (h. 1991).
- 1919 - Franco Rossi, italiar zinemagilea (h. 2000).
- 1922 - Pino Cerami, italiar-belgiar txirrindularia (h. 2014).
- 1924 - Kenneth Kaunda, lehendabiziko Zambiako presidentea (h. 2021).
- 1926 - Harper Lee, estatubatuar idazlea (h. 2016).
- 1928 -
- Yves Klein, frantziar artista, Body Arteko aitzindaria (h. 1962).
- Vitelio Ruiz Hernández, kubatar hizkuntzalari eta pedagogoa (h. 2019).
- Eugene Shoemaker, estatubatuar astronomoa eta geologoa, planetologia zientziaren sortzaileetako bat (h. 1997).
- 1929 -
- André Robert, kanadar zientzialaria (h. 1993).
- Rogelio Salmona, kolonbiar arkitektoa (h. 2007).
- 1930 - James Baker, estatubatuar politikaria.
- 1931 - Takashi Mizuno, japoniar futbolaria.
- 1932 - Francisco López Hernández, espainiar eskultore eta unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1936 - Tarek Aziz, irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea (h. 2015).
- 1937 - Saddam Hussein, Irakeko diktadorea (h. 2006).
- 1941 -
- Lucien Aimar, frantziar txirrindulari ohia.
- Ann-Margret, suediar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Ivà, kataluniar komikigilea (h. 1993).
- Karl Barry Sharpless, estatubatuar kimikaria eta unibertsitate-irakaslea, 2001eko Kimikako Nobel Saria.
- 1942 - Francisco Rico Manrique, kataluniar filologoa.
- 1943 - Jacques Dutronc, frantziar rock abeslari, kantautore, gitarrajole, konposatzaile eta aktorea.
- 1948 - Terry Pratchett, fantasia eta zientzia fikziozko ingeles idazlea (h. 2015).
- 1950 - Jay Leno, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- 1953 - Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (h. 2003).
- 1955 - Saeb Erekat, palestinar politikari eta diplomazialaria, Palestinaren Askapenerako Erakundeko idazkari nagusia (h. 2020).
- 1958 - Mary McDonnell, estatubatuar aktorea.
- 1959 - Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (h. 2011).
- 1960 -
- Pedro Bordaberry, uruguaitar abokatua, irakaslea eta politikaria, Colorado Alderdikoa.
- Ian Rankin, eskoziar eleberrigilea.
- Walter Zenga, italiar futbol atezain ohia.
- 1970 - Cholo Simeone, argentinar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1971 -
- Bridget Moynahan, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Jaume Ponsarnau, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- 1972 -
- Edwin Ifeanyi, kamerundar japoniar futbolari ohia.
- Koji Kondo, japoniar futbolaria (h. 2003).
- 1973 - Jorge Garcia, estatubatuar aktorea.
- 1974 -
- Penélope Cruz, espainiar aktorea.
- Margo Dydek, poloniar saskibaloi jokalaria (h. 2011).
- 1975 - Jose Luis Marti, espainiar futbolari ohia.
- 1977 -
- Rôni, brasildar futbolari ohia.
- Trần Thị Nga, giza eskubideen defendatzaile vietnamdarra.
- 1978 - José Adrián Bonilla, costaricar txirrindularia.
- 1980 -
- Karolina Gočeva, ipar mazedoniar abeslaria.
- Bradley Wiggins, pista eta errepideko britaniar txirrindularia.
- 1981 - Jessica Alba, estatubatuar aktorea.
- 1985 - Nausicaa Bonnín, kataluniar aktorea.
- 1987 - Leiomy Maldonado, puertorricar jatorriko estatubatuar modelo, dantzari, dantza-irakasle eta ekintzailea.
- 1988 -
- Juan Mata, espainiar futbolaria.
- Jiyai Shin, hegokorear golflaria.
- 1989 -
- Miriam Giovanelli, espainiar aktorea.
- Emil Salomonsson, suediar futbolaria.
- 1994 -
- Milos Degenek, australiar futbolaria.
- Mina Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1995 - Tim Kempton Jr., estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1997 - Olivia Nova, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1575 - Juan Martinez Zaldibiakoa, gipuzkoar historialaria eta agintari oinaztarra (j. c. 1500).
- 1773 - Joan Batista Gamiz, euskal olerkaria (j. 1696).
- 1874 - Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (j. 1801).
- 1890 - Jean Iribarne, zuberotar idazlea (j. 1814).
- 1894 - Felix Aramendia, nafar medikua, Madrilen (j. 1856).
- 1933 - José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1900).
- 1960 - Manex Etxamendi, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1873).
- 1993 - Enrique Txabarri, euskal belar hockey jokalaria, Madrilen (j. 1903).
- 2003 - Carmelo Morales, euskal txirrindularia, Castro Urdialesen (j. 1930).
- 2006 - Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (j. 1940).
- 2009 - Javier Ortiz, donostiar kazetaria, Madrilen (j. 1948).
- 2013 - Sunti Amilibia, gipuzkoar idazle eta poeta, Txileko Santiagon (j. 1917).
- 2017 -
- Juan Bautista Berasategi, gipuzkoar zinema-zuzendaria (j. 1951).
- Imanol Oruemazaga, bizkaitar apaiz, kultur eragile, politikari eta historialaria (j. 1931).
- 2022 - Fernando Sáenz Lacalle, nafar apaiza, San Salvadorreko artzapezpikua, La Libertaden (j. 1932).
MunduaAldatu
- 1076 - Svend II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1019).
- 1109 - Hugo Clunykoa, Clunyko abadea (j. 1024).
- 1192 - Konrado Montferratokoa, Jerusalemgo erregea.
- 1721 - Mary Read, pirata ingelesa, garai guztietako emakumezko pirata ospetsuenetakoa.
- 1754 - Giovanni Battista Piazzetta, italiar pintorea, dekoratzailea eta eskultorea.
- 1807 - Jacob Philipp Hackert, alemaniar margolaria (j. 1737).
- 1811 - Jacques-André Emery, frantziar apaiza (j. 1732).
- 1813 - Mikhail Kutuzov, errusiar militarra (j. 1745).
- 1853 - Johann Ludwig Tieck, alemaniar idazlea (j. 1773).
- 1901 - Paule Minck, frantziar idazle, kazetari eta hizlari sozialista, komunista eta feminista (j. 1839).
- 1903 - Josiah Willard Gibbs, estatubatuar fisikarian, termodinamikaren oinarrien finkatzaileetako bat (j. 1839).
- 1918 - Gavrilo Princip, Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sophie Chotek hil zituen serbobosniar abertzalea (j. 1894).
- 1922 - Paul Deschanel, Frantziako presidentea (j. 1855).
- 1927 - Li Dazhao, txinatar iraultzailea (j. 1888).
- 1936 - Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (j. 1868).
- 1945 -
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea (j. 1883).
- Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea, berarekin batera fusilatua (j. 1912).
- 1954 - Léon Jouhaux, frantziar sindikalista, 1951ko Bakearen Nobel Saria (j. 1879).
- 1960 - Carlos Ibáñez del Campo, Txileko presidentea (j. 1877).
- 1964 - Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
- 1970 - Ed Begley, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1973 - Jacques Maritain, frantziar filosofo katolikoa (j. 1882).
- 1978 -
- Mohammed Daoud Khan, Afganistango lehen presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1909).
- Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (j. 1906).
- 1983 - Fritz Luchsinger, suitzar alpinista, Lhotse mendiaren lehen igoera egin zuenetako bat (j. 1921).
- 1984 - Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (j. 1908).
- 1989 - Raúl Sendic, uruguaiar politikaria eta gerrillaria (j. 1925).
- 1991 - Eduardo Moreiras, galiziar idazlea (j. 1914).
- 1992 - Francis Bacon, irlandar margolaria (j. 1909).
- 1993 - Dominique Bozo, frantziar museo-arduraduna (j. 1935).
- 1999 -
- Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (j. 1920).
- Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- 2000 - Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1916).
- 2002 - Aleksandr Lebed, errusiar militar eta politikaria (j. 1950).
- 2007 - Joaquin Navarro Estevan, espainiar politikari eta epailea (j. 1939).
- 2009 - Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (j. 1920).
- 2011 - Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (j. 1959).
- 2012 -
- Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1920).
- Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (j. 1919).
- 2015 - Marcia Brown, estatubatuar idazle eta ilustratzailea, 30 haur liburu baino gehiagoduna (j. 1918).
- 2018 - Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2019 - John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1968).
- 2020 -
- Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko aholkulari zientifiko nagusia (j. 1936).
- Eddy Pieters Graafland - herbehereetar futbolaria, Herbehereetako atezainik onenetakoa (j. 1934).
- Michael Robinson, irlandar-britainiar futbolaria eta telebista aurkezlea (j. 1958).
- 2021 -
- Michael Collins, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Jean-Guy Pilon, quebectar olerkari eta eleberrigilea (j. 1930).
- El Risitas, espainiar umoregile eta aktorea (j. 1956).
- Federico Salas, Peruko lehen ministroa (j. 1950).
- 2022 - Juan Diego, espainiar aktorea (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Pruden/Prundet eta Zuhuri/Zuhurni/Prontxo/Prudens.
- Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna
Jaieguna, ondoko herrietan: