Deba
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Deba (argipena)»
Deba Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdeko handiena, lurraldez. Itsasertzean dago, eta izena Deba ibaitik datorkio, bertan itsasoratzen baita. 51,54 km² ditu, eta 5.427 biztanle zituen 2016. urtean.
Deba | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debabarrena | ||||||||||
Izen ofiziala | Deba | ||||||||||
Alkatea | Maider Zubicaray Beristain (en) ![]() | ||||||||||
Posta kodea | 20820–20829 | ||||||||||
INE kodea | 20029 | ||||||||||
Herritarra | debar | ||||||||||
Ezizena | tarinak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′43″N 2°21′00″W / 43.295277777778°N 2.35°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 51,54 km² | ||||||||||
Garaiera | 0-661 | ||||||||||
Distantzia | 41 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 5.395 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 104,68 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,33 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 48,76 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,77 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,11 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,52 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 72,18 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 64.89 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1343 ekainaren 17 | ||||||||||
Webgunea | https://www.deba.eus |
Geografia aldatu
Ingurune naturala aldatu
Debaren natura ondarerik preziatuena itsasertza da. Han daude, izan ere, Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea eta bost hondartza (Santiago, Aitzuri, Lapari, Mendata eta Sakoneta). Inguru hau Europako eta munduko geoparkeen sareko kide da 2010. urtetik. Flysch egitura geologiko berezietan 60 milioi urteko sekuentzia geologikoa ikus daiteke (duela 110 milioi urtetik orain dela 50 milioi urtera arte).[3]
Debak 52 km² ditu, Gipuzkoako udalerrien artean azalera handienetakoa. Lur‑eremu horietan Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek aintzat hartzeko moduko berrogeita hamar bat haitzulo aurkitu dituzte; aipatzekoak dira, batez ere, Ekain, Urtiaga eta Praileaitz.
Ekain 1969an aurkitu zuten; eta, hango labar‑pinturen kalitatea eta ugaritasuna kontuan hartuta, Iberiar penintsulako lau haitzulo baliotsuenen artean dago. Paleolito garaiko aztarnategi horretan hainbat irudi aurkitu dituzte: arrainak, oreinak, artzak, bisonteak, eta 33 zaldi.
Ekain haitzuloa Debako udal‑barrutian dago, baina Zestoako herrigunetik oso gertu, eta hara iristeko bide naturala Zestoatik abiatzen da. Haitzuloaren erreprodukzio zehatza egin dute instalazio moderno batean; hartara, haitzuloaren aberastasun arkeologikoaz ohartzeko aukera dute bisitari askok, 14.000 urtez iraun duten margo eta grabatuak babesten diren bitartean.
Urteaga haitzuloa magdaleniense eta aziliense garaietako aztarnategi franko-kantauriar garrantzitsuenetarikoa da. Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1928an.[4]
Praileaitzen duela 15.500 urteko erritu-gunea topatu dute, eta Euskal Herriko aurkikuntza garrantzitsuenetako bat izan da azken urteetan.[4]
Hondartza ondo ekipatua herrigunetik gertu, zumardi hostotsua, pasealekuak, bertakoen izaera abegitsua... faktore horien guztien ondorioz, Debaren alderdi turistikoa da medailoiaren gainaldea, eta industria da azpialdea. Hiribilduak, eskerrak ematen dizkio Fermin Kalbetoni, hark egindako mesedeengatik; horregatik, debarrek haren izena duen zumardian mesedegilearen soina jarri dute.
Gaur egun, Deba turismoari estuki lotua dago, udaldean edo oporraldian jendetza iristen da, horietako asko bigarren etxebizitzan gozatzera, eta hotelak eta kanpinak gainezka egoten dira.
-
Debako aireko ikuspegia.
Mugakideak aldatu
Iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebaldean Mutriku eta Mendaro, ekialdean Zestoa eta Zumaia, eta hegoaldean Azkoitia mugakide ditu Debak.
Auzoak aldatu
Debak hainbat auzo ditu, nagusiena Itziar da, eta besteak Lastur, Itxaspe, Egia, Arriola, Madariaga, Endoia, Arbiskoa eta Elorriaga auzoak dira.
Zerbitzuak aldatu
Gizarte zerbitzuak aldatu
Kirola aldatu
- Kiroldegia[7]
Kultura aldatu
Hezkuntza aldatu
- Euskaltegia[10]
- KZ gunea[11]
- Haur-eskola[12]
- Luzaro HH-LH[12]
- Mendata BHI[12][13]
- Musika eta dantza eskola[14]
- Arte eskola[15]
- Gaztelekua[16]
Historia aldatu
Goi Paleolitoko garaian egindako labar-pinturak ditu Ekaingo leizeak, udalerri honetako mendialdean. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Deba egungo Altzolaraino zen nabigagarria, bokaletik 10 bat kilometrora.[17]
Debako lehen herrigunea Itziarko gainean zegoen. 1294ko ekainaren 24an Antso IV.a Gaztelakoak hiri gutuna eman zien Itziarko biztanleei (hasieran Debak Monreal de Itziar zuen izena), eta haiek, arrantzan aritzeko kostaldera hurbiltzeko beharra ikusita, Debako herria fundatu zuten formalki. Hiri gutuna 1343. urtean eman zien Alfontso XI.a Gaztelakoak, eta Gasteizko foruak, Deba ibaiaren bokalean, klima gozo eta epeleko lekuan, Monreal de Deva izenarekin hiri-gutuna eman zien.
Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza, nekazaritza, industria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik handienak, nahiz eta bestelako arrantza baztertu ez. Burdinolak ziren industriaren oinarri; burdinazko tresnak egiten zituzten. Lantegi haiek ibai eta erreka bazterretan kokatzen ziren, ur indarraz baliatzeko.
Gasteiztik Debako portura zekarten artilearen eta beste zenbait salgairen merkataritza onuragarria izan zen herrirako. Beste herritar batzuek, berriz, gaur arte iraun duten nekazaritza eta abeltzaintza izan zituzten bizibide, orduko labore batzuei eutsi ez badiete ere: ohiturazko txakolina ateratzeko mahatsari, adibidez.
Urduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa gutxitzen joan zen. XIX. mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera zihoan neurrian, beste aktibitate berri bat sortu zen: udaldiko turismoa. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu zen, eta kanpoko bisitarien eraginez ostatu jarduera gehitu zen.
Gaur egun Deba, 5.000 biztanle ingururekin, erakarpen handiko herria dugu turismo arloan (landa-turismoa, hotela, aterpetxea, Donejakue bidea...) eta Itziar aldeko industriaren garrantzia ere aipatzekoa da.
Arrantza tradizioa eta antzinako portua aldatu
Debako portuaren merkataritza‑jarduera ez zen makala izan. Bizkaiko burdina iristen zen, Debako arroako burdinoletara eramateko. Sakonera txikiko txalupak (alak) erabiltzen zituzten, burdina ontziz aldatu eta ibaian gora eramateko, Altzolaraino. Halaber, Arabatik eta Gaztelatik ekarritako egurra, laboreak eta artilea ere kargatzen zuten, atzerrira eramateko.
Zaharrek Diciembre gogoan dute, Asturietako Musel portutik ikatzez beteta etortzen zen kabotaje‑ontzia, Arzabalera joaten zena. Haraino iritsi ahal izateko, Deba gaineko zubiak egurrezko zati altxagarri bat zuen. Garai bateko Monreal haren itsas tradizioa argi ikusten da Ontziola edo Astillero kalearen izenean, eta elizaren gurutze‑gangan zintzilik dagoen dohaintzan: miniaturazko itsasontzi bat miniaturan.
Aztertzeko oso konplexuak diren arrazoiengatik, itsasorako irtenbidea buxatuta geratu zen, eta itsasoari loturiko tradizioa turismoari loturiko patu bihurtu zen.
Ekonomia aldatu
Historikoki, merkataritza eta industria izan dira Debako ekonomiaren oinarri, baita abeltzaintza eta nekazaritza ardatz dituen landa-jarduera ere. Itsasoko ibilbide komertzialak orduko Debako portura edo Altzolako ibaira iristen ziren, XVI. eta XVII. mendeetan. Bi burdinola zituen, eta Gasteiztik iristen zen Gaztelako artilearen merkataritzak eta burdin ingelesak Deba abesrasten zuten. Bere itsasadarrean ontziolak izan ziren xx. mendera arte.
Gaur egun, lehen bezala, industria eta merkataritza dira, oraingoan turismo izaerarekin, herriko ekonomia mantentzen dutenak. Zerbitzuen sektorea (% 50 inguru) eta industria (% 38) dira zutabe ekonomikoak. Abeltzaintzak eta nekazaritzak nolabaiteko garrantzia dute.
Lehen sektoreak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietarako 3506 hektarea dituelarik, batez ere abeltzaintzarako, biztanleria aktiboaren %6,5 hartzen du 220 ustiategi txikitan. Nekazaritza autokontsumorako eta eskualdeko herrietako merkatuetan saltzeko baino ez da. Abeltzaintzak esnean eta haragian aritzen dira. Zezen-ganadutegiren bat dago Lasturren eta Itziarren.
Bigarren sektorean, industria metalurgikoak monopolizatzen du, eskualde osoan bezala, ia sektore hori. Automobilaren osagarrien industriak eta makina-erremintak dira gehien ezarrita daudenak. Deba ibarreko lur batzuk aprobetxatzen dira hura kokatzeko, baina industria-gune garrantzitsua Itziarren dago. Deba Behereko eskualdeak, batez ere industriakoa eta ez oso zabala, industria-kokapen mota bat du, eta, horri esker, bertako biztanleak batzuetan bizi eta beste batzuetan lan egin dezakete. Eibar eta Elgoibar bezalako industriaguneetako fabriken beharrak direla eta, eskualde osoan eta handik kanpo hedatu dira.
Zerbitzuen sektoreak, turismoan oinarritua, biztanleria aktiboaren %50 inguru hartzen du. Erakargarritasun turistiko handia hondartza da, eta horren inguruan ostalaritzako jarduerak, jatetxeak, hotelak eta abar egin dira. Udalerriko landa-eremua jarduera horretan sartzen ari da landa-turismoaren bidez.
Demografia aldatu
2019. urtean Debak 5.445 biztanle zituen, horietatik %22,92k 65 urte edo gehiago zeukan, eta atzerrian jaiotakoak %8,15 ziren.[18]
Debako biztanleria |
---|
![]() |
Politika aldatu
2007 eta 2011ko udal hauteskundeak aldatu
Alderdi politikoa | 2011 | 2007 | ||
---|---|---|---|---|
Botuak% | Zinegotziak | Botuak% | Zinegotziak | |
Alternatiba | 31,44% | 5 | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 21,81% | 3 | 15,7% | 2 |
Eusko Alkartasuna (EA) | 17,55% | 2 | 31,11% | 5 |
Aralar | 12,82% | 2 | - | - |
Itziar Herria Sortzen | 7,92% | 1 | 7,74% | 1 |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) | - | - | 23,07% | 3 |
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/A) | - | - | 15,6% | 2 |
2011ko udal hauteskundeak aldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ezker abertzaleak ez zuen akordiorik lortu zerrenda bateratua aurkezteko, eta Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Aralar nor bere aldetik aurkeztu zen. Alternatibak irabazi zituen hauteskundeak, bost zinegotzi eskuratuz. Euzko Alderdi Jeltzaleak hiru zinegotzi lortu zituen, EAk bi, Aralarrek beste bi eta Itziar Herria Sortzen Itziar herriko plataformak bat.
2015eko udal hauteskundeak aldatu
2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen. Debarren Ahotsa herritar plataforma sortu zen, eta hauteskundeak irabaztea lortu zuen (bost zinegotzi, botoen ehuneko berrogei). Ordukoan ezker abertzalea batuta aurkeztu zen Euskal Herria Bildu koalizioan eta beste bost zinegotzi eskuratu zituen. EAJk hiru zinegotziak mantendu zituen. Emaitza horien ondorioz, Debarren Ahotsa plataformako Pedro Bengoetxea hautatu zuten alkate.
Debako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Debarren Ahotsa | 5 / 13 |
||||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 13 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 13 |
3 / 13 |
|||
Alternatiba** | 5 / 13 |
||||
Eusko Alkartasuna (EA)** | 2 / 13 |
||||
Aralar** | 2 / 13 |
||||
Itziar Herria Sortzen | 1 / 13 |
||||
* 2011n Deban ez zen Bildu koalizioa osatu, eta gero Euskal Herria Bildu izango zen koalizioko alderdi bakoitza bere aldetik aurkeztu zen. ** Euskal Herria Bildu koalizioan integratuta aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeak aldatu
2019ko udal hauteskundeetako emaitzak hauek izan ziren: EH Bilduk 1.334 boto (6 zinegotzi). Debarren ahotsak 942 boto (4 zinegotzi). EAJk 738 boto (3 zinegotzi). PSE-EEk 79 boto.[19] Gilen García Boyra (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[20]
Alkateak[21] aldatu
- Gilen Garcia Boyra - 2019 -
- Pedro Bengoetxea Loiola - 2015 - 2019
- Maider Zubikarai Beristain - 2012 - 2015
- Silverio Urkiri Beitia - 2011 - 2012
- Jesus Maria Agirrezabala Goitokia - 1999 - 2011
- Elias Olalde Urkiri - 1987 - 1999
- Iñaki Elosua Elu - 1983 - 1987
- Roman Galarraga Salegi - 1979 - 1983
Euskara aldatu
Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debabarreneko hizkera[23][24]. Administrazioz Gipuzkoa izateak hizkuntzaz ere Gipuzkoara hurreratzea ekarri du eta, oro har, Debabarreneko hizkerak mendebaleko euskararen eta erdialdekoaren arteko zubi lana egiten duela esan dezakegu. Elgoibar, Mendaro eta Mutriku herrietako hizkerak tarteko hizkeratzat hartzen dira, ezin baitira ez mendebaleko euskalkian ez erdialdekoan sartu erabat. Deban eta Itziarren are handiagoa da euskara giputzaren eragina eta erdialdeko euskaran sartu daiteke bertako hizkera.
2016an herritarren %76,98 euskalduna zen.[18]
Ondasun nabarmenak aldatu
Jauregiak eta etxeak aldatu
- Agirre jauregia, XV. mendeko jauregia da.
- Aldazabal Murgia jauregia, XVIII. mendeko jauregia da.
- Bañez jauregia, XVI-XVII. mendeko hiri jauregia.
- Debako udaletxea. 1747an eraikia, estilo barrokoa du.[25]
- Irarrazabal etxea.
- Sasiola dorrea, XVI. mendeko dorretxea da
- Arriolabeñe baserria, XVI. mendekoa[25]
Azpiegiturak aldatu
- Sasiolako zubia, 2006ean ireki zen.
- Deba-Mutriku zubia, 1866ean ireki zen. 2018ko uztailean zati bat hondoratu egin zen.[26]
- Debako Udal Azoka (1910) arkitektura eklektikoaren adierazgarria. Ondare Kultural izendatu zuen Jaurlaritzak.[25]
- Debako geltokia, Euskotrenen geltokia.
Elizak eta ermitak aldatu
- Santa Maria eliza, XVII. mendeko eliza da. Estatuko monumentu nazional izendatua.[27]
- Sasiolako eliza, XVI. mendeko komentu-multzo batetik zutik dirauen azken eraikina.
- Itziarko santutegia, XVI. urtean berritu zuten.[28]
- Santa Katalina ermita[28]
- Elorriagako San Sebastian ermita[28]
- Lasturko San Nikolas ermita[28]
- Gurutze ermita[28]
- San Roke ermita[28]
- Artzabalgo Santa Ana Ermita[28]
- Salbatore ermita[28]
- San Josepeko gurutzea[28]
Historiaurreko aztarnategiak aldatu
Debar ospetsuak aldatu
- Juan Benanzio Arakistain (1828-1906), idazlea.
- Robustiana "Tene" Mujika (1888-1981), idazlea.
- Peli Markiegi (1905-1946), idazlea.
- Manuel Olaizola "Uztapide" (1909-1983), bertsolaria.
- Faustino Azpiazu "Sakabi" (1916-1995), trikitilaria.
- Patxi Aldabaldetrecu (1930-2002), historialaria, idazlea.
- Carmelo Urdangarin (1932-2021), ekonomialaria, idazlea.
- Rafael Castellano (1943-), idazlea. Madrilen jaioa, aspaldidanik Deban bizi da.
- Itziar Aizpurua (1943-) etakide historikoa eta politikaria.
- Iñaki Esnaola (1948-), abokatu eta politikari ohia.
- Asier Riesgo (1983-), futbolaria.
- Jose Manuel Ostolaza (1875-1954), enpresari eta filantropoa
Bitxikeriak aldatu
Erromatarrek Deva deitu zioten Ingalaterrako gaur egungo Chester hiriari, Deba bezala ibai baten amaieran dagoena.
Ikus, gainera aldatu
Argazki galeria aldatu
-
Deba ibaia Deban itsasoratzen den lekua.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Euskal Kostaldeko Geoparkea — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ a b «Ondare arkeologikoa — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Gizarte zerbitzuak — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Nagusien egoitza — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Udal kiroldegia — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Udal artxiboa — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Ostolaza udal liburutegia — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Debako udal Euskaltegia — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «KZgunea — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ a b c «Ikastetxeak — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Inicio - MENDATA BHI» www.mendatabhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Deba Musikal — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Arte eskola — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Gaztelekua — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..
- ↑ a b «Web Eustat. Datos Estadísticos de Deba» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Udala — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Alkateak — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- ↑ «Debabarrenekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- ↑ «Deba - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- ↑ a b c «Ondare zibila — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Mutriku eta Deba batzen dituen zubiaren zati bat erori da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Santa Maria — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ a b c d e f g h i «Ondare erlijiosoa — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |