Abenduaren 14
data
Abenduaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 349.a bisurteetan. 17 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
- 1751 - Austria: Teresiar Akademia Militarra sortu zen, munduko lehen akademia militarra.
- 1911 - Roald Amundsen eta bere taldea (Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting) Hego Polora iritsitako lehenak izan ziren.
- 1988 - Greba orokorra Espainian Felipe González presidentearen agintaldian egindako lan-merkatuaren erreformaren aurka.
- 1995ko abenduaren 14an Bosniako gerra amaitutzat jo zen.
- 2009 - Silvio Berlusconi eritetxean egon zen hainbat egun, aurpegian estatua batekin eraso bat jaso ostean.
- 2012 - AEBetako Connecticut estatuko ikastetxe batean izandako tiroketan gutxienez 27 lagun hil zituzten.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Andoni Egañak irabazi zuen, bere bigarren txapela lortuz.
- 2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela.
Mundua aldatu
- 1971 - Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Jill St. John, Charles Gray, Lana Wood eta Bernard Lee aktoreek antzeztutako Diamonds Are Forever filma estreinatu zen.
- 1977 - John Badham estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta John Travolta aktoreak anteztutako Saturday Night Fever filma estreinatu zen.
- 1979 - 1941 filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Dan Aykroyd, Ned Beatty, John Belushi, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Christopher Lee, Toshirō Mifune, Tim Matheson, Nancy Allen, Warren Oates, Robert Stack eta Treat Williams aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1989 - Edward Zwick estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Matthew Broderick, Denzel Washington, Cary Elwes eta Morgan Freeman aktoreek antzeztutako Glory filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2013ko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Aimar Olaizolak Juan Martinez de Irujori Anoeta pilotalekuan jokatutako finalean 22-16a irabazi zion.
- 2014ko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Juan Martinez de Irujok Aimar Olaizolari Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 22-17a irabazi zion.
- 2014 - Euskal derbia: Anoetako estadioan Erreala eta Athletic Klubak bana berdindu zuten.
Mundua aldatu
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1878 - José Franco y Ribate, Bilbon bizi izandako espainiar banda-zuzendaria eta musikagilea, Cariñenan (h. 1951).
- 1900 - Joaquín Labaien, gipuzkoar arkitektoa (h. 1995).
- 1916 - Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (h. 2012).
- 1926 - Maurice Abeberri, euskal abokatua eta Ipar Euskal Herriko kultur eta kiroletako pertsona nabarmena (h. 1988).
- 1946 - Luzien Etxezaharreta, lapurtar kazetari eta euskal idazlea.
- 1955 - Anabel Otxoa, bizkaitar sexologo eta dibulgatzailea (h. 2008).
- 1958 - Erramun Landa, bizkaitar margolari, marrazkigile, grabatugile eta kartelgilea.
- 1959 - Carlos Martínez Gorriarán, euskal herritar politikari eta idazlea.
- 1970 - Mikel Abrego, gipuzkoar musikaria.
- 1971 - Beatriz Egizabal, gipuzkoar ipuin-kontalaria.
- 1981 - Itziar Mendizabal, gipuzkoar ballet-dantzaria.
- 1987 - Markel Susaeta, Athleticeko gipuzkoar futbolaria.
- 1988 - Eneko Bóveda, bizkaitar futbolaria.
- 1992 - Marina Agoues, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 - Álvaro Odriozola, gipuzkoar futbolaria.
Mundua aldatu
- 1503 - Nostradamus, frantziar astrologoa (h. 1566).
- 1546 - Tycho Brahe, daniar astronomo eta alkimista (h. 1601).
- 1631 - Anne Conway, ingeles filosofoa, monadaren kontzeptua landu zuen autore nagusietako bat (h. 1679).
- 1727 - François-Hubert Drouais, frantziar margolaria (h. 1775).
- 1730 - James Bruce, eskoziar geografo, esploratzaile eta bidaia-idazlea (h. 1794).
- 1739 - Pierre Samuel du Pont de Nemours, frantziar ekonomialaria eta politikaria (h. 1817).
- 1775 - Thomas Cochrane, Erresuma Batuko Itsas Armadako almirantea (h. 1860).
- 1780 - Karl Nesselrode, errusiar politikari eta diplomatikoa (h. 1862).
- 1824 - Pierre Puvis de Chavannes, frantziar margolaria (h. 1898).
- 1831 - Arsenio Martínez-Campos, espainiar militarra eta politikaria (h. 1900).
- 1832 - Ana Betancourt, kubatar abertzalea eta emakumeen eskubideen bultzatzailea (h. 1901).
- 1853 - Errico Malatesta, italiar anarkista (h. 1932).
- 1854 - John Kemp Starley, ingeles asmatzaile eta industriala, bizikleta modernoaren egiletzat joa (h. 1901).
- 1868 - Aimée Rapin, suitzar margolaria, besorik gabe jaio eta 4.000 koadro inguru margotu zituena oinarekin (h. 1956).
- 1870 -
- Lluís Duran i Ventosa, kataluniar politikari eta legegizona (h. 1954).
- Dirk Jan de Geer, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1960).
- Karl Renner, austriar politikaria (h. 1950).
- 1874 - Consuelo Zavala, mexikar maistra eta feminista (h. 1956).
- 1883 - Morihei Ueshiba, japoniar aikido irakaslea, aikido gudu-antzearen asmatzailea (h. 1969).
- 1890 - Sigurd Hoel, norvegiar idazlea (h. 1960).
- 1895 -
- Eugène Grindel Eluard (Paul Eluard), frantziar olerkaria (h. 1952).
- Jurgi VI.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1952).
- 1897 - Kurt Schuschnigg, Austriako kantzillerra (h. 1977).
- 1898 - Olimpia Valencia, Galiziako lehen ginekologoa (h. 1987).
- 1901 -
- Berthold Lubetkin, ingeles arkitektoa (h. 1990).
- Paulo Greziakoa, Greziako erregea (h. 1964).
- 1909 - Edward Lawrie Tatum, estatubatuar biologoa, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1975).
- 1911 - Hans von Ohain, alemaniar ingeniari eta asmatzailea, zurrusta-propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan (h. 1998).
- 1914 - Karl Carstens, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 1992).
- 1918 - B. K. S. Iyengar, Iyengar Yoga yoga estiloaren sortzailea, munduko yoga irakasle garrantzitsuenetakotzat hartua (h. 2014).
- 1922 - Nikolai Basov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (h. 2001).
- 1924 - Raj Kapoor, indiar antzezle eta zinema zuzendaria (h. 1988).
- 1929 -
- Bill Felstiner, zuzenbidearen soziologian aditua, mendigoizalea, kooperantea eta iheslarien laguntzailea.
- Fernando Sebastián Aguilar, espainiako artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua (h. 2019).
- 1932 -
- Gudrun Corvinus, alemaniar geologoa, paleontologoa eta arkeologoa (h. 2006).
- Étienne Tshisekedi, Zaireko lehen ministroa (h. 2017).
- 1933 - Hisataka Okamoto, japoniar futbolaria.
- 1935 - Lee Remick, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- 1937 - Franz De Mulder, belgikar txirrindularia (h. 2001).
- 1941 - Teresa Gazitúa, txiletar artista eta idazlea.
- 1942 - Juan Diego, espainiar aktorea (h. 2022).
- 1944 - Nicolae Zamfir, errumianiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1946 -
- Jane Birkin, britainiar abeslari eta antzezlea (h. 2023).
- Patty Duke, estatubatuar aktorea (h. 2016).
- Ruth Fuchs, Ekialdeko Alemaniako atleta, historia guztiko xabalina jaurtitzaile hoberentzat hartua (h. 2023).
- Peter Lorimer, eskoziar futbolaria (h. 2021).
- Stan Smith, estatubatuar tenislari ohia.
- 1947 - Dilma Rousseff, Brasilgo lehendakaria.
- 1948 - Marianne Fritz, austriar idazlea (h. 2007).
- 1951 - Jan Timman, holandar xake-jokalaria.
- 1955 - Hervé Guibert, frantziar argazkilari eta idazlea (h. 1991).
- 1957 - Patrick Deville, frantziar idazlea.
- 1958
- Mike Scott, eskoziar kantautore, musikari eta abeslaria, The Waterboys taldeko abeslari, gitarra eta burua.
- Raufa Hassan al-Sharki, yemendar kazetari, irakasle eta ekintzailea (h. 2011).
- 1960 - Catherine Coleman, estatubatuar astronauta.
- 1964 - Liuba María Hevia, kubatar gitarrista, konpositorea eta abeslaria, Kubako kultura garaikidearen ordezkari handienetako bat.
- 1966 -
- Lucrecia Martel, argentinar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Helle Thorning-Schmidt, Danimarkako lehen ministro ohia.
- 1969 - Natascha McElhone, ingeles aktorea.
- 1970 - Anna Maria Jopek, poloniar pop/jazz-abeslari, konpositore eta piano-jotzailea.
- 1976 -
- Santi Ezquerro, errioxar futbolari ohia.
- Peter Gade, danimarkar badminton-jokalaria, historiako badminton-jokalariarrakastsuenetakoa.
- 1978 - Simona Sparaco, italiar idazlea.
- 1979 -
- Sophie Monk, ingeles-australiar abeslaria eta aktorea.
- Michael Owen, ingeles futbolaria.
- 1983 - Iñigo Errejón, espainiar politologoa eta Podemos alderdiko kide nabarmena.
- 1985 - Jakub Blaszczykowski, poloniar futbolaria.
- 1987 -
- Ana María Polvorosa, espainiar aktorea.
- Javier Ruescas, espainiar idazle eta youtuberra.
- 1988 - Vanessa Hudgens, estatubatuar abeslari, konpositore, modelo, aktore eta diseinatzailea.
- 1991 - Bely Basarte, espainiar abeslari eta musikagilea.
- 1992 -
- Ryo Miyaichi, japoniar futbolaria.
- Claudia Traisac, espainiar aktorea.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1407 - Beatriz Nafarroakoa, Nafarroako infanta (j. c. 1392).
- 1836 - Francisco Espoz, euskal militar eta politikaria (j. 1781).
- 1930 - Ángel García Hernández, arabar militarra, Huescan fusilatua (j. 1900).
- 1961 - Manolín Fernández, bizkaitar futbolaria, Sant Hipòlit de Voltregàn (j. 1914).
- 1978 - Edmundo Suárez, Mundo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Valentzian (j. 1916).
- 1990 - Josefina Serratosa, gipuzkoar aktorea (j. 1911).
- 2001 - Jesus Prados Casadamon, Txomin del Regato, bilbotar irrati-esataria, pailazoa, umorista, aktorea eta idazlea (j. 1918).
- 2013 - Ramon Labaien, euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea eta Donostiako alkatea (j. 1928).
- 2014 - José Ignacio Ruiz Olabuénaga, bizkaitar soziologo, irakasle eta ikerlaria (j. 1929).
- 2017 - Maria Angeles Esnaola, frankismoaren garaiko maistra abertzalea (j. 1924).
- 2021 - Luis Azanza, nafar argazkilaria (j. 1961).
Mundua aldatu
- 872 - Adrian II.a, Aita santua (j. c. 792).
- 1476 - Vlad Drakula, Valakia eskualdeko printzea edo vovoida (j. 1431).
- 1503 - Sten Sture Zaharra, Suediako erregeordea (j. 1440).
- 1542 - Jakue V.a Estuardo, Eskoziako Erresumako erregea (j. 1512).
- 1591 - San Joan Gurutzekoa, espainiar fraidea, Espainiako Urrezko Mendeko poeta (j. 1542).
- 1788 -
- Carl Philipp Emanuel Bach, alemaniar musikari eta konposatzailea (j. 1714).
- Karlos III.a Espainiakoa, Napoliko, Siziliako eta Espainiako erregea (j. 1716).
- 1799 - George Washington, Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo Presidentea (j. 1732).
- 1849 - Konradin Kreutzer, alemaniar musikagilea (j. 1780).
- 1854 - Léon Faucher, Frantziako lehen ministroa (j. 1803).
- 1860 - George Hamilton-Gordon (Aberdeengo IV. dukea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1784).
- 1861 - Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Viktoria Britainia Handiko erreginaren ezkontidea (j. 1819).
- 1872 - John Frederick Kensett, estatubatuar Hudson Ibaiaren Eskolako paisaien-margolaria (j. 1816).
- 1896 - Émile-François Chatrousse, frantziar eskultorea (j. 1829).
- 1902 - Julia Dent-Grant, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1826).
- 1936 - Touria Chaoui, marokoar hegazkinlaria, 16 urterekin Marokoko lehen emakume pilotua izatera heldu zena (h. 1956).
- 1938 - Maurice Emmanuel, frantziar musikagile eta musika-jotzailea (j. 1862).
- 1947 -
- Stanley Baldwin, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1867).
- María Muñoz de Quevedo, galiziar-kubatar abesbatza zuzendaria eta piano-jotzailea (j. 1896).
- Lilly Reich, alemaniar diseinatzaile modernoa, Bauhauseko emakume irakasle gutxienetakoa (j. 1885).
- 1953 - Marjorie Kinnan Rawlings, estatubatuar idazlea (j. 1896).
- 1956 - Juho Kusti Paasikivi, Finlandiako presidentea (j. 1870).
- 1960 - Gregory Ratoff, erruso-estatubatuar zinema-antzezle eta zuzendaria (j. c. 1893).
- 1963 - Dinah Washington, estatubatuar abeslaria, musika beltzeko emakume-ahots nagusienetakoa (j. 1924).
- 1970 - Esther Chapa, mexikar mediku zirujaua, idazlea, feminista, sufragista, sindikalista eta aktibista (j. 1904).
- 1978 - Salvador de Madariaga, euskal jatorriko espainiar idazle eta diplomatikoa (j. 1886).
- 1984 -
- Vicente Aleixandre, espainiar idazlea, 1977ko Literaturako Nobel Saria (j. 1898).
- Alberto Fernández Blanco, El Galleta, espainiar txirrindularia (j. 1955).
- 1987 - Copi, argentinar marrazkilaria eta idazlea (j. 1939).
- 1988 -
- Aauri Bokesa, espainiar atleta, saskibaloi jokalaria eta gizarte langilea.
- Robert Cornevin, frantziar historialaria (j. 1919).
- Jean Schramme, belgikar mertzenarioa (j. 1929).
- 1989 - Andrei Sakharov, sobietar fisikaria, 1975eko Bakearen Nobel Saria (j. 1921).
- 1990 - Friedrich Dürrenmatt, alemanezko suitzar idazle eta antzerkigilea (j. 1921).
- 1993 -
- Myrna Loy, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Silvina Ocampo, gaztelaniazko eta frantsesezko argentinar idazlea (j. 1903).
- 1996 - Sofia Montaner Arnau, Vansa haraneko trementinaire katalana. lanbide horretan azkena (j. 1908).
- 1997 - Stubby Kaye, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1918).
- 1998 -
- Vittorio Cottafavi, italiar zinemagilea (j. 1915).
- Norman Fell, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1924).
- 2000 - Francisco Cano Consuegra, espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1955).
- 2001 - W. G. Sebald, alemaniar idazlea (j. 1944).
- 2010 - Ruth Park, Zeelanda Berrian jaiotako australiar idazlea (j. 1917).
- 2013 - Peter O'Toole, irlandar aktorea (j. 1932).
- 2014 - Theo Colborn, ingurumenaren osasunaren estatubatuar analista (j. 1927).
- 2015 - Elena Asins, espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa (j. 1940).
- 2017 - Ákos Császár, hungariar matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea (j. 1924).
- 2018 - Edmond Simeoni, korsikar politikari nazionalista historikoa (j. 1934).
- 2019 - Anna Karina, daniar jatorriko frantziar zinema aktore eta zuzendaria, idazle eta abeslaria (j. 1940).
- 2020 -
- Gérard Houllier, frantziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Jean-Pierre Lux, frantziar errugbilaria (j. 1946).
- 2022 -
- Haydée Padilla, argentinar aktorea (j. 1936).
- Sydney Samuelson, britainiar zinema-zuzendaria eta argazki-zuzendaria (j. 1925).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Gurutz, Gurutzne, Guruzne, Onintza eta Onintze.