1982
urte
1982. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1982 MCMLXXXII |
Ab urbe condita | 2735 |
Armeniar egutegia | 1431 ԹՎ ՌՆԼԱ |
Bahá'í egutegia | 138 – 139 |
Bengaliar egutegia | 1389 |
Berber egutegia | 2932 |
Egutegi budista | 2526 |
Myanmarko egutegia | 1344 |
Bizantziar egutegia | 7490 – 7491 |
Koptoen egutegia | 1698 – 1699 |
Etiopiar egutegia | 1974 – 1975 |
Hebrear egutegia | 5742 – 5743 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2038 – 2039 |
Shaka Samvat | 1904 – 1905 |
Kali Yuga | 5083 – 5084 |
Iraniar egutegia | 1360 – 1361 |
Islamiar egutegia | 1402 – 1403 |
Japoniar egutegia | Shōwa 57 (昭和57年) |
Korear egutegia | 4315 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2525 |
Unix denbora | 378691200 – 410227199 |
Holozeniar egutegia | 11982 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Maiatzaren 13a – Jose Javier Aleman eta Jose Valencia ETAko kideak Tafallan hil ziren bonba bat jartzen ari zirela.
- Azaroaren 6a – Joan Paulo II.a aita santuak, Loiolako santutegia bisitatu zuen, bere Euskal Herriko bisitaldiaren barruan.
- Irailaren 14a – ETAk Errenterian lau guardia zibil erail zituen.
- Abenduaren 31 – EITB telebistaren lehen emisioa Karlos Garaikoetxearen mezu batekin.
- Urriaren 16 – 1982ko urriaren 16an, Victoriano Agiriano eta Maria Angeles Barandiaran senar-emazteak hil zituen Espainiako Poliziak Gasteizko errepide kontrol batean. Biharamunean greba orokorra egin zuten Debagoienan, eta istilu handiak izan ziren Bergaran.
Mundua
aldatu- Apirilaren 2a – Falkland-Malvinas uharteetako Gerra hasi zen, Argentina eta Britainia Handiaren artean.
- Ekainaren 11 – Bartzelonan inauguratu zuten Futbol Munduko Txapelketa.
- Ekainaren 14a – Falkland-Malvinas uharteetako Guda amaitu zen. Hortik aurrera, lurraldeak Britainia Handiaren menpe egoten segitu zuen.
- Urriaren 28a – Espainiako hauteskunde orokorrek aldaketa sakona ekarri zuten. Lehen aldiz aro demokratiko berri honetan PSOEk gehiengo gehiengo osoa lortu zuen eta ondorioz Felipe Gonzalez gobernuburu bilakatu zen. Zentro Demokratikoaren Batasunak beherakada handia izan zuen eta Alderdi Popularrak bere lekua hartu zuen alderdi eskuindar nagusi bezala.
- Azaroaren 17a – 50 prostitutak Londresko Gurutze Santuaren eliza okupatu zuten. Ingalaterrako Prostituten Kolektiboko kideak ziren. Protestak 12 egun iraun zuen. Prostituten aurkako jazarpenarekin bukatzea eskatzen zuten.
- Abenduaren 12a – Ingalaterran 30.000 emakumek giza-katea egin zuten Greenham Commongo base militarra inguratuz. AEBen arma nuklearrak gordetzearen aurka, hamalau kilometroko perimetroa osatu zuten.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herrian
aldatu- Apirilaren 18a – Barricada taldeak bere lehen kontzertua eman zuen Txantreako jaietan.Lehen kontzertu harrezkero, El Drogasek kontzertua egin izan du urtero egun honetan Iruñeko auzoan.
- Maiatzaren 22tik maiatzaren 30era – 2. Korrika ospatu zen, Iruñea eta Donostia artean.
- Uztailaren 4a – 1982ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Joxe Migel Argiñarenak bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Irailaren 10a – Irun eta Bidasoaldeko historia, kultura, artea eta abar aztertzeko, Luis de Uranzu Kultur Taldea onartu zen, ofizialki.
- Abenduaren 19a – 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Xabier Amurizak irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
Munduan
aldatu- Urtarrilaren 6a – Fernando Arrabal idazleak Nadal saria lortu zuen La torre herida por un rayo eleberriarekin.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatu- Apirilaren 25a – Real Sociedad futbol taldeak bere bigarren eta azken liga lortu zuen, azken partidan Athletici 2-1 irabazita Atotxan. Bigarrena FC Barcelona gelditu zen.
- Maiatzaren 29a – Frantziako errugbi txapelketaren finalean S.U.Agen taldeak Aviron Bayonnais 18-9 menderatu zuen.
- Uztailaren 11 – Italiak Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen, Alemaniari (orduko Alemaniako Errepublika Federala) 3-1 irabaziz Madrilen.
- Uztailaren 24a – Bernard Hinaultek Frantziako Tourra laugarren aldiz irabazi zuen.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – Asier Muniain, gipuzkoar surflaria.
- Urtarrilaren 4a – Iñigo Calderón, arabar futbolaria.
- Urtarrilaren 4a - Mélodie Nakachian, estatubatuar psikologoa, 1987an Esteponan bahitua izanagatik ezaguna.
- Urtarrilaren 4a – Gontzal Rodriguez, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 5a – Jaroslav Plašil, txekiar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Aneesh Sheth, indo-estatubatuar aktorea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urtarrilaren 6a – Eddie Redmayne, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Lauren Cohan, britainiar-estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Ruth Negga, irlandar-etiopiar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Jade North, australiar futbolaria.
- Urtarrilaren 9a – Katalina Cambridgekoa, Cambridgeko dukesa ezkontidea.
- Urtarrilaren 9a – Weronika Korthals, kaxubiar abeslari eta musikagilea, kaxubieraz eta polonieraz abesten duena.
- Urtarrilaren 11 – Luis Alfonso Sota, nafar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 14a – Víctor Valdés, kataluniar futbol atezaina.
- Urtarrilaren 16a – Su Garrido Pombo, galiziar abeslaria eta musikagilea.
- Urtarrilaren 16a – Amaia Lujambio, nafar biologo eta atleta ohia.
- Urtarrilaren 17a – Asma al-Ghul, palestinar ekintzailea, kazetaria eta feminista sekularra.
- Urtarrilaren 17a – Javier Ortigosa, euskal herritar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 17a – Dwyane Wade, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 18a – Eneko Larrañaga, Enekora, gipuzkoar musikaria.
- Urtarrilaren 19a – Pete Buttigieg, estatubatuar politikaria.
- Urtarrilaren 20a – Ekaitz Goienetxea, euskal idazlea.
- Urtarrilaren 20a – Ines Olza, nafar hizkuntzalaria.
- Urtarrilaren 20a – Pierre Achille Webo, kamerundar futbolaria.
- Urtarrilaren 24a – Aitor Hernández, bizkaitar txirrindularia.
- Urtarrilaren 25a – Dan Atherton, mendi-bizikletako belgikar txirrindularia.
- Urtarrilaren 25a – Noemi, italiar abeslaria.
- Urtarrilaren 25a – Mulher Pepita, brasildar abeslaria, musikagilea eta dantzaria.
- Urtarrilaren 26a – Tomoko Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 27a – Thierry Harizmendi, baxenafar pilotaria.
- Urtarrilaren 27a – Ernest Urtasun, kataluniar politikari, diplomatikari eta ekonomialaria.
- Urtarrilaren 28a – Camila Sosa Villada, argentinar idazlea eta antzerki, zinema eta telebistako aktore transgeneroa.
- Urtarrilaren 30a – Daiki Iwamasa, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 30a – Nádson Rodrigues de Souza, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 31 - Marta Nieto, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 31 – Helena Paparizou, greziar eta suediar pop abeslaria eta musikagilea.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Matxalen Ziarsolo, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- Otsailaren 3a – Anna Puu, finlandiar abeslari eta kantautorea da .
- Otsailaren 3a – Bridget Regan, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 4a – Laurence Arné, frantziar aktorea.
- Otsailaren 5a – Laura del Río, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 5a – Jenn Suhr, estatubatuar atleta, pertika jauzian aditua.
- Otsailaren 6a – Alice Eve, britainiar aktorea.
- Otsailaren 7a - Esther Vaquero, espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- Otsailaren 8a - Miren Echeveste, gipuzkoar itzultzaile eta politikaria.
- Otsailaren 8a – Gabriel Rufián, kataluniar ekintzaile eta politikari ezkertiarra.
- Otsailaren 9a – Estiven Vélez, kolonbiar futbolari ohia.
- Otsailaren 10a – Justin Gatlin, estatubatuar atleta, abiadura probatan aditua.
- Otsailaren 10a - Naiara Aginako, EHUko telekomunikazio-ingeniari eta ikerlari arabarra.
- Otsailaren 10a – Ha Seok-jin, hegokorear aktorea.
- Otsailaren 10a – Fernando Romero Martínez, gipuzkoar bankari ohia eta zuzenbidean aditua, EiDF enpresaren sortzailea.
- Otsailaren 11 – Natalie Dormer, ingeles aktorea.
- Otsailaren 18a – José Rujano, venezuelar txirrindulari ohia, gere herrialdeko historiako txirrindulari onentzat hartua.
- Otsailaren 19a – Cristian Garma, kantabriar traineru estropadetako patroia.
- Otsailaren 19a - Marta Molist Codina, kataluniar mendi-korrikalaria.
- Otsailaren 19a – Mayalen Noriega, mexikar-espainiar igerilaria, txirrindularia eta triatleta.
- Otsailaren 20a – Lucía Aldao, galiziar poeta eta artista.
- Otsailaren 23a – Kazunori Iio, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a – Aiora Jaka, gipuzkoar itzultzailea, irakaslea eta ikertzailea.
- Otsailaren 25a – Meiko, estatubatuar abeslaria.
- Otsailaren 26a – Li Na, txinatar tenis-jokalari ohia.
- Otsailaren 28a – Natalia Vodianova, errusiar modeloa.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Enrique Corrales, espainiar futbolari ohia.
- Martxoaren 1a – Juan Manuel Ortiz, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 2a – Pilou Asbæk, daniar aktorea.
- Martxoaren 2a – Iñaki Goitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 2a – Ekaitz Saies, gipuzkoar piraguista, K1 modalitatean aritzen dena.
- Martxoaren 3a – Jessica Biel, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Martxoaren 3a – Rafa Martínez, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 4a - Begoña Alfaro García, kataluniar-nafar politikaria, abokatua eta ekintzailea.
- Martxoaren 4a – Landon Donovan, estatubatuar futbolaria.
- Martxoaren 4a – Mikel Pagola, nafar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Dan Carter, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- Martxoaren 8a – Endika Bordas, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 8a – Marjorie Estiano, brasildar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 9a – Emi Yamamoto, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 10a – Patricia Rodríguez Barrios, gipuzkoar enpresaburua eta kirol talde-zuzendaria.
- Martxoaren 11 – Patrícia Araújo, brasildar modelo eta aktore pornografikoa (h. 2019).
- Martxoaren 11 – Thora Birch, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 11 – Tinixara Guanche, bizkaitar politikaria.
- Martxoaren 12a – Hisato Sato, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 12a – Yuto Sato, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 15a – Iker Gereñu, arabar futbolari ohia.
- Martxoaren 15a – Malú, espainiar abeslaria.
- Martxoaren 15a – Iñigo Vélez, arabar futbolari ohia.
- Martxoaren 16a – Diane Rodríguez, pertsona transexualen eskubideen aldeko ekuadortar ekintzailea.
- Martxoaren 18a – Timo Glock, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- Martxoaren 19a – Manex Agirre, arabar bertsolaria.
- Martxoaren 19a – Higinio Rivero, bizkaitar piraguista paralinpikoa.
- Martxoaren 22a – Hasier Larretxea, nafar idazle eta poeta.
- Martxoaren 22a – Constance Wu, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 24a – Fourie du Preez, hegoafrikar errugbi jokalari ohia.
- Martxoaren 25a – David Bustamante, kantabriar abeslaria.
- Martxoaren 25a – Jenny Slate, estatubatuar aktore eta umorista.
- Martxoaren 26a – Mikel Arteta, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 28a – Jon Plazaola, gipuzkoar aktorea eta umorista.
- Martxoaren 30a – Javier Portillo, espainiar futbolari ohia.
- Martxoaren 31 – Chloé Zhao, txinatar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Andreas Thorkildsen, norvegiar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- Apirilaren 3a – Gaizka Amondarain, bizkaitar idazlea.
- Apirilaren 3a – Sofia Boutella, franko-aljeriar aktore eta dantzaria.
- Apirilaren 3a - Ángela Cremonte, espainiar aktorea.
- Apirilaren 3a – Cobie Smulders, kanadar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 4a - Jessica Cediel, kolonbiar aktorea, kazetaria, modeloa eta telebistako aurkezlea.
- Apirilaren 5a – Lacey Duvalle, estatubatuar aktore pornoa.
- Apirilaren 6a – Miguel Ángel Silvestre, espainiar aktorea.
- Apirilaren 8a – Gennady Golovkin, kazakhstandar boxeolaria.
- Apirilaren 8a – Carol Miranda, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 10a – Chyler Leigh, .estatubatuar aktorea
- Apirilaren 15a – Seth Rogen, kanadar aktore eta umorista.
- Apirilaren 16a – Gina Carano, estatubatuar aktore, modelo eta arte martzialetako kirolaria.
- Apirilaren 16a – Dareen Tatour, palestinar poeta, argazkilari eta sare sozialetako aktibista.
- Apirilaren 17a – Joseba Zumeta, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 19a – Filip Jícha, txekiar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 20a – Jānis Blūms, letoniar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 22a – Joseba Agirrezabala, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 22a – Kaká, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 24a – Kelly Clarkson, estatubatuar kantautore, konpositore, aktore eta aurkezlea.
- Apirilaren 24a – Maria Kalesnikava, bielorrusiar musikaria eta ekintzaile politikoa.
- Apirilaren 24a – David Oliver, estatubatuar atleta ohia, hesi proba motzetan aditua.
- Apirilaren 25a – Karine Ferri, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- Apirilaren 25a – Julia Satxuk, ukrainar aktibista, pertsona desgaituen eskubideen aldekoa.
- Apirilaren 26a – Joanne Gobure, nauruar poeta.
- Apirilaren 27a – Sister Fa, emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako ekintzailea eta rap abeslari senegaldarra.
- Apirilaren 27a – Yutaka Tahara, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 28a – Pablo González Yagüe, bizkaitar-errusiar kazetaria eta politologoa.
- Apirilaren 30a – Kirsten Dunst, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- Apirilaren 30a – Eider Olazar, gipuzkoar kazetaria eta politikaria.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Jamie Dornan, iparrilandar aktore, modelo eta musikaria.
- Maiatzaren 2a – Fábio Felício, portugaldar futbolaria.
- Maiatzaren 3a – Ola Bini, suediar ekintzaile politiko eta software garatzailea, Julian Assange eta Wikileaksekin lotura duelakoan atxilotua.
- Maiatzaren 3a – Rebecca Hall, ingeles aktore eta zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 3a – Mina Orfanou, greziar emakumezko aktore transgeneroa.
- Maiatzaren 5a – Vanessa Bryant, estatubatuar filantropoa.
- Maiatzaren 6a – Iñaki Goikoetxea Beristain, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 6a – Francisco Ventoso, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 7a – Jay Bothroyd, ingeles futbolaria.
- Maiatzaren 7a – Iban Garate, gipuzkoar aktorea eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 8a – Jon Santamaria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 9a – Javier Casas, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 10a – Ophelia Pastrana, kolonbiar fisikari, ekonomialari eta enpresa-ekintzailea.
- Maiatzaren 13a – Tabrett Bethell, australiar aktore eta modeloa.
- Maiatzaren 13a – Marta Docando, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 15a – Layal Abboud, libanoar pop abeslari, soinu-poeta liriko eta dantzaria.
- Maiatzaren 15a – Veronica Campbell, jamaikar atleta, abiadura probetan munduko hoberenetakoa.
- Maiatzaren 17a – Sheila Alaña, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia.
- Maiatzaren 17a – Vjosa Osmani, Kosovoko presidentea.
- Maiatzaren 17a – Tony Parker, frantziar saskibaloi jokalari ohia, NBAren final bateko MVP izaten lehenengo europarra.
- Maiatzaren 18a – Pablo Feijóo, gipuzkoar errugbilaria.
- Maiatzaren 19a – Klaas Vantornout, flandriar ziklo-kroslaria.
- Maiatzaren 20a – Petr Čech, txekiar futbolaria, atezaina.
- Maiatzaren 20a – Jon Kortaberria, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 21a – Zuriñe Rodríguez, bizkaitar triatleta.
- Maiatzaren 22a – Eider Hurtado, bizkaitar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 22a – Montse Tomé, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 23a – Stevica Ristić, mazedoniar futbolaria.
- Maiatzaren 24a – Marga Prohens, Balear Uharteetako presidentea.
- Maiatzaren 25a – Ezekiel Kemboi, keniar atleta, 3.000 metro hesidun proban aditua.
- Maiatzaren 28a – Alexa Davalos, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 30a – Daniel Silva dos Santos, brasildar futbolaria (h. 2019).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Salvador Espín, espainiar komiki ilustratzaile eta diseinatzailea.
- Ekainaren 1a – Mikaël Etcheverria, lapurtar errugbilari ohia.
- Ekainaren 1a – Justine Henin, belgikar tenislari ohia.
- Ekainaren 3a – Andere Arriolabengoa, gipuzkoar bertsolaria.
- Ekainaren 3a – Jelena Isinbaieva, errusiar pertika jauzilaria, emakumezkoetan historiako pertika jauzilaririk onena.
- Ekainaren 5a – Achille Emaná, kamerundar futbolaria.
- Ekainaren 7a – Pedro Gómez Carmona, arabar futbol entrenatzaile eta kirol zuzendaria.
- Ekainaren 7a – Iker Mezo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 7a – Aya Shimokozuru, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 7a – Julen Zubero, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 8a – Pedro Izurza, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 8a – Nadia Petrova, errusiar tenislari ohia.
- Ekainaren 9a – Yoshito Okubo, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 10a – Tara Lipinski, estatubatuar izotz-gaineko patinatzaile artistiko ohia, aktorea eta kirol esataria.
- Ekainaren 10a - Madeleine Suediakoa, Suediako printzesa.
- Ekainaren 11 – Diana Taurasi, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 12a – Nagore Tolosa, gipuzkoar itzultzailea.
- Ekainaren 13a – Kenenisa Bekele, distantzia luzeetako etiopiar atleta, historian izan den fondista hoberenetakoa.
- Ekainaren 14a – Lang Lang, txinatar piano-jotzailea.
- Ekainaren 15a – Lander Aperribai, gipuzkoar txirrindularia.
- Ekainaren 16a – Jorge Azanza, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 17a – Dobet Gnahoré, bolikostar abeslari, musikagile, perkusionista eta dantzaria.
- Ekainaren 19a - Ana Sofía Henao, modeloa, idazlea eta ilustratzailea.
- Ekainaren 20a - Sonia Megias, espainiar musikagile, artista, abesbatza-zuzendaria, musikari eta hezitzailea.
- Ekainaren 21a – Amisha Carter, estatubatuar saskibaloi-jokalaria.
- Ekainaren 21a – William Galeskoa, Galesko printzea.
- Ekainaren 22a – Andoni Iraola, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 23a – Bart Aernouts, belgikar txirrindularia.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Gaizka Lasa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 5a – Alain Arroyo, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 5a - Tuba Büyüküstün, turkiar aktorea.
- Uztailaren 5a – Raúl García de Mateos, espainiar txirrindularia.
- Uztailaren 5a – Philippe Gilbert, belgikar txirrindularia.
- Uztailaren 6a – Gorka Lasaosa, kataluniar aktorea.
- Uztailaren 7a – Galder Gonzalez, euskal wikilari, dibulgatzaile, geologo eta primatologoa.
- Uztailaren 8a – Sophia Bush, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta ekintzailea.
- Uztailaren 8a - Asier Lopez Etxeberria, gipuzkoar arraun-patroia.
- Uztailaren 9a – Kozue Ando, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 11 – Ibai Rejas, arabar futbolari ohia.
- Uztailaren 12a – Benjamin Lacombe, frantziar ilustratzaile eta komikigilea.
- Uztailaren 12a – Shunta Nagai, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 13a – Ion Ansotegi, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 15a – Alan Perez, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 16a – André Greipel, alemaniar txirrindularia.
- Uztailaren 18a – Priyanka Chopra, indiar abeslari, aktorea eta 2000ko Miss Mundua.
- Uztailaren 18a – Rachel McKinnon, kanadar filosofia irakaslea, txirrindularia eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Uztailaren 19a – Jared Padalecki, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 19a – María Sefidari Huici, espainiar psikologoa eta irakaslea, Wikimedia Fundazioko Administrazio Kontseiluko presidentea.
- Uztailaren 22a – Anna Txitxerova, errusiar altuera jauzilaria.
- Uztailaren 24a – Elisabeth Moss, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 24a – Anna Paquin, kanadar-zeelandaberriar aktorea.
- Uztailaren 28a – Joseba Arriaga, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 28a – Amaia Olabarrieta, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 29a – Abdul Azim, bruneitar printze eta zinema ekoizlea (h. 2020).
- Uztailaren 29a – Allison Mack, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 30a – Marta Calamonte, espainiar gimnasta ohia, entrentzailea eta fisioterapeuta.
- Uztailaren 30a – Yvonne Strahovski, australiar aktorea.
- Uztailaren 31 – Anabel Medina Garrigues, espainiar tenislari ohia eta entrenatzailea.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 3a – Hugo Horiot, frantziar idazle, aktore eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea.
- Abuztuaren 5a – Lolo Jones, estatubatuar hesi lasterkari eta bobsleigh-laria.
- Abuztuaren 6a – Jokin Argote, gipuzkoar pilotari ohia.
- Abuztuaren 6a – Gaël Faye, ruandar-frantziar abeslari, rap musikari eta idazlea.
- Abuztuaren 7a – Merilin Kotta, estoniar erromanista, itzultzailea eta irakaslea.
- Abuztuaren 8a – Enrico Franzoi, italiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 9a – Tyson Gay, estatubatuar atleta ohia.
- Abuztuaren 9a – Anna Simon, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Abuztuaren 10a – Devon Aoki, estatubatuar aktore eta supermodeloa.
- Abuztuaren 11 – Anzhelika Savtxenko, ukrainar aktorea.
- Abuztuaren 12a – Ainhize Hurtado, bizkaitar ehungintzako artista.
- Abuztuaren 15a – Rory Best, irlandar errugbi jokalaria.
- Abuztuaren 20a – Mijaín López Núñez, kubatar borrokalaria, garai guztietako borrokalari greko-erromatar onena.
- Abuztuaren 20a – Joshua Kennedy, australiar futbolari ohia.
- Abuztuaren 22a - Nezha Alaoui, marokoar enpresaria, berritzaile soziala eta filantropoa.
- Abuztuaren 22a – Bergüzar Korel, turkiar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 23a – Mari Paz Azagra, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 23a – Natalie Coughlin, estatubatuar igerilaria.
- Abuztuaren 23a – Chanda Prescod-Weinstein, estatubatuar kosmologoa, dibulgatzailea eta genero-ekintzailea.
- Abuztuaren 28a – LeAnn Rimes, estatubatuar abeslaria.
- Abuztuaren 30a – Eunate Agirre, bizkaitar surflari eta bodyboardlaria.
- Abuztuaren 30a – Andy Roddick, estatubatuar tenislari ohia.
Iraila
aldatu- Irailaren 4a – Hildur Guðnadóttir, islandiar musikari eta musikagilea, klasikoan trebatutako biolontxelo-jolea.
- Irailaren 4a – Eskisabel Sueskun, nafar politikaria.
- Irailaren 6a – Mattin Auzki, lapurtar errugbilaria.
- Irailaren 7a – Ixone Aroma, bizkaitar dantzaria, irakaslea eta feminista.
- Irailaren 8a – Austin Russell, Chumlee, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- Irailaren 9a – Unai Muñoa, gipuzkoar bertsolaria eta bertso-eskola irakaslea.
- Irailaren 10a – Misty Copeland, estatubatuar balleteko dantzaria, antzezlea, idazlea eta aitzindaria.
- Irailaren 10a – David López Moreno, errioxar futbolaria.
- Irailaren 11 – Sviatlana Tsikhanouskaia, bielorrusiar giza eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria.
- Irailaren 11 – Lieuwe Westra, Herbehereetako txirrindularia (h. 2023).
- Irailaren 12a – Zoran Planinić, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 13a – Soraya Arnelas, estremadurar abeslaria.
- Irailaren 13a – Clara Serra, espainiar filosofo, ikertzaile, idazle eta politikari ohia.
- Irailaren 15a – Jesse Andrews, estatubatuar idazle eta gidoigilea.
- Irailaren 16a – Iraia Garcia, bizkaitar atleta.
- Irailaren 16a – María Zaragoza, espainiar idazlea.
- Irailaren 22a – Billie Piper, ingeles aktore eta abeslaria.
- Irailaren 23a – Aina Clotet, kataluniar aktore eta zuzendaria.
- Irailaren 23a – Shyla Stylez, kanadar aktore pornografikoa (h. 2017).
- Irailaren 25a – Eva Guerrero, bizkaitar dantzaria eta koreografoa.
- Irailaren 26a – Carlos Anchetta, salvadortar idazle, argitaratzaile eta gidoilaria.
- Irailaren 26a – Iñaki Apalategi, gipuzkoar bertsolaria.
- Irailaren 28a – Takeshi Aoki, japoniar futbolaria.
- Irailaren 28a – Nolwenn Leroy, bretainiar abeslaria.
- Irailaren 29a – Ester Martin Bergsmark, suediar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Irailaren 29a – Matt Giteau, australiar errugbilaria.
Urria
aldatu- Urriaren 8a – Annemiek van Vleuten, herbehereetar txirrindularia.
- Urriaren 9a – Udane Ansa Iragorri, gipuzkoar ilustratzailea, diseinatzaile, maketatzailea eta irakaslea.
- Urriaren 11 – Gérald Darmanin, frantziar politikaria.
- Urriaren 13a – Ian Thorpe, australiar igerilari ohia.
- Urriaren 16a – Frédéric Michalak, frantziar errugbilaria.
- Urriaren 16a – Mari Paz Mosana Motanga, ekuatoreginear abiadura-lasterkaria.
- Urriaren 18a – Svitlana Loboda, ukrainar abeslaria.
- Urriaren 20a – Sustrai Colina, lapurtar bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria.
- Urriaren 20a – Adela Jušić, bosniar artista bisual garaikidea.
- Urriaren 21a – Maria Gaidar, errusiar eta ukrainar politikaria.
- Urriaren 21a – Asier Ormazabal, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 21a – Iñigo Ros, nafar futbolaria.
- Urriaren 23a – Ana Dulce Félix, distantzia luzeko portugaldar korrikalaria, mendi-kros eta errepidean aditua.
- Urriaren 24a – Mikel Unanue, gipuzkoar curling-jokalaria.
- Urriaren 25a – Leticia Gaspar, bizkaitar artista eta ikertzailea.
- Urriaren 26a – Sota Nakazawa, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 29a – Chelan Simmons, kanadar aktore eta modeloa.
- Urriaren 30a – Clémence Poésy, frantziar aktorea.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Jone Novo, bizkaitar kameraria, argazkilaria eta editorea.
- Azaroaren 4a – Koldo Garcia Etxebarria, bizkaitar biologo ikertzailea.
- Azaroaren 5a – Velia Vidal, afroindigena kolonbiar aktibista, idazlea, irakurketaren sustatzailea eta kultur kudeatzailea.
- Azaroaren 7a – Juan Ugarte Aiestaran, gipuzkoar futbolari ohia.
- Azaroaren 10a – Celma Ribas, angolar abeslaria, konpositorea eta enpresaria.
- Azaroaren 10a – Amets Txurruka, bizkaitar txirrindularia.
- Azaroaren 12a – Leticia Comerón, PPko arabar politikaria.
- Azaroaren 12a – Anne Hathaway, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 14a – Fernando Garibay, estatubatuar idazle eta musika ekoizlea.
- Azaroaren 15a – Jenifer, frantziar abeslaria.
- Azaroaren 18a – Marlène Schiappa, frantziar politikaria, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
- Azaroaren 22a – Aitzole Araneta, donostiar sexologo eta ekintzaile transfeminista.
- Azaroaren 22a – Isild Le Besco, frantziar aktore eta zuzendaria.
- Azaroaren 23a – Asafa Powell, jamaikar atleta, abiadura probetan espezializatua.
- Azaroaren 24a – Egoitz Zelaia, lapurtar bertsolaria eta euskal idazlea.
- Azaroaren 27a – Tatsuya Tanaka, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 28a – Nataša Maza, serbiar folk abeslaria.
- Azaroaren 29a – Ane Ibarzabal, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 29a – Paula Oribe, arabar gimnasta erritmiko ohia.
- Azaroaren 30a – Elisha Cuthbert, kanadar aktorea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Riz Ahmed, ingeles aktorea, musikaria eta aktibista.
- Abenduaren 4a – Nick Vujicic, motibazio-gaiei buruzko hizlari eta sermoilaria, beso eta hankarik gabe jaioa.
- Abenduaren 5a – Keri Hilson, estatubatuar abeslari eta musikagilea.
- Abenduaren 6a – Alberto Contador, espainiar txirrindularia.
- Abenduaren 7a – Vanesa Amorós, espainiar eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 8a – Julen Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Abenduaren 8a – Nicki Minaj, trinitatear rap eta hip hop abeslari eta konposatzailea.
- Abenduaren 8a – Jimmy Rave, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2021).
- Abenduaren 8a – Ander Rodriguez, gipuzkoar politikaria.
- Abenduaren 10a – Aitziber Garmendia, gipuzkoar aktorea
- Abenduaren 11 – Natalia, espainiar abeslaria, konpositorea eta telebistako aurkezlea.
- Abenduaren 12a – Dmitri Tursunov, errusiar tenislaria.
- Abenduaren 13a – Iosu Baleztena, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 15a – Mikel Llorente, gipuzkoar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Abenduaren 16a – Jared Graves, BMX, downhill eta 4X modalitatetan aritzen den mendi-bizikletako australiar txirrindularia.
- Abenduaren 17a – Dynamo, britainiar mago eta ilusionista.
- Abenduaren 18a – Marta Moreno, nafar futbolaria.
- Abenduaren 20a – Mikel Álvaro, arabar futbolaria.
- Abenduaren 23a – Beatriz Luengo, espainiar abeslari, dantzari eta aktorea.
- Abenduaren 25a – Irati Anda, arabar eskalatzailea eta bertsolaria.
- Abenduaren 28a – Beñat Lizaso, gipuzkoar bertsolaria.
- Abenduaren 30a – Kristin Kreuk, kanadar aktorea.
- Abenduaren 31 – Katalin Bársony, hungariar soziologo eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 31 – David Mouriz, eusko-galiziar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Adur Larrea, bizkaitar animazio-sortzailea, komikigilea eta ilustratzailea.
- Aguxtin Alkhat, baxenafartar folk eta pop-rock musikaria.
- Aiora Zabala, gipuzkoar zientzilaria eta komunikatzailea.
- Amaia Nausia, nafar historialaria eta Eusko Ikaskuntzako egitasmoen arduraduna.
- Ander Arzak, gipuzkoar kazetaria.
- Andoni Lubaki, gipuzkoar foto kazetaria.
- Ane Ibarzabal, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Ane Sanchez, gipuzkoar aktorea.
- Anuska Emaldi, bizkaitar ingeniari, irakasle eta politikaria.
- Arkaitz Zelaia, gipuzkoar bertsolaria.
- Ekhiñe Atorrasagasti, gipuzkoar kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea.
- Eneko Burzako, MobyDick, bizkaitar musikaria.
- Enrike Renteria, euskal herritar margolaria (j. 1900).
- Gari Mujika, gipuzkoar kazetari eta politikaria, EH Bilduko zuzendari nagusia.
- Gorka Azkune Galparsoro, gipuzkoar informatikaria, EHUko irakaslea eta ikertzailea.
- Gorka Julio, gipuzkoar informatikari software-garatzailea eta irakaslea.
- Gorka Suaia, arabar rap musikaria.
- Igor Muniategi, bizkaitar bertsolaria.
- Iker Serrano, nafar artista.
- Ines Osinaga, gipuzkoar abeslaria eta akordeoi-jotzailea.
- Isabel Cadenas, bizkaitar kazetari, idazle, soinu-dokumentalista eta audio-ekoizlea.
- Jon Telleria, euskal kazetaria.
- Jone Berriozabal, bizkaitar politikaria.
- Josu Calvo, gipuzkoar abeslaria.
- June Crespo, nafar artista, eskultura, litografia eta marrazketa lantzen dituena.
- Katixa Dolhare-Zaldunbide, lapurtar idazlea, literaturan agregatua eta doktorea.
- Leire Lopez Ziluaga, bizkaitar irakasle, editore eta musika eta literatura kritikaria.
- Lorena Fernández Álvarez, bizkaitar informatika-ingeniaria.
- Maider Segurola, gipuzkoar kazetaria.
- María Lecumberri, Barañaingo alkatea.
- Marie Pourquié, lapurtar neuropsikohizkuntzalaria.
- Markel Ormazabal, gipuzkoar idazlea eta militante abertzalea.
- Mikel Karton, gipuzkoar abeslaria.
- Mikel Uraken, bizkaitar abeslaria.
- Nahia Zubeldia, lapurtar idazle eta musikaria.
- Oihane Garzaron, nafar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Olatz Gorrotxategi, bizkaitar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- Raquel Esteban Terradillos, bizkaitar landare-ekofisiologoa.
- Saioa Dominguez, bizkaitar biokimikaria eta minbiziaren aurkako ikertzailea.
- Tristan Murgi, lapurtar musikaria.
- Unai Baztarrika, gipuzkoar informatika ingeniari eta poeta.
- Xabier Paya, bizkaitar bertsolaria.
- Odei Antxustegi-Etxearte, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Reyes Prados, andaluziar kazetari eta telebista aurkezle euskalduna.
- Andolalao Rakotoarison, madagaskartar-alemaniar herpetologoa.
- Cristina Olea, galiziar kazetaria.
- Daniela Santiago, espainiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Kassiane Asasumasu, estatubatuar aktibista.
- María Hesse, espainiar ilustratzailea.
- Massouda Kohistani, afganistandar abokatu eta aholkularia.
- Pamela Palenciano, espainiar monologo-egilea, komunikatzailea eta ekintzaile feminista.
- Toni Morillas, espainiar komunikologoa, politikaria eta feminista.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Pedro Mendizabal, bizkaitar abokatu eta politikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 2a – Paulo Garaialde, gipuzkoar taxilaria, Triple Ak eraila (j. 1922).
- Urtarrilaren 2a – Victor Fontan, frantziar txirrindularia (j. 1892).
- Urtarrilaren 10a – Florentzio Bustintza, euskal farmazialaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea (j. 1902).
- Urtarrilaren 14a – Gonzalo Manso de Zúñiga, errioxar idazle eta argitaratzailea, euskal historiaz, etnografiaz eta folkloreaz arduratua (j. 1902).
- Urtarrilaren 16a – Ramón José Sender, espainiar idazlea (j. 1901).
- Urtarrilaren 17a – Varlam Xalamov, errusiar idazle, kazetari eta olerkaria (j. 1907).
- Urtarrilaren 18a – Huang Xianfan, txinatar historialaria eta antropologoa (j. 1899).
- Urtarrilaren 22a – Eduardo Frei Montalva, Txileko presidentea (j. 1911).
- Urtarrilaren 23a – Maria Archer, portugaldar idazlea (j. 1899).
- Urtarrilaren 24a – Alfredo Ovando Candía, Boliviako presidente eta diktadorea (j. 1918).
- Urtarrilaren 25a – Mikhail Suslov, sobietar politikaria (j. 1902).
- Urtarrilaren 27a – Nemesio Etxaniz, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1899).
- Urtarrilaren 28a – Élisabeth Chaplin, Nabis estiloko margolaria (j. 1890).
- Urtarrilaren 28a – Manu Robles-Arangiz, [euskal herritar politikari eta sindikalista, ELAren sortzaileetakoa (j. 1884).
- Urtarrilaren 29a – Palden Thondup Namgyal, azken Sikkimgo erregea (j. 1923).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 5a – Jean Etxeberri, lapurtar errugbilaria (j. 1901).
- Otsailaren 6a – Ben Nicholson, ingeles margolaria (j. 1894).
- Otsailaren 13a – Fernando Valera Aparicio, espainiar politikari eta idazlea, Errepublikaren Erbesteko azken presidentea (j. 1899).
- Otsailaren 17a – Thelonious Monk, estatubatuar jazz pianojole eta konposatzailea, Bebop jazz musika estiloaren sortzaileetako bat (j. 1917).
- Otsailaren 17a – Lee Strasberg, estatubatuar antzezle, zuzendari eta antzerkiko irakaslea (j. 1901).
- Otsailaren 18a – Ngaio Marsh, zeelandaberritar idazle eta antzerki zuzendaria (j. 1895).
- Otsailaren 26a – Paco Martínez Soria, espainiar aktore, antzerki enpresari eta zinema izarra (j. 1902).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Frank Sargeson, zeelandaberritar idazlea (j. 1903).
- Martxoaren 2a – Philip K. Dick, estatubatuar idazlea eta eleberrigilea, zientzia-fikziozko generoan eragin handiduna (j. 1928).
- Martxoaren 3a – Georges Perec, frantziar idazlea (j. 1936).
- Martxoaren 5a – John Belushi, estatubatuar aktore, umorista eta musikaria eta The Blues Brothers taldearen sortzaileetako bat (j. 1949).
- Martxoaren 6a – Ayn Rand, judu jatorriko errusiar-estatubatuar filosofo eta idazlea, objektibismoaren garatzailea (j. 1905).
- Martxoaren 7a – Ida Barney, estatubatuar astronomoa, 150.000 izarren neurketa astrometrikoak egin zituelako ezaguna (j. 1886).
- Martxoaren 18a – Vasili Txuikov, sobietar teniente jenerala (j. 1900).
- Martxoaren 29a – Antonio Emery, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Martxoaren 29a – Walter Hallstein, alemaniar politikari eta diplomazialaria, Europako Batzordeko lehenbiziko lehendakaria (j. 1901).
- Martxoaren 29a – Esteban Muruetagoiena, bizkaitar medikua, tortura aztarna nabarmenak zituela (j. 1943).
- Martxoaren 29a – Carl Orff, alemaniar musikagilea (j. 1895).
Apirila
aldatu- Apirilaren 12a – Javier Iraburu, nafar futbolaria (j. 1923).
- Apirilaren 19a – Luis Rodríguez de Miguel, espainiar legelari eta politikaria (j. 1910).
- Apirilaren 20a – Archibald MacLeish, estatubatuar olerkaria (j. 1892).
- Apirilaren 30a – Taisen Deshimaru, japoniar Sōtō Zen maisu budista (j. 1914).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 6a – José Juan Bautista Merino Urrutia, euskal-errioxar historialari eta euskalaria (j. 1886).
- Maiatzaren 8a – Gilles Villeneuve, kanadar 1 Formulako gidaria (j. 1950).
- Maiatzaren 10a – Peter Weiss, alemaniar-suediar idazlea, margolaria eta zinemagilea (j. 1916).
- Maiatzaren 17a – Peter Boardman, britainiar mendizalea eta idazlea (j. 1950).
- Maiatzaren 20a – Belén Balerdi, Irura III, gipuzkoar erraketista (j. 1937).
- Maiatzaren 21a – Valentín Pueyo, nafar legelari eta Osasunako presidentea (j. 1908).
- Maiatzaren 21a – Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (j. 1912).
- Maiatzaren 22a – Cevdet Sunay, Turkiako presidentea (j. 1899).
- Maiatzaren 24a – Tauno Palo, finlandiar aktore eta abeslaria (j. 1908).
- Maiatzaren 26a – Pamela Hinkson, anglo-irlandar eleberrigilea eta kazetaria (j. 1900).
- Maiatzaren 28a – William Giauque, kanadiar-estatubatuar kimikaria, 1949ko Kimikako Nobel Saria (j. 1895).
- Maiatzaren 29a – Romy Schneider, austriar aktorea (j. 1938).
- Maiatzaren 31 – Juan Antonio Zunzunegi, gaztelaniazko bizkaitar idazlea (j. 1901).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Fazal Ilahi Chaudhry, Pakistango 5. presidentea (j. 1904).
- Ekainaren 5a – Roger Bonvin, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1907).
- Ekainaren 10a – Carmen Cascante, nafar maistra (j. 1885).
- Ekainaren 10a – Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (j. 1945).
- Ekainaren 12a – Karl von Frisch, austriar zoologoa (j. 1886).
- Ekainaren 12a – Marie Rambert, poloniar jatorriko ingeles dantzari eta ballet-zuzendaria (j. 1888).
- Ekainaren 13a – Khalid Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1913).
- Ekainaren 18a – Djuna Barnes, estatubatuar idazlea (j. 1892).
- Ekainaren 18a – Bianca Ceva, italiar kritikari literarioa, itzultzailea eta irakaslea (j. 1897).
- Ekainaren 18a – John Cheever, estatubatuar idazlea (j. 1912).
- Ekainaren 18a – Curd Jürgens, alemaniar aktorea (j. 1915).
- Ekainaren 21a – Gerardo Bilbao, bizkaitar futbolaria (j. 1907).
- Ekainaren 22a – Martim Francisco, brasildar futbol entrenatzailea, 4-2-4aren asmatzailea (j. 1928).
- Ekainaren 24a – Ángel Nicolás Acha, paraguaitar apaiza (j. 1930).
- Ekainaren 26a – Luis Morales Oliver, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria (j. 1895).
- Ekainaren 27a – Gunnar Malmquist, suediar astronomoa (j. 1893).
- Ekainaren 28a – Jose Saenz Garmendia, Pepe Andoain, gipuzkoar musikagile herritarra, irakasle eta musikaria (j. 1905).
- Ekainaren 29a – Pierre Balmain, frantziar moda-diseinatzailea (j. 1914).
- Ekainaren 29a – Henry King, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1886).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Josep Elias Cornet, katalanezko olerkari eta eleberrigilea (j. 1941).
- Uztailaren 1a – Antonio Soraluze, Korta, gipuzkoar aizkolaria eta idi-probalaria (j. 1912).
- Uztailaren 5a – Ramón Ormazabal, gipuzkoar politikari komunista, EPK alderdiko presidentea (j. 1910).
- Uztailaren 7a – Agustí Bartra, kataluniar olerkaria (j. 1908).
- Uztailaren 12a - Clara Lemlich, New Yorkeko ehungintzako langileen grebaren buruzagietako bat (j. 1886).
- Uztailaren 13a – Bernabe Oiarzabal, gipuzkoar margolaria (j. 1912).
- Uztailaren 16a – Patrick Dewaere, frantziar aktorea (j. 1947).
- Uztailaren 16a – Alberto Lopez-Jauregizar, bizkaitar politikaria, ETAk eraila (j. 1939).
- Uztailaren 16a – Charles Robberts Swart, Hegoafrikako azken gobernadore orokorra eta lehendabiziko presidentea (j. 1894).
- Uztailaren 18a – Roman Osipovitx Jakobson, errusiar hizkuntzalari eta filologoa (j. 1896).
- Uztailaren 23a – Hitoshi Sasaki, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1891).
- Uztailaren 25a – Harold Foster, kanadar-estatubatuar komikigilea (j. 1892).
- Uztailaren 25a – Jordi Rubió i Balaguer, kataluniar historialaria (j. 1887).
- Uztailaren 29a – Vladimir Zworikin, errusiar asmatzailea, ingeniaria eta telebistaren teknologiako aitzindaria (j. 1888).
- Uztailaren 30a – Patxi Ganborena, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1901).
- Uztailaren 31 – Severiano Goiburu, euskal herritar futbolari eta pilotaria (j. 1906).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 2a – Carla Lonzi, arte-kritikoa eta idazlea, 70eko hamarkadako feminismo italiarraren irudi nagusia (j. 1931).
- Abuztuaren 3a – Gerardo Lizarraga, nafar margolaria, marrazkigilea eta kartelgilea (j. 1905).
- Abuztuaren 12a – Henry Fonda, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Abuztuaren 13a – Charles Walters, estatubatuar zinemagilea (j. 1911).
- Abuztuaren 15a – Hugo Theorell, suediar zientzialaria, 1955eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- Abuztuaren 17a – Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria (j. 1944).
- Abuztuaren 17a – Ruth First, apartheidaren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea (j. 1925).
- Abuztuaren 21a – Sobhuza II.a, Swazilandiako erregea (j. 1899).
- Abuztuaren 23a – Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (j. 1897).
- Abuztuaren 23a – Stanford Moore, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1913).
- Abuztuaren 27a – Plazido Muxika, gipuzkoar hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna (j. 1906).
- Abuztuaren 29a – Ingrid Bergman, suediar aktorea (j. 1915).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Ludwig Bieberbach, alemaniar matematikaria (j. 1886).
- Irailaren 3a – Cristina Valls, mallorcar aktorea, XX. mendearen lehen erdiko Mallorcako antzerkiaren bultzatzaileetako bat (j. 1901).
- Irailaren 1a – Haskell Curry, estatubatuar matematikaria (j. 1900).
- Irailaren 1a – Władysław Gomułka, poloniar politikari komunista (j. 1905).
- Irailaren 11 – Wifredo Lam, kubatar margolari eta eskultorea (j. 1902).
- Irailaren 12a – Federico Moreno Torroba, espainiar musikagilea (j. 1891).
- Irailaren 12a – Mercedes Rodrigo, psikologo eta pedagogoa, Espainian psikologian trebatu zen lehen emakumea (j. 1891).
- Irailaren 14a – Kristján Eldjárn, Islandiako 3. presidentea (j. 1916).
- Irailaren 14a – Grace Kelly, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria, Monakoko printzesa (j. 1929).
- Irailaren 22a – Jose Manuel Estonba, euskal idazlea (j. 1916).
- Irailaren 24a – Sarah Churchill, britainiar aktore eta dantzaria (j. 1914).
- Irailaren 27a – Alejandro Alberdi, donostiar musikaria, txistularia, organista, irakaslea eta zinegotzia (j. 1897).
Urria
aldatu- Urriaren 4a – Glenn Gould, kanadar musikagile eta pianojolea (j. 1932).
- Urriaren 4a – Stefanos Stefanopoulos Greziako lehen ministroa (j. 1898).
- Urriaren 6a – Miguel Amilibia, euskal abokatu eta politikaria (j. 1901).
- Urriaren 7a – Salvador Araneta, euskal jatorriko filipinar politikari nazionalista eta enpresaburua (j. 1902).
- Urriaren 8a – Philip J. Noel-Baker, britiainiar politikari eta atleta, 1959ko Bakearen Nobel Saria (j. 1889).
- Urriaren 9a – Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna (j. 1895).
- Urriaren 14a – Víctor Ruiz Iriarte, espainiar idazle eta antzerkigilea (j. 1912).
- Urriaren 15a – Anastasio Bienzobas, euskal herritar futbolaria (j. 1913).
- Urriaren 16a – Hans Selye, austriar-hungariar medikua (j. 1907).
- Urriaren 18a – Pierre Mendès France, Frantziako lehen ministroa (j. 1907).
- Urriaren 18a – Elizabeth Virginia Wallace Truman, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1885).
- Urriaren 26a – Valerio Zurlini, italiar zinemagilea (j. 1926).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – King Vidor, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1894).
- Azaroaren 2a – Carol Dunlop, estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria (j. 1946).
- Azaroaren 3a – E. H. Carr, britainiar historialari, diplomazialari eta kazetaria (j. 1892).
- Azaroaren 5a – Jacques Tati, frantziar zinema-zuzendaria eta aktorea (j. 1907).
- Azaroaren 6a – Shiro Teshima, japoniar futbolaria (j. 1907).
- Azaroaren 8 – Higinio Ortuzar, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1915).
- Azaroaren 10a – Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (j. 1906).
- Azaroaren 10a – Elio Petri, italiar zinema zuzendaria (j. 1929).
- Azaroaren 16a – Pavel Aleksandrov, errusiar matematikaria (j. 1896).
- Azaroaren 16a – Lenny Murphy, Ipar Irlandako paramilitar loialista, Shankill Butchers hiltzaile taldeko buruzagia izateagatik ospetsua, eraila (j. 1952).
- Azaroaren 19a – Erving Goffman, kanadar-estatubatuar soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartua (j. 1922).
- Azaroaren 22a – Jean Batten, zeelandaberritar hegazkinlaria, abiazioko emakume aitzindaria (j. 1909).
- Azaroaren 22a – Juan Urkizu, euskal herritar futbolaria (j. 1901).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Marty Feldman, ingeles aktore, komedia idazle eta umorista (j. 1934).
- Abenduaren 2a – Giovanni Ferrari, italiar futbolaria (j. 1907).
- Abenduaren 7a – José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (j. 1899).
- Abenduaren 7a – José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea eta Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (j. 1936).
- Abenduaren 7a – Harry Jerome, kanadar atleta (j. 1940).
- Abenduaren 7a – George Kistiakowsky, ukrainar-estatubatuar kimikaria, lehen bonba atomikoaren lehergaiaren diseinatzailea (j. 1900).
- Abenduaren 8a – Encarnación Fuyola Miret, Espainiako Bigarren Errepublikako maistra eta Espainiako Alderdi Komunistako militantea (j. 1907).
- Abenduaren 20a – Raisa Aronova, sobietar pilotua, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuena, Sobietar Batasuneko Heroi izendatua (j. 1920).
- Abenduaren 20a – Arthur Rubinstein, poloniar pianista (j. 1887).
- Abenduaren 22a – Felix Likiniano, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen gipuzkoar buruzagi anarkista (j. 1909).
- Abenduaren 24a – Louis Aragon, frantziar poeta eta eleberrigilea (j. 1897).
- Abenduaren 24a – Juan Iruretagoiena, gipuzkoar idazle, antzerkigile eta itzultzailea (j. 1899).
- Abenduaren 26a – Tomas Agirre, Barrensoro, euskal idazlea (j. 1898).
- Abenduaren 26a – Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (j. 1906).
- Abenduaren 27a – Jack Swigert, estatubatuar astronauta eta militarra, Apollo 13 misioan Houston, arazo bat daukagu esaldi famatua esan zuena (j. 1931).
- Abenduaren 28a – Eugenia Zuffoli, italiar-espainiar aktore eta kantaria (j. 1897).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Abendua – Ramon Mandiola, Montxin, bizkaitar kirol kazetaria (j. 1898).
- Mauro Azkona, euskal zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1903).
- Mercedes Diaz Morales, Arabako Laminoriako tren geltokiburua (j. 1902).
- Ziriako Andonegi, Kuireka, gipuzkoar jostuna eta euskal idazlea (j. 1912).
- Fisika: Kenneth G. Wilson
- Kimika: Aaron Klug
- Literatura: Gabriel Garcia Marquez
- Medikuntza: Sune K. Bergström, Bengt I. Samuelsson, John Vane
- Ekonomia: George Stigler
- Bakea: Alva Myrdal, Alfonso García Robles
Kanpo estekak
aldatu