Ireki menu nagusia

Joaquín Beuntza

Euskal Herriko politikaria

Joaquín Beuntza Redin (Iruñea, 1872ko abuztuaren 4a - Hondarribia, 1936ko irailaren 4a) euskal abokatua eta politikaria izan zen.

Joaquín Beuntza
Joaquín Beunza.png
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Iruñea1872ko abuztuaren 4a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Hondarribia1936ko irailaren 4a (64 urte)
Heriotza modua gizahilketa: fusilamendua
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

BiografiaAldatu

Familia xume batean jaioa, beka bati esker 1895ean Salamancako Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatura lortu zuen. Doktoretza Madrilen eta Parisen egin zuen.

Iruñean abokatu bilakatu eta foru zuzenbidean nabarmendu zen. Karlista sutsua, Comunión Tradicionalistaren Iruñeko zinegotzia izan zen 1901 eta 1906 artean. Gero 1909 eta 1917 artean ahaldun izan zen.

Euskal Herriarentzako Sortaraua bultzatu zuen. Erlijioarekiko bere jarrera zela eta, Espainiako Bigarren Errepublika borrokatu zuen. Hala ere, diputatu hautatu zuten eta euskal gutxiengoaren presidentea izan zen.

Alderdikideek ez zuten matxinadari buruz jakinaren gainean jarri eta altxamenduak Zestoako bainuetxean harrapatu zuen. 1936ko uztailaren 23an milizianoek atxilotu zuten eta Guadalupeko gotorlekura eraman zuten. Nahiz eta Manuel Irujok bere alde egin, erreketeak Irun hartzekotan zeudela, fusilatu egin zuten.

Ikus, gaineraAldatu