Felisa Aguado Sainz

1936an eraila. Etxekoandrea

Felisa Aguado Sainz (Murchante, Nafarroa Garaia, 1872 - Valtierra, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 12a) etxekoandrea eta Espainiako Alderdi Komunistako kidea izan zen. 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2][3]

Felisa Aguado Sainz
Bizitza
JaiotzaMurchante, 1872
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaValtierra1936ko abuztuaren 12a (63/64 urte)
Heriotza moduaerailketa
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea
KidetzaEspainiako Alderdi Komunista

Bizitza

aldatu

Murchanten jaioa, baina Cabanillasen bizi zen bere senar Alfonso Calleja eta hiru seme-alabekin. Gerra Zibila piztu zenean errepresioa jasan zuen. Cabanilasko kartzelan egon zen preso, kazkamotz utzi zuten eta sexu erasoak jaso zituen, behin eta berriz bortxatu zuten.[4]

Heriotza

aldatu

Bere 18 urteko alaba Simona eta 26 urteko seme Procesorekin batera erail zuten Valtierra eta Cadreitaren arteko bidean 1936ko abuztuaren 12an.[5][6][7] Felisaren neba Pedro Luis egun batzuk lehenago fusilatu zuten, 46 urte zituen, ezkonduta zegoen eta sei seme-alabaren aita zen.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. «FDMHN» memoria-oroimena.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  2. Felisa Aguado Sainz. .
  3. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  4. «Fossa: 2962/2022 NAVA» www.mpr.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  5. «Lista de personas fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  6. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  7. Torres, Publicado por María. 989. Columba Fernández Doyague, una de tantas, una de ellas. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  8. «Lista de personas de Cabanillas fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).

Kanpo estekak

aldatu