Anjel Kareaga

futbolari espainiarra

Anjel Kareaga Ruiz (Barakaldo, 1913ko azaroaren 8a - Legutio, 1936ko abenduaren 2a)[1] bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena.

Anjel Kareaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngel Careaga Ruiz
JaiotzaBarakaldo1913ko azaroaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLegutio1936ko abenduaren 2a (23 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: guduan hila
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1934 / 19364215
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

1934ko otsailaren 4an debuta egin zuen Ligako hamalaugarren futbol jardunaldian Athletic Clubek Arenas Cluben kontra aritu zenean. Bi gol eskuratu zituen. 1934-35 denboraldian, ligan taldeko golegile nagusietako bat izan zen. Guztira bederatzi tanto egin zituen, "Bata" eta "Txato" Iraragorrik bakarrik tanto gehiago lortu zituztelarik. Hala ere, Gerra Zibilaren hasieraren ondorioz bere futbol-ibilbidea eten egin zen. Kareagak EAEko boluntario gisa borrokatu zuen Legutioko guduan 1936ko azaroan. Guduan larri zauriturik, egun gutxira hil zen, 23 urte besterik ez zituela.[2]

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1934-1936

Tituluak aldatu

Eskualdeko Txapelketak aldatu

Txapeleketa Kluba Urtea
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1934

Espainiako txapelketak aldatu

Titulua Kluba Urtea
Liga Athletic Club 1934
Liga Athletic Club 1936

Erreferentziak aldatu