Frantzisko (aita santua)
Frantzisko[1] (latinez: Franciscus, eliztar latinean /franˈtʃiskus/ ahoskatua) —jaiotzako izen-deiturez Jorge Mario Bergoglio[oh 1]— (Buenos Aires, Argentina, 1936ko abenduaren 17a - Vatikano Hiria, 2025eko apirilaren 21a) Eliza Katolikoaren 266. aita santua izan zen, 2013ko martxoaren 13tik bere heriotzara arte. Aurretik Buenos Airesko artzapezpikua izan zen. 2001etik kardinal titulua zuen. Jesusen Konpainiako kidea, ordena horretako lehendabiziko aita santua izan zen, bai eta Amerikan jaiotako lehena ere (eta V. mendetik, Europakoa ez zen lehena).

Bizitza
aldatuFamilia katoliko batean jaio zen 1936ko abenduaren 17an, Buenos Airesko Flores auzoan. Mario José Bergoglio italiar migratzailearen eta Regina María Sivori italiar migratzaileen alabaren bost seme-alabetatik zaharrena zen. Jorge Mariok, 2025ean hil zenean, bizirik zuen senide bakarra arreba Elena zen, bost senideetan gazteena; tarteko hirurak Jorge Mario aita santu bihurtu aurretik hil ziren.[2]
Argentinar baten afizio eta ohituretan hazi eta bizi izan zen. Gaztetan gogoko izan zuen tangoa dantzatzea,[3] eta beti izan zen San Lorenzo futbol taldearen zalea.[4]
1958an, 21 urterekin, apaiz sartzea erabaki zuen, Jesusen Lagundian, eta Villa Devoto seminarioan aritu zen lehenik fraidegai. 1969ko abenduaren 13an apaiz izendatu zuten, eta geroztik luzea izan da haren ibilbidea.[5] Argentinako Konferentzia Episkopalaren lehendakaria bi aldiz izan zen. Estatutuak zirela eta, ezin izan zuen bere burua berriro kargurako aurkeztu. Horren ondorioz, 102. batzar nagusian, Santa Fe de Vera Cruzeko artzapezpiku José María Arancedo hautatu zuten haren ondorengo.
Aita santua 2013tik
aldatu2005ean, Joan Paulo II.a hil eta gero egin zuten konklabean, Joseph Ratzinger eta Bergoglio pareko ibili ziren hurrengo aita santua hautatzeko bozkaketetan, harik eta argentinarrak bere burua baztertu zuen arte, kardinalek alemaniarra aukera zezaten[6].
2014ko irailaren 24an, Jozef Wesolowsky artzapezpiku ohi poloniarra, 2008 eta 2013 artean Errepublika Dominikarreko nuntzioa izana, etxeko atxiloaldian ezarri zuen Frantzisko Aita santuak, haren aurkako pederastia salaketaren auzia erabaki bitartean. 2014ko ekainean, Wesolowsky apaizgotik kanporatu egin zuten, auziari buruzko ebazpenik artean izan ez arren, salaketak «bereziki larriak» zirelako.[7] 2014ko azaroaren 25ean, Europako Parlamentuan egin zuen hitzaldian, immigrazioaz jardun zuen eta 'immigrazio politika egokiak' aldarrikatu zituen.[8]
2015eko urtarrilaren 1ean, Loiolara joateko gonbidapena egin zion Iñigo Urkulluk, Ricardo Blázquez Bilboko apezpiku ohiaren bidez.[9] 2019ko abuztuaren 28an, bere aitasantutza-aldian, Frantzisko aita santuak migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko konpromisoa indartu zuen, eskualdeko liderrek sustatutako ekimen berritzaileak babestuz. Elkarretaratze horietako batean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu zen.
Lehendakariak Share plana aurkeztu zion, Europan migratzaileen harrera ekitatiboa erantzunkidetasun-printzipioetan oinarritutako eredua. Aita santuak pertsonalki agurtu zuen Urkullu audientzia orokor batean, eta oparitzat Gernikako Arbolaren ikur bat jaso. Planak, Pietro Parolin kardinalaren bidez Vatikanoak babestua, Europa inklusiboago eta solidarioago bati buruz Frantzisko aita santuak zuen ikuspegia islatzen zuen. Frantziskok bereziki baloratu zuen tokiko elkarteetan zentratutako ikuspegia eta elizbarrutien inplikazioa, apezpikuen batzarrei Estatuekin batera proposamen horrekin bat egitera bultzatuz. Gertakari horrek Frantziskok duintasunean eta giza errespetuan oinarritutako integrazio-politiken jarrera defendatzailea azpimarratu zuen.[10]
Bizitzaren azken uneak
aldatu2025eko apirilaren 21ean, Pazko asteko astelehenarekin, 09:52an, Vatikanok komunikatu bat argitaratu zuen erranez Kevin Joseph Farrell Egoitza santuko kamerlengo eta apezpikuak jakinarazi zuela aita santua goiz hartako 07:35ean zendu zela, Santa Marta etxean[11]. Arratsaldean informatu zuten garuneko iktus batek jota hil zela.
Bizitzaren azken bi hilabeteak gaixorik eman zituen Frantziskok. Otsailaren 14an Erromako Gemelli ospitalean sartu zuten, pneumonia gogor batek jota. Han izan zen martxoaren 23 arte. Senda agiria eman zioten, eta bere egoitza ofizialera itzuli zen, baina ordutik gutxitan agertu zen jendaurrean, oso parte-hartze laburrekin.
Apirilaren 20an, Berpizkunde igandearekin, aita santua San Pedro plazako ohiko balkoira atera zen, Urbi et Orbi ohiko bedeinkapena ematera. Orduko kronikek diote nekatuta nabaritzen zitzaiola, apenas hitz egiterik zuela eta egin izan zuen bakarra izan zela fidelei Pazkoa zoriontsua opatzea[12][11].
Hain zuzen ere, egun hartako goizean izan zuen Frantziskok herrialde bateko agintari batekin azken bilera. Aita santuak 11:30ean hartu zuen Santa Marta bere etxean Estatu Batuetako lehendakariorde James David Vance; topaketak izaera pribatua izan zuen, minutu gutxi iraun zuen, eta elkarri Pazkoa zoriontsua opatzeko baino ez omen zuen balio izan[13].
Lanak
aldatu- 1982: Meditaciones para religiosos.
- 1986: Reflexiones sobre la vida apostólica.
- 1992: Reflexiones de esperanza.
- 1998: Diálogos entre Juan Pablo II y Fidel Castro.
- 2003: Educar: exigencia y pasión.
- 2004: Ponerse la patria al hombro.
- 2005: La nación por construir.
- 2006: Corrupción y pecado.
- 2006: Sobre la acusación de sí mismo.
- 2007: El verdadero poder es el servicio.
- 2012: Mente abierta, corazón creyente.
Entziklikak
aldatu- 2013: Lumen fidei
- 2015: Laudato si'
- 2020: Fratelli tutti
- 2024: Dilexit nos
Ondorengotza apostolikoa
aldatu- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Antonio Vico kardinala (1898)
- Filippo Cortesi artzapezpikua (1921)
- Zenobio Lorenzo Guilland artzapezpikua (1935)
- Anunciado Serafini apezpikua (1935)
- Antonio Quarracino kardinala (1962)
- Frantzisko aita santua[14]
Oharrak
aldatu- ↑ Italiar jatorriko Bergoglio abizena gaztelaniaz /βerˈɣoɣljo/ ahoskatzen da; eta italieraz, /berˈgɔʎʎo/
Erreferentziak
aldatu- ↑ Alpert, Emily. (2013-3-13). «Vatican: It's Pope Francis, not Pope Francis I» Los Angeles Times.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fest, Sebastián. (2025-04-21). «María Elena, la hermana del Papa Francisco que vive en Buenos Aires al cuidado de unas monjas» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2025-04-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Metalli, Alver. (2014-01-08). «BERGOGLIO Y EL TANGO. Le gusta, lo bailaba, y ahora tiene uno propio: “Ahora, papa Francisco”» Tierras de América (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué le debe el club argentino San Lorenzo al papa Francisco?» BBC News Mundo 2014-08-06 (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
- ↑ «Jorge Mario Bergoglio argentinarra, aita santu berria» Berria 2013-03-13.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Press, Europa. (2013-03-13). «Bergoglio fue uno de los más votados en el anterior cónclave y se retiró en favor de Ratzinger» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2025-04-22).
- ↑ «Pederastiaz akusatutako apaiz bat etxean atxilo edukitzea agindu du Frantziskok», Berria, 2014-09-25
- ↑ «Frantzisko aita santua: 'Egia, egia da eta ez dugu ezkutatu behar'», EiTB, 2014-11-25
- ↑ «Loiolara joatera gonbidatu du Urkulluk Frantzisko aita santua», Berria, 2015-01-02
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-08-28). «Urkullu presenta la propuesta Share en el Vaticano y saluda al papa Francisco» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Domínguez, Íñigo. (2025-04-21). «Muere el papa Francisco, un vendaval social y reformador en la Iglesia» El País (Noiz kontsultatua: 2025-04-21).
- ↑ «Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta ekitaldia» Berria 2025-04-22 (Noiz kontsultatua: 2025-04-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Papa se reúne en privado con vicepresidente de Estados Unidos - Vatican News» www.vaticannews.va 2025-04-20 (Noiz kontsultatua: 2025-04-21).
- ↑ (Ingelesez) «Pope Francis (Jorge Mario Bergoglio, S.J.)» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).