Abuztuaren 5
data
Abuztuaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamazazpigarren eguna da, 218.a bisurteetan. 148 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2015 - Nafarroa Beherean 3,5 graduko lurrikara izan zen. Lurrikarak zarata eragin zuen batez ere.
MunduaAldatu
- 1939 - Diktadura frankistak Hamahiru Arrosa Gorriak fusilatu zituen Espainian.
- 1949 - Lurrikara baten ondorioz 3.000 hildako izan ziren Ambaton (Ekuador).
- 1960 - Burkina Fasok independentzia politikoa lortu zuen.
- 1979 - Mauritaniak bere Mendebaldeko Sahararen zatia eman zion Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari.
- 2010 - San José meatzeko istripua: Txileko meatze batean lur jausi baten ondorioz 33 meatzari lur azpian 33 egunez harrapaturik gelditu ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1953 - The Master of Ballantrae (Ballantraeko Jauna) filma estreinatu zen, William Keighleyk zuzendu eta Errol Flynn, Roger Livesey, Anthony Steel, Beatrice Campbell eta Yvonne Furneaux aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1955 - To Catch a Thief (Lapur Bat Atzemanez) filma estrinatu zen, Alfred Hitchcockk zuzendu eta Cary Grant eta Grace Kelly aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2017 - Justin Gatlinek Urrezko Domina irabazi zuen 100 metroko lasterketan Londresen ospatutako Munduko Atletismo Txapelketan, Usain Bolt gainditu ostean.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1859 - Piarres Broussain, lapurtar medikua, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta politikaria (h. 1920).
- 1864 - Resurreccion Maria Azkue, euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta folklore ikertzailea (h. 1951).
- 1900 - Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea (h. 1994).
- 1907 - Fernando Muñagorri, euskal atleta (h. 1959).
- 1912 - Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (h. 2000).
- 1918 - Olivier Lefèvre d'Ormesson, frantziar politikaria, Biarritzen (h. 2012).
- 1927 - Vicente Luis Lapatza, bizkaitar futbolari ohia, atezaina.
- 1932 - Andoni Elizondo, gipuzkoar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1986).
- 1945 - Ariane Lopez-Huici, lapurtar argazkilaria.
- 1947 - Iñaki Pikabea, Piti, gipuzkoar ETAkide ohia.
- 1952 - Paco Obregón, bizkaitar antzezlea eta antzerki-zuzendaria.
- 1961 - Iñaki Altzelai, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1968 - Iñaki Laskurain, gipuzkoar errugbilari ohi eta entrenatzailea eta Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea.
- 1970 - Jose Antonio Sasiain, gipuzkoar bertsolaria.
- 1974 - Javier Dominguez-Ledo, arabar atleta, mendi lasterketetan aditua.
- 1981 - Xabier Landabidea, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile bizkaitarra, ikus-entzunezko komunikazioan aditua.
- 1987 - Diana Urrea, bizkaitar militante feminista eta internazionalista eta politikaria, Kolonbian.
- 1988 - Iraitz Arrospide, gipuzkoar atleta, distantzia luzetan aditua.
- 1995 - Ziortza Isasi, bizkaitar txirrindularia.
MunduaAldatu
- 1103 - Gilen Adelin, Normandiako dukea (h. 1120).
- 1199 - Fernando III.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (h. 1252).
- 1461 - Alexandro Jagiellon, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia (h. 1506).
- 1595 - Fernando Álvarez de Toledo Mendoza, espainiar aristokrata, Leringo VII. kondea eta Nafarroako kondestablea izandakoa (h. 1667).
- 1681 - Vitus Bering, daniar itsasgizon eta esploratzailea (h. 1741).
- 1694 - Leonardo Leo, italiar musikagile eta biolontxelo-jotzailea (h. 1744).
- 1789 - Robert Batty, Britainiar Armadako teniente-koronela, baita marrazkilaria (h. 1848).
- 1800 - Ramón Narváez, Valentziako duke, politikari eta espainiar militarra (h. 1868).
- 1802 - Niels Henrik Abel, norvegiar matematikaria (h. 1829).
- 1811 - Ambroise Thomas, frantziar musikagilea (h. 1896).
- 1815 - Edward John Eyre, ingeles esploratzailea eta Britainia Handiaren kolonietako administratzailea (h. 1901).
- 1827 - Deodoro da Fonseca, Brasilgo lehenbiziko presidentea (h. 1892).
- 1844 - Ilia Repin, errusiar pintorea (h. 1930).
- 1850 - Guy de Maupassant, frantziar idazlea (h. 1893).
- 1860 - Henri-Jean Guillaume Martin, frantziar margolaria (h. 1943).
- 1861 - Mary Richmond, Gizarte-langintzaren aintzindaria eta soziologo estatubatuarra (h. 1928).
- 1862 - Joseph Merrick, Elefante gizona, ingeles hiritarra, jasan zuen gorputz desitxuraketatik famatua (h. 1890).
- 1868 - Marie Adelaide Belloc Lowndes, ingeles nobelagilea (h. 1947).
- 1886 - Óscar Esplá, espainiar musikagilea (h. 1976).
- 1889 - Conrad Aiken, estatubatuar idazlea (h. 1973).
- 1890 - Naum Gabo, errusiar eskultorea (h. 1977).
- 1898 - Piero Sraffa, italiar ekonomialaria (h. 1983).
- 1901 - Claude Autant-Lara, frantziar zinemagilea (h. 2000).
- 1903 - Rensis Likert, estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua, Likert eskalaren sortzailea (h. 1981).
- 1905 - Wassily Leontief, errusiar-estatubatuar ekonomialaria, 1973ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1999).
- 1906 - John Huston, estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria (h. 1987).
- 1907 - Eugène Guillevic, bretainiar poeta (h. 1997).
- 1908 - Harold Holt, Australiako lehen ministroa (1967an desagertua).
- 1911 - Robert Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1969).
- 1912 -
- Abbé Pierre, frantziar abadea, Emmaus mugimenduaren sortzailea (h. 2007).
- György Sárosi, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 1993).
- 1926 - Per Wahlöö, suediar eleberrigile eta kazetaria (h. 1975).
- 1928 - Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2020).
- 1930 -
- Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra (h. 2012).
- Michal Kováč, Eslovakiar Errepublikako lehendabiziko presidentea (h. 2016).
- 1931 - Alec Reid, irlandar apaiza, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuen bultzatzailea (h. 2013).
- 1932 - Carlos Rúspoli, Suecako dukea, espainiar aristokrata (h. 2016).
- 1936 -
- John Saxon, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (h. 2020).
- Carlos Terribili, argentinar muralista, kartelgile eta ilustratzailea (h. 2016).
- 1937 -
- Manuel Pinto da Costa, Sao Tome eta Principeko lehenbiziko presidentea.
- Brian G. Marsden, britainiar astronomoa (h. 2010).
- 1940 - Suzana de Moraes, brasildar aktore, zinemagile eta zuzendaria (h. 2015).
- 1942 - Sergio Ramírez Mercado, nikaraguar politikaria eta idazlea.
- 1946 -
- Shirley Ann Jackson, estatubatuar fisikaria.
- Xavier Trias, kataluniar politikaria, Bartzelonako alkate ohia.
- 1947 - Sef Vergoossen, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1948 -
- Ray Clemence, ingeles futbol atezaina (h. 2020).
- Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (h. 2017).
- 1950 - Rosi Mittermaier, alemaniar alpetar eskiatzailea (h. 2023).
- 1952 - Hun Sen, Kanbodiako lehen ministroa.
- 1957 - Shigeru Ban, japoniar arkitektoa.
- 1962 - Patrick Ewing, NBAko jamaikar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1963 - Mark Strong, ingeles aktorea.
- 1964 - Adam "MCA" Yauch, estatubatuar rap abeslaria eta baxu-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea (h. 2012).
- 1966 - Luis Martín Núñez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1968 -
- Marine Le Pen, frantziar politikaria, Front National eskuin muturreko alderdiaren burua.
- Colin McRae, eskoziar auto gidaria, 1995eko Munduko Rally txapelduna (h. 2007).
- 1970 - Xeni Jardin, estatubatuar blogari eta kazetaria, IKT gaietan aditua.
- 1972 - Christian Olde Wolbers, belgikar musikaria, Fear Factory taldeko kide ohia.
- 1974 -
- Alvin Ceccoli, australiar futbolari ohia.
- Pablo Pineda, andaluziar aktorea, hizlaria eta idazlea, Down sindromedun Europako lehen irakasle-eskolako diplomatua.
- 1977 - Raúl Roa, espainiar doma klasikoko zaldizkoa eta ekitazio irakaslea.
- 1980 - Salvador Cabañas, paraguaitar futbolari ohia.
- 1982 - Lolo Jones, estatubatuar hesi lasterkari eta bobsleigh-laria.
- 1984 - Jordan Lotiès, frantziar futbolaria.
- 1989 -
- Shanshan Feng, txinatar golflaria.
- Angie Zapata, jipoituta eraila izan zen estatubatuar emakumezko transexuala (h. 2008).
- 1998 - João Almeida, portugaldar txirrindularia.
- 2001 - Josie Totah, estatubatuar aktorea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1914 - Pedro Hilarion Sarrionandia, bizkaitar abade frantziskotarra, amazigera hizkuntzaren lehen gramatika idatzi zuen (j. 1865).
- 1936 - Gabino Olaso, bizkaitar agustindar apaiza, La Font de la Figueran eraila (j. 1869).
- 1937 - Juanita Mir, nafar kazetaria eta idazlea, fusilatua (j. 1893).
- 1940 - Manuel Antonio Leunda, gipuzkoar bertsolaria (j. 1846).
- 1949 - Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea (j. 1872).
- 1955 - Jesus Olasagasti, gipuzkoar margolaria (j. 1907).
- 1971 - Angel Martínez Baigorri, nafar apaiza, idazlea eta poeta, Managuan (j. 1899).
- 1978 - Ramon de la Sota Aburto, euskal finantzagizon eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1887).
- 1992 - Juan David García Bacca, euskal venezuelar filosofo eta irakaslea, Quiton (j. 1901).
MunduaAldatu
- 824 - Heizei Enperadorea, Japoniako Enperadorea.
- 890 - Ranulfo II.a Poitierskoa, Poitiersko konde eta Akitaniako dukea.
- 1638 - Peter Minuit, Herbeherea Berriak kolonia nederlandarren zuzendari nagusia.
- 1675 - Brynjólfur Sveinsson, islandiar gotzain luteranoa (j. 1605).
- 1729 - Thomas Newcomen, ingeles mekanikari eta asmatzailea (j. 1663).
- 1754 - James Gibbs, eskoziar arkitektoa (j. 1682).
- 1792 - Frederick North, Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1732).
- 1807 - Jeanne Baret, frantziar botanikaria eta esploratzailea (j. 1740).
- 1888 -
- Anna Haining Bates, akromegaliaren ondorioz 2,41 metro garai izatera heldu zen kanadar gizasemea (j. 1846).
- Philip Sheridan, estatubatuar jenerala (h. 1888).
- 1895 -
- Thure Brandt, suediar fisioterapeuta eta militarra (j. 1819).
- Friedrich Engels, alemaniar filosofialari eta iraultzailea (j. 1820).
- 1905 - Anton Ažbe, esloveniar margolari errealista (j. 1862).
- 1929 - Millicent Garrett Fawcett, ingeles politikaria, idazlea eta ekonomialaria, emakumeen aldeko eskubideak bultatzailea (j. 1847).
- 1939an, Espainiako Gerra Zibila amaitu ostean, 13 arrosak deitutako taldea, erregimen frankistak Madrilen fusilatuak:
- Carmen Barrero Aguado (j. 1919).
- Martina Barroso García (j. 1917).
- Blanca Brisac Vázquez (j. 1910).
- Pilar Bueno Ibáñez (j. 1921).
- Julia Conesa Conesa, (j. 1919).
- Adelina García Casillas (j. 1920).
- Elena Gil Olaya (j. 1919).
- Virtudes González García (j. 1922).
- Ana López Gallego (j. 1918).
- Joaquina López Laffite (j. 1916).
- Dionisia Manzanero Salas (j. 1919).
- Victoria Muñoz García (j. 1921).
- Luisa Rodríguez de la Fuente (j. 1921).
- 1946 - Wilhelm Marx, Alemaniako kantzilerra (j. 1863).
- 1947 - Vladimir Golenistxov, errusiar egiptologoa, egiptologiaren aitzindarietako bat (j. 1856).
- 1952 - Sameera Moussa, egiptoar fisikari nuklearra, erradiazio ionizatzailean aditua (j. 1917).
- 1955 - Carmen Miranda, luso-brasildar sanba-abeslaria eta aktorea (j. 1909).
- 1957 - Heinrich Otto Wieland, alemaniar kimikaria, 1927ko Kimikako Nobel Saria (j. 1877).
- 1960 - Arthur Meighen, Kanadako lehen ministroa (j. 1874).
- 1961 - Sidney Holland, Zeelanda Berriko 25. lehen ministroa (j. 1893).
- 1962 -
- Marilyn Monroe, estatubatuar aktorea, XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa (j.1926)
- Ramón Pérez de Ayala, espainiar idazlea (j. 1880).
- 1981 - Jerzy Neyman, poloniar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (j. 1894).
- 1983 - Joan Violet Robinson, ingeles ekonomialaria (j. 1903).
- 1984 - Richard Burton, galestar aktorea (j. 1925).
- 1991 - Soichiro Honda, japoniar enpresaburua, Honda motor-enpresaren sortzailea (j. 1906).
- 1992 - Robert Muldoon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1921).
- 1998 - Todor Zhivkov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1911).
- 2000 - Alec Guinness, ingeles aktorea (j. 1914).
- 2003 - Manuel Mur, galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea (j. 1908).
- 2005 - Polina Astakhova, sobietar gimnasta (j. 1936).
- 2010 - Godfrey Binaisa, Ugandako presidentea (j. 1920).
- 2012 - Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (j. 1919).
- 2014 -
- Angéla Németh, xabalina jaurtiketan espezializatutako hungariar atleta (j. 1946).
- María Telo, espainiar legelari eta feminista (j. 1915).
- 2019 -
- Josef Kadraba, txekiar futbolaria (j. 1933).
- Toni Morrison, estatubatuar idazlea, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa eta 1993ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
- 2020 - Dick Tooth, australiar errugbilaria (j. 1929).
- 2021 -
- Terry Davies, galestar errugbilaria (j. 1933).
- Jevhen Martxuk, Ukrainako lehen ministroa (j. 1941).
- 2022 -
- Ana Luísa Amaral, portugaldar poeta, itzultzaile eta irakaslea (j. 1956).
- Issey Miyake, japoniar moda diseinatzailea (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Andre Maria Zuriaren eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Edur/Edurne, Zuria/Zurine/Zuriñe eta Gasteiz/Gasteiza.