Ricardo Martín
Ricardo Martín (Villanueva de la Serena, 1882-Donostia, 1936) argazkilari badajoztarra, Donostian bizi izan zen. Donostiako Belle Epoque garaiko argazki ospetsuak berarenak dira. Garaiko argazkilari ospetsuenetariko bat izan zen.
Ricardo Martín | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Villanueva de la Serena, 1882 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 1936 (53/54 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Agustina Zugasti |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Biografia
aldatuOso gazte zenean familiarekin Donostiara joan zen. 1910ean Real Sociedad futbol taldeari argazkiak egin zizkion. 1914an argazkilari gisa hasi zen lanean. 1915ean Donostiako Hondarribia kalean Photo-Carte denda ireki zuen. Urte berean egunkari desberdinetan hasi zen bere kolaborazioekin: El Pueblo Vasco, La Voz de Guipúzcoa, Correo del Norte eta La Constancia. 1916an kanpoko egunkari batzuentzako ere hasi zen lanean: El Día, Heraldo Deportivo. Izan zuen arrakastaren ondorioz, 2010ean, Donostiako Askatasunaren etorbidean denda aldatu zuen. Haren lanak oso ezagunak egin ziren eta 1921ean argazkilari gisa Rifeko Gerrara joan zen. Gerra garaiko lanak prestigio handiko hedabideetan plazaratu ziren: ABC, Mundo Gráfico, La Acción, Mundo Nuevo, besteak beste. 1925ean Agustina Zugastirekin ezkondu zen eta, urte bat geroago, Vicente Martín semea jaio zen; semeak aitaren lanarekin jarraituko zuen. Urte horietan Donostian agertzen ziren pertsonaia ospetsu guztiei argazkiak egin zien: Paulino Uzkudun, Charlie Chaplin, Buster Keaton, Josephine Baker... 1936an, gaixotasun luze baten ondorioz, hil zen.[1] Agustina Zugastik hasieran eta Vicente Zugastik semea ondoren, argazki dendarekin eta argazkilaritza lanetan jarraitu zuten.
Iruditegia
aldatu-
Donostiako kaldereroen festa 1923an.
-
Ekitaldi politiko-erlijiosoa Usurbilen, 1924an.
-
Bainulariak Donostiako Kontxako hondartzan, 1926an.
-
Jose Maria Usandizagari 1927an eskainitako omenaldia.
-
Dantzariak Donostiako Zubietan.
-
Baporeak Donostiako kaian.
Ikus, gainera
aldatu- Agustina Zugasti, bere emaztea eta argazkilaria.
- Vicente Martín, Ricardoren eta Agustina Zugastiren semea, argazkilari ezaguna ere bai.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Martín |