Moussa Traoré (Kayes, Frantziar Sudan (gaur egun Mali), 1936ko irailaren 25a - Bamako, 2020ko irailaren 15a) maliar militarra eta politikaria izan zen. Maliko presidentea izan zen 1969-1991 bitartean.

Moussa Traoré

Afrikar Batasuneko presidente

1988ko maiatzaren 25a - 1989ko uztailaren 24a
Kenneth Kaunda - Hosni Mubarak

2. Maliko presidente

1968ko azaroaren 19a - 1991ko martxoaren 26a
Modibo Keïta - Amadou Toumani Touré
Bizitza
JaiotzaKayes1936ko irailaren 25a
Herrialdea Mali
HeriotzaBamako2020ko irailaren 15a (83 urte)
Hobiratze lekuaBamako
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Mariam Sissoko (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraMaliko Lurreko Armada
GraduaArmadako jeneral
Parte hartutako gatazkakAgacher Strip War (en) Itzuli
Tuareg rebellion (1990-1995) (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaDemocratic Union of the Malian People (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Katiko Eskola Militarrean egin zituen ikasketak. Gero Frantziako armadan sartu zen, eta 1960an bere herrialdera itzuli zen. 1971n, koronel izendatu zuten eta zazpi urte geroago jeneral. 1968an Maliko lehendakari Modibo Keïta kargutik kendu zuen estatu kolpearen buru izan zen. Orduan Askapen Nazionalerako Batzorde Militarreko (Comité militaire de libération nationale) presidente izendatu zuten, eta Maliko Gudarosteen komandanteburu. 1969 eta 1979 bitartean estatuburu izan zen, eta azken urte hartatik aurrera Maliko lehendakari. Gainera, Defentsa eta Segurtasun ministro izan zen 1978-1986 bitartean, eta Barne Arazoetako ministro 1978-1979 bitartean. 1970ean Afrika Mendebaldeko Estatuetako Estatuburuen Konferentziako lehendakari izan zen.

1985ean Maliko lehendakari hautatu zuten berriro. 1988an, berriz, Afrikar Batasunaren Aldeko Erakundeko (OUA, Organisation de l'Unité Africaine) lehendakari hautatu zuten. 1989ko uztailean, Egiptoko lehendakari Hosni Mubarakek hartu zuen haren lekua OUAren lehendakaritzan. 1990ean, Egipto eta Mexikoko lehendakariekin batera, Haurtzaroaren Mundu Gailurraren antolatzaileetako bat izan zen, Nazio Batuen babespean. 1991n Maliko egoera politikoa krisian sartu zen, eta ikasleek hezkuntzaren kalitate txarraren aurkako manifestazioak deitu zituzten. Martxotik aurrerako protestetan, baina, alderdi bakarreko sistema desagertzea eta alderdi-aniztasuna onartzea izan zen manifestazioetako eskari nagusia. Protestek herritarren eta armadaren arteko borroka odoltsuak ekarri zituzten. Negoziatzeko ezintasunaren aurrean, oposizioak greba orokorra deitu zuen, Traorék dimisioa aurkeztu arte greban irauteko asmoz. Traorék ez zuen dimisioa aurkezteko asmorik agertu, baina setio-egoera eta etxeratze-deia bertan behera uztea erabaki zuen. Bere agintaldiaren amaiera arte, alegia ekainera arte, eutsi nahi zion karguari, baina martxoan armadak kenarazi zuen kargutik. Armadak bertan behera utzi zuen konstituzioa, parlamentua desegin zuen, alderdi bakarra abolitu zuen, Bakearen Aldeko Batzorde Nazionala antolatu zuen eta oposizioarekin bat egin zuen.

1993an, heriotza zigorra ezarri zioten krimen politikoak zirela medio, Bamakon hil ziren 300 manifestariren hilketan nahasia egoteagatik batez ere, baina aurrerago epai hori kommutatu egin zioten. 1999an, berriro, heriotzara zigortua izan zen, bere emaztearekin batera, oraingoan ekonomia-arloko delituengatik. Alpha Oumar Konaré presidenteak zigor horiek kommutatu egin zizkien eta biziarteko zigorra ezarri zieten. Aurrerago, 2002an, barkatu egin zien.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu