Addis Abeba[1] (amhareraz: አዲስ አበባAddis Abäba, «lore berria») Etiopiako hiriburua eta hiri nagusia da, politika, industria eta merkataritzako arloetan. Aldi berean hiria eta estatua da, hiri enkartatua baita. 2007an 2.738.248 biztanle zituen.[2] Hirian 80 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Afrikar Batasunaren hiriburua da.

Addis Abeba
አዲስ አበባ
Finfinne
Tungga
አዲስ አበባ ( Āddīs Ābebā )
Etiopiako eskualdea
Administrazioa
Herrialdea Etiopia
Hiri enkartatuaAddis Abeba
AlkateaArkebe Oqubay
Izen ofizialaአዲስ አበባ
Jatorrizko izenaአዲስ አበባ
Finfinne
Tungga
Geografia
Koordenatuak9°01′38″N 38°44′13″E / 9.0272°N 38.7369°E / 9.0272; 38.7369
Map
Azalera527 km²
Altuera2.200-3000
MugakideakOromia
Demografia
Biztanleria5.228.000 (2022)
2.186.998 (2012)
Dentsitatea9.920 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1886
Telefono aurrizkia11
Ordu eremuaUTC+03:00 eta Ekialdeko Afrikako Ordua
Hiri senidetuakLeipzig, Pekin, Chuncheon (en) Itzuli, Stockholm udalerria, Khartum, Beer-Xeva, Netanya, Tel Aviv, Johannesburg, Washington, San Frantzisko, Chongqing, Kaunas, Gai (en) Itzuli eta San Petersburgo
http://www.addisababacity.gov.et/
Errepide baten ikuspegia, Addis Abeba

Geografia

aldatu

Addis Abebak klima tropikal leuna du (15°C) garaiera dela-eta (2.300 m). Urteko prezipitazioak 1.150 mm dira.

      Datu klimatikoak (Addis Abeba)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 24.3 24.8 24.2 24.4 20.0 17.9 20.0 21.3 22.3 22.6 22.8 22.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.0 9.0 11.6 12.0 12.3 11.2 11.3 11.2 11.0 9.9 8.7 8.1 10.6
Euria (mm) 16.8 36 68.2 88.8 76 123.5 259.4 278 174.1 41.1 8.3 10.2 1180.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 3 5 7 10 10 20 27 26 18 4 1 1 132
Iturria (1): National Meteorological Agency [3]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (NBE) [4]

Historia

aldatu

Hiria 1887an sortu zuen Menelik II.a enperadoreak, ur termalak aurkitutako toki batean, eta horregatik eman zioten Addis Abeba izena, Lore Berria. 1889an hiriburu bihurtu zuten. Hazkundea guztiz kaotikoa izan zen, eta 1917an Djiboutira egin zen trenarekin asko areagotu zen hazkunde demografikoa. 1936tik 1941era bitartean, italiarrek hiria okupatu zuten, eta euren kolonien hiriburu bihurtu.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan hiriburuko biztanleen kopurua bikoiztu zen, eta hainbat industria ezarri. 1963an Afrikako hogeita hamar herrialdetako estatu buruen bilera egin zen bertan, geroztik Afrikar Batasuna dena sortu zuena.[5]

Ikustekoak

aldatu

Addis Abeba Etiopiako industria eta ekonomia gunerik handiena izateaz gain, bizitza kultural oso anitza duen hiria. Erdialdiean De Gaulle Piazzan eta inguruko kaleetan, italiarren okupazio-garaiko eta lehenagoko garaietako eraikinak ikusten ahal dira, gehienak nahiko hondatuta daude, Taitu hotela izan ezik, herrialdeko hotelik zaharrena baita, bertan ikus baitaiteke eraikinaren eta barruko dekoratuaren edertasuna[6].

Merkato izeneko merkatua ere ikusgarria da, herrialdeko eta Afrikako merkaturik handiena da. Ez da aire zabaleko merkatu tipiko bat, kale arte bat baizik, dendaz betetako auzo handi bat.

Etiopiako biztanle gehienak kristauak izanik, hirian eliza ugari dago. Aipagarrienak honako hauek dira: Bet Georgis Katedrala, zeinak estilo neoklasikoaren azpian eliza oktogonal tradizional bat duen; eta ondoan museo kristau bat dago, non herrialdeko eliza guztietan ohikoak diren objektu erlijiosoak ikus daitezkeen, hala nola gurutzeak, bastoiak edo eguzkitako zeremonialak. Siddist Selassie katedrala enperadoreen eta errege familiaren gorpuzkiak dauden lekua da, baita Haile Selassie I.arenak ere. Bere sabaia Ageñehu Enredaren pinturekin apainduta dago. Azkenik, Medhane Alem Katedrala Afrikako bigarren handiena da.

Hiria inguratzen duten mendiek Entoto muinoa osatzen dute, nondik Addis Abebako bista ikusgarriak ikus daitezkeen 3.000 metrotik gorako altueratik. Entoto inguruan merkatu tradizionalak ere aurki daitezke.

Hirian dauden museoen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste: museo Arkeologiko Nazionala eta Museo Etnografikoa, non herrialdean dauden etnia ezberdinen kulturatik ibilbide bat egin daitekeen.

Banaketa administratiboa

aldatu

Hiriburua hamar barrutitan (Kifle ketema) eta 99 auzoatan (kebelé) banaturik dago. Hona hemen barrutiak:

  • Arada
  • Kirkos
  • Gullele
  • Kolfe Keranyo
  • Akaki-Kality
  • Nefas Silk-Lafto
  • Lideta
  • Bole
  • Addis Ketema
  • Yeka

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Addisabebar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Census 2007, preliminary. Central Statistical Agency of Ethiopia (Noiz kontsultatua: 2017-10-4).
  3. National Meteorological Agency of the Federal Democratic Republic of Ethiopia. NMA of Ethiopia. .
  4. NBE. World Weather Information Service - Addis Ababa. .
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6. (Gaztelaniaz) «Addis Abeba, la gran capital etíope» El Español 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  7. Beer-sheva.muni.il. [http://www.beer-sheva.muni.il/ArimTeomot.asp קשרים בין-ל�?ומיים של העיר ב�?ר-שבע. ].

Kanpo estekak

aldatu