Abuztuaren 17
data
Abuztuaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita bederatzigarren eguna da, 230.a bisurteetan. 136 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1740 - Prospero Lorenzo Lambertini Aita Santu aukeratu zuten eta Benedikto XIV.a izena hartu zuen.
- 1945 - Indonesiak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1960 - Gabonek Frantziarekiko independentzia lortu zuen.
- 1987 - Spandauko espetxean Rudolf Hess hil zen, azken buruzagi nazietako bat eta 20 urte baino gehiago preso egon zen bakarra.
- 2002 - Elba ibaiak gainezka egin zuen Dresden hirian eta 1845eko martxoaren 31ko uholde historikoen mailara iritsi zen.
- 2005 - Israeleko armada Gazako asentamentuak desegiten hasi zen.
- 2017 - Bartzelonako Ramblan eta Cambrils udalerriko atentatuetan eta Alcanar udalerrian jazotako gas leherketaren ondorioz 16 hildako eta 130 zauritutik gora izan ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1876 - Jainkoen Gainbehera (alemanez: Götterdämmerung), Richard Wagnerrek idatzitako Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken opera estreinatu zen Bayreutheko Festspielhausen.
- 1960 - George Pal hungariar zinema zuzendariak zuzendu eta Rod Taylor australiar aktoreak antzeztutako The Time Machine filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1908 - Lehen aldiz marrazki bizidunetako film bat eman zuten.
- 2009 - Ingelerazko Wikipedia 3.000.000 artikulura iritsi zen.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2008 - Iker Martinez eta Xabier Fernandez euskaldunek zilarrezko domina lortu zuten Beijingo Olinpiar Jokoetan, 49er diziplinan.
- 2015 - Futboleko Espainiako Superkopa: Bilboko Athletic Kluba garaile FC Bartzelona taldeari San Mamesen 4-0 irabazi eta Camp Noun 1-1 berdindu ostean.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1712 - Juan Lorenzo Irigoien, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (h. 1778).
- 1775 - Jose Paulo Ulibarri, euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale arabar-bizkaitarra (h. 1847).
- 1821 - Joaquín Fernández Aiarragarai, espainiar arkitektoa, Hernanin (h. 1900).
- 1911 - Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria (h. 1945).
- 1926 - María Luisa Elio, nafar idazle eta aktorea (h. 2009).
- 1927 - Txomin Solabarrieta, bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina (h. 2019).
- 1929 - Johañe Pitrau, nekazarien buruzagia, kristau militante ezkertiarra eta sindikalista zuberoarra (h. 1975).
- 1934 - Miguel Primo de Rivera Urkixo, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 2018).
- 1948 - Jose Maria Arakistain, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1952 - Carlos Zalduendo, nafar hamahiruko errugbilari ohi eta polizia.
- 1953 - Joakin Gorrotxategi, euskararen historian espezializatutako gipuzkoar euskalaria.
- 1956 - José María Bautista, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1964 - Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (h. 2015).
- 1967 - Pilar Cabero, gipuzkoar idazlea.
- 1968 - Paxkal Indo, lapurtar abeslari eta txalapartaria.
- 1970 - Ophélie Koering, lapurtar aktorea.
- 1972 - Mikel Otero, EH Bilduko arabar politikaria.
- 1973 - Juan Antonio Ipiña García, Tontxu, bizkaitar kantautorea.
- 1979 - Peio Martinez de Eulate, nafar esku huskako pilotari ohia eta politikaria.
- 1987 - Sandra Ramajo, gipuzkoar futbolaria.
- 1988 - Isabel Villanueva, nafar biola jotzailea.
- 1990 - Imanol Elias Ayllon, nafar futbolaria.
- 1996 - Jokin Ezkieta, nafar futbolaria.
- 1999 - Iban Garcia, gipuzkoar youtuber, influencer eta vloggerra.
MunduaAldatu
- 1601 - Pierre de Fermat, frantziar matematikari eta legelaria (h. 1665).
- 1603 - Lennart Torstensson, suediar mariskala (h. 1651).
- 1629 - Joan III.a Sobieski, Bi Nazioen Errepublikako erregea, Poloniako erregea eta Lituaniako Duke Handia (h. 1696).
- 1686 - Nicola Porpora, italiar musikagilea eta kantu-irakaslea (h. 1768).
- 1753 - Josef Dobrovský, bohemiar jatorriko jesuita, filosofo eta literatura historialaria (h. 1829).
- 1786 - David Crockett, ehiztari, politikari eta AEBen historiako heroi mitikoa (h. 1836).
- 1801 - Fredrika Bremer, suediar idazlea eta aktibista feminista (h. 1865).
- 1844 - Menelik II.a, Etiopiako enperadorea (h. 1913).
- 1864 - Charles Horton Cooley, estatubatuar soziologoa (h. 1929).
- 1866 - Mario García Menocal, Kubako presidentea (h. 1941).
- 1879 - Samuel Goldwyn, estatubatuar enpresaria eta zinema ekoizlea (h. 1974).
- 1887 -
- Marcus Garvey, jamaikar politikari eta kazetaria, panafrikanismoaren buruzagietako bat (h. 1940).
- Karlos I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (h. 1922).
- 1891 - Oliverio Girondo, argentinar poeta (h. 1967).
- 1893 - Mae West, estatubatuar aktorea (h. 1980).
- 1895 - Caroline Haslett, britainiar ingeniari elektrikaria eta emakumearen eskubideen defendatzailea (h. 1957).
- 1896 - Leslie Groves, estatubatuar militarra, Manhattan Proiektuaren arduraduna (h. 1970).
- 1906 - Marcello Caetano, Portugalgo lehen ministroa (h. 1980).
- 1907 - Roger Peyrefitte, frantziar idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa (h. 2000).
- 1908 - Bronisława Wajs, poloniar poeta eta abeslari ijitoa (h. 1987).
- 1911 - Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (h. 1995).
- 1913 -
- Mark Felt, Eztarri Sakona, estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea (h. 2008).
- Oscar Gálvez, Argentinar automobil lasterketako pilotua eta 1 Formulako pilotua (h. 1989).
- 1916 - Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (h. 2002).
- 1920 - Maureen O'Hara, irlandar aktorea eta abeslaria (h. 2015).
- 1923 -
- Larry Rivers, estatubatuar margolaria (h. 2002).
- Robert Sabatier, frantziar idazlea (h. 2012).
- 1925 - John Hawkes, estatubatuar idazlea (h. 1998).
- 1926 -
- Jean Poiret, frantziar antzezle eta antzerki-idazlea (h. 1992).
- Jiang Zemin, Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 2022).
- 1929 - Francis Gary Powers, estatubatuar hegazkinlari eta espioia, U-2ren istripuaren protagonista (h. 1977).
- 1930 -
- Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2000).
- Ted Hughes, ingeles idazlea eta poeta (h. 1998).
- 1932 -
- Vidiadhar Surajprasad Naipaul, britainiar idazlea, 2001eko Literaturako Nobel Saria (h. 2018).
- Jean-Jacques Sempé, frantziar marrazkilaria (h. 2022).
- 1936 - Margaret Hamilton, estatubatuar informatikaria, sistema-ingeniaria eta enpresaria.
- 1937 - Richard Møller Nielsen, daniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- 1939 - Luther Allison, estatubatuar blues musikaria, Ameriketako blues gitarra jotzaile handienetakoa (h. 1997).
- 1943 - Robert De Niro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- 1944 -
- Larry Ellison, estatubatuar ekintzaile eta informatikari teorikoa, Oracle enpresaren sortzailea.
- Michel Noël, Quebeceko Algonkin jatorriko funtzionarioa eta idazle kanadarra (h. 2021).
- 1947 - Pedro Ruiz Céspedes, kataluniar irrati eta telebistako aurkezle, aktore, idazle, abeslari eta umorista.
- 1949 - Mitsunori Fujiguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1952 - Nelson Piquet, 1 Formulako brasildar gidaria.
- 1953 - Herta Müller, errumaniar idazlea, 2009ko Literaturako Nobel Saria.
- 1956 -
- Álvaro Pino, galiziar txirrindulari ohi eta kirol zuzendaria.
- John Romita Jr., estatubatuar komikigilea.
- 1957 - Harumi Kori, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1958 - Belinda Carlisle, estatubatuar abeslaria, The Go-Go's taldearen bokalista.
- 1959 -
- Jonathan Franzen, estatubatuar idazlea.
- David Koresh, Davidiar sektaren burua (h. 1993).
- 1960 -
- Miquel Iceta, kataluniar politikaria, PSCko presidentea.
- Sean Penn, estatubatuar aktorea.
- 1961 -
- Ángel Norzagaray, antzerkigile, aktore, poeta, irakasle eta zuzendari mexikarra (h. 2021).
- Jun Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1964 - Jorginho, brasildar futbolari ohia.
- 1968 - Helen McCrory, ingeles antzezlea (h. 2021).
- 1970 - Jim Courier, estatubatuar tenislari ohia.
- 1977 -
- Bibiana Candia, galiziar idazle eta kazetaria.
- Chipo Chung, tanzaniar-zimbabwear aktore eta aktibista.
- Thierry Henry, frantziar futbolari ohia.
- May el-Toukhy, egiptoar jatorriko daniar zine zuzendari eta gidoigilea.
- Tarja Turunen, finlandiar abeslaria.
- 1980 - Cristina Pato, galiziar gaitajole eta pianojolea.
- 1981 - Helen Lindes, espainiar modeloa.
- 1985 - Yū Aoi, japoniar aktore eta modeloa.
- 1986 - Rudy Gay, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- 1990 - Irene Solà, kataluniar poeta, idazlea eta artista.
- 1993 - Cinta Laura, indonesiar aktorea, abeslaria, konpositorea, aurkezlea, dantzaria eta modeloa.
- 2000 - Lil Pump, estatubatuar abeslari, rapero eta konpositorea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1797 - Baltasar Jaime Martínez Compañón, nafar apaiza, Bogotako artzapezpikua, Bogotan (j. 1737).
- 1909 - Joan Iturralde Suit, nafar historialari, idazle, artista eta euskalaria, eta Nafarroako Euskara Elkargoko kidea (j. 1840).
- 1936 -
- Joaquín Fanjul, arabar militarra, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatua, fusilatua (j. 1880).
- Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea (j. 1857).
- 1950 - Paulo Zamarripa, bizkaitar euskal idazle eta apaiza (j. 1877).
- 1957 - Crispín Martínez, nafar artista (j. 1903).
- 1979 - Iokin Zaitegi, arrasatear apaiz, idazle, itzultzaile eta irakaslea (j. 1906).
- 1982 - Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria, Luancon (j. 1944).
- 1984 - Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (j. 1901).
- 2009 - Iñigo Sanz de Ormazabal, donostiar liburuzaina (j. 1956).
- 2010 - Ernesto Martínez Sagarzazu, EHUko irakaslea (j. 1947).
- 2013 - Maria Luisa Agirre, Doktora, tolosar mediku pediatra, medikuntzan doktoradutza egin zuen lehen emakumezko gipuzkoarra (j. 1919).
MunduaAldatu
- 1156 - Minamoto no Tameyoshi, Minamoto klaneko buruzagi samuraia (j. 1096).
- 1676 - Hans Jakob Christoffel von Grimmelshausen, alemaniar idazlea (j. 1621/1622).
- 1681 - Nikon Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako patriarka (j. 1605).
- 1720 - Anne Dacier, frantziar filologo eta idazlea (j. 1645).
- 1786 - Frederiko II.a Handia, Prusiako erregea eta Brandenburgeko hauteslea (j. 1712).
- 1794 - Elisabet Augusta Sulzbachekoa, Wittelsbach etxeko kondesa (j. 1721).
- 1809 - Matthew Boulton, ingeles fabrikatzailea, James Watten bazkidea (j. 1728).
- 1838 - Lorenzo Da Ponte, italiar abenturazalea eta idazlea (j. 1749).
- 1847 - Françoise Altarice Rosalba Sebastiani, Frantziako dukesa eta oinordekoa (j. 1807).
- 1850 - Jose de San Martin, argentinar militar eta independentista (j. 1778).
- 1880 - Ole Bull, norvegiar biolin-jotzailea eta musikagilea (j. 1810).
- 1896 - Bridget Driscollen heriotza, Britainia Handian auto batek harrapatuta hildako lehen oinezkoa (j. c. 1851).
- 1900 - Raimundo Andueza Palacio, Venezuelako presidentea (j. 1846).
- 1903 - Hans Gude, norvegiar margolaria (j. 1825).
- 1916 - Umberto Boccioni, italiar margolari eta eskultorea (j. 1882).
- 1924 - Paul Natorp, alemaniar filosofoa (j. 1845).
- 1935 - Charlotte Perkins Gilman, estatubatuar feminista, soziologoa, eleberrigilea, poeta eta gizarte erreformarako irakurlea (j. 1860).
- 1941 - Rabindranath Tagore, indiar idazlea, 1913ko Literaturako Nobel Saria (j. 1861).
- 1942 -
- Irène Némirovsky, judutar idazle ukrainarra (j.1903).
- Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (j. 1919).
- 1955 - Fernand Léger, frantziar margolaria (j. 1881).
- 1958 - Florent Schmitt, frantziar musikagilea (j. 1870).
- 1959 - Mey Rahola, espainiar argazkilaria eta aitzindaria (j. 1897).
- 1962 - Peter Fechter, Berlingo harresia zeharkatzen saiatzen hil zen gaztea (j. 1944).
- 1969 -
- Ludwig Mies van der Rohe, alemaniar arkitektoa (j. 1886).
- Otto Stern, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1943ko Fisikako Nobel Saria (j. 1888).
- 1973 - Conrad Aiken, estatubatuar idazlea (j. 1889).
- 1974 - Aldo Palazzeschi, italiar eleberrigile, poeta, kazetari eta saiakeragilea (j. 1885).
- 1981 - Mariama Bâ, senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista (j. 1929).
- 1982 - Ruth First, apartheidaren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea (j. 1925).
- 1983 - Ira Gershwin, estatubatuar antzerkiko musikagilea (j. 1896).
- 1987 -
- Clarence Brown, estatubatuar film zuzendaria (j. 1890).
- Carlos Drummond de Andrade, brasildar olerkaria (j. 1902).
- Rudolph Hess, Alemania Naziko politikaria (j. 1894).
- 1988 - Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (j. 1924).
- 1991 - Marguerite Williams, estatubatuar geologoa, AEBn geologian doktoretza bat lortu zuen lehen afroestatubatuarra (j. 1895).
- 1994 - Jack Sharkey, estatubatuar boxeolaria (j. 1902).
- 1995 - Wild Bill Davis, jazz pianista, organista eta moldatzaile estatubatuarra (j. 1918).
- 1998 -
- Pierre Deniker, frantziar psikiatra (j. 1917).
- Tameo Ide, japoniar futbolaria (j. 1908).
- 1999 - Reiner Klimke, alemaniar zaldizkoa (j. 1936).
- 2000 - Franco Donatoni, italiar musikagilea (j. 1927).
- 2001 - Emilio Adolfo Westphalen, perutar poeta eta kritikaria (j. 1911).
- 2003 - Roland Giguère, quebectar olerkari, margolari eta grabatzailea (j. 1929).
- 2004 - Thea Astley, australiar idazlea (j. 1925).
- 2010 - Francesco Cossiga, Italiako 8. Presidentea (j. 1928).
- 2012 - María Luisa Herrera, espainiar arkeologoa (j. 1913).
- 2015 - Yvonne Craig, estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1937).
- 2016 - Victor Mora, kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria (j. 1931).
- 2018 - Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Zubero, Zuberoa eta Alkain.