Ireki menu nagusia

Fernando Sánchez Dragó (Madril, Espainia, 1936ko urriaren 2a -) espainiar eskuindar idazlea da.

Fernando Sánchez Dragó
Sánchez Dragó.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1936ko urriaren  2a (82 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Colegio del Pilar Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea, politikaria, telebista aurkezlea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k) Televisión Española
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
www.sanchezdrago.com
Fernando Sánchez Dragó 2007an.

BiografiaAldatu

Filosofia eta letretan doktore da. Espainiako unibertsitateetan irakasle izateaz gainera, Padua, Pescara eta Dakarren espainierazko irakasle izan da, eta Espainiar hizkuntza eta literaturako irakasle Tokion eta Fezen.

Berriemaile gisa lan agin du atzerriko hainbat herrialdetan, eta irrati eta telebistarako saioak egin ditu Espainian, Italian eta BBC katean.

Garrantzi handiko lanak itzuli ditu. Aldebarán poesia-aldizkariaren sortzaile izan da eta Biblioteca del Milenio (Libros Hiperión) bildumaren zuzendari. Hainbat aldizkari eta argitalpenetako lankide izateaz gainera, ipuinak, poesia, saiakera eta kritikak idatzi ditu.

Argitaratu dituen lan nagusiak hauek dira: Eldorado (1984); Las fuentes del Nilo (1986, Niloko iturriak); Gárgoris y Habidis. Una Historia mágica de España (1978, Gárgoris eta Habidis. Espainiaren historia magikoa), Saiakerako Sari Nazionala 1979an; La España mágica (1983, Espainia magikoa); Ideas para una nueva política cultural (1984, Politika kultural berri baterako ideiak); Del priscilianismo al liberalismo (1987, Priszilianismotik liberalismora); eta Volapié (1987).

1992an Planeta saria irabazi zuen.

1998an Época aldizkarirako idatzi dituen artikuluen hirugarren bilduma argitaratu zuen, El camino hacia Ítaca (Ítacarako bidea).

ObraAldatu

  • España Viva (1967)
  • Gárgoris y Habidis. Una Historia Mágica de España (1978)
  • La España Mágica. Epítome de Gárgoris y Habidis (1983)
  • Eldorado (1984)
  • Finisterre: Sobre Viajes, Travesías, Naufragios y Navegaciones (1984)
  • Ideas para una Nueva Política Cultural (1984)
  • Las Fuentes del Nilo (1986)
  • Del Priscilianismo al Liberalismo: Doble salto sin red (1987)
  • Volapié: Toros y Tauromagia (1987)
  • El camino del Corazón (1990)
  • La prueba del Laberinto (1992)
  • La dragontea: Diario de un Guerrero (1992)
  • Calendario Espiritual (1992)
  • Discurso Numantino: Segunda y última salida de los ingeniosos hidalgos Gárgoris y Habidis (1995)
  • La del Alba Sería (1996)
  • Diccionario de la España Mágica (1997)
  • En el alambre de Shiva (1997)
  • El camino hacia Ítaca (1998)
  • Historia Mágica del Camino de Santiago (1999)
  • Carta de Jesús al Papa (Planeta, 2001)
  • El Sendero de la Mano Izquierda (Martínez Roca, 2002)
  • Sentado Alegre en la Popa (2004)
  • Kokoro: A Vida o Muerte (Madrid, La Esfera de los Libros, 2005)
  • Muertes Paralelas (Barcelona, Planeta, 2006)
  • Libertad, fraternidad, desigualdad. Derechazos (Áltera, Madrid, 2007).
  • Diario de la Noche. Los textos más polémicos del informativo nocturno más personal (Planeta, 2007)
  • Y si habla mal de España, es español (Planeta, 2008)
  • Soseki: Inmortal y tigre (Planeta, 2009)
  • Historia mágica del camino de Santiago (Planeta, 2010)
  • Dios los cría... y ellos hablan de sexo, drogas, España, corrupción... (Planeta, 2010)
  • Esos días azules. Memorias de un niño raro (Planeta, 2011)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Sánchez Dragó  

ErreferentziakAldatu