Josefa Bueno Algárate

Etxekoandrea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua

Josefa Bueno Algárate (Morata de Jiloca, Zaragoza, 1907 - Tutera, Nafarroa Garaia, 1936ko azaroaren 13) 29 urteko "La Morota" goitizeneko etxekoandrea, 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2]

Josefa Bueno Algárate
Bizitza
JaiotzaMorata de Jiloca, 1907
HeriotzaTutera1936ko azaroaren 13a (28/29 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea
Izengoitia(k)La Morota

Bizitza

aldatu

Josefa zaragozarra zen jatorriz, baina Tuteran bizi zen, Juan Fidao Lópezekin ezkonduta. Hiru seme-alaba txiki zituzten. Tuterako kartzelan espetxeratu zuten 1936ko urriaren 20an eta urte bereko azaroaren 11n utzi zuten libre, fusilatu zuten baino egun bi lehenago. Bere senarra ere fusilatu zuten.[1]

Heriotza

aldatu

1936ko azaroaren 13an, ostirala, Guardia Zibilek (kaleko jantzitakoak lagun) hainbat herritar fusilatu zituzten Tuteran: Josefa Bueno Algárarez gain, Serafín Carrascón Aguado, Luis Carrascón Jiménez, Eugenio Tutor, Tuteran bizi zen Cascanteko iturgin bat, Juana Charela Vivas, Sabina Ramírez, Tuterako beste hiru emakume, Cadreitako beste sei, eta Tuteran bizi zen ablitastar bat.[1][3]

Josefa bere senarrarekin batera edota apur lehenago edo geroago fusilatu zuten. Horrela bada, hiru haur txikiak umezurtz geratu ziren, aita eta amarik gabe. Nork jakin ume haiei zer gertatu zitzaien. Fusilatu kopurua handia izan zen eta ume asko geratu ziren bakarrik eta familia ugari egoera gorrian, gizartearen gaitzespenera kondenatuak, geratzen zitzaizkien ondasun apurrak askotan ebatsita.[1]

Jose María Jimeno Juríok bildutako datuen arabera, Josefa Balsaforadako korredizan fusilatu eta Cabezo Moroko hobian lurperatu zuten.[1][4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  2. Bueno Algárate, Josefa – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. Pérez-Nievas, por f. (2015-11-21). «Cuatro mujeres para no olvidar» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  4. «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

aldatu