John McCain
John Sidney McCain III. (Panama, 1936ko abuztuaren 29a – Cornville, Arizona, 2018ko abuztuaren 25a) Estatu Batuetako senataria zen, Arizonakoa eta 2008an alderdi errepublikarraren primarioetan hautagai faboritoa.
BizitzaAldatu
Aita eta aitonak flotan zerbitzua eman zuten, berak flotarako pilotua izatea erabaki zuen. 1967n, Vietnamgo gerran, bonbardaketa misio batean ipar-vietnamdarrak bere hegazkina behera bota eta McCain harrapatu zuten. Bost urtez preso izan zen, tortura izugarriak jasaten. 1973an askatuta izan zen. 1981ean politikan sartu zen. 1982tik 1986ra Ordezkarien Etxean eta 1986tik aurrera senataria izan zen. 2000 urtean alderdi errepublikarraren primarioetara aurkeztu zen baina azkenean George W. Bush izan zen hautagai errepublikarra.
2017an garuneko minbizi bortitza atzeman zioten. Gaixotasunaren ondorioz hil zen, 2018ko abuztuaren 25ean.
2008ko hauteskundeakAldatu
John McCain izan zen alderdi errepublikarreko hautagaia Etxe Zurirako. Beste alderdian, Barack Obama izan zen (demokrata), inkesta guztien arabera irabazi egingo zuena. Azkenean, bera eta bere hautagaiordea (Sarah Palin) kanpora geratu ziren, Obamak hauteskundeak irabazirik.
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John McCain |