Ireki menu nagusia

San Benediktoren Ordena (latinez: Ordo Sancti Benedicti, OSB laburtua), eskuarki Beneditarrak deitua, kontenplaziozko ordena katolikoa da, VI. mendean sortutakoa, San Benedikto Nursiakoaren arauak jarraitzen dituzten erlijiosoek osatua[1]. Confœderatio Benedictina Ordinis Sancti Benedicti delakoa 1883an abiatu zuten nazioarteko erakunde gisa.

San Benediktoren Ordena
Medalla San Benito.PNG
Latinezko izena Ordo Sancti Benedicti - OSB
Izen arrunta Beneditarrak
Goiburua Ora et Labora
Fundatzailea(k) Benedikto Nursiakoa
Fundazio urtea 529
Mota Eliza katolikoaren kontenplaziozko ordena
Egoitza Sant'Anselmo all'Aventino eliza, Erroma
Webgunea http://www.osb.org/

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Beneditarren Ordena Montecassinoko abadiaren sorrerarekin eta erregelaren idazketarekin abiatu zen 529. urtean. Karlomagnok San Benedikto Anianekoarekin batean, azken honek arauturiko erregela (817) ezarri nahi izan zuen inperioko monasterioetan. Hori onartu zutenen artean Clunyko abadia zegoen, X. eta XI. mendeetan garrantzi handikoa izan zen monasterioa; XII. mendean, zistertar erreforma Clunyko izpirituaren jarraitzaile izan zen alderdi askotan. Garai hartan garrantzi gutxiagoko ordenak agertu ziren, beneditar enborretik aldendurik: kamaldoliarrak, silbestriarrak, olibetarrak...

XV. mendean ordena indartu egin zen. Erreforma protestantearen ondorioz, monasterio asko suntsiturik geratu zen eta Trentoko Kontzilioak monasterioko bizitza bizkortu nahi izan zuen kongregazio berriak sortuz; horien artean Frantziako Sain-Vanne eta Saint-Maur nabarmendu ziren. XIX. mendearen lehen erdian, herrialde askotatik egotzitako fraideak berriz agertu eta monasterioak indarberritu egin ziren, hala nola Frantzian Dom Guéranger-i esker (1833) eta Alemanian Wloter anaien lanen ondoren (1863). XIX. mendearen erditsuan Amerikan eta Australian ere finkatu ziren. 1893an Leon XIII.ak beneditar kongregazio guztiak konfederazio batean bildu zituen; harrez gero «San Benediktoren ordena» deiturikoa abade buru baten mende dago, Erroman egoitza duen abade horren ahalmenak oso mugatuak badira ere.

Beneditar mojakAldatu

Ordena honetako mojek Santa Eskolastika, San Benediktoren arreba, hartzen dute zaindaritzat. VIII. mende hasieratik ezagutzen dira San Benediktoren erregela jarraitzen duten emakumeentzako monasterio irekiak. Erdi Aroan, Santa Hildegarda, Santa Gertrudis Handia, eta Santa Frantziska Erromatarra daude ordenako ospetsuenen artean. Beneditar mojak azkar hedatu ziren.

Beneditarrak Euskal HerrianAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Beneditar .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beneditar