Adela Campaña Ortiz

Etxekoandrea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua

Adela Campaña Ortiz (Sause, Zaragoza, 1886 - Izko, 1936ko uztailaren 30a) 50 urteko etxekoandrea, Lanaren Konfederazio Nazionaleko kidea, bortxartu eta fusilatu egin zuten 1936ko Gerra Zibilean.[1][2]

Adela Campaña Ortiz
Bizitza
JaiotzaSos del Rey Católico, 1886
HeriotzaIzko1936ko uztailaren 30a (49/50 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

Bizitza

aldatu

Adela Campaña Sausekoa zen jatorriz, baina Zangozan bizi zen bere senar Tomás Carro Espatolero eta bost seme-alabekin (Ramira, Patricio, Pilar, Ricardo eta Felipe).[3] 1936ko uztailaren 30ean Izko (Ibargoiti) Loitin fusilatu zuten bortxatu ondoren.[1][4][5]

Bere ahizpa Asunción ere berarekin batera fusilatu zuten. Neba Raimundo hainbat aldiz preso egon ondoren probintzia-espetxean 1938an fusilatu zuten. Alaba Pilar Carro, 21 urtekoa, Zaragozan fusilatu zuten 1936ko azaroaren 11n. Seme Ricardo Carro Montreal del Campon fusilatu zuten 1936ko abuztuaren 3an. Seme Felipe Carro Zaragozan fusilatu zuten.[1]

Adelaren ilobak: Máximo, Primitivo eta Eugenio eta koinatu Antonio Palacín (Asunciónen semeak eta senarra) ere fusilatu egin zituzten Sausen eta Zaragozan.[4]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2019ko ekainaren 1ean, larunbata, Loti gainean inauguratu zen "Loiti, hilerri klandestinoa" izenarekin 1936an eraildako pertsonak omentzeko jarritako eskultura-taldea. "Loiti, hilerri klandestinoa" Zangozako merindadeko herrietako bizilagunak lurperatu zituzten hobi klandestinoen multzoa, tropa frankistek hil ondoren. Sei terminotan lurperatu zituzten: Aldunate, Izko, Lekaun, Nardues, Sengérriz eta Loiti. 66 pertsona lurperatuta dauden hobiak daude.[6][7]

Erreferentzia

aldatu
  1. a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  2. «FDMHN» memoria-oroimena.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. Valle, Manuel. (domingo, 19 de junio de 2016). «Sos del Rey Católico: ALGUNOS VECINOS DE SOS A TRAVÉS DE LOS SIGLOS. SIGLO XX (hasta1960)» Sos del Rey Católico (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  4. a b Nabarralde. (2011-09-12). «75 Años de la barbarie franquista» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  5. Valle, Manuel. (domingo, 12 de junio de 2016). «Sos del Rey Católico: VÍCTIMAS SOSIENSES DE LA GUERRA CIVIL» Sos del Rey Católico (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  6. Campaña Ortiz, Adela – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  7. «homenaje cementerio clandestino loiti» www.sosdelreycatolico.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

aldatu