Wikimedia Commons (Commons edo Wikicommons izenekin ere ezaguna dena) irudi, soinu eta multimedia fitxategi askeak biltzeko gunea da. Wikipedia bezalaxe, Wikimedia fundazioaren proiektu bat da eta beste proiektu guztietan erabil daitezkeen baliabideak gordetzeko balio du.

Wikimedia Commonsen logoa

Orrialdeen aldaketa anonimoak onartzen badira ere, bertara irudiak igotzeko nahitaezkoa da izena ematea. Irakur itzazu Commonsera irudiak igotzeko eman behar diren lehen pausoak.

Politikak aldatu

Wikimedia Commonsek ez ditu fair use lizentziapean igotako irudirik onartzen, ezta askeak ez diren lizentziak onartu ere.

Lizentziak aldatu

Hauek dira Wikimedia Commons gunean edukiak argitaratzeko hautatu behar diren lizentziak; (hauetariko lizentzia bat hautatu behar da, ezinbestean):

  • Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 4.0
  • Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 3.0
  • Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 2.5
  • Creative Commons Atribuzioa 4.0
  • Creative Commons Atribuzioa 3.0
  • Creative Commons Atribuzioa 2.5
  • Creative Commons CC0 Waiver (= Jabari Publikoa).
  • Public Domain, hau da, Jabari Publikoa.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu