Agustina González López

Agustina González López, "la Zapatera" (Placeta de Cauchiles, Granada, 1891ko apirilaren 4aVíznar, 1936) XX. mendeko idazle, pentsalari, pintore abangoardista eta politikaria izan zen.[1]

Agustina González López
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustina Mercedes González López
JaiotzaGranada1891ko apirilaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVíznar1936ko urria (45 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea eta politikaria
Izengoitia(k)La Zapatera, Amelia

Federico García Lorca poetaren inspirazio-iturri izan zen. 1936ko estatu-kolpearen ondoren, kartzelatu, Viznar herrira eraman eta beste bi emakumerekin batera fusilatu egin zuten.

Ibilbidea

aldatu

Andaluziako Granada hirian ikasi zuen Santo Domingoko Errege Eskolan, eta oso gaztetatik astronomiaz eta medikuntzaz interesatu zen. Ama alargun geratu zenean, bere neba zaharrenak eta aitaren osaba-izebak arduratu ziren bere heziketaz. Familia-kontseilu baten ondoren irakurtzen utzi zioten. Zaintza zorrotz hori saihesteko, gizonez janzten hasi zen. Aurkitu zutenean, eromen soziala alegatu zuen zigorrik ez jasotzeko. Hala ere, histeria-krisiak zituela ikusita, ohean luzaroan egon behar izan zuen eta dieta zorrotzak egin behar izan zituen.[2]

Bartolomé José Gallardo idazlearen eta haren Diccionario crítica burlesco eta Cayetano Alberto de la Barrera eta Leirado bibliografoaren ideiek eraginda, 1916an Idearium Futurismo saiakera argitaratu zuen, ortografia sinplifikatzearen alde.[3]

«El sistema futurista de eskribir resuelbe las difucultades ortográfikas por lo mismo ke simplifika la ortografía. Este libro ba todo esckrito en futurismo…» ( Idearium Futurismo saiakeraren hitzaurrearen zatia y, c, h, q, v, x y z kontsonanteak kentzen dituena)[2]

Garai hartan, Federico García Lorca poeta ezagutu zuen, eta haren inspirazio-iturri izan zen La zapatera prodigiosa antzezlanaren protagonista.[2][4] Baita Amelia pertsonaiarena ere La casa de Bernarda Alban, berak izen horrekin deitzen zuen, bere idazkiak sinatzeko ere erabiltzen baitzuen.[5]

1928an, masoneriari lotua, Las Leyes Secretas liburua argitaratu zuen, non bizitzaren eta heriotzaren ikusmolde teosofikoa adierazi baitzuen. Han kontatzen zuen nola lortu zuen espirituen eta haien formen kolorea marraztea hipnotizatzaile gisa.[5] Justifikazioa saiakeraren bidez, bere jokabide iskanbilatsuaren zergatia azaldu nahi izan zuen. Berak ordaintzen zuen bere liburuak argitaratzea, eta zapata-denda familiarrean saltzen zituen.[2]

1933ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan aurkeztu zen, Partido Entero Humanista Alderditik.[6] Alderdi horren idearioa eduki esoterikoa (Osoa) eta gizakiarenganako konfiantza (Humanismoa) nahastea zen. Alderdi Sozialistako bi kidek abalatu zuten: Alejandro Otero Fernándezek eta Rafael García Duarte Salcedok.[5] Hauteskunde horietan, eta Granadako barrutian, María Lejárraga ere aurkezten zen. Gonzalezek 9 boto lortu zituen hiriburuan eta 6 herrietan.

1936ko estatu-kolpearen ondoren, kartzelaratu, Viznar herrira eraman eta beste bi emakumerekin batera fusilatu egin zuten, baina ez dakigu zehatz-mehatz noiz izan zen. Hircastrok, García Lorca hil izanaz harrotzen zenak, La Zapatera heriotza ere eskatu zuen beretzat. Por puta hil zuela gehituz. 1939an, masoneriako kide izatea eta ezkerreko alderdiekin sinpatizatzea leporatu zioten prozesuan. Senideek ordaindu behar izan zuten 8.000 pezetako zigorra.[2]

Francisco Ayalak Kontakizun granadinoetan honela gogoratu zuen: Emakume bitxia, zoro samarra agian. Kalean asko ibiltzen zen, eta bakarrik! sartzen zen kafetegietan eta jatetxeetan, eta gauza zentzugabeak idatzi, inprimatu, eta gero bere zapata-dendako erakusleihoan jartzen zituen salgai".[7]

Antzerkigile

aldatu

Bi antzezlan idatzi zituen: Cuando la vida calla, estreinatu eta kritikaren harrera txarra izan zuena eta Los prisioneros del espacio drama; ez dakigu estreinatu zen. Lan honetan ustezko teosofikoak eszenifikatu zituen. Hiru ekitaldi, sinbolismo bereziko zenbakia eta zazpi koadro ditu. Pertsonaiek, orainaldian, iraganean eta etorkizunean jardunez, materiaren eta espirituaren munduaren arteko mugak ezartzen dituzte. Bere ideario feministak emakume-izaera eman zion Trinitateko hirugarren pertsonari, espirituari, Helena Blavatskyk, Theosophical[5] Societyren sortzaileetako batek, egin zuen bezala.

  • 1916 – Idearium Futurismo. Saiakera
  • 1927 – Justificación. Saiakera
  • 1928 – Las Leyes Secretas. Saiakera

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu