María Dolores Masana

Kazetari espainiarra

María Dolores Masana Argüelles (Bartzelona, 1936) kataluniar kazetaria da, Ekialde Ertaineko eta Magrebeko herrialdeetan aditua, La Vanguardia egunkarian nazioarteko buru izan den lehen emakumea eta gerrako lehen emakume korrespontsaletako bat. Mugarik Gabeko Kazetarien presidentea eta Cirilo Rodríguez Kazetaritza Ohorezko Saria izan da 2022an.[1]

María Dolores Masana

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1936 (87/88 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Biografia eta ibilbide profesionala aldatu

Maria Dolores Masana familia burges batean jaio zen Espainiako Gerra Zibilaren hasieran. Familiaren etxea 19 urterekin utzi eta Fisika Zientzietako ikasketak hasi zituen. Hiru urte geroago, ikasketak utzi eta ezkondu egin zen. Sei urte ezkonduta eta lau seme-alaba izan ondoren, Dolores Masanak erabateko bizitza-aldaketa planteatu zuen, berak elkarrizketa batean kontatzen duen bezala: "egun batean ispilura begiratu nuen eta neure buruari esan nion: desagertzen ari zara". Horren ondorioz, Bartzelonan sortu berri zen Kazetaritza Eskola Ofizialean matrikulatu zen, eta La Vanguardia egunkarirako lanean hasi zen azken ikasturtean.[1]

Berrogei urtez lan egin zuen egunkari honetan, horietako hogei nazioarteko saileko buru gisa – 1881ean La Vanguardia sortu zenetik postu hori betetzen lehena – eta Ekialde Ertaineko eta Magrebeko herrialdeetara bidalia. Gerrako korrespontsal gisa egin zuen lehen misioa Aljeriako gerraz informatzea izan zen (1954-1962). Orduan Masanak bost seme-alaba zituen. Elkarrizketa batean, kazetariak azaltzen du nola hautematen zuten bere lankideek eta garaiko gizarteko gainerako kideek gatazka-eremuetara egindako lehen bidaia horietan, bera baitzen emakume bakarra:[2]

Kairon denok elkartu eta afaltzen genuen. Orduan El País-eko kide batek esan zidan egun batean: Eta zu ez zaude ezkonduta eta ez duzu seme-alabarik? Baietz erantzun nion, eta orduan galdetu zidan: eta zer egiten duzu hemen? Nik gauza bera erantzun nion. Zu ez zaude ezkonduta eta ez duzu seme-alabarik?... Orduan, zer egiten duzu hemen? Baina hau emakumeei ere kostatzen zaie. Hau ere emakumeek esan didate: baina nola joaten zara haurrak hemen utzita? Aita daukatelako, edo aitak ez dira joaten?

María Dolores Masana, 2021

María Dolores Masana politika arabiarrean espezializatu zen, eskualdeko gertakari eta gatazka nagusien berri emanez eta pertsonaia politiko nabarmenenak elkarrizketatuz, hala nola Bouteflika aljeriarra, Ben Ali tunisiarra, Mubarak egiptoarra edo Arafat palestinarra, besteak beste.

Erretiroa hartu ondoren, Masanak jarduera bizia hedatu zuen. 2004an Las princesas del islam. Honor, familia y poder liburua eta hainbat artikulu aldizkari ezberdinetan argitaratu zituen.[3][4] Halaber, Mugarik Gabeko Kazetariekin (RSF) bat egiteko proposamena onartu zuen, eta 2003tik 2011ra presidente kargua bete zuen. 2004. eta 2013. urteen artean, El Pais egunkarirako hainbat iritzi-artikulurekin kolaboratu zuen. Bertan, gaurkotasuneko hainbat gai aztertzen zituen, hala nola Islameko emakumeak, Guántanamoko (AEB) itsas base estatubatuarreko segurtasun goreneko espetxeko presoen egoera, edo Pekingo Olinpiar Jokoak, gehienak prentsa-askatasunaren defentsaren atzean zeudenak eta zenbait herrialde eta testuingurutan halakorik ez zegoela salatzen zutenak. RSFko lehendakaritza utzi ondoren, erakunde horretako ohorezko presidentea izan zen, eta, aldi berean, Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioko (FAPE) Kazetaritzaren Kexa eta Deontologia Batzordeko lehendakariordea.[5][6]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

2022. urtean, Dolores Masanak Cirilo Rodríguez Ohorezko Saria jaso zuen, Gervasio Sánchez kazetariak proposatuta, kazetaritzari eskainitako bizitza osoagatik. Epaian nabarmendu zen profesional aitzindaria izan zela Espainian, non zaila zen emakume erreportariek bidea irekitzea, eta are gehiago gatazka belikoan dauden herrialdeetan lan egiteko.[7][8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Paso, Ana Del. (2018-06-21). Reporteras españolas, testigos de guerra.: De las pioneras a las actuales. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 978-84-9992-857-9. (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Lola Masana: "En España todavía hay mucha mentalidad de la mujer con la pata quebrada en casa" ​» www.antena3.com 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «María Dolors Masana» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Libros de MARIA DOLORES MASANA | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  5. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Artículos escritos por María Dolores Masana» El País (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  6. (Gaztelaniaz) Junta Directiva - Reporteros Sin Fronteras. 2020-10-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Premio “Cirilo Rodríguez’ de Honor a María Dolores Masana, expresidenta de RSF» Asociación de la Prensa de Almería (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  8. (Gaztelaniaz) María Dolores Masana, presidenta honoraria de RSF España, Premio de Honor Cirilo Rodríguez - Reporteros Sin Fronteras. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  9. (Gaztelaniaz) Segovia, El Día de. (2022-04-20). «El Premio de Periodismo 'Cirilo Rodríguez' tiene finalistas» El Día de Segovia (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak aldatu