Azpeitia

Gipuzkoako udalerria

Azpeitia Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Urola Erdia eskualdekoa. 69,39 km² ditu, eta 15 183 biztanle zituen 2023. urtean. Urola ibaiak zeharkatzen du eta Izarraitz mendilerroaren magalean dago.

Azpeitia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Azpeitia udalerriaren ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaAzpeitia
AlkateaNagore Alkorta Elorza
Posta kodea20730
INE kodea20018
Herritarraazpeitiar
Ezizenaxapuek
Kokapena
Koordenatuak43°10′55″N 2°15′55″W / 43.181944444444°N 2.2652777777778°W / 43.181944444444; -2.2652777777778
Map
Azalera69,39 km²
Garaiera80 m
Distantzia41 km Donostiara
Demografia
Biztanleria15.183 (2023)
29 (2022)
alt_left 7.468 (%49,2) (%49,2) 7.468 alt_right
Dentsitatea2,19 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,7
Zahartze tasa[1]% 11,69
Ugalkortasun tasa[1]‰ 47,91
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,28 (2011)
Genero desoreka[1]% 11,25 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,59 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 81,94 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 77.18 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1310
Webguneahttp://www.azpeitia.eus
Hiri senidetuakHazparne
Azpeitia eta Izarraitz mendilerroa

San Ignazio Loiolakoa Azpeitiko Loiola auzoan jaio zen. Hantxe dago Loiolako Santutegia, XVII. mendean Ignazioren omenez eraikitako barroko estiloko basilika.

Azpeitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + behe + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren behealdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski.[3]

Azpeitia izenaren bukaerako -a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean, honela deklinatzen da: Azpeitia, Azpeitiarekin, Azpeitian... baina Azpeitiko, Azpeititik, Azpeitira... Era berean, izenak azken -a galtzen du, ondoan beste determinatzaile edo adjektibo bat daramanean: Azpeiti maitea, Azpeiti osoan, Gure Azpeiti hau...[4]

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Mugakideok ditu: iparraldean, Zestoa; ekialdean, Errezil eta Beizama; hegoaldean, Ezkio, Itsaso eta Beasain; hego-mendebaldean, Zumarraga; mendebaldean, Azkoitia; eta ipar-mendebaldean, Deba.

Auzoak

aldatu

Herriguneaz gain, Azpeitiak hainbat auzo ditu eta horietako hiruk estatistiketan izaera ofiziala dute:

Horietaz gain, badira beste auzo hauek:

Urtegia

aldatu

Herrian Ibai-Eder urtegia dago, eskualdeko ur horniduraren bide nagusia dena.

Ekonomia

aldatu

Abeltzaintza (esnea eta haragia) eta industria (altzarigintza, zurgintza, metalurgia tailerrak) dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.

2017an, sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea, BEGaren % 0,9; bigarren sektorea, % 34,7; hirugarren sektorea, % 55; eraikuntza, %,9,4.[6]

Demografia

aldatu

2019an, herriak 15.055 biztanle zituen. Horietatik % 21,02k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 8,6 ziren.[6]

Biztanleriaren bilakaera

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Eneko Etxeberria hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduk zinegotzi bat galdu zuen eta EAJk bi irabazi, baina lehenak gehiengoa izateari eutsi zion. Horrela, Eneko Etxeberriak alkate izaten segitu zuen. 2018ko urtarrilean jakinarazi zuen ez zela 2019ko hauteskundeetara aurkeztuko eta urte horretako ekainean kalean utziko zuela, bi agintaldiren ostean.[7]

2019ko udal hauteskundeetan bi alderdiek zinegotzi kopuru bera mantendu zuten eta, beraz, EH Bilduk gehiengo osoa berretsi zuen. Emaitzak hauek izan ziren: EH Bilduk, 4.489 boto; EAJk, 3.025 boto; PSE-EEk, 252 boto.[8] Nagore Alkorta izango da Azpeitiko alkatea 2019-2022 agintaldian.[9] Azpeitiko lehen emakume alkatea da.[10]

Azpeitiko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
10 / 17
3.760 (% 53,45)
10 / 17
4.489 (% 57,80)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.984 (% 42,42)
7 / 17
3.025 (% 38,95)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

aldatu
Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Luziano Lazkano 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Elias 1983 1985 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Mari Bastida 1985 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Julian Eizmendi 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Errazkin 2007 2009 Eusko Abertzale Ekintza
Julian Eizmendi 2009 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eneko Etxeberria 2011 2019 Bildu
Nagore Alkorta 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

Kultura

aldatu
 
Soreasuko tunela - Antzerki Topaketen kartelak
 
Sanagustin Kulturgunea.

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak»
  • San Sebastianak (urtarrilak 19-20)[11]
  • Inauteriak[11]
  • San Inazioak (uztailaren 30etik abuztuaren 2ra)[11]
  • San Tomasak (abenduak 21)[11]

Museoak

aldatu

Ikastetxeak[14]

aldatu
  • Urola ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI[15]
  • Iraurgi ikastetxea[16]
  • Karmelo Etxegarai ikastola[17]
  • Ikasberri ikastola[18]
  • Zurrunbilo haur-eskola
  • Uztaro haur-eskola

Azpiegiturak

aldatu

Euskara

aldatu
Azpeitiko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[21][22] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
 
Arantzazurako erromeria Azpeitian (1923)

Azpeitian gipuzkeraz hitz egiten da; eta, euskalki horren barruan, Urolaldeko hizkeran[23][24]. Goierriko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Urolaldekoak, baina mendebaleko euskararen eragina hizkera horretan sakonagoa da. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina hor ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere mendebaleko euskarak Urolaldean duen eragina ere ageri da.

2016eko EUSTATen datuen arabera[6], azpeitiarren % 83,69 euskalduna da, % 6,77 ia euskalduna, eta % 9,54 erdalduna. Datu horiek nahiko egonkor mantendu dira 1986tik. Dena den, 2001az geroztik, erdaldunen igoera arina nabari da.[25] Kaleko erabilerari dagokionez, 2016ko neurketaren arabera, herritarren % 81,80 kalean euskaraz aritzen da. Zifra horrek ere beherakada izan du, 2006ko neurketan % 86 izan baitzen.

Azpeitia UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da, 2008az geroztik, elkarte hori osatzen duten beste 85 udalerrirekin batera. Egun, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia UEMAko lehendakaria da.

Ondasun nabariak

aldatu
 
Loiolako Santutegia, Azpeitia udalerriko Loiola auzoan.

Azpeitiar ospetsuak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Robert LAWRENCE TRASK: The history of Basque, Routledge, 1997. Ikus 337. orrialdea.
  4. Euskaltzaindia: 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia.
  5. a b c Komunikazioa. «Auzo eta Bazterrak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Azpeitia» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  7. «Eneko Etxeberria ez da aurkeztuko 2019ko udal hauteskundeetara» Uztarria.
  8. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  9. «EH Bilduk gehiengo osoa berretsi du udal hauteskundeetan» Uztarria.
  10. «Jaso du aginte makila Nagore Alkortak, Azpeitiko lehen emakume alkateak» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  11. a b c d Komunikazioa. «Festak eta jaialdiak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  12. «Museo en Gipuzkoa sobre medioambiente - Ingurugiro Etxea, Azpeitia» www.ingurugiroetxea.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  13. User, Super. «Museoak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  14. «Herriko ikastetxeen informazioa - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  15. «Hasiera» www.urolabhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  16. https://web.archive.org/web/20151105174649/http://www.iraurgi.com/
  17. https://web.archive.org/web/20240804164409/https://azpeitikoikastola.hezkuntza.net/
  18. «Azpeitiko Ikastola | Ikasberri Koop.E.» www.azpeitikoikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  19. User, Super. «Gaztelekua - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  20. User, Super. «Ludoteka - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  21. Ahotsak Ahozko Ondarea. (2010-10-28). Azkoitiko ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  22. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  23. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  24. «Azpeitia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  25. Euskararen Datu Basea[Betiko hautsitako esteka]
  26. a b c d e f g h i User, Super. «Monumentuen ibilbidea - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa