Martxoaren 17
Martxoaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamaseigarren eguna da, 77.a bisurteetan. 289 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1944 - Biarrizko bonbardaketa
- 1978 - ETAk jarritako bonba batek Alberto Negro Piguera eta Andres Guerra Pereda, Lemoizko zentral nuklearreko langileak hil zituen.
- 2010 - Jose Angel Arregi San Viator ordeneko kidea atxilotu zuten Txilen umeen pornografiaren aurkako operazioan. Arregik adin txikikoen aurkako erasoak burutu omen zituen Basauri eta Gasteizen.
MunduaAldatu
- 1886 - Carrolltongo sarraskia: Arraza beltzeko 20 pertsona erail zituzten Mississippin.
- 2001 - ETAk Rosesen mosso bat hil zuen.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1991ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Manolo Arozenak bere bigarren txapela jantzi zuen.
- 1995 - 9. Korrikari hasiera eman zitzaion Donibane Garazin, martxoaren 26an Gasteizen amaitu zelarik.
MunduaAldatu
- 2000 - Erin Brockovich filma estreinatu zen, Steven Soderberghek zuzendu eta Julia Roberts, Albert Finney eta Aaron Eckhart aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 - V for Vendetta ("Vendettaren V") filma estreinatu zen, James McTeiguek zuzendu eta Natalie Portman, Hugo Weaving, Stephen Rea, Stephen Fry eta John Hurt aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1703 - Domingo Patrizio Meagher, euskal idazlea (h. 1772).
- 1840 - Patrizio Antonio Orkaiztegi, euskal idazlea eta argitaratzailea (h. 1924).
- 1879 - Ramon Illarramendi, gipuzkoar antzerkigilea (h. 1927).
- 1884 - José Adriano Lizarralde, euskal elizgizon frantziskotarra, idazle eta historialaria (h. 1935).
- 1893 - Patricio Arabolaza, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- 1896 - Pedro Joxe Iguain, gipuzkoar musikagilea (h. 1979).
- 1905 -
- Juliana Mujika, bizkaitar maistra (h. 1991).
- Alfonso Olaso, gipuzkoar futbolaria (h. 1937).
- 1917 - Jose Luis Aresti, bizkaitar hegazkinlaria (h. 2003).
- 1931 - Jose Maria Orue, euskal herritar futbolaria, 18 urtez Athleticen jokatu zuena (h. 2007).
- 1934 -
- Jose Angel Cuerda, euskal herritar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- Jon Lopategi, Baltza, bizkaitar bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea (h. 2019).
- 1940 - Luis Baraiazarra, bizkaitar maisua, karmeldarra, euskal filologian lizentziatua eta euskaltzain urgazlea.
- 1943 - Dionisio Urreisti, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1944 - Felipe Uriarte, gipuzkoar mendigoizalea eta goi mendietako gidaria.
- 1948 - Mikel Arregi, nafar idazlea.
- 1949 -
- Álvaro Amann, EAJko arabar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburu ohia.
- Beñat Oihartzabal, euskal idazlea eta euskalaria, euskal gramatikan aditua, Parisen.
- 1952 - José Manuel Etxeberria, nafar futbolari ohia.
- 1957 - Iñaki Aguirre Arizmendi, politikari jeltzalea, Anberesen.
- 1964 - Joseba Agirre López, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 - David Seco, bizkaitar txirrindularia, ziklo-krosean inoiz izan den euskal herritar hoberena.
- 1974 - Eneko Pou, euskal eskalatzailea.
- 1975 - Ixusko Ordeñana, bizkaitar unibertsitate irakasle eta legelaria.
- 1977 -
- Erlea Maneros, bizkaitar artista.
- Xabier Zandio, nafar txirrindularia.
- 1986 - Adrián Saez de Arregi, arabar txirrindularia.
- 1987 - Mikel Azkoiti, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 - Andere Legina, bizkaitar futbolaria.
- 1998 - Miren Arrieta, gipuzkoar aktore, dantzari eta abeslaria.
MunduaAldatu
- 1473 - Jakobo IV.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea (h. 1513).
- 1519 - Thoinot Arbeau, Langresko kanonigoa eta apaiz katolikoa (h. 1595).
- 1548 - Honda Tadakatsu, japoniar jenerala eta Tokugawa Ieyasuren agindupeko daimyōa (h. 1610).
- 1628 - François Girardon, frantziar eskultorea (h. 1715).
- 1665 - Elisabeth Jacquet de la Guerre, frantziar musikagile eta klabezin jolea (h. 1729).
- 1685 - Jean-Marc Nattier, frantziar margolaria (h. 1766).
- 1748 - William Coxe, ingeles historialari eta apaiza (h. 1828).
- 1754 - Madame Roland, Frantziako Iraultzaren aldeko frantses politikaria (h. 1793).
- 1811 - Karl Gutzkow, alemaniar idazlea (h. 1878).
- 1834 - Gottlieb Daimler, alemaniar ingeniaria, automobilgintzaren aitzindarietako bat (h. 1900).
- 1843 - Patricio Escobar, Paraguaiko presidentea (h. 1912).
- 1856 - Mikhail Vrubel, errusiar margolari sinbolista (h. 1910).
- 1877 - Michael O'Hanrahan, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- 1880 - Lawrence Oates, britainiar militar eta esploratzaile antartikoa (h. 1912).
- 1888 - Paul Ramadier, Frantziako lehen ministroa (h. 1961).
- 1908 - Boris Nikolaievitx Polevoi, errusiar idazlea (h. 1981).
- 1914 - Juan Carlos Onganía, Argentinako de factoko presidentea (h. 1995).
- 1915 - Hans Namuth, alemaniar-estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (h. 1990).
- 1919 -
- Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta piano jotzailea (h. 1965).
- Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (h. 2020).
- 1920 -
- Sheikh Mujibur Rahman, lehendabiziko Bangladeshko presidentea (h. 1975).
- Olga Orozco, argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria (h. 1999).
- 1926 - Siegfried Lenz, alemaniar idazle eta kazetaria (h. 2014).
- 1927 - Roberto Suazo Córdoba, Hondurasko presidentea (h. 2018).
- 1929 - Peter L. Berger, estatubatuar teologo luteranoa eta soziologoa (h. 2017).
- 1930 - James Irwin, estatubatuar astronauta (h. 1991).
- 1935 -
- Valerio Adami, italiar margolaria.
- Luis Goytisolo, espainiar idazlea.
- Oscar Panno, argentinar xakelaria.
- 1936 - Guy Camberabero, frantziar errugbilari ohia.
- 1938 - Rudolf Nureiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (h. 1993).
- 1941 - Paul Kantner, estatubatuar rock musikaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaile eta gitarrista (h. 2016).
- 1943 - Bakili Muluzi, Malawiko presidente ohia.
- 1948 - William Gibson, zientzia fikziozko estatubatuar-kanadar idazlea, cyberpunkaren aitatzat hartua.
- 1951 - Kurt Russell, estatubatuar aktorea.
- 1955 -
- Josep Maria Margall, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Gary Sinise, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- 1959 - Danny Ainge, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia.
- 1962 - Kalpana Chawla, indiar jatorriko estatubatuar astronauta, Columbia espazio anezkaren istripuan hil zen bidaideetako bat (h. 2003).
- 1964 - Rob Lowe, estatubatuar aktorea.
- 1973 - Caroline Corr, irlandar musikari eta abeslaria, The Corrs taldeko kidea.
- 1974 - Frode Johnsen, norvegiar futbolari ohia.
- 1976 - Alvaro Recoba, uruguaiar futbolaria.
- 1978 -
- Shea Diamond, estatubatuar emakumezko soul musika abeslari transgeneroa.
- Pilar Rubio, espainiar aktore, modelo eta erreportaria.
- 1979 - Stormy Daniels, estatubatuar aktore pornografiko, gidoilari eta zuzendaria.
- 1980 - Mariano Galván, argentinar eskalatzailea, mendizale eta mendi-gidari profesionala (h. 2017).
- 1981 - Nicky Jam, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1983 - Tamara Gatxetxiladze, georgiar abeslaria.
- 1988 - Sandra Sánchez, galiziar arraunlaria.
- 1989 - Shinji Kagawa, japoniar futbolaria.
- 1990 - Hozier, irlandar musikari eta abeslaria.
- 1997 - Katie Ledecky, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1833 - Jean-Pierre Arraing, zuberotar abokatu eta politikaria (j. 1756).
- 1849 - Élise Cestac, lapurtar moja, Louis-Édouard Cestac nebarekin batera Servantes de Marie ordenaren sortzailea (j. 1811).
- 1923 - Melecio Brull, nafar piano-jotzaile eta musikagilea, Madrilen (j. 1858).
- 1968 - Harry d'Abbadie d'Arrast, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea, Monte-Carlon (j. 1897).
- 1986 - Estanislao Urruzola, Uxola, euskal idazlea (j. 1909).
- 1987 - Bernardino Bienabe, gipuzkoar margolaria (j. 1899).
- 1996 - Jose Antonio Arkotxa, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1911).
- 2007 - Pedro Udaondo, bizkaitar alpinista (j. 1934).
- 2012 - Dominika Etxart, zuberoar abeslaria eta Niko Etxart abeslariaren aita (j. 1933).
- 2014 - Clement Urrutybehety, baxenafar medikua eta ikerlaria (j. 1913).
- 2016 - Pablo González de Langarika, bilbotar poeta eta editorea (j. 1947).
- 2017 - Piarres Xarriton, Xabier Gasteiz, euskal idazle eta politikaria, Euskal literatura, Teologia eta Filosofian aditua eta Euskaltzain osoa (j. 1921).
- 2019 - Jesús Ignacio Astrain, nafar politikaria (j. 1934).
MunduaAldatu
- 180 - Marko Aurelio, erromatar enperadorea (j. 121).
- 1040 - Harold Harefoot, bikingo erregea, Ingalaterrako erregea (j. c. 1016).
- 1058 - Lulach Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. c. 1030)
- 1181 - Henrike I.a Xanpainakoa, Xanpainako kondea (j. 1127).
- 1406 - Ibn Khaldun, arabiar historialaria eta filosofoa (j. 1332).
- 1425 - Ashikaga Yoshikazu, Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna (j. 1407).
- 1591 - Jost Amman, suitzar artista (j. 1539).
- 1680 - François de La Rochefoucauld, frantziar idazle moralista (j. 1613).
- 1741 - Jean-Baptiste Rousseau, frantziar idazlea (j. 1671).
- 1781 - Johannes Ewald, daniar antzerkigile eta poeta (j. 1743).
- 1782 - Daniel Bernoulli, holandar-suitzar matematikari eta fisikaria (j. 1700).
- 1849 - Gilen II.a Herbehereetakoa, Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia (j. 1792).
- 1853 - Christian Andreas Doppler, austriar fisikari eta matematikaria (j. 1803).
- 1893 - Jules Ferry, frantziar politikaria (j. 1832).
- 1917 - Franz Brentano, alemaniar filosofo eta psikologoa (j. 1838).
- 1918 - John-Antoine Nau, frantsesez idazten zuen frantziar-estatubatuar idazlea (j. 1860).
- 1926 - Alexei Brusilov, errusiar jenerala (j. 1853).
- 1935 - Julian Irizar, euskal jatorriko Argentinako Itsas Armadako almirantea (j. 1869).
- 1936 - Vilho Lampi, finlandiar margolaria (j. 1898).
- 1937 - Austen Chamberlain, britainiar politikaria, 1925eko Bakearen Nobel Saria (j. 1863).
- 1942 - Nada Dimić, jugoslaviar komunista, Jugoslaviako Herriaren Heroia izendatua (j. 1923).
- 1945 - Nicolas Viar Eguzkitza, bizkaitar idazle eta politikari abertzalea (j. 1865).
- 1949 - Aleksandra Ekster, errusiar margolari eta moda diseinatzailea (j. 1882).
- 1953 - Frank Griffin, zinema mutuaren garaiko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (j. 1886).
- 1956 - Irène Joliot-Curie,frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- 1969 - Daniel Vázquez Díaz, espainiar margolaria (j. 1882).
- 1974 - Louis Kahn, estatubatuar arkitektoa (j. 1901).
- 1976 - Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1906).
- 1983 - Haldan Keffer Hartline, estatubatuar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- 1992 - Manuel Ferreira, portugaldar idazlea (j. 1917).
- 1993 - Helen Hayes, estatubatuar antzezlea, Estatu Batuen historiako antzerki-antzezle onenetakoa (j. 1900).
- 1996 - René Clément, frantziar zinema zuzendaria (j. 1913).
- 1998 - Alain Bosquet, ukrainar jatorriko frantziar idazlea (j. 1919).
- 1999 - Hildegard Peplau, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (j. 1909).
- 2005 - Jose Ramon Zabala Urra, nafar soziologoa, UGTko sindikalista eta PSNko militantea (j. 1948).
- 2012 - Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (j. 1923).
- 2017 - Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (j. 1930).
- 2020 -
- Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (j. 1943).
- Manuel Serifo Nhamadjo, Ginea-Bissauko presidentea (j. 1958).
- Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- San Patrizio Eguna. San Patrizio santuaren omenezko eguna eta Irlandako jai egun nazionala. Kanadako Ternua eta Labradorren eta Karibeko Montserrat uhartean ere jai eguna. Munduko hainbat hiritan irlandarren omenezko desfileak egiten dira.
- Sehaska egutegiko izendegia: Gaxi/Gaxuxa eta Xan.