Juan de la Cierva
Juan de la Cierva y Codorníu (Murtzia, Espainia, 1895eko irailaren 21a - Croydon, Erresuma Batua, 1936ko abenduaren 9a) asmatzaile eta zientzialari aeronautiko espainiarra, bide, kanal eta portu ingeniari eta hegazkin pilotua izan zen. Autojiroa asmatu zuen, gaur egungo helikopteroaren aitzindaria.
Juan de la Cierva | |||
---|---|---|---|
1926 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan de la Cierva | ||
Jaiotza | Murtzia, 1895eko irailaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Croydon Airport (en) , 1936ko abenduaren 9a (41 urte) | ||
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria | ||
Heriotza modua | : hegazkin-istripua | ||
Familia | |||
Aita | Juan de la Cierva y Peñafiel | ||
Haurrideak | |||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | El Pilar Ikastetxea Instituto San Isidro (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Emilio Herrera Linares | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | asmatzailea, ingeniaria eta politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) | ||
Aita Juan de la Cierva y Peñafiel abokatu kriminalista, politikari eta enpresaria izan zuen, hainbat alditan ministro izatera heldu zena eta Murtziako alkatea. Ama, berriz, Maria Codorníu Bosch izan zen eta amaren aldeko aitona Ricardo Codorníu mendi ingeniari ezaguna zuen. Haurtzarotik interes handia erakutsi zuen hegazkinetan eta, bere lagun Tomás de Martín-Barbadillorekin batera, hegan egin zezaketen hegazkin txikiak eraiki zituen.
Gerra Zibila hasi zenean, De la Cierva altxatutako armadaren alde jarri zen eta De Havilland DH.89 Dragon Rapide lortzen lagundu zien, Franco Kanarietatik Tetuaneraino bidaia zezan, han Afrika iparraldeko armadaren agintea hartzeko xedean[1].
Juanen anaia, Ricardo, armada errepublikarrak fusilatu zuen Paracuellos de Jaraman[2].
Autojiroa
aldatuBeste bi kiderekin batera -ikaskide izan zuen José Barcala eta arotz baten semea zen Pablo Díaz- B.C.D elkartea eratu zuen -siglek beren deituren lehen hizkia adierazten zuten-. Enpresa hau aitzindari izan zen Espainiako aeronautikaren garapenean eta, 1912an, 16 urte besterik ez zituenean, Juan de la Ciervak hegazkin biplano bat eraiki eta hegaldarazi zuen. Mauvais frantsesa pilotu eta bidaiaria ere barne izango zuelarik, BCD-1,3 izena jarri zitzaion eta el Cangrejo (Karramarro) goitizena[3].
Hegazkinak hegalak fuselajeari lotuak dituen bitartean, de la Ciervaren autojiroaren hegalak errotorean finkatzen ziren. Autogiroa hegazkingintzan agertu zen, Wright anaien asmakuntzatik 20 urte besterik pasatu ez zirenean.
Cierva C.1
aldatuJuan de la Ciervak Madrilen eraiki zuen lehen autogiroa 1920an. Cierva C.1 deitu zionari 1911ko Deperdussin monoplano frantsesaren fuselajea, gurpilak eta egonkortzaile bertikala jarri zizkion. Horren gainean ezarri zituen bi 4 paladun errotoreak eta xafla bertikal bat alboetako kontrola lortzeko xedean. 60 hp-ko Le Rhône motorra ezarri zion, baina gailu hark ez zuen sekula hegan egin, beheko errotoreak uste baino motelago egiten zuelako bira eta irauli egiten zelako.
C.2 eta C.3
aldatuHonen ondoren, beste 2 eraikin etorri ziren, C.2 eta C.3, baina haiek ere porrota izan zuten. De la Cierva saiatu zen bi pala artean gertatzen zen diferentziaren arazoa konpontzen, baina, alferrik. Hala ere, C.2ren saiakeretan, metro pare bateko saltoak lortu ziren eta asmakizunaren bideragarritasunak itxaropenen bat eskaini zuen.
Cierva C.4
aldatuC.4 prototipoak emango zion soluzioa, de la Ciervak errotorearen palak erroan kokatu zituenean. 1922an eraikitako gailu honen entseguak hasiera batean antzuak izan ziren. Arazoa konpondu nahian, de la Ciervak saiakera serie oso bat egin zuen Emilio Herrerak eraikitako Cuatro Vientos aerodromoko zirkuitu itxiko tunelean, Europako hoberena, garai hartan.
Zuzenketak egin ondoren, 1923ko urtarrilean probatu zuten arrakastaz Getafeko aerodromoan. Alejandro Gómez Spencer tenientea izan zen pilotu eta 183 metroko saltoa besterik ez zen izan, baina hegazkinaren erabilgarritasuna frogatu zuen.
Hilabete bukaeran, C.4a 4 km egiteko gai izan zen 4 minutuan, Cuatro Vientosen zirkuitu itxian, 30 metroko altueran. 110 hp-ko Le Rhône 9Ja motorra zuen honako honetan.
Cierva C.5
aldatu1923ko uztailean, motor bera erabili zuen C.5 batean, Getafen. Juan de la Ciervak berak finantzatu zituen orain arteko esperimentuak, baina, ordutik aurrera, gobernu espainiarraren diru-laguntzak jasotzen hasi zen.
Heriotza
aldatu1936ko abenduaren 9an hil zen, 41 urte zituenean, Londres-Amsterdam hegaldian zihoan eta lur hartzerakoan Douglas DC-2-ak, istripua izan zuen.
Juan de la Ciervaren memorian
aldatu2001az geroztik, Espainiako Hezkuntza eta Zientziako ministerioak Premio Nacional de Investigación Juan de la Cierva delakoa ematen du, teknologiaren transferentziara eskainia. Ikerketaren sari nazional hauen helburua zientzialari eta ikertzaile espainiarren merituen errekonozimendua da.
Sari honetaz gain, 2004an, Hezkuntza eta Zientzia ministerioak programa bat hasi zuen, Programa Juan de la Cierva izenekoa, eta ikertzaile doktoreak kontratatzen dira, bai espainiar eta bai atzerritarrek beren jarduera garatzeko aukera dutelarik[4].
Juan de la Cierva oroimena hiri ezberdinetan banatzen da:
- Getafen bere izena daraman auzoa dago eta Madrileko Metroaren 12. linearen geltoki batek Juan de la Cierva izena darama[5]. Geltoki honetatik gertu, kontzertu ugari ematen diren Juan de la Cierva estadioa dago.
- Tetuanen, gaurko Marokon, Lanbide Heziketarako institutu espainiar bat dago Juan de la Cierva izenekoa.
- Murtzian bere omenezko monumentu bat dago.
- La Felgueran, Asturiasen kale batek bere izena du.
- Cartagenan, Ciervaren Pastel ezaguna aurki daiteke edozein gozodendatan, bere aitaren omenez egina.
- Lorquin (Murtzia), Estadio Municipal Juan de la Cierva delakoa aurkitzen da, bertan Club de Fútbol Atlético Ciudaden partidak izaten direlarik.
- Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Ingeniari Aeronautikoen areto gela nagusiak Juan de la Cierva du izena.
- Madrilen, Murtzian, Malagan, Getafen eta beste hainbat lekutan, bigarren hezkuntzako hainbat institutuk bere izena du.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de la Cierva |
- ↑ (Gaztelaniaz) www.ejercitodelaire.mde.es
- ↑ de la Cierva, Ricardo. (2003). Historia actualizada de la Segunda República y la guerra de España, 1931-1939. Fénix, 582 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) http://books.google.es/books?id=fuKkHgngvjwC&pg=PA178&dq=Juan+de+la+Cierva+y+Codorn%C3%ADu+modelos&hl=es&ei=LV6aTPa_CNDBswbW4On9Aw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=2&ved=0CDIQ6AEwAQ#v=onepage&q&f=false
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20121215064539/http://www.aprendelo.com/news/programa-juan-de-la-cierva-3869.html
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20080622233553/http://www.madrid.org/metrosur/99_03/msur/getafe/juan_dl_cierva/juan_de_la_cierva.htm