Aviron Bayonnais (errugbia)
- Artikulu hau Errugbi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aviron Bayonnais elkartea».
Aviron Bayonnais (euskaraz: «Baionako arrauna») Lapurdiko errugbi talde profesionala da, egoitza Baionan duena. Top 14 txapelketan parte hartzen du. 1904an sortua, hiru aldiz atera zen Frantziako txapeldun: 1913an, 1934an eta 1943an.
Izen osoa | Aviron bayonnais rugby pro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezizena(k) | Peña Baiona | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiria | Baiona, Lapurdi Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1904ko irailak 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Jean Dauger estadioa (Edukiera: 18.069) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Philippe Tayeb | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Grégory Patat | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.abrugby.fr | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Euskal Herriko talde nagusia da, auzokoa duen Biarritz Olympiquerekin batera; biek Iparraldeko euskal errugbiaren derbia jokatu ohi dute, baina, 2013-14ko denboraldiaz geroztik, ez dira egon Biarritz eta Baiona aldi berean Frantziako lehenbiziko mailan. Izan ere, hamalau toki daude bakarrik, eta azken urteetan ligako talderik indartsuenak hiri handietakoak dira.[1]
Historia
aldatuHasiera
aldatuHasieran (1904) arraun taldea zen (aviron = arraun) baina beranduago taldea beste kirol askoren artean zabaldu zen. 1906.an sortu zen Aviron Bayonnais errugbi taldea eta laister Frantziako txapelketaren handien artean kokatu zen.
XX. mendeko lehen zati oparoa
aldatuXX. mendeko lehen zatia oso arrakastatsua izan zen Avironentzat:
XX. mendeko bigarren zatia
aldatuXX. mendeko bigarren zatiak ez ditu hainbeste emaitza onak ekarri bainan Avironek beti prestigio edo ospea mantentzen lortu du.
Halere, XX. mendearen bukaerako urteak zailak izan ziren taldearentzat eta horrela 8 denboraldi pasatu izan behar ditu lehen mailatik kanpo (1996-2004).
Euskal Herrian
aldatu- Euskal Errugbi Liga (1): 2019.
Errugbi profesionala
aldatu1995-1996an, Frantziako lehen mailako errugbia profesionalismora pasatzen da. Bainan Baiona bigarren mailara jausten da eta orduan itxaron behar du 1999 arte jauzi hori egiteko bigarren mailako liga profesionalismora pasatzen delarik.
Klubaren egitura guztiz berritua delarik, 2004.an poz askorekin ospatzen da taldearen mendeurrena urte hartan lehen mailara itzuli delako.
Ordutik Aviron bilakatu da talde guztiz profesionala eta oso garestia den lehen mailako postua mantentzeko sutsuki borrokatu behar da.
2009ko abuztuaren 21an Avironek Frantziako Top 14ko partida bat "atzerrian" antolatu du lehen aldikotz. Baionan aritu ordez, Donostiako Anoetako zelaian neurtu da Stade Français taldearen aurka 38-24 irabaziz.
- 1996-1997 : lehen denboraldia bigarren mailan
- 1999-2000 : bigarren maila guztiz profesionala da. Francis Salagoiti lehendakaria
- 2003-2004 : sailkatze faseko talde nagusia izanik, lehen mailara igotzen da
- 2004-2005 : lehen mailara edo Top 16ra itzultzea
- 2005-2006 : lehen maila 14 talderekin (Top 14)
- 2010-2011 : Michel Cacouault lehendakaria Francis Salagoitiren ordez
- 2011-2012 : Alain Afflelou lehendakaria Michel Cacouaulten ordez
- 2013-2014 : Manu Merin lehendakaria Alain Afflelouren ordez
- 2014-2015 : 11. denboraldia jarraian elitean: Aviron 2. mailara jausten da
- 2015-2016 : Berriz ere Top 14 ligara itzuli da.
Ikurrak
aldatu- Taldeko maskota Pottoka da.
- ABren himnoak Peña Baiona izena du; Udo Jürgens austriarraren Griechischer Wein kantaren bertsioa da[2], frantsesez zein euskarazko hitzak dituena. 2009ko urtarrilaren 2an Aviron-Castres partidan ereserki hau kantatu eta gero Mixu abeslaria hil egin zen, bihotzekoak jota.
- 1913ko errugbi txapelketa irabazi zueta-eta Edmond Perronek Marche de l'Aviron konposatu zuen.
Uniformea
aldatuKolore urdin argia eta zuria konbinatzen ditu Avironek. Hona hemen azken urteetako uniformeak:
|
|
|
|
|
|
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Maila | Sailkapena | Puntuak | Jokatu | Irabazi | Berdindu | Galdu |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004-05 | Top 16 | 12.a | 60 puntu | 30 | 12 | 3 | 15 |
2005-06 | Top 14 | 12.a | 43 puntu | 26 | 8 | 1 | 17 |
2006-07 | Top 14 | 8.a | 51 puntu | 26 | 11 | 1 | 14 |
2007-08 | Top 14 | 9.a | 55 puntu | 26 | 11 | 1 | 14 |
2008-09 | Top 14 | 7.a | 66 puntu | 26 | 14 | 2 | 10 |
2009-10 | Top 14 | 13.a* | 47 puntu | 26 | 9 | 0 | 17 |
2010-11 | Top 14 | 7.a | 71 puntu | 26 | 16 | 0 | 10 |
2011-12 | Top 14 | 12.a | 48 puntu | 26 | 9 | 3 | 14 |
2012-13 | Top 14 | 8.a | 57 puntu | 26 | 12 | 1 | 13 |
2013-14 | Top 14 | 10.a | 54 puntu | 26 | 11 | 1 | 14 |
2014-15 | Top 14 | 13.a | 52 puntu | 26 | 10 | 1 | 15 |
2015-16 | Rugby Pro D2 | 2.a | 86 puntu | 30 | 19 | 1 | 10 |
2016-17 | Top 14 | 14.a | 30 puntu | 26 | 6 | 3 | 17 |
2017-18 | Rugby Pro D2 | 8.a | 69 puntu | 30 | 14 | 1 | 15 |
2018-19 | Rugby Pro D2 | 2.a, txapeldun | 83 puntu | 30 | 17 | 1 | 12 |
2019-20 | Top 14 | 8.a | |||||
2020-21 | Top 14 | 19.a | 46 puntu | 26 | 10 | 0 | 16 |
2021-22 | Rugby Pro D2 | 2.a, txapeldun | 100 puntu | 30 | 20 | 2 | 8 |
2022-23 | Top 14 | 8.a | 58 puntu | 26 | 13 | 1 | 12 |
2023-24 | Top 14 | 12.a | 52 puntu | 26 | 11 | 0 | 15 |
- Oharrak:
- 2010ean taldea Top 14an mantendu ez erabaki administratiboarengatik.
- 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa bertan behera gelditu zen.
Europako emaitzak
aldatu- Europako errugbi kopa (Heineken Kopa)
- parte hartzerik ez
- Europako txapelketa
- Final-laurdenak: 2006
- Europako ezkutua
- Finalerdia: 2005
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berastegi, Iñaki. ««Top14an segida izateko, oinarri sendoak behar dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ José Vélez kantari kanariarrak Vino griego izenburuarekin ezagun egin zuen baina jatorriko bertsioa austriarrarena da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Aviron Bayonnais errugbi taldearen webgunea (Frantsesez)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |