María Vázquez Suárez

maistra espainiarra

María Vázquez Suárez (Vilaescura, Sober, 1894ko abuztuaren 15aMiño, Coruña, 1936ko abuztuaren 19a) maistra galiziarra izan zen. Miñoko hondartza batean fusilatu zuten.

María Vázquez Suárez

Bizitza
JaiotzaVilaescura, Sober (en) Itzuli1894ko abuztuaren 15a
Herrialdea Galizia
HeriotzaMiño1936ko abuztuaren 19a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Ibilbidea aldatu

Joaquín Vázquez Fernándezen alaba. Coruñako Eskola Normalean ikasi zuen, eta 1913an graduatu zen. 1918an, plaza lortu zuen A Pobra do Caramiñaleko nesken eskolan, eta 12 urtez jardun zuen bertan. 1929an Miñoko 2. eskolan lortu zuen lanpostua. Garai hartan, giro errepublikanoetan ibili zen, eta Errepublika iristean, erreforma pedagogikoarekin bat egin zuen, Coruñan hobekuntza-ikastaroetara joan zen eta eskola-txangoak antolatu zituen lantegi eta monumentuetara.

 
Maruja ikasleekin, segur aski Caramiñaleko eskolan.

Jarduera politiko eta sindikala ere egin zuen, Miñoko talde sozialistan integratuz, eta lehen hitzaldia egin zuen 1932an mitin politiko batean. Hezkuntza-politiketan eta emakumeen eskubideen defentsan oinarritutako diskurtsoen kanpaina eta mitinetan parte hartuz. Emakume Iberiko eta Hispaniar Amerikarren Nazioarteko Ligan eta Emakumezkoen Talde Errepublikanoan parte hartu zuen. 1933an FETE-UGTen afiliatu zen eta 1935ean diruzainorde kargua hartu zuen.

1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ondorioz, Coruñan atxilotu zuten eskola laikoa eta maitasun librea defendatzeagatik.[1] Pontedeumeko eraman zuten eta abuztuaren 19an Miñoko hondartza batean fusilatu zuten. Etxea arpilatu eta liburuak erre egin zituzten.

Bera eta Mercedes Romero Abeja dira errepresio faxistan exekutatutako bi maistra.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu